Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailburuaren agurra



Gemma ZabaletaUne zoragarri baten aurrean nago; izan ere,  hasi berri den  legealdi honetan hainbat erronka abian jarri behar ditugu.

Halaber, ez dut ukatuko,  ardura eta sakrifizio handiko garaia izango da.

Sail honen bi helburu nagusiak honako hauek dira: enplegua sendotzea, are gehiago krisialdi ekonomiko honetan, eta gure inguruko behar handiak dituzten pertsonak babesteko diren politika sozialak sustatzea. Honela labur genezake: enplegua indartzea eta pertsonak babestea.

Zalantzarik gabe, Enplegu-Politika Aktiboen eta Itun Sozialaren transferentzia   –Gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko Legea, Zerbitzu Sozialen Legea–  garatzeko ahaleginak egingo ditugu. Horri esker, herritarren eskubide subjektiboen aukera zabaldu eta bermatu ahal izango dugu.

Baina horretarako, zerikusirik duten eragile guztien kolaborazioa behar da. Horregatik, elkarrizketarako eta adostasunerako dei egin nahi dut. Enplegu eta Gizarte Gaietako sailak beti izango ditu ateak irekita,  ahaleginak, borondateak eta ideiak batzeko leku komun bat bilatzeko.

Hori, zalantzarik gabe, guztion onerako izango da.

Azken eguneratzea: 2010/06/18