PIT 2006-2009 ITP: Ondorioak

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Ondorioak

 

Informatika eta Telekomunikazio Plan berriari esker 90eko hamarkadaren amaierako asmo handiko planen ekimenak burutuko dira. Bestetik, Plana gakoa Informazio eta Komunikazio Teknologiek datozen urteetan izango duten bilakaeraren oinarriak jartzeko. Ez da atrebentzia esatea 2006-2009 ITP zehaztuko duena, teknologien arloan, Eusko Jaurlaritzaren Administrazioaren azpiegitura eta prozesuak izango direla datorren hamarkadan.

 

Plan berria jarduketa-ardatz eta ekimenetan laburbil daiteke. Hauek lantegien emaitza dira, era horizontalean edo Sailik Sail sortutakoak, eta aurreplanen eta egungo egoera teknologikoaren ondorio. Aurrena ikuskera horizontala aurkezten bada ere, Sailek eta Erakunde Autonomoek beren ardurak aurrera eramateko oinarria berau dela ulertu behar da. Beraz, ekimen batzuen eta bestetzuen garrantzia parekoa da.

 

Herritarrari, enpresei eta beste administrazio batzuei zerbitzurik onena emango dion Administrazio Elektronikoa iristeko, paradigma berrira egokituko den Barne Kudeaketa garrantzizkoa da. Era berean, Barne Kudeaketa berriro eratzeak zerbitzu berrien sorrera lagunduko du. Nolanahi ere, argi dago estrategia-ildo biak elkarrekiko harremanean daudela; hori dela eta, 2006-2009 ITPk bezainbesteko garrantzia ematen die biei. Ezin uler ildo hauek, bestalde, Azpiegitura Teknologiko egokirik gabe eta egoera berria inplementatzea erraztuko duen Antolaketarik gabe.

 

Sailek eta Erakunde Autonomoek ekimenak mahaigaineratu dituzte aurreko ardatzetan. Ekimenok ekimen horizontalen osagarriak edo bultzatzaileak izango dira. Horregatik, ekimenak kudeatzeko jardute ona —2006-2009 ITPk sustatuko duena— Sailen arteko sinergia da, ardura horizontalak dituzten zuzendaritzen partaidetzaz batera, bai proiektu komunak landuz, batzordeen bidez edo aholkularitza teknikoko euskarri gisa.

 

Horrez gain, Sail batzuk Informatika eta Telekomunikzio Plana ekimenen album-orrialde bat bezala lantzen hasi dira (programek edo proiektu multzoek haiek bere gain hartzeko aukerarekin), ekimen bakoitzak sektore-izaera hartuz, negozio-helburu argi bat lortzearren. Bestetik, proiektuak lehengo aplikazioen goragoko mailan kudeatzeko joera detektatu da, taldekatze programatikoetan, hain zuzen ere, bereziki lan-karga handiko Sailetan. Horrela izanik, estrategia-ildo ezberdinetako proiektuak taldekatzeko ekimenak landu daitezke (adibidez, atari berri batek azpiegituretako jarduerak eskatzen ditu, baina halaber Administrazio Elektronikoko zerbitzu telematikoak eta espediente berrien kudeaketa); horregatik, gehientsuenak jarduketa-ardatzekiko izaera ortogonala duten programak eta ekimenak izango dira. Ekimen horien erakusgarri dira Turismoko Informazio Sistemak, Artxibo Sistema Nazionala edo Euskal Ur Agentzia.

 

Horrela, Plan berriak sustatzen duen beste jardute on bat ageri da: Sailen negozio-helburuak definitzea programen edo proiektu multzoen modura (aplikazioen mikro-kudeaketaren mailatik harago), proiektu teknologikoen arrakasta bultzatzen baitu faktore honek. Hala egungo azpiegitura nola 2006-2009 ITParen jarduketa-ardatzak lerrokatzen dira eta egingarri bihurtzen dute paradigma hau.

 

Ekintza Planean lanak ez bikoizteko eran planteatzen dira proiektuak eta ekimenak, ahal dela, Sailen ekimenetatik etekin komunak ateratzeko eta ekimen horizontalen emaitzak ahal bezain ondo zabaltzeko xedez.