Alimentaria Bartzelona, 2010eko martxoaren 22-26a
Alimentaria Barcelonako enpresa erakusketarien katalogoa
Euskadiko stand-ek aurkeztuko dituzten berriak
Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua Alimentaria 2010.eko inaugurazioan izan da martxoak 22an.
Pilar Unzalu Arrantza eta Elikagaien Industrien sailburuordea den Jon Azkuerekin batera joan da eta Euskadiko stand guztiak bisitatu ditu.
Sailburuak euskal "elikagaien eta ardo enpresen elkarren arteko partehartzea" goraipatu du, "mundu mailan erreferentziazkoa den" Azoka honetan, hala nola "arlo honetako ekoizpen eta banaketarako elkarpuntu garrantzitsua".
Honela, Pilar Unzaluk "kalitatea" azpimarratu du, hala nola "euskal enpresen amankomuneko puntua, ekoizpen prozedura eta produktuen etengabeko innobazioa".
Aurten 60 enpresa ekoizle baino gehiago parte hartuko dute eta hiru pabiloietan banatuta egongo dira: Autonomiak (2 Pabiloia - stand C90 eta D80), Intervin (3 Pabiloia - stand B50 eta C50) eta Interpesca (6 Pabiloia - Stand F35 eta F40)
Euskadi sustapen eraginkorra egingo du Alimentarian, horretarako sustapen ekintza desberdinak antolatu dira sukaldaritzari buruz, Gamarrako Eskolaren laguntzarekin.
Autonomiak pabiloan sukaldaritza erakusketak egindo dira zuzenean. Intervin pabiloian Arabako Errioxako ardoaren eta Txakolinaren dastatze azaldutak egingo dira. Eta Interpesca pabiloian gure kostaldeko arrainekin prestatutako platerren dastaketa egingo da.
Alimentaria elikagien eta edarien Espainako azoka garrantzitsuena da eta munduko lehenengokoak. Areto berezituen sektorizazioa eta bere izaera berritzailea, sortzailea eta dinamikoa azoka honen arrakasta-gakoak dira. Bere 18. edizioan industriarako, banaketarako, sukaldaritzarako, ostalaritzarako eta elikagaien merkaturatzeko nazioarteko gune-mailara igotzen da. Bartzelonako Firan ospatzen da - Gran Vía esparruan.