Gomendioak hobeto sentitzeko
Eskiatu ondoren gorputza zaintzea ere beharrezkoa da. Ondorengo gomendioak jarraitzen badituzu, hobeto sentituko zara.
-
Ez egin alferrikako indarrik.
-
Ken itzazu botak zure oinek arnasa har dezaten. Hori bai: ez itzazu sekula aire zabalean utzi.
-
Erlaxazio-ariketak egin itzazu: bainua, sauna, masajea, etab.
-
Indarrak hartu janari on baten bitartez.
-
Gau-irtenaldi luzeak alde batera utzi eta beharrezkoak dituzun orduak lo egin.
Hala ere, eskia egin ondoren oso arrunta izaten da gihar-minak izatea. Seguru izugarrizko gogoa duzula elurretara joateko, baina gihar-minak izatearen beldur zara. Ba al dago horiei aurre egiteko erremediorik? Ez. Gihar-minei aurre egiteko erremedio magikorik ez dago. Gihar-minak denbora batez ariketa egin gabe egon ondoren eta ariketa egiten hasita, gorputzak berez sortzen ditu. Giharrak gehiegi behartzeak fibretan haustura oso txikiak sortzen ditu, eta horren ondorioz handitzen da giharra. Eta horrela sortzen da horren desorosoa den mina. Baina zer egin horiek ekiditeko?
-
Ura eta azukrea hartzea oso ohikoa den arren, horrek ezer gutxi egiten duela esan beharra dago. Asko jota hidratatzen lagunduko dizu.
-
Hotza berriz, oso ona da. Har ezazu dutxa hotz bat, edo eta min ematen dizun lekua ura eta izotza duen ontzi batean sar ezazu.
-
Gihar minak ekiditeko kirola egitea gomendagarria da. Bihur ezazu kirola ohitura, eta horrela ez duzu minik izango.