HIESA
GIB-HIESaren infekzioa
Zer dira sexu bidez transmititutako gaixotasunak?
Sexu bidez Transmititutako Gaixotasunak (STG) jarduera sexualaren bitartez (bagina, uzki edo aho bidezko harremanak, eta harreman intimoak) kutsatzen diren infekzioak dira. Infekzio horiek sexu-organoetan batez ere hazten diren bakterioak, birusak, onddoak edo parasitoak eragiten dituzte.
STG gehienak modu erraz batean prebenitu eta tratatu daitezke. Modu egokian tratatzen ez badira, ondorio larriak eragin ditzakete.
Ez dago STGentzako txertorik (B hepatitisarentzat izan ezik).
STGak berriro ager daitezke, hots, ez dute immunitaterik sortzen.
Zenbait faktorek STGen zabalkundea errazten dute, hala nola:
- Sintomak ez ezagutzea eta informazio-falta.
- Batzuetan sintomak ez dira nabarmentzen, eta ez dira erraz antzematen.
- STGak ezkutuan gordetzen dira, eta ez da neurririk hartzen.
- Aho bidezko antisorgailuak ( STGen aurka ez dute babesten) erabiltzea, hesi-metodoen ordez (babesa ematen dute).

Azken eguneratzea: 2008/09/26

