|
Arlan SA Bizkaiko hainbat udalerritan banatutako enpresa bat da. Erandio, Mungia eta Sondikatik eraikuntza eta industriako materiala alokatzen eta saltzen du. Oraingoan obrako prebentzioarekin eta segurtasunarekin erlazionatutako produktu berri bat aurkeztu du, bere produktu-eskaintza zabalduz. T 65 Ainguraketa Gailua da produktu berria. Eraikuntza-obretan izaten diren erorketak ekiditeko helburuarekin, langileek horrelako arriskuak dituzten leku guztietan segurtasun-arnesak lotzeko puntuak jartzen dira. Egitura desenkofratzen hasten direnetik obra amaitzen dutenera arte lotuta egon daitezke langileak, izan ere hormigoia jarri aurretik egituran itsatsita jartzen da T 65.
“Eraikuntza-obretan leku askotan dago erortzeko arriskua, handiagoa zein txikiagoa, babes kolektiboko sistemak eduki zein ez eduki” azpimarratu dute Arlan-etik. Zerrendan ondorengoak aipatzen dira, besteak beste: forjaketen ertzetan materiala jasotzean, igogailuak instalatu bitartean ateak jartzeko zuloa, terrazak, garabi txikietako langileak, materialak jasotzeko plataformetako langileak, leihoen zuloen ondoan eta balkoi, esekileku, galeria, begiraleku, eta abarren ondoan lan egiten dutenak (instalatzaileak, eskaiolistak, margolariak, aluminiozko arotzeriaren instalatzaileak, eta abar), teilatuetan eta zubi-taulen ertzetan lan egiten duten langileak. Horren aurrean, enpresa bizkaitarrak T 65 Gailu berriaren aldeko apustua egin du. Fidagarriak, erabiltzeko errazak eta muntatzeko azkarrak dira eta eragindako kostua egokia.
Esandako guztiaz gain, ia obra amaitu arte instalatuta geratzea beste abantaila bat da, "eskaiolistak sabaian dagokion lana egiten du, argi-puntu baten inguruan adibidez; ondoren, margolariak gainetik margotuko du, gelako gainerako zatiekin egin duen moduan, aurretik ainguraketa ondo zorroztutako aizto batekin moztu eta gero. Sabai isuna badago, errazagoa izaten da”.
Adierazitako guztia kontuan hartuta eta, ainguraketa-gailuaren erabilera orokorrari esker, erortzeko arriskuan dagoen langile orok eusteko leku bat edukiko du, obra ia amaitu arte gainera. Horrenbestez, langileen segurtasuna ziurtatu egiten da –lehen ainguraketa-gailuak jarri eta kendu egin behar ziren, unean uneko arriskuaren arabera-, izan ere, obra amaitu bitartean, ainguraketa leku berean dago, aldatu gabe.
Aldi berean, obrako segurtasunaren arduradunek dagokien lana ondo betetzen duten jakiteko bide egokia da. Horrela, beraz, segurtasun-arnesetarako ainguraketak instalatuta egon behar dira beti, langileei beharraren arabera ainguraketa bat instalatzeko lana eta ardura kenduz”.
Ainguraketa-gailu hori babes kolektiboko gailuen osagarri bat bezala ikusi behar da. Babes kolektiboak desmuntatzeko edo aldatzeko erabil daiteke, bai eta ez daudenean (sareak igotzeagatik edo baranda bat desmuntatzeagatik) edo obra-egoera jakin batzuetan ere, hala nola azkar egin beharreko lanetan, terraza batean argi-puntu bat jartzean edo adreilu-palet bat forjaketaren ertzean jasotzean adibidez. Horrelakoetan, babes kolektibo eskasa egoten da edo langileak kendu egiten du babes hori eta, gainera, ez du segurtasun-neurririk hartzen.
ITURRIA: Nueva Gestión, 2008ko ekainak 9 - 22
|