Hemen INEM erakundearen lan-kontratuen eredu ofizialak euskara hutsez eskuragarri dituzu. Gaztelaniazkoek duten lege-balio berbera dute.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS), INEMen oniritziz, euskara hutsezko inprimakiak egokitu ditu berriki, alegia, euskara hutsez ere erabili ahal izateko. Izan ere, lehendik zeuden inprimakien erdiak baino gehiago elebietan bakarrik eskura zitezkeen, eta besteak bereizita, euskaraz zein gaztelaniaz. Beraz, euskarazko bertsioak, hots, gaztelaniazko testuen itzulpenak, INEM erakundeak berak aurretik bideratu zituen.
Gure lana, beraz, eredu elebidunen kasuan, beraiek euskarazko eredu elebakarrak bihurtzea izan da, eta eredu guztien kasuan, ordea, ordenagailu-pantailan bete ahal izateko atontzea.
Behin ereduok prestatuta, gure gune honetan eta honako beste hauetan ere jarri dira edonoren eskura:
www.agiriak.net
www.erabili.com
www.gipuzkoaeuskara.net
Gure gunean plazaratzeak hasieratik HPSn oinarrizkotzat jotako neurri bat gauzatzen du: lan-kontratuen euskarazko eredu ofizialak bertan modu iraunkorrean jartzea, beharrezkoak dituen orok erabili ahal izateko.
Alegia, behin amaraunean jarrita, euskarazko ereduek lortzen dute INEMen web gunearen bidez gaztelaniazko ereduek duten banaketaren maila beretsuan izatea. Izan ere, INEM erakundeak amaraunean duen www.inem.es helbidean gaztelaniazko lan-kontratuak soilik eskura daitezke.
Bada, gure asmoa, aldi berean eta ezinbestez, ereduok beti garaiz eguneratuta izatea eta horretarako prozedura finkoa ezartzeko ahalegintzen ari gara.
Euskarazko lan-kontratuen ereduak .pdf formatuan daude. Inprimakiak erabili ahal izateko Adobe Reader eskuratu 
Lan-kontratu guztiak batera jaitsi
Lan-kontratuak banan-banan jaitsi
|