Azken eguneratzea: 2005/11/30
"Euskadiko baserri eta arrantza kontuak 21. mendean" lehen sektoreari eskainitako liburua
Durangoko azokan nobedade izango den liburu honek, Lehen Sektorean oinarrizko lan dituzten gizon-emakumeen errealitatea jasotzen du.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura

"Euskadiko baserri eta arrantza kontuak 21. mendean" liburuaren azalaNekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak eta Mendikoi Sozietateak gaur egungo baserri eta arrantza munduko errealitatea jaso nahi izan dute argitalpen honetan. Liburua bene-benetako kontuez gainezka dator, bai Mikel Arrazolak, web honetako argazkien autorea, egindako argazki paregabeetan, bai testuetan. Irudiak eta testigantzak elkarren artean lotuta, bide bat osatzen dute, gure arrantzaleak, nekazariak eta abeltzainak eta haien lana eta ingurunea ezagutzen joateko.

“Euskadiko baserri eta arrantza kontuak 21. mendean” Lehen Sektoreko autorretratua da. Durangoko azokako nobedade bat izango da eta hortik aurrera liburudendetan salduko da.

“Euskadiko baserri eta arrantza kontuak 21. mendean” abeltzainak eta nekazariak, arrantzaleak, enpresa handi eta txikiak, beren konturako langileak eta inoren konturakoak, nekazaritza, abeltzaintza edo arrantza beren oinarrizko lan dituzten gizo-emakumeen errealitateak jasotzen ditu 200 horrialdetan.

Liburu hau euskal gizarteari lanbide hau benetan zer-nolakoa den erakustera dator, hainbat sasi-uste eta oker-iritzi baitarabil haren gainean, nahiz eta zerikusi gutxi izan gaur egungo baserriarekin edo arrantzarekin.