HAUTAKETA-PROZESUAN
ONARTUA IZATEA
Atal honetan, deitutako prozeduretako baten bidez, irakaskuntzako
funtzio publikora sartzeko bete behar diren baldintzak azaltzen
dira. Eskabideak aurkezteko unean erabilgarri izan daitekeen
informazioa ere hemen topatuko duzu.
Onartua izateko
betebeharrekoak
Hautaketa-prozesuan onarturik izateko hautagaiek honakoak bete
beharko dituzte:
a) Betebehar orokorrak
1. Espainiarra izatea, Europako Batasuneko kide den estatuetako
baten nazionalitatea izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu
eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera,
langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko
herritartasuna izatea.
Horrez gain, parte hartu ahal izango dute espainiarren, Europako
Batasuneko kide diren estatuetako baten nazionalitatea dutenen
edo Norvegia edo Islandiako nazionalitatea dutenen senar-emazteak,
seme-alabek eta senar-emaztearen seme-alabek, betiere Zuzenbidearen
arabera banaturik ez badaude, eta seme-alabak hogeita bat urte
baino gazteagoak baldin badira edo, nagusiagoak izanez gero,
gurasoen kontura bizi baldin badira
2. Hemezortzi urteko adina betea izatea eta hirurogeita bost
urte ez izatea
3. Gaixotasunik ez izatea eta bete beharreko eginkizunekin bateraezinak
diren muga fisiko edo psikikorik ez izatea.
4.- Diziplina-espedienteren baten ondorioz, herri administrazioetako
ezein zerbitzutik egotzitakoa ez izatea eta herri-jardueretarako
gaitasun gabetua ez egotea.
5.- Indarrean dagoen araudiaren arabera ezgaitasun edo bateraezintasun
auzi legalen baten barne ez egotea, araudi horrek ematen dion
aukera eskubidea salbu utzirik
6.- Hizkuntz gaitasuna: irakaskuntzako 2. HE duten lanpostuetarako
- 2. HE egiaztatuta izatea baldintza hori ezinbestekoa duten
lanpostuetan.
- 2. hizkuntza-eskakizunarekin homologaturik dauden hizkuntz
egiaztapenetako baten bat izatea.
- Hautaketa-prozesu honetan 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko
egingo diren probak gainditzea.
- HBLEM (Hezkuntza Bereziko Laguntzaileen Euskara Maila) agiriaren
jabe izatea.
7. Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea nazionalitate espainiarra
ez duten hautagaientzat.
b) Berariazko betebeharrak
· Hezkuntza bereziko laguntzaile kategoriarako:
LH I-eko titulazioaren jabe izatea, Osasuna, Etxea edo Gizartearentzako
Zerbitzuak adarretan.
· Fisioterapeuta kategoriarako:
Fisioterapiako Diplomatura tituluaren jabe izatea.
· Okupazio-terapeuta kategoriarako:
Okupazio-terapian Diplomatura tituluaren jabe izatea.
Atzerrian lortutako tituluak:
Adierazitako titulu horiek atzerrian eskuratu baldin badira,
horri dagokion homologazioa eskuratua beharko da, urtarrilaren
16ko 86/1987 eta urtarrilaren 29ko 104/1998 Errege Dekretuek
ezarritakoarekin bat etorriz, edo EEEren 89/488 arteztarauak
eta urriaren 25eko 1665/1991 Errege Dekretuak ezarritakoaren
babesean titulu horien homologazioa aitortua beharko da.
Eskeidazkiak aurkezteko epea amaitzen den egunean, adierazitako
baldintza guztiak izan behar dituzte izangaiek, eta karrerako
funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartu arte gorde beharko
dituzte. Hizkuntzen inguruko baldintzei dagokienez, berriz,
deialdian bertan xedatu denari jarraituko zaio.
Onartua izateko
eskabideak
Hautaketa-prozesuan onartua izateko eskabidea egin aurretik,
deialdia bera arretaz irakurtzea komeni da, batez ere eskabideak
aurkezteko epeei buruzko atalak, eskabideak betetzeko jarraibideei
buruzko atalak, etab.
Eskabideak jasotzea
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko, honako lekuetan interesdunen
eskura izango den eskabidea bete beharko duzu:
· Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan:
- Hezkuntzako Arabako Lurralde Ordezkaritza, Prudentzio Deuna
kalea 18 Vitoria-Gasteiz (Araba)
- Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Kale Nagusia 85
Bilbo (Bizkaia)
- Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Andia kalea,
13 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa).
Eskabidearekin batera (0,60 €) orria ongi betetzeko jarraibideak
ere emango dira. Eskabidea betetzen hasi aurretik jarraibideak
arretaz irakur ditzazun gomendatzen dizugu.
Eskabide bakarra baino ezin izango da aurkeztu, kategoria
batera baino gehiagotara aurkeztu ezean. Kasu horretan, zenbat
kategoriatara aurkeztu den, hainbeste eskabide eta merezimenduak
egiaztatzeko agiri eskuratu beharko dira.
Elbarritasuna duten hautagaiek laukitxo egokian adieraziko
dute elbarritasuna dutela, bai eta eskatzen duten egokitzapena
azalduko ere.
Tasak ordaintzea
Azterketa egiteko eskubidearengatik ordaindu beharreko tasak
honako erakundeetako edozein bulegotan ordain daitezke:
1. Caja Laboral-Euskadiko Kutxa
2. BBK (Bilbao Bizkaia Kutxa)
3. Caja Vital Kutxa
4. Gipuzkoa Donostia Kutxa,
5. BBVA
6. Santander Central Hispano
7. Banco Guipuzcoano.
Aurkeztu den kategoria aintzat hartuta, ordaindu beharreko tasak
honakoak dira:
Hezkuntza Bereziko Laguntzaileak
..9,40
euro
Fisioterapeuta.........................................................
.15,65
euro
Okupazio-terapeuta
..........................................................
....15,65
euro
Azterketa egiteko eskubideak ez ordaintzeak edo epez kanpo
ordaintzeak izangaia prozesutik kanpo uztea ekarriko du.
Eskabideak aurkeztea
Deialdiaren Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
argitaratu eta hurrengo egunetik egutegiko 20 egun pasatu
baino lehenago eskabideak honako tokietako batean aurkeztu beharko
dira:
· Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan
· Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio
Prozedura Erkidearen Legeak 38.4. artikuluan adierazten dituen
bulegoetako edozeinetan, betiere, artikulu horretan xedatutako
baldintzei jarraiki.
· Interneteko helbide honetan aurkitzen den eredua
betez, "eskabidea igorri" aukeraren bitartez, behin
inprimakia bete ondoren.
Agiriak
Eskabidearekin batera ez da inolako agiririk aurkeztu beharrik
izango.
Ariketa praktikoen behin betiko emaitzak argitaratu ondoren,
hamar egun balioduneko epea irekiko da aipatutako balio-taulan
zehazten diren frogagiriak aurkezteko, kontuan izanik epe horren
barruan behar bezala alegatu eta justifikatutako merituak besterik
ez direla baloratuko, aipatutako eranskinean zehaztutako agirien
bitartez.
Eskabideak aurkezteko epearen bukaeran burututako merituak
bestetik ez dira konputatuko, hizkuntza eskakizuna izan ezik,
hori deialdi honetako aurreikusitako azterketa data arte egiaztatu
ahal izango baita.