Hizkuntza

 

Hautaketa-prozesuak bi zati edo aldi ditu: oposizio-aldia eta lehiaketa-aldia.

Oposizio-aldia: bi azterketa izango dira; biak derrigorrezkoak eta baztertze-indarrekoak, hau da, azterketa biak gainditu behar dira hautaketa-prozesuan aurrera egin ahal izateko.

  • Azterketa teorikoa: lehenengo azterketa da. Aukera anitzeko hainbat galderari erantzun behar zaio, epaimahaiak finkatuko duen denboraren barruan. Hau da, galdera bakoitzak lau erantzun posible dituela, izangaiak bere ustez zuzena den erantzuna hautatu behar du. Azterketa osatuko duten galdera zehatzak, hala ere, onartutakoei bidalitako galderen bloketik aterako dira. Galdera hauetara, halaber, web honetako OINARRIAK ETA GAI-ZERRENDAK ataletik hel zaitezke. Onartutakoen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko dira lehenengo azterketaren eguna eta lekua.

  • Azterketa praktikoa: bigarren azterketa da. Azterketa praktikoaren funtsa da epaimahaiak kidegoaren edo plazaren berezko eginkizunei buruz planteatzen dituen kasu praktikoak landu eta erantzutea.

Lehiaketa-aldia: epaimahaiak, deialdiaren oinarrietako baremoaren arabera, aztertu eta balioetsiko ditu izangaiek aurkeztutako merezimenduak.

Azterketa praktikoaren emaitzak argitaratu eta gero, 10 egun balioduneko (igandeak eta jai-egunak ez dira zenbatzen) epea irekiko da balioetsi daitezkeen merezimenduak alegatu eta egiaztatzeko.

Lehenago esan bezala, komeni da kidego edo plaza bakoitzaren oinarri espezifikoak begiratzea (web honetako OINARRIAK ETA GAI-ZERRENDAK ). Hala ere, oro har, hauexek dira aldi honetan ebalua daitezkeen merezimenduak eta egiaztatzeko modua:

EBALUA DAITEKEEN MEREZIMENDUA EGIAZTATZEKO MODUA
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean egindako zerbitzualdia. Administrazioak bere kabuz zenbatzen du; adierazi besterik ez da egin behar.
Beste herri-administrazioetan egindako zerbitzualdia Administrazio horietako bakoitzak horretarako duen ereduan.
Titulazio akademikoak

Tituluaren edo horren ordainagiriaren fotokopia.

Hizkuntzak
  • Hizkuntza Eskola Ofizialaren egiaztagiria, edo
  • Horretarako egingo diren azterketak gainditzea

Antzinatasuna (barne-promozioko txandarako baino ez) ·

Administrazioak bere kabuz zenbatuko du; ez da egiaztagiririk aurkeztu beharko

Hizkuntza-eskakizunak
  • Hautaketa-prozesuaren barruan horretarako egingo diren azterketak gaindituz.
  • HAEEk hizkuntza-eskakizun zehatz bat egiaztatzeko emandako ziurtagiria aurkeztuz.
  • Titulu edo ziurtagiri baliokideren bat baduela egiaztatzen duen agiria aurkeztuz, beti ere adieraziko den epearen barruan. Ikusi hizkuntza-eskakizunak deritzon atala
 




2000ko LEPeko KIDEGO EDO PLAZEN EGINKIZUNAK

KIDEGOA EDO PLAZA EGINKIZUNAK
ADMINISTRAZIOKO GOI-MAILAKO KIDEGOA "Administrazio-jardun guztientzat balio duten goi-mailako azterlanak eta proposamenak egitea programazio-, kudeaketa-, betearazte-, ikuskatze- edo kontrol-arloetan."
(Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren 2. paragrafoko a) idatz-zatia)

ADMINISTRAZIO-KUDEAKETAKO KIDEGOA

"Goragoko mailako egitekoetan elkarlanean jardutea, araubidea ezartzea, normalizatutako espedienteetako ebazpen-proposamenak egitea eta goragoko mailari ez dagozkion azterlan eta txostenak egitea."
(Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren 2. paragrafoko b) idatz-zatia)
ADMINISTRARIEN KIDEGOA "Goragoko mailako egitekoak edo horietatik etorritakoak elkarlanean prestatzea, agiriak egiaztatzea eta, horien konplexutasuna dela-eta, goi-mailako kidegoei ez dagozkien agiriak prestatzea; mekanografia-, esku- edo kalkulu-lanak, eta jendeari argibideak ematea eta erantzutea."
(Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren 2. paragrafoko c) idatz-zatia)
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN KIDEGOA "Administrazio-jarduneko arloetako laguntza-lanak egitea; mekanografiatzea eta posta-lanak egitea; kalkulu erraza, agiriak transkribatzea, artxibategia, sailkapena eta erregistroa; fitxategia eta jendea hartzea edo antzekoak."
(Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren 2. paragrafoko d) idatz-zatia)
MENDEKOEN KIDEGOA

"Ondasun publikoak zaindu eta gordetzea; bulego edo zentro publikoetara doan jendearen gaineko kontrola; lokalen kokalekuari buruzko informazioa; materialak, altzariak eta instalazioak zaintzea; posta sailkatu eta banatzea; aldakigintza-makinak erabiltzea; agiriak eta espedienteak behar den lekura eramatea; jakinarazpenak ematea; eta, oro har, zaintzaile- edo mandatari-lanak egitea."
(Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren 2. paragrafoko e) idatz-zatia)

OSASUN PUBLIKOKO TEKNIKARIA

Hauexek dira Osasun Publikoko teknikariaren oinarrizko eginkizunak: biztanleen osasunean eragin dezaketen ingurumen-faktoreak (airekoak, uretakoak, lurzorukoak eta elikagaiak) kontrolatu eta begiratzea; eta faktore eragile horiek zuzentzeko aurreneurriak betearaztea.
ZAINTZA EPIDEMIOLOGIKOKO TEKNIKARIA

Hauexek dira Zaintza Epidemiologikoko teknikariaren oinarrizko eginkizunak: gaixotasun kutsagarriak, agerraldi epidermikoak eta, oro har, osasun-alertak kontrolatzea erraztuko duen informazio azkarra eta fidagarria lortzea. Halaber, aurretiaz zaintzeko edo zuzentzeko neurriak proposatuko ditu.

LABORATEGIKO FAKULTATIBO ESPEZIALIZATUAK

Hauexek dira oinarrizko eginkizunak: osasun publikoko arazoen diagnostikoa egiten lagunduko duten teknika analitikoak garatu eta ezarri beharko ditu laborategian.

GOI MAILAKO GAITASUNDUNEN KIDEGOA:

  • Zuzenbideko lizentziatua
  • Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua
  • Industriako ingeniaria
  • Arkitektoa
  • Informatikoa
  • Informazio Zientzietako lizentziatua
  • Artxibozaina, liburuzaina eta dokumentalista
  • Itzultzailea
  • Medikuntzako lizentziatua
  • Albaitaritzako lizentziatua
  • Hizkuntza Normalkuntzako goi-mailako teknikaria
  • Estatistikaria

"Kidegora sartzeko eskatzen den tituluak gai egiten baitu lanbidean jarduteko, lanbide horrek bere dituen lanak egitea eta, prestakuntza akademiko zehatzaren ezagutza berezi eta berarizkoak eskatzen dituzten egitekoak betetzea."
(Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren 2. paragrafoko f) idatz-zatia)

GRADU ERTAINEKO TEKNIKARIEN KIDEGOA:

  • Herri-lanetako ingeniari teknikoa
  • Industriako ingeniari teknikoa
  • Arkitekto teknikoa
  • Erizaintzako diplomatua
  • Hizkuntza Normalkuntzako erdi-mailako teknikaria

"Kidegora sartzeko eskatzen den tituluak gai egiten baitu lanbidean jarduteko, lanbide horrek bere dituen lanak egitea eta, prestakuntza akademiko zehatzaren ezagutza berezi eta berarizkoak eskatzen dituzten egitekoak betetzea."
(Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren 2. paragrafoko f) idatz-zatia)

LAGUNTZAILE TEKNIKOEN KIDEGOA:

  • Informatikako laguntzaile teknikoa
  • Laborategiko laguntzailea

"Kidegora sartzeko eskatzen den tituluak gai egiten baitu lanbidean jarduteko, lanbide horrek bere dituen lanak egitea eta, prestakuntza akademiko zehatzaren ezagutza berezi eta berarizkoak eskatzen dituzten egitekoak betetzea."
(Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren 2. paragrafoko f) idatz-zatia)

 


HIZKUNTZA-ESKAKIZUNEN TITULU ETA ZIURTAGIRI BALIOKIDEAK

Herri-administrazioetan, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeari dagokionez, baliokidetzat hartzen dira ondoko titulu eta ziurtagiriak:

  • 1.- Laugarren hizkuntza-eskakizunerako:

    Ez dago baliokiderik

     

  • 2.- Hirugarren hizkuntza-eskakizunerako:

    a) Hizkuntza-eskolako gaitasun-agiria (Barakaldo eta Durango, Bilbo, Donostia,     Eibar, Getxo, Vitoria-Gasteiz, Madril, Iruña, Tutera eta Zaragoza)

    b) Labayru ikastetxearen ziurtagiria (3. maila). 82/9/19 baino lehenago lortu bada.

    c)Eusko Jaurlaritzaren EGA agiria.

    d) Nafarroako Gobernuaren EGA agiria.

    e) EIT. 1993/4/2 baino lehenago lortu bada.

    f)Euskal Filologiako lizentziatura.

    g)Magisteritzako diplomatura: euskaraz egina, Bizkaiko eta Gipuzkoako Irakasletza    eskola publikoetan, 1985etik aurrera.

    h)Magisteritzako diplomatura: euskaraz egina, Eskoriatzako Irakasletza Eskolan,    1984tik aurrera.

    i)Magisteritzako diplomatura: euskaraz egina, Donostiako Elizbarrutiko Irakasletza   Irakasletza Eskolan, 1984tik aurrera.

    j)Magisteritzako diplomatura, Euskal Filologiako adarrekoa

    k)Magisteritzako diplomatura: euskara adarrekoa, Nafarroako Irakasletza Eskolan.

    l)Irakasleentzako 2 HE.

    m)Euskaltzaindiaren D agiria.

     

  • 3.- Bigarren hizkuntza-eskakizunerako:

    a) Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. maila.

    b) GUMA. 1993/4/2 baino lehenago lortu bada.

    c) IGA. 1993/4/2 baino lehenago lortu bada.

    d) Irakasleentzako 1. HE.

    e) 3. hizkuntza-eskakizunaren baliokideen zerrendan agertzen diren guztiak.

 

  • 4.- Lehenengo hizkuntza-eskakizunerako:
    a) 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunen baliokideen zerrendetan agertzen diren guztiak.