Ikaskuntzaren eta Hezkuntza BerrikuntzarenZuzendaritza

Titularra: 
Agintaldia: XII. Legealdia

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzari:
    1. Hezkuntza Sailburuordetzaren eskumen-eremuan, irakaskuntza planifikatu, bultzatu eta garatzea, bai eta hezkuntza berriztatzeko programen jarraipena egitea ere.
    2. Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen curriculuma garatzeko material didaktikoen prestaketa bultzatzea.
    3. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko mailetan, hezkuntza-curriculuma egoki garatzera bideratutako arauak aplikatzeko proposamenak, ebaluazio-lanak eta azterlanak egitea.
    4. Irakasleen eta ikasleen gaitasun digitalak sustatzeko jarduketa- eta estrategia-planak bultzatzea, bikaintasunerako bidean didaktika eta irakasteko eta ikasteko prozesua hobetzen lagun dezaketen metodologia aktiboei eta tresna tekno-pedagogikoei buruzko prestakuntzaren bidez.
    5. Irakaskuntzaren ebaluazioa arautzeko proposamena egitea, ISEIrekin koordinatuta.
    6. Ebaluazioaren kultura sustatzea, eta irakasleen jarduna eta zuzendaritza-lana ebaluatzeko prozesuak aplikatzea, Hezkuntza Ikuskaritzarekin koordinatuta.
    7. Ikastetxeetan, hezkuntza-sistemaren berrikuntzak identifikatzea maila desberdinetan, bai curriculumean, bai metodologian, bai didaktikan eta bai antolamenduan, eta berrikuntza horiek emaitza akademikoetan duten eragina neurtzea.
    8. Hezkuntza Sailburuordetzaren eskumen-eremuan, irakaskuntzaren arloko Europako programetan eta Erkidegoko ekintzetan parte hartzeko beharrezkoak diren ekintzak sustatu eta bultzatzea.
    9. Eskola-laguntzako zerbitzuak sustatzea, bai kanpoko baliabide didaktikoak zuzentzeari dagokionez, bai eskola barruko laguntzari dagokionez, ikastetxeen testuinguruan, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzarekin koordinatuta.
    10. Irakasleen eta zuzendaritzen etengabeko prestakuntza-plana diseinatu, aplikatu eta ebaluatzea, bai birziklatze orokorrari dagokionez, bai espezialitate jakin batzuei dagokienez, ikastetxeen beharren arabera.
    11. Estrategiak diseinatzea irakasleei eta ikastetxeei laguntzeko irakasleen garapen profesionala eta haien arteko sare-lana bultzatzen, ikaskuntza arrakastatsua ahalbidetuko duten inguruneetan.
    12. Steam kultura sustatzea, genero-ikuspegitik, irakaskuntza-etapa guztietan, neskato eta mutikoen aukerak eta itxaropenak bateratzeko.
    13. Hezkuntza-eremuan euskara erabiltzeko aukerak eta testuinguruak sustatu eta dinamizatzea, bai gelaren barruan bai kanpoan, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1984 Oinarrizko Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.
    14. Ikastetxeei laguntzeko programak garatzeko beharrezkoak diren ekintzak eta hitzarmenak kudeatzea.
    15. Unibertsitateekin koordinatzea Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen praktiken tutoretza.
    16. Urrutiko hezkuntza planifikatu, antolatu eta kudeatzea, eta baimen-txostenak egitea.
  2. Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

Zuzendaritzak.

Zuzendari bat izango da saileko zuzendaritza bakoitzeko burua, zeina zuzenean eta hierarkian dagokion sailburuordearen mende izango baita, salbu eta sailburuaren Kabinete Zuzendaritzaren kasuan. Egiteko hauek izango dituzte Hezkuntza Saileko zuzendariek:

  1. Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea.
  2. Garatzen diren jardunak bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  3. Zeinek bere eskumen-eremuko planak edo jardun-programak proposatzea organo arduraduneei.
  4. Laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak proposatzea, zehaztea eta kudeatzea, zeinek bere eskumen-eremuan.
  5. Gastua kontratatzea, baimentzea eta onartzea, eta bere jardun-eremuko kontratu txikiak behar bezala gauzatzen direla kontrolatzea, dekretu honetan kontratu horietaz egiten den aipamenaz gain, bereziki Bigarren Xedapen Gehigarrian.
  6. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez. Hori guztia Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
  7. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1 - LAKUA

01010 Vitoria-Gasteiz

Araba/Álava

Telefonoa/k

945018340

Faxa

945018336

KARGUAK

Amaia Agirre Pinedo
Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak