HIESA
GIB-HIESaren infekzioa
Pertsona seropositiboekin bizitzea
GIBa EZ DA EGUNEROKO HARREMANEKIN TRANSMITITZEN
Hiesa azaltzeak gizartean beste izurrite bat sortu du, beldur, mito, arbuio eta pertsona seropositiboenganako diskriminazio izurritea. Izurrite irrazional hau informatuz eta beste bizimoduak errespetatuz bakarrik senda daiteke.
GIBa ez da transmititzen haizearen bidez edo infektatuek erabilitako tresnen bidez. Beraz, birusa ez da transmititzen eztul edo doministikuen bidez: ez eskua edo musua emateagatik; ez lababoak, telefonoak, mahaitresnak edo edontziak partekatzeagatik, ez eta kiroletan gertatzen diren kontaktuengatik, igerileku publikoak erabiltzeagatik, etab.
Hiesa gizarte osoaren arazoa da. Aske eta erantzuleak gara babesteko; baita informazioa jaso eta erabiltzeko ere.
INFORMAZIO ZEHATZAGOA
- Hiesaren Prebentzio eta Kontrolerako Plana: 943 006464
- Arabako Hiesaren Aurkako Batzorde Hiritarra: 945 257766 (Vitoria-Gasteiz)
- Bizkaiko Hiesaren Aurkako Batzorde Hiritarra: 94 4160055 (Bilbo)
- Gipuzkoako Hiesaren Aurkako Batzorde Hiritarra: 943 290722 (Donostia)
- Hiesaren Aurkako Borrokarako Elkarte Hiritarra: 94 4221240 (Bilbo)
- Oiartzungo Hiesaren Aurkako “Harribeltza” Elkartea: 943 493544 (Oiartzun)
- Bermeoko “Txo-Hiesa”: 94 6179171 (Bermeo)

