Etorkizuna Musikatan: Gizarte eta hezkuntza integrazioa eta dinamizazioa musikaren bidez

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Gobernu Irekiaren Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

iniciativa 1

Berritzailea da, honako arrazoiengatik

Orkestrako musika praktika erabiltzen du, kultura anitzeko aberastasun handiko eta konplexutasun sozioekonomiko handiko inguruneetan bizi diren haur eta gazteen ikaskuntza kolektiboa eta gizarteratzea sustatzeko.

Atxikitzen zaion plana

Etorkizuna Musikatan E.H.E. Elkartearen proiektu bat da. Norai 2018-19 ikasturtean sortu zen, Venezuelako musikari talde baten eskutik.

Etorkizuna Musikatan egitasmoaren helburua da parte hartzen duten haurren eta nerabeen beharrizanei erantzun bat ematea, kultura eta, zehazki, jarduera musikal kolektiboa baliatuz, eta bestela haientzat iritsezinak izango liratekeen espazioak eskainiz.

Kultura arloko prestakuntzarako sarbidea bermatzeaz gain, musika-prestakuntza hori eta, batez ere, jarduera kolektiboa aldaketarako tresna gisa erabiltzen da. Hori dela eta, ez da musika-eskolak eskaintzera mugatzen, aitzitik, parte hartzen duten adingabeen jarraipen integrala egiten da, ahalduntze bat gerta dadin eta, horrela, haiei lotzen zaizkien estereotipoekin apurtzeko gai izan daitezen eta askotan eraldatzen hain zailak diren pobreziaren zirkuluak hautsi ditzaten.

Eremua

Garatzen den metodologiak Venezuelako Orkestra eta Abesbatzen Sistema du inspirazio-iturri. Sistema hori ez da Europako eskola eta kontserbatorioetan aplikatzen den sistema tradizionala bezalakoa, parte hartzaileen garapen pertsonalera eta gizarte- eta hezkuntza-garapenera bideratuta baitago, eta ez du zertan egon musikari kontzertistak akademikoki prestatzera bideratuta.

Ezaugarri metodologiko bereizgarrienak honako hauek dira:

  1. Jarduera instrumental kolektiboa: eredu hau irakaskuntza kolektiboan oinarritzen da, ez instrumentuak banaka irakastean. Funtsezkoa da orkestra-jarduera goiztiarra eta ikasleengan erronka bat sortuko duen errepertorioa lantzea.
  2. Instrumentuen araberako ikaskuntza eta orkestra-jarduera lehenengo asteetatik uztartzea.
  3. Elkarri laguntzea: parte hartzaileek elkarri laguntzea sustatzen da, mailen eta gaitasunen arabera.
  4. Ikusgai egitea: ikasitakoa jendaurreko musika emanaldietan ikusgai jartzea bilatzen da, parte hartzaileek beren lana erakuts dezaten, kultura aniztasuna aberastasun eta edertasun iturri gisa ikusarazteko, eta parte hartzaileen ahalduntzea bultzatzeko. Horrez gain, alderdi komunitario bat sortzen da, ikusgaitasuna eta ahotsa emanez halakorik ez dutenei, eta emaitza artistikoa komunitate osoari eskainiz. Hori dela eta, gakoa da ikusleentzat zabalik egongo diren kontzertuak egitea.

Irakasle talde osoak, talde eragileak, batzorde pedagogikoak eta batzorde psikosozialak bilerak egiten dituzte astero. Bilera horietan, proiektua eta parte hartzaileak nola doazen eta helburuen betetze-maila baloratzen dira, proiektuaren helburuentzako adierazle-taula batzuk ere erabiliz.

Parte-hartzaileak eta eragileak

300 haur eta gazte baino gehiago dira urteotan Etorkizuna Musikatanen parte hartu dutenak, alaitasun handiko uneak igaroz, baina baita lan eginez eta diziplinaz ere.

Gizarte eta Hezkuntza arloan irakasle talde handiagoa eta sendoagoa dugu orain, hezitzaile bat eta gizarte langile bat gehiagorekin; lan eraldatzailea egin da, mehatxatuta dagoena integratuz eta berriro kaleetan eta plazetan bizitzeko irrikaz dagoen gizarte baten bihotzak hunkituz.

Gizartean eta pertsonengan gertatzen diren aldaketa mamitu egiten dira, soinu berriekin: haizeak, zurak eta perkusioak bat egin dute dagoeneko ugaria den familia batekin, orkestraren atal guztiak osatuz. Etorkizuna dago, ingurune disonanteak harmonizatzeko eta metodo sortzaileen bidez kristalezko sabaiak apurtzeko musika egongo delako. Musikak indar eraldatzaile bat du eta, arlo pertsonalean oinarritzen bada ere, komunitatean proiektatzen da.

Ezinbestean ikusten dugu gaitasun pertsonalak garatzeak aukera ematen duela konpromiso soziala eta bultzada motibatzailea muinean dituen puzzle baten piezak muntatzeko.

Horizontea gero eta erakargarriagoa da, urrutira proiektatzen gaituelako eta jatorrira garamatzalako, haur eta gazte bakoitzaren ahalmenak bizitzaren norabidea markatuko duen aldaketaren motorra diren lekura, pobreziari eta bazterkeriari aurre eginez. Entzun dezagun haien deiadarra, egin dezagun bat haien borrokarekin, musikak indar izugarri handia baitu, dinamikoa eta eraginkorra, guztiontzako poz handia dakarrena.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Parte-hartzaileak: 8 eta 16 urte bitarteko haurrak eta gazteak

Lurraldea: Bizkaia

Denboraldia: 2018- gaur egun

Informazio gehiago:  Norai Elkartea, Etorkizuna Musikatan

Elkarlan Sarien esparruan garatutako transferentzia-produktuak: Bideoa

Kategoriak: Gizarte ongizatea, Hezkuntza 

Fasea: Diseinua eta plangintza