|
IK4 itun teknologikoaren ekitaldi ofizialean Lehendakariak gogorarazi zuen azken 23 urteotan Euskadik 23 aldiz biderkatu duela Ikerketa eta Garapenean egindako inbertsioa, nahiz eta aitortu zuen Europar Batasunean alor honetan aurreratuenen dauden herrialdeen pare jartzeko helburua bete nahi bada, inbertsioak Barne Produktu Gordinaren urteroko gorakadaren doblea igo behar duela. “Inbertsioa gehitzea beharrezkoa da ongizatea bermatu nahi bada”, gaineratu zuen.
IK4 Itun Teknologikoa Ceit, Gaiker, Ikerlan eta Tekniker euskal teknologia zentro nagusiek sortu dute ikerketa alorreko lankidetza sendotzeko. Ikerketarako gunea da IK4 eta enpresen berrikuntzari eta Jaurlaritzaren I+D+I politikari langutza ematea du helburu.
Lehendakariak berriro aipatu zuenez, “elkarbizi ahal izateko ezinbestekoa da erabaki ahal izatea”, izan ere “elkarrekin bizitzea erabakitzeko ahalmena oinarrizko printzipioa baita”. Gainera esan zuen lau enpresen batasunak “haundiago” bihurtzen dituela bai asoziatu diren enpresak, baita elkartasun honetatik sortuko direnak ere.
Kursaalean egin zen IK4ren aurkezpenean Roman Knörr, Confebask-eko presidentea, Joxe Joan Txabarri, Gipuzkoako Diputatu Nagusia eta Ana Agirre, Industria sailburua ere izan ziren, besteak beste.
|