Argitalpen-data: 2016/03/02
2 garaje-partzelaren saltzeko eta alokatzeko Beasainen (Oria Etorbidea, 14. zenbakian) Salmetaren prezioa: 7.161,91 eurotik gora. HiIeroko errenta: 35,81 eurotik gora.
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 2 garaje ditu zonalde honetan.
Bat edo beste EROSTEKO EDO ALOKATZEKO asmorik izanez gero, eskabide inprimakia bete beharko duzue eta Donostian dagoen Zuzenean-Herritarentzako Zerbitzuan entregatu, Andia 13, beheko solairuan.
Eskaerak aurkezpen ordenari jarraituz esleituko dira, erosketakoak alokairukoen aurretik egongo direlarik.Hau dela eta gomendatzen da partzelen lehentasun ordena adieraztea, zure interesaren arabera. Horretarako, eransten den GARAJE-ERLAZIOAN, Lehentasun-Ordena zutabea erabili behar duzu: gehiago interesatzen zaizuna 1 zenbakiarekin seinalatu behar duzu, lehentasun-ordenari jarraituz, partzelak osatu arte.
Halaber, informazio gehiago behar baduzue, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzarekin harremanetan jar zaitezkete honako telefono hauetara deituta: 943023234 y 943022830
- Garajeak erosteko baldintzak (PDF, 161 KB)
- Erosteko eskaera eta garajeen zerrenda (DOCX, 52 KB)
- Garajeak alokatzeko baldintzak (PDF, 175 KB)
- Alokatzeko eskaera eta garajeen zerrenda (DOCX, 52 KB)
- Garajeen kokalekuaren plano (PDF, 73 KB)