SARBIDE PROZEDURAK
Deialdian eskaintzen diren plazak kategoria, txanda eta hizkuntz
eskakizunen arabera antolatu dira. Sarbide edo irizpideko prozedurei
dagokienez (txandei dagokienez) honela banatzen dira:
Sarbide libreko
prozedura
Baldintza orokorrak (nazionalitatea, adina, hizkuntz gaitasuna
)
betetzen dituzten guztiak eta atzeman nahi den kategoriari dagokion
titulua duten guztiak aurkez daitezke. Ikus onartua izateko
betebeharrekoak.
Elbarrituentzako
erreserbako prozedura
Deitutako plaza guztien zenbateko bat prozedura horren bidez
eskuratzeko erreserbatuko dira. Prozedura horretan parte hartu
ahal izateko, kategoria bakoitzeko sarbide libreko berariazko
baldintza eta baldintza orokorrak betetzeaz gain, foru
aldundietako Gizarte Ongizate sailetako, Lan eta Gizarte Arazoetarako
Ministerioko organo eskudunek eta, egoki izanez gero, gai honetan
eskuduntzak dituzten gainerako autonomia erkidegoei dagozkien
organoek onartuta, bete beharreko eginkizunekin bateraezina
ez den %33ko edo gehiagoko ezgaitasuna beharko da
Erreserba horretan parte hartzeko aukera parte hartzeko eskaeran
adierazi beharko da eta berariaz adieraziko da horretarako eskatutako
baldintzak betetzen direla. Plaza lortutakoan, eskumena duten
organoen ziurtagirien bidez, adierazitako baldintzak betetzen
direla egiaztatuko da.
Erreserba horren bidez aurkezten diren hautagaiak ezin izango
dira kategoria berean aurkeztu sarbide irekiaren sistemaren
bidez.