Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa

Osakidetza koloneko eta ondesteko minbizia garaiz detektatzeko programa bat egiten ari da, gorozkietan ezkututako odola detektatuz, bi urtetik behin.
Zer da koloneko eta ondesteko minbizia?
Minbizirik ohikoena da herrialde garatuetako biztanleen artean.
Koloneko eta ondesteko minbiziak hesteetako polipo batean sortzen dira, zeina gaizto bihurtzen baita denbora luzez egon ostean(hamar urte arte).
Prebenitu daiteke?
Egiaztatuta dago ariketa fisikoa egiteak eta barazkiak eta frutak jateak babesten dutela minbizi hori izatetik.
Zeinentzat da programa?
Koloneko eta ondesteko patologiarik ez duten 50 eta 69 urte bitarteko pertsona guztientzat. 50 urtetik aurrera hasten dira polipoak detektatzen.
Noiz egin daiteke proba hori?
50 urtetik aurrera, 2 urtetik behin.
Zertan datza proba?
Gorozki-lagin txiki bat jasotzen da, gorozkietan odola ezkuturik dagoen detektatzeko (agerikoa ez dena).
Garrantzitsua da proba bi urterik behin errepikatzea.
Nola egiten da?
Zure etxean hau guztia jasoko duzu:
- Gutun bat, identifikatzeko etiketa pertsonala duena.
- Lagina jasotzeko materiala.
- Proba egiteko jarraibideak.
Behin lagina jasota eta identifikatuta, osasun-zentrora eraman beharko duzu.
Osakidetzak emaitza bidaliko dizu gutun baten bidez, 10 egun igaro baino lehen.
Argibide gehiago
- Kolon-ondesteko minbiziari buruzko informazioa
- prevencionccr@osakidetza.eus
- Doako telefonoa: 900 840 070