Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistikaren informazioa

Galde-sortak jaisteko sakatu hemen

Edukia gaztelaniaz irakurri nahi baduzu, sakatu hemen

Ongi etorri!

Atal honetan Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistika (EEEE) bete behar dutenei zuzendutako informazio baliagarri guztia biltzen da. Inkesta hau Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak hilero egiten du.

Obra handiko lizentzia onartu dizuen Udalak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren izenean idatzitako gutun bat eman badizu eragiketa honen galde-sorta erantzun behar duzuela esanez, eta derrigorrezkoa al da?, nire datuak seguru al daude?, ez dut galdera hau ulertzen… bezalako zalantzak badituzu, hemen dauzkazu zalantza horiek guztiak argitzen lagunduko dizkizuten erantzunak, edota horiek konpontzen laguntzeko harremanak.

Datuak biltzea, 2021eko edizioan eta 2022ko lehenengo hiruhilekoan Ikertalde S.A.-k egingo du. Ezinbestekoa da prozesuaren amaieran kalitatezko eta gizartearentzat erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko. Horrez gain, datuak biltzeko prozesu horretan herritarren laguntza beharrezkoa da. Jakin badakigu inkestari erantzutea ez dela zeregin atsegina. Hori dela eta, zeregin hori ahalik eta eramangarriena egiten saiatzen gara Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailean. Ondorioz, galdesorten diseinua sinplifikatu egin dugu eta inkestari erantzuteko modalitate ezberdinak eskaintzen ditugu. Atal honetan ezinbesteko informazioa bateratu egin da.

Jarraian agertzen den taulak gaur egun martxan dauden Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistikaren zerrenda emateaz gain, horien inguruko informazio garrantzitsua eskaintzen du, bai harremanei buruz, bai metodologiari dagokion informazioari buruz. Era berean, galdesortei erantzuteko zenbait modu eskaintzen dira:

Inkestaren izena Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistika
Eragiketa-kodea: 122411 (Euskal Estatistika-Plana)
Erakunde erantzuleak: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
Periodikotasuna:  Hilerokoa
Posta elektronikoa

estadisticas-vivienda@euskadi.eus

Telefonoa 900 101 619
PDF galdesorta

EEEE-ren Sustatzaileen galde-sortak

EEEE-ren galde-sortak

Aurkezpen-gutuna EEEE-ren gutuna (PDF, 122 KB)
Azalpen-foiletoa EEEE-ren triptikoa (271 KB.)
Informazio metodologikoa lotura
Bestelako informazioa Aurreko edizioen emaitzak

Itzuli

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistika hilero egiten du. EEEEren helburu nagusia da ezagutzea zenbat, zer eta non eraikitzen, birgaitzen edo botatzen den EAE-n. Etxebizitza-politikaren jarraipeneko adierazleen sistemari buruzko oinarrizko informazio-iturria da.

Eragiketa honek berariaz ukitzen ditu honako atal hauek:

  1. Udalek emandako obra handiko baimenak ikusita, asmoa da hauen berri izatea: obraren ezaugarri nagusiak (planta berria, birgaikuntza edo eraispena), eraikinaren erabilera eta zenbat etxebizitzari eragingo dion.
  2. Kuantifikatzea alokairuko etxebizitzen udal parkea, eta jakitea parkearen okupazioa eta araubide mota.
  3. Kuantifikatzea udalek sustapen publikoko etxebizitzetarako eskuratzen duten lurzorua.

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eraikin baterako obra handiko lizentzia bat jaso duten pertsonek zein enpresa-sustatzaileek Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistikaren galde-sorta jasoko dute dagokion udalean, bete dezaten eta berriro udalari bidal diezaioten. Galde-sortarekin batera gutun ofiziala sartuko da.

Galde-sorta betetzean zalantzaren bat izango bazenu, telefonoz zein posta elektronikoz harremanetan jar zaitezke, eta estatistika honi buruzko estatistikagile espezializatu batek zure zalantza guztiak azalduzko dizkizu, eta hala behar baduzu, betetzen lagunduko dizu. Galde-sorta honetan bilduko da egingo den obra handiko ezaugarriei buruzko informazioa.

Edizio honetan Ikertalde, S.A. enpresak bilduko ditu datuak.

ZERTARAKO ERABILIKO DIRA INKESTEN EMAITZAK?

Inkesta honen emaitzek funtsezko informazio-iturri bat osatuko dute, eta datu horiek etxebizitza-politikaren jarraipena egiteko adierazleen sisteman erabiliko dira. Informazioa era agregatuan erabiliko da, etxebizitza-politikak diseinatzeko.

Bestalde, inkestaren ondorioz jasotako informazioa publikoa izango da, eta emaitza nagusiak www.euskadi.eus webgunearen bidez zabalduko dira.

http://www.euskadi.eus/informazioa/eraikuntzari-eta-etxebizitzari-buruzko-estatistika-eeebe/web01-s2ing/eu/

Itzuli

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Estatistika Organoak egindako ikerketak ofizialak dira eta Legeari jarraikiz egiten dira. Beraz, nahitaezkoa da haiei erantzutea.

Hala ezartzen duen lege aipamena Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 9. artikulutik 16. artikulura bitartekoetan aurki daiteke.

Itzuli

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Estatistika Organoak ezin ditu inola ere informazio-hornitzaileei buruzko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste  ekintza batzuk egiteko.

Bestalde, interesdunak emandako datuak, estatistika-eragiketetan emandakoekin zerikusirik ez dutenak, jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira tratamendurako erabiliko eta ez zaizkio hirugarrenen bati igorriko baldin eta kaltetuak  horretarako baimena eman ez badu, edo Legeak egoera zehatz horretan hala xedatu ez badu.

Indarrean dagoen legean xedaturikoa betetzen ez bada, datu-lagatzaileak edozein unetan izango du eskubidea datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkarazteko, betiere  araututako prozedurari jarraituz.

Hauek ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legea; zehazki 19. eta 23. artikulura bitartekoak; 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika-eragiketak (id: 1600)

 izeneko tratamendu-jarduerari erantsiko zaizkio.

Informazio gehiago:

Itzuli

EREMUA

Biztanleria-eremua: Oin berriko eraikuntzarako, birgaitze-eraikuntzarako eta eraisteko obra-lizentziak dira Eraikuntza eta Etxebizitzari buruzko estatistikaren populazio-unibertsoa. Alokairuko etxebizitzen udal parkea eta sustapen publikoko etxebizitzetarako lurzorua ere badira populazio-unibertsoa.

Eremu-geografikoa: Eragiketaren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta ahalik eta gehien bereizten dira emaitzak eremu funtzional eta eskualde mailan.

Denbora-eremua: Inkestaren denbora-erreferentziari dagokionez, hilaren azken eguna da. Hiru hilez behin hedatzen dira datuak.

Informatzeko unitatea: Sustatzaileak eta udalak.

Itzuli

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Estatistika Organoarekin harremanetan jar zaitezke edozein zalantza argitzeko kontaktu hauen bidez:

Inkestaren informazio-bilketaren telefonoa (Ikertalde S.A.): 900 101 619

Sailaren Estatistika Organoaren telefonoa: 945 01 69 61 - 945 01 69 97

Faxa: 945 01 98 56

Sailaren Estatistika Organoaren posta elektronikoa: estadisticas-vivienda@euskadi.eus

Itzuli 

Azken aldaketako data: