Administrazio Elektronikoko plataforma ezartzea


< aurrekoa hurrengoa >

Proiektua gauzatzeko estrategia

Administrazio Elektronikoaren plataformarekin zerikusia duten proiektuak ekimen global baten pean jorratu behar dira, honela modu koordinatuan planifikatu eta gauzatu ahal izango baitira. Hala, bada, zerbitzuak tramitatzeko bide guztiak barneratuko dituen plataforma osoa izango dugu eskura. Plataforma hori sail eta erakunde autonomoez baliatuko da tramite telematikoak batera, azkarrago eta modu eraginkorragoan garatzeko.

Ez dezagun ahaztu Administrazio Elektronikoko plataforma ez dela soilik hardware-azpiegitura teknikoen multzoa, baizik eta baita software-garapen eta tresna komunak dituen oinarrizko aplikazioa –CRM-en oinarritutako Internet, Intranet eta «Contact Center»eko ataria- eta zerbitzu telematikoak garatzeko erabilera-arauen eta prozeduren multzoa ere.

Era berean, sailek eta erakunde autonomoek sustatzen dituzten tramitazio telematikorako ekimenak sakabanatu ez daitezen, komeni da Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Elektronikoko plataforma abiarazteko gehiegi ez itxarotea, kasu askotan premiazkoa baita mota honetako irtenbideak ezartzea.



^
Azken eguneratzea: 2004/12/02