Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

Titularra: 
Agintaldia: XII. Legealdia

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren egitekoak dira bai 6. artikuluan adierazitakoak, bai jarduketa-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:
    1. Nekazaritza sustatu eta antolatzea.
    2. Nekazaritzako eta abeltzaintzako egiturak berritzea.
    3. Merkatuetan esku hartzea, Erakunde Ordaintzailearen eskumenen arloan.
    4. Erkidegoko ordainketak eta laguntzak.
    5. Landa-garapenerako programak kudeatzea, sailaren eskumenen arloan.
    6. Landa-garapenarekin eta nekazaritzako sektorearen izaera funtzioaniztunarekin zerikusia duten politika eta erregelamendu europarrak garatu eta kudeatzea.
    7. Landa-garapenari buruzko ekimenak egiteko eskumena duten erakundeei proposamenak egitea, Landa Ingurunearen Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legean aurreikusitako helburuekin lotuta, eta Landaberrin sortzen diren lantaldeen jarduerak sustatzea.
    8. Landaberrik jakinarazi behar dituen gaiak prestatu eta sustatzea, Landa Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1988 Legearekin bat etorriz.
    9. Mahastizaintzaren antolamendua eta araubidea.
    10. Animaliak eta gune zoologikoak babestu eta kontrolatzeko araubidea.
    11. Nekazaritzako ekoizle-taldeak eta landa-garapenerako elkarteak sustatzea eta haiekiko harremanak izatea.
    12. Nekazaritzako eta arrantzako produktuen kalitatea eta bermea sustatu eta defendatzea.
    13. Nekazaritzako eta arrantzako produktuen jatorri-deitura eta kalitate- eta berme-bereizgarriak.
    14. Elikadura-segurtasuna sustatzea.
    15. Ehiza arloko arauak garatu eta koordinatzea, alde batera utzi gabe lurralde historikoen eskumenak.
    16. Baso-antolamendua.
    17. Euskal Autonomia Erkidegoko uretako arrantza, itsaski-bilketa, akuikultura eta arrantza kontinentala antolatzea.
    18. Arrantza-egituren plangintza eta sustapena.
    19. Urpeko igeriketa profesionala.
    20. Arrantzaleen kofradiak, arrantzako antolakunde profesionalak eta arrantzako ekoizleen elkarteak.
    21. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskumenen barruan, arrantza-guneetako azpiegiturak eta zerbitzuak garatzea.
    22. Nekazaritzarako eta itsas arrantzarako prestakuntza. Nekazaritzarako eta itsas arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea. Kirol-nabigazioko irakaskuntza.
    23. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industriak sustatzea.
    24. Nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-produktuak merkaturatzea.
    25. Enologia.
    26. Teknologiak ikertzea eta sustatzea, nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrian eta zuraren basogintza-sektorean.
    27. Elikagaien balio-katea egituratu eta sustatzea, ekoizpen primariotik gastronomiara.
  2. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak bere gain hartuko ditu sozietate eta sektore publikoko fundazio hauek sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak: Neiker Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea AB / Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario SA; Fundación HAZI fundazioa, eta ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa / Fundación Vasca para la Seguridad Alimentaria.
  3. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza.

6. artikulua.? Saileko sailburuordeak.

Saileko sailburuordeei dagokie, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, eskudantzia hauek erabiltzea:

  1. Kasuan kasuko jardun-arloari dagozkion kudeaketa politikak zehaztea, helburu estrategikoak garatzea eta gizartean izandako eragina neurtzea.
  2. Sailburuordetzaren jarduerak antolatu eta zuzentzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako organo eta unitate administratiboenak ere, horretarako behar diren
    jarraibideak emanez.
  3. Sailburuordetzari dagokion jardun-eremuan, jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea.
  4. Harremanak izatea Europar Batasuneko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru aldundietako organoekin, bai eta tokiko entitate eskudunekin ere, bere jardun arloko gaiei dagokienez.
  5. Europako eta nazioarteko antolakunde publiko nahiz pribatuekiko harremanak eta lankidetza sustatzea.
  6. Sailburuordetzaren zuzendaritza eta administrazio-unitateen antolaketa operatiboa proposatzea, betiere ezarritako antolaketa rizpideen esparruan; eta jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea, egoki jardun dezaten.
  7. Plan, programa eta jarduera garrantzitsuak sustatzea. Plan horien prestaketa lana eta jarraipen txostenak koordinatzea, dagozkien jardun eremuetan.
  8. Hainbat Sailburuordetzek proiektu edo prozedura batean batera jardun behar dutenean, Sailburuordetza bakoitzak gainerakoekiko dituen jarduketak koordinatuko ditu, Jaurlaritzaren jarduketa politiko eta administratiboaren koherentzia zaintze aldera, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzak koordinazio-ekintza orokorra betetzea.
  9. Dagokion eskumen-arloan, azterlanak eta txostenak egitea eta horiek analizatzea, eta xedapen orokorren proiektuak proposatzea, ezarritako jardun politikari jarraituz.
  10. Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  11. Enpresa, entitate eta korporazioekiko akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.
  12. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokien jardun arloan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea.
  13. Oso astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, baldin eta arloko legeek ez badiote esleitzen eskumen hori beste organo bati.
  14. Jardun-arloaren barneko espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada.
  15. Sailburuordetzaren arlo eta egitekoekin lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.
  16. Beren eskumeneko arloetan, eurak izango dira sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa. Eurak izango dira, halaber, gai material horren inguruan eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa.
  17. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.
  18. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako administrazio egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.
  19. Bere gain hartzea, bere Sailburuordetzan eta bere eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako
    otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta, hala egokituz gero, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko 8/2015 Legean ezarritakoarekin.
  20. Arloko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu  eta lan hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
  21. Ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuordeei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1 - LAKUA

01010 Vitoria-Gasteiz

Araba/Álava

Telefonoa/k

945019635

KARGUAK

Victor Oroz Izaguirre
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea