Azken eguneratzea: 2007/09/27
Arku Atlantikoko lehenengo itsas autobidea
'Bilbao Zeebrugge' (Flandes, Belgika) itsas autobidea ireki da

Irailaren 26an Bilbo eta Zeebruggeko portuak lotzen dituen itsas autobidea ireki da. Autobide hori Arku Atlantikoko lehenengo itsas autobidea da, eta asteroko irteerak hiru izango dira.

'Itsas autobideak' deiturikoak Europako Batzordeak lagundutako ekimen bat dira, errepideetako garraioarentzat bide alternatiboak bultzatzeko eta garraio iraunkorra eskaintzeko.

Itsas autobidea martxan jartzeko, Nuria Lopez de Guereñu, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri lan sailburuak, Europako Gaietarako zuzendariak eta Euskadik Bruselan duen ordezkariak eta Bilbo eta Pasaiako Portu Agintaritzetako ordezkariek hainbat bilera egin dute Zeebruggeko portu agintariekin eta Kris Peeters Flandeseko ministro-lehendakariarekin Euskadi eta Flandes arteko lankidetza alorrean.

Sailburuak adierazi zuenez “oso zuhur izanda ere, itsasoko autobide honekin urtean 100.000 kamioi kendu ahal izango ditugu euskal errepideetatik, 650 edukiontzi eta 198 trailer hartzeko edukiera duten bi itsasontziri esker, nahiz eta lehenengo hilabeteetan edukieraren % 65ren bueltan ibili”. Sailburuaren hitzetan “itsas autobide hori martxan jartzea behar-beharrezkoa da gainezka egiteko zorian dauden euskal errepideei alternatibak bilatzeko eta iraunkorragoa izango den garraiobide baterako bidean aurrera egiteko”.

Zeebrugge-Bilbo itsas autobideak garrantzi estrategikoa du eta hazteko aukera ugari itsaso eta tren loturei esker. Lotura horiek Brujasek Britaniar irleekin, Eskandinaviako penintsularekin, Frantziarekin eta Alemaniarekin dituenak dira.

(Iturria:   Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak)