Abiapuntua: 2000 2003ko Informatika eta Telekomunikazio Plana


< aurrekoa hurrengoa >

Indarrean dagoen 2000–2003ko ITP plana izan da abiapuntua. Sakonean aztertu da, noraino egin den aurrera baloratzeko, bai estrategiaren aldetik eta bai ekintzaren aldetik. Horregatik, banan-banan hartu dira jarduketa-eremuak (Informazio Sistemak, Informazioaren Teknologiak, Telekomunikazioak eta Antolamendu eta Funtzio Eredua), beraietan zehaztutako helburuak aztertzeko.

Eremu bakoitzean proiektuen garapen-gradua ebaluatu da. Horrek sailen eta erakunde autonomoen banakako ikuspegia eskaintzen digu; gainera, azterketaren zehaztasuna areagotu egin da estrategiaren alderdian, 2000–2003ko ITP planak bere bi aplikazio-eremuetan ezarririko lau ildoei dagokienez (korporatiboa-horizontala eta sailkakoa-sektorekakoa).

Gaurko egoera aztertzeko metodoak balorazio lineala egiten du, proiektuez emandako informazioaren gainean, alde batera utzirik haietariko bakoitzak ITP planaren osotasunean izan lezakeen pisu espezifikoa. Estrategikotzat katalogatutako ekimenek azterketa kualitatiboa egiten lagundu beharko dute



^
Azken eguneratzea: 2004/12/02