Azken eguneratzea: 2009/07/06
EKITALDIA AJURIA ENEAN
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren kide berrien lanpostuaz jabetzeko ekitaldiaren buru izan da Lehendakaria
Jose Ignacio Martinez Churiaque izango da Herri Kontuen Euskal Epaitegiko Presidente berria. Berarekin batera hartu dute kargua Jose Miguel Bonilla Regaderak (presidenteordea), Gonzalo Vera-Fajardok, Begoña Marijuanek, Jose Maria Gorordok, Eusebio Melerok eta Jesus Mariano Garcia Ruizek (kideak) eta Maria Teresa Crespo del Campok (idazkariak).
Lehendakaria HKEEko kide berriekin (JB)
Lehendakaria HKEEko kide berriekin (JB)

Patxi Lopez Lehendakaria Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kide berrien lanpostuaz jabetzeko ekitaldiaren buru izan da, Ajuria Enea Jauregian. Jose Ignacio Martinez Churiaque Finantza Ekonomian eta  Kontabilitatean katedraduna Herri Kontuen Euskal Epaitegiko Presidente berretsi dute ekitaldian. Haren ostean Jose Miguel Bonilla Regaderak Epaitegiko lehendakariordetza hartu du. Kide berriek ere beren ardura berrien kargu hartzea izan dute. Hauek dira batzordekideak: Gonzalo Vera-Fajardo, Begoña Marijuan, José María Gorordo, Eusebio Melero eta Jesus Mariano Garcia Ruiz. Maria Teresa Crespo del Campo idazkari berria da.

Gardentasuna eta publikoarekiko kontrola

Lehendakaria HKEEko Presidente berriarekin (JB)
Lehendakaria HKEEko Presidente berriarekin (JB)

Kide berriak zoriontzeko eman duen hitzaldian, "erantzukizun handia" hartu dutela azpimarratu du Lehendakariak, izan ere, "Herri Kontuen Epaitegiak, funtzionamendu autonomoarekin, sistema demokratikoaren funtsezko piezak dira". "Botereak kanpotik balaztak izan behar ditu, arbitrariotasunean eta autoritarismoan ez galbideratzeko", esan du. Baliabideen kudeaketaren gardentasuna aldarrikatu du Lopezek, izan ere, "gestionatzen dugun euro bakoitza sakratua da". "Herritarrek horrenbeste ahalegin eta neke bidez lortutakoa zorroztasunez eta gardentasunez kudeatu behar dugu, herritarren mesederako izateko", adierazi du.