Industria Digitala 2015: EIKTak aplikatzea industri arloko ETEetan programa.
Programa honen helburua da laguntzak ematea Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak manufaktura arloko ETE (enpresa txiki eta ertain) industrialetan sartzeko.
Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundurik finantzatzen dira diru-laguntzak (EGEFen ekarpena diruz lagundutako zenbateko osoaren % 50 izango da). Hori dela eta, laguntzok Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduan (EB) xedatutakoaren mende daude eta EGEFen laguntzarekin egindako finantzaketatik eratorritako betebeharrak honakoak dira gutxienez:
- Onuradunak kontrolaren, erantzukizunaren, zehapen-araubidearen zein ez-betetzearen arloko Estatuko eta Europar Batasuneko legeria bete beharko du.
- Diru-laguntzak EAEko 2014-2020 EGEF Programa Eragilearen esparruan finantzatuko dira, eta horri publizitatea eman beharko zaio 1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 115.artikuluaren 3. atalaren eta XII. eranskinaren 2.2 atalaren arabera. Alde horretatik, baldin eta diruz lagundutako jarduerei buruzko informazio eta komunikazio ekintzak egiten badira, EGEF bidezko kofinantzaketa komunitarioa aipatu beharko da hedapenerako erabilitako material edo euskarrietan, Batasunaren ikurra eta Europar Batasunaren erreferentzia txertatuta. Operazioa garatzen ari den bitartean, haren deskribapen labur bat egin beharko da bere webgunean, Batasunaren diru laguntza nabarmenduz bertan, eta gutxienez proiektuari buruzko informazio kartel bat –A3ko gutxieneko tamainan– jarriko da, non Batasunaren diru laguntza aipatuko baita jendeak ikusteko moduan.
- Diruz laguntzeko modukoa den zehazteko arau nazionalak (2014-2020 EGEF Pograma Eragileetako diruz laguntzeko modukoak diren zehazteko arau orokorrak) eta komunitarioak (1303/2013 Erregelamendua eta 1301/2013 Erregelamendua) betetzea.
- Kategorien araberako Salbuespenen 651/2014 Erregelamenduren pean egongo dira laguntzak.
- Eragiketaren gastuak zehazteko metodoa eta diru-laguntzaren ordainketaren baldintzak diru-laguntzen arauetan adierazitakoak dira (1303/2013 Erregelamenduaren 67.6 artikulua, 2014-2020 EGEF Pograma Eragileetako diruz laguntzeko modukoak diren zehazteko arau orokorren zirriborroko 14.1, 14.4, 15.2 eta 16.1 artikuluak eta 480/2014 Erregelamenduko 20. eta 21. artikuluak).
- Eragiketen barruan dauden zeharkako gastuak eta beraien kalkulurako metodoek EAEko EGEF 2014-2020 Programa Eragileko Eragiketak eta Prozedurak hautatzeko Irizpide eta Prozedurak beteko dituzte (2014-2020 EGEF Pograma Eragileetako diruz laguntzeko modukoak diren zehazteko arau orokorren 5. artikulua).
- Diruz lagundutako ekintzari buruz eskatuko zaion informazioa ematea eta eskatzen zaizkion formatuetanematea (1011/2014 Erregelamenduaren 10.1 artikulua).
- Kofinantzatutako ekintzen kontabilitate bereizia eramatea edo identifikazio erraza ahalbidetzen duten kode espezifikoekin (1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 125.4.b artikulua).
- Finantzaren, administrazioaren eta hautatutako eragiketaren garapenari buruzko jarraipenaren informazioa gordetzea. Eragiketaren gastuak izan behar dituzten kontuak aurkeztu eta hurrengo abenduaren 31tik hasita, 3 urtez gorde beharko da informazio hori eta agintari eskudunen eskura utziko da, azken horiek hala eskatuz gero (1303/2013 Erregelamenduko 125.4.d eta 140.1 artikuluak).
- Eragiketa horrekin lotutako produktibitate-adierazleen lorpen-mailari buruzko informazioa ematea eta, aldi berean, gastuak justifikatzea(1303/2013 Erregelamentuaren 125.2 artikulua).
- EGEF diru-laguntza onartzeak 1303/2013 Erregelamenduaren 115.artikuluko 2.atalean eta XII. Eranskinean jasota ageri den Eragiketen zerrenda publikoan sartzea onartzea dakar berekin.
- Iruzurraren aurkako neurri eraginkor eta proportzionalak aplikatzeko lankidetza eman beren kudeaketa eremuan; finantzaketa bikoitza, dokumentuen faltsifikazioa, etab. ekidin eta balizko arriskuak detektatzeko informazioa eman. Neurri horiek iruzurra gertatzeko arriskua ekiditeko prozeduren berrikuspena ekar dezakete. Horrez gain, iruzur-arriskua handia dela ebaluatuz gero, diru-laguntzaren eskaera ez onartzea, edo kobratutakoa kentzea, izan dezake ondorio (1303/2013 Erregelamenduko 125.4.c artikulua).
- IRAGARKIA (EHAA Zk. 72/2015)
IRAGARKIA, «Industria Digitala: EIKTak aplikatzea industri arloko ETEetan» programaren araudia onartzeko dena.
Programa honen helburua da laguntzak ematea Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak manufaktura arloko ETE (enpresa txiki eta ertain) industrialetan sartzeko.
Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.
- a) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena. b) Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. Onuraduna langile autonomoa baldin bada, dagokion foru aldundiaren edo udaleko Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena. c) Erakunde onuradunaren IFZa. d) Proiektuaren eskaintza teknikoa eta ekonomikoa. e) Enpresa onuraduna laguntza eskaera aurkeztu aurreko 12 hiletan eratua izan bada, bere «negozio-plana» aurkeztu beharko du. f) SPRIri baimena ematea honek eska dezan zerga-ordainkizunak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak izatea eta, era berean, kontsulta dezan enpresa JEZen (jarduera ekonomikoen gaineko zergan) alta emanda dagoen epigrafea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Erakunde eta Sozietate Publikoak.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Erakunde eta Sozietate Publikoak.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.