|
Eusko Jaurlaritzak eta El Corte Inglés Informatikak sinatutako hitzarmenari esker, Euskadiko udal guztiek dokumentuen sarrera-irteera erregistroa kudeatzen duen informatika sistema berbera erabili ahal izango dute. Inversicres izeneko tresnak leihatila bakarra garatzera laguntzen du, administrazioen arteko dokumentuak aldatuz, eta operazioen jarraipena eginez, hau da, edozein unetan dokumentuaren prozesuaren egoera zein den jakitea ahalbidetuz.
El Corte Inglés Informatikak, Administrazio Publikoaren Sarrera-irteera Erregistroa Bateratze Informatika Sistemaren araudiari eutsiz, emaitza informatikoa garatu du, zeinek edozein administrazioaren egungo sarrera-irteera erregistroa erraztu eta hobetzen duen.
Invesicres tresnaren lizentzia eskuratzea baimentzen dion hitzarmena sinatu ondoren, Eusko Jaurlaritzak emaitza informatikoa ezarri du bere Sailen eta Erakunde Autonomoen eremuan, herritarrekiko harremana eta zerbitzua hobetzearren.
Halaber, Euskadiko Administrazio Publikoaren gainontzeko erakundeentzat erabilgarria izan daitekeelakoan, Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Sailak sistema informatikoa erabiltzeko aukera eman die tresnari dagokion lizentziaren kostuaren ordainketarik egin beharrik gabe.
INVESICRES-EN EZAUGARRIAK
Leihatila Bakarra bultzatzen du. Invesicre-ek "sarrera dokumentuen banaketa" kontzeptua erabiltzen du. Dokumentu banaketaren aukerari esker, administrazioaren erregistro bulego ezberdinetan sartu diren dokumentuen jarraipena egin ahal da. Erregistro bulego jakin batean gauzatzen den dokumentu sarrera, nahiz eta dokumentuaren helbidea beste batekoa izan arren, sistema berak dagokion helbidera bidaltzen du, dokumentuaren harrera eta erantzukizuna bereganatuz. Edozein unetan erregistro sarreraren banaketa ibilbidea ikus daiteke, sarrera eman dion bulego-erabiltzailea zehaztuz, zein bulegotara eta noiz igorri den, helbideak onartu eta beste bulego batera birbanatu duen, e.a.
Erregistro erakunde ezberdinen arteko erregistro truke eginkizunak. Bulegoen arteko hartu emana posta elektronikoaren bitartez egiten da, eta bidalketa saiakeren kopurua konfiguratu daiteke, eta baita saiakeren arteko denbora zehaztea ere.
Sarrera-irteera erregistroetan egiten diren aldaketen kontrola. Sistemak aldaketa nork egin duen jasotzen du, noiz, eta aldaketaren ondorioz datuaren balioa zein den zehaztu egiten du ere bai.
Erregistroaren edozein daturen bitartez, erregistroen bilaketa eta aurkibidea: erregistroaren data, lanaren data, igorlea, jatorria, laburpena, gaia, e.a.
Ziurtagiriak inprimatzea, zerrendak osatzea eta jatorriaren eta helbidearen araberako eguneroko harremanak lortzea ahalbidetzen du.
Dokumentu zigilu automatikoa. Erregistroaren operatzaileentzat lagungarria izaten da, eta dokumentuak eskaneatzen uzten du, ondorioz sistemak gordeta jaso eta ondorengo kontsultak egin ahal izateko.
Erregistro ugariak gauzatzea errazten du, erregistro operatzaileen arteko eremuak mantentzen baitira.
Sarrera kontrola. Erabiltzaile profil ezberdinak daude: operatzaile arrunta, aplikazioaren supererabiltzailea eta liburuaren administratzailea. Gainera, erabiltzaileen sarrerak mugatu daitezke, kontsultatu, kontsultatu eta erregistratu, kontsultatu erregistratu eta aldatu, e.a.
Eta, zerrenda berriak egiteko erraztasunak, pantailaren moldeak aldatuz edota erakundeen eskakizunen ondorioz liburu bati eremu bereziak ezartzea.
|