SPRI elkarteak argitaratu duen Metaposta deituriko sistemari dagokion espedienteari eskaintza elektronikoak aurkezteko orduan pisu edo bolumen handiko fitxategien tratamenduari buruzko oharra.
Duela egun batzuk, SPRI-k Metaposta deituriko sistemaren publizitate eta marketing ekintzei lotutako kontratazio espedientea argitaratu zuen berari dagokion Kontratzailearen Profila deiturikoaren bitartez (Aurrekontua: 1.000.000 Euro + BEZ).
Sektore Publikoko Kontratazioa arautzen duen 30/2007 legeak eta Zerbitzu Publikotan Herritarren Sarbide Elektronikoa arautzen duen 11/2007 legeak eskaintzen dituzten aukeretaz baliatuz, aipatu lehiaketan parte hartu nahi izango duten enpresek bere eskaintzak “www.contratacion.info” izeneko webgunean sarbidea duen lehiaketa elektronikoko aplikazioren bitartez aurkeztu beharko dituzte nahitaez.
Gaur egun, Informazioaren Gizarteak eta e-Administrazioak geure artean lortu izan duten garapen maila kontutan izanik, Eusko Jaurlaritzaren kontratazio elektronikoak ondorengo sistemek ezarritako mugen azpitik jardundu behar izaten du:
Interneteko nabigatzaileak sortzeko erabiltzen den Java makina birtualaren ahalmena, Sun Microsystems deituriko enpresak garatutakoa, alegia.
Sinadura elektronikoko sistemen ahalmena. Izan ere, berauen mikroprozedoreen memoriaren tankera 32k-koa besterik ez da eta, horretaz gain, sinatu beharreko dokumentua ordenagailuaren RAM memoriara goratu behar izaten dute aipatu sinadura sistemek.
Kontratazio sistemak eskaintzak babesteko erabiltzen dituen enkriptazio algoritmoek ezartzen dituzten mugak.
Eskaintzak garraiatzeko Internetek eskaintzen duen saio bakoitzeko iraupena.
Sareen segurtasuna bermatze alde, telekomunikazio saio bakoitzari ematen zaion gehiengoko iraupena. Hain zuzen ere, kontratazio elektronikoari dagokion saioaren iraupena bi (2) ordutik beherako izatea beharrezkoa da nahitaez.
Horren guztiaren eraginez, kontratazio elektronikoko sistema erabiliaz bidal daitezken fitxategien gehienezko tankera edo bolumenari lotutako muga sortzen da. Ondorioz, “Metaposta” deituriko sistemari dagokion espedienteari eskaintza elektronikoak aurkezteko orduan pisu edo bolumen handiko fitxategiak bidaltzeko honako hau aholkatzen da:
Bidali beharreko fitxategiak Winzip edo 7z izeneko tresnak erabiliaz estutu.
A, B eta C kartazaletan borondatez erabiltzeko jartzen diren erretiluak erabili.
Tankera edo pisu handiko fitxategiak jakinerazpen elektronikoen bitartez Kontratazio Mahiko Idazkariari bidali, hortarako Lizitazio Elektronikoko Sistemak eskaintzen dituen baliabideak erabiliaz. Izan ere, Lizitazio Elektronikoko Sistemak nahi beste jakinerazpen igortzeko aukera ematen du, guztia sinadura elektronikoak eskaintzen duen bermearekin.
Azkenik, aipatu hiru bide horiek bidali beharreko fitxategiak igortzeko nahikoak gertatzen ez balira, eskaintza elektronikoaz gain (material osagarri giza) CD bat aurkeztu ahal izango da. Jakina, kontratazio elektronikoaren bitartez aurkeztutako eskaintza enpresarentzat loteslea izango da. CDa, berriz, material osagarritzat joko da, eta ez besterik.