PIT 2006-2009 ITP: Administrazio Elektronikoa

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Administrazio Elektronikoa

 

Modernizaziorako eta Administrazio Elektronikorako Idazkaritza Nagusiak, bere estrategian, bost helburu nagusi jarri ditu: izapidetze-eredutik zerbitzu elektronikoetan oinarritutako harreman-eredura igarotzea; estrategia-ildo honen ekimenak Administrazio eta Gobernu Elektronikorako Plan Estrategikoaren ekimenekin bateratzea; Administrazioaren eremu publikoetan herritarren parte-hartzea eta Jaurlaritzarekiko harremanak suspertzea tresna telematikoen bitartez; gertaeretara bideratutako zerbitzu-arkitektura baten eraikuntza bizkortzea; eta Interneten egungoa baina askozaz nabariagoa izango den presentzia bultzatzea, euskal herritar guztiengana iristeko.


Helburuotan oinarria harturik, beraiek garatzeko jarduketa-ardatzak zehazten dira, asmoa dela zerbitzu elektronikoak lortzeko Sail eta Erakunde Autonomoek jarraitu behar dituzten estandarrez, proiektu komunez eta azpiegitura teknologikoaz horni-tzea, Planean zehaztutako epean. Administrazio Elektronikoaren eremuko ekintzak arlo honetako organo eskudunekin koordinatuko dira.