|
|
Gobernu Batzordeak gaur onetsi du, Ertzaintzak erabilitako berrogeita hamar bat ibilgailu Saharako Poliziari ematea. Egun, Ertzaintzak ez ditu ibilgailu, furgoneta, auto eta noranahiko hauek ibiltzen, baina oraindik oraintsu eratutako Saharako Errepublika Arabiarraren Poliziari baliagarriak izan dakizkioke. Gaur izenpetutako akordioak dio ibilgailuok Saharako Poliziak burutzen dituzten polizia eginkizunetarako soilik erabiliko direla.
2005eko otsailean, Javier Balza Herrizaingo sailburuaren bisita zela eta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta Saharako Errepublika Arabiarreko Gobernuak sinatutako lankidetza-hitzarmenak Tindufeko iheslari eremura jo zuen eta akordio horrek, beste hainbat arloren artean, 2006. urtean Arkauteko Akademian polizia buruek saharar poliziei prestakuntza ematea ekarri zuen.
Polizien prestakuntzarekin batera, administrazio biek adostu zuten Ertzaintzaren aldetik polizia-ibilgailuen lagapena non Saharako Polizia gazteak iheslari eremuen inguruan bere betekizuna egin ahalko zuen. Hortaz, azken urteotan Ertzaintzak hainbat ibilgailu-bidalketa burutu ditu Afrikako iparraldera saharauien esku uzteko.
Gaur Eusko Jaurlaritzak onartutako bidalketa berriak guztira, Mercedes markako 24 furgonetak, marka eta modelo desberdinetako 14 autok eta Nissan markako 11 noranahikok osatzen dute. Hauek guztiak, Ertzaintzan erabiltzeko moduan izan diren ibilgailuak badira ere, egun erabilera zikoak amaitutzat dute eta beste ibilgailu moderno batzuek ordezkatu dituzte.
Egoera honen gorabehera, oraindik ere eta luzaroan eskain diezaiokete Saharako Poliziari zerbitzu eraginkorra. Horregatik, bidali baino lehen behaketa mekanikoak izango dira eta Ertzaintzaren automobil-ofizialeko langile teknikoek erabiltzeko moduan jarriko dituzte.
Aurrekoetan gertatu den moduan, Saharako Errepublika Arabiarraren Lagunen Elkarteko borondatezkoak izango dira Mediterranioko portu batera eramateko ardura izango dutenak, eta handik Argeliara ontziratuko dituzte lehorrez Tindufeko eremuetaraino bidaia amaitzeko.
|