Azken eguneratzea: 2006/06/18
Gudarien omenezko Artxandaren Monumentuaren inaugurazioan
Lehendakariak gudarien eredua goraipatu du
Lehendakaria gudarien ondoan Artxandako monumentuan

Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak Francoren kontra borraka egin zuten guztien aldeko omenaldian parte hartu zuen. Omenaldia Artxanda mendian egin zen bertan gudari guzti horiek gogoratzeko eskultura jarri bait dute.

Omenaldian Lehendakariak esan zituen hitzak:

"Estaba en mi despacho de la Presidencia que daba frente al monte Artxanda, a una distancia de un tiro de fusil (…). De pronto, tres balazos que sonaron como restallidos de látigo, entraron en el despacho. Nos tiroteaban desde Artxanda, lo que quería decir que el enemigo se había apoderado de las alturas (…). Pedí a los combatientes que contemplaran el espectáculo de las calles de Bilbao. Desfilaban nuestras madres, nuestros hijos, todos los seres queridos, huyendo del terror franquista a buscar refugio en la emigración. La marcha de aquellos últimos fugitivos por las calles de la villa desgarraba el alma (…).

Por ellos, para proteger su salida, pedí a los batallones vascos que se lanzaran al contraataque. Fue el último discurso que hice por radio en la capital de Bizkaia. No podía ser otro. Aquella noche, tres batallones vascos, el Kirikiño, el Itxasalde y el Intxorta, junto con unidades dispersas de otros batallones, ascendieron las laderas de Artxanda entonando el Eusko Gudariak.

Aguirre Lehendakariaren hitzok erakusten dute ondoen une hartako dramatismoa eta Artxandako batailan gudari haiek biztanle zibilen erretiratzea babesteko egin zuten balentria heroikoa.
69 urte igaro dira ordutik eta seguru nago ni bezain harro egongo litzatekeela  orain Aguirre Lehendakaria ere gudari haietaz.

Esker ona adierazi nahi diot belaunaldi oso bati ere, izan ere, belaunaldi horrek bere buruari uko ekinez jaso zuen lur hau errautsetatik eta hondamenditik eta etorkizuneko bidea urratu zigun berriro.

Eskerrik asko, baita ere, gudari, erbesteratutako, senide eta mendekua jaso behar izan zenuten guztioi, sentsibilitate politiko eta ideologiko guztietakoak izanik, Aterpe Elkartea osatu baituzue Euskadi tropa frankistengandik babesten aritu ziren guztien izenean. Zuen adoreari esker ari gara orain gudariak omentzeko monumentu hau inauguratzen, gudariek euskal herritar guztien agintari legitimoak eta askatasuna defendatu zituztelako Eusko Jaurlaritzaren agindupean.

Euskal gizarteak zor itzela du zuokin guztiokin eta zor hori ezin izan dugu kitatu behar besteko duintasunez eta behar bezala eskertuz. Barkatzeko eskatu nahi dizuegu eta berriz adierazi nahi dizuegu eskerrak emateko ekimenekin jarraitzeko asmoa dugula. Hitzematen dugu, gainera, Espainiako gobernuari eskatuko diogula berriz ere, ordain ekonomiko eta morala ezartzeko programak eta neurriak ezar ditzala, terrorismo frankistaren biktima guztiekiko elkartasun lege baten bitartez. Justizia kontua baino ez da.

Zuek zarete Euskal Herriaren arima. Zuek zarete gure aztarna. Zuek urratu diguzue Bakearen eta elkarbizitzaren bidea. Zuek erakutsi diguzue adiskidetze hitzaren esanahia.
Eskerrik asko.