NETs Programaren 2014ko deialdia oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiten laguntzeko

LABURPENA
Titulua:
NETs Programaren 2014ko deialdia oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiten laguntzeko
Xedea:

Merkatura daitekeen ezagutza erabiltzera edo sortzera zuzendutako I+G+Bko proiektuak sustatzea, oinarri teknologikoko enpresa berriak sortze aldera 2014ko ekitaldian.

Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundurik finantzatzen dira diru-laguntzak (EGEFen ekarpena diruz lagundutako zenbateko osoaren % 50 izango da). Hori dela eta, laguntzok Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduan (EB) xedatutakoaren mende daude eta EGEFen laguntzarekin egindako finantzaketatik eratorritako betebeharrak honakoak dira gutxienez:

  • Onuradunak kontrolaren, erantzukizunaren, zehapen-araubidearen zein ez-betetzearen arloko Estatuko eta Europar Batasuneko legeria  bete beharko du.
  • Diru-laguntzak EAEko 2014-2020 EGEF Programa Eragilearen esparruan finantzatuko dira, eta horri publizitatea eman beharko zaio 1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 115.artikuluaren 3. atalaren eta XII. eranskinaren 2.2 atalaren  arabera. Alde horretatik, baldin eta diruz lagundutako jarduerei buruzko informazio eta komunikazio ekintzak egiten badira, EGEF bidezko kofinantzaketa komunitarioa aipatu beharko da hedapenerako erabilitako material edo euskarrietan, Batasunaren ikurra eta Europar Batasunaren erreferentzia txertatuta. Operazioa garatzen ari den bitartean, haren deskribapen labur bat egin beharko da bere webgunean, Batasunaren diru laguntza nabarmenduz bertan, eta gutxienez proiektuari buruzko informazio kartel bat –A3ko gutxieneko tamainan– jarriko da, non Batasunaren diru laguntza aipatuko baita jendeak ikusteko moduan.
  • Diruz laguntzeko modukoa den zehazteko arau nazionalak (2014-2020 EGEF Pograma Eragileetako diruz laguntzeko modukoak diren zehazteko arau orokorrak) eta komunitarioak (1303/2013 Erregelamendua eta 1301/2013 Erregelamendua) betetzea.
  • Kategorien araberako Salbuespenen 651/2014  Erregelamenduren pean egongo dira laguntzak.
  • Eragiketaren gastuak zehazteko metodoa eta diru-laguntzaren ordainketaren baldintzak diru-laguntzen arauetan adierazitakoak dira (1303/2013 Erregelamenduaren 67.6 artikulua, 2014-2020 EGEF Pograma Eragileetako diruz laguntzeko modukoak diren zehazteko arau orokorren zirriborroko 14.1, 14.4, 15.2 eta 16.1 artikuluak eta 480/2014 Erregelamenduko 20. eta 21. artikuluak).
  • Eragiketen barruan dauden zeharkako gastuak eta beraien kalkulurako metodoek EAEko EGEF 2014-2020 Programa Eragileko Eragiketak eta Prozedurak hautatzeko Irizpide eta Prozedurak beteko dituzte (2014-2020 EGEF Pograma Eragileetako diruz laguntzeko modukoak diren zehazteko arau orokorren 5. artikulua).
  • Diruz lagundutako ekintzari buruz eskatuko zaion informazioa ematea eta eskatzen zaizkion formatuetanematea (1011/2014 Erregelamenduaren 10.1 artikulua).
  • Kofinantzatutako ekintzen kontabilitate bereizia eramatea edo identifikazio erraza ahalbidetzen duten kode espezifikoekin (1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 125.4.b artikulua).
  • Finantzaren, administrazioaren eta hautatutako eragiketaren garapenari buruzko jarraipenaren informazioa gordetzea. Eragiketaren gastuak izan behar dituzten kontuak aurkeztu eta hurrengo abenduaren 31tik hasita, 3 urtez gorde beharko da informazio hori eta agintari eskudunen eskura utziko da, azken horiek hala eskatuz gero (1303/2013 Erregelamenduko 125.4.d eta 140.1 artikuluak).
  • Eragiketa horrekin lotutako produktibitate-adierazleen lorpen-mailari buruzko informazioa ematea eta, aldi berean, gastuak justifikatzea(1303/2013 Erregelamentuaren 125.2 artikulua).
  • EGEF diru-laguntza onartzeak 1303/2013 Erregelamenduaren 115.artikuluko 2.atalean eta XII. Eranskinean jasota ageri den Eragiketen zerrenda publikoan sartzea onartzea dakar berekin.
  • Iruzurraren aurkako neurri eraginkor eta proportzionalak aplikatzeko lankidetza eman beren kudeaketa eremuan; finantzaketa bikoitza, dokumentuen faltsifikazioa, etab. ekidin eta balizko arriskuak detektatzeko informazioa eman.  Neurri horiek iruzurra gertatzeko arriskua ekiditeko prozeduren berrikuspena ekar dezakete. Horrez gain, iruzur-arriskua handia dela ebaluatuz gero, diru-laguntzaren eskaera ez onartzea, edo kobratutakoa kentzea, izan dezake ondorio (1303/2013 Erregelamenduko 125.4.c artikulua).
Diru kopurua:
3.785.714,00 euro.
Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2013ko abenduaren 24koa, (EHAA Zk. 248/2013)
    Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da NETS programaren 2014ko ekitaldiko deialdia, betiere oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak burutzeko laguntza-programa (Nets programa) arautzen duen Aginduan ezarritako esparruaren barruan.
Araudia:
  • AGINDUA, 2008ko azaroaren 27koa, (EHAA Zk. 245/2008)
    Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena; horren bitartez, oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko NETs laguntza programa arautzen da.
  • AGINDUA, 2009ko abenduaren 23koa, (EHAA Zk. 9/2010)
    Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bitartez, oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko laguntza programa (Nets Programa) arautzen duen agindua aldatzen da.
  • AGINDUA, 2013ko abenduaren 4koa, (BOPV Zk. 242/2013)
    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko laguntza programa (Nets Programa) arautzen duen agindua bigarrenez aldatzen duena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Deialdia egiten duen organoa:
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Eusko Jaurlaritza
Egitura atal ebazlea:
Berrikuntza eta Teknologia Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

EUSKO JAURLARITZA

Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 018208  E-posta: l-segurola@ej-gv.es
Kontaktua: Larraitz Segurola

 

SPRI

Bizkaia Plaza eraikina

Urkijo zumarkalea 36, 4.a

48011 Bilbo

Tel.: 94 4037043
E-posta: mgarcia@spri.es
Kontaktua: Miguel García

Telefono bidezko arreta:

www.euskadi.net/industria

Eusko Jaurlaritza
Teknologia Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 018208
E-posta: l-segurola@ej-gv.es

Kontaktua: Larraitz Segurola

SPRI
Bizkaia Plaza eraikina
Urkijo zumarkalea 36, 4.a
48011 Bilbo

Tel.: 94 4037043
E-posta: mgarcia@spri.es

Kontaktua: Miguel García

 

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

EUSKO JAURLARITZA

Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 018208  E-posta: l-segurola@ej-gv.es
Kontaktua: Larraitz Segurola

 

SPRI

Bizkaia Plaza eraikina

Urkijo zumarkalea 36, 4.a

48011 Bilbo

Tel.: 94 4037043
E-posta: mgarcia@spri.es
Kontaktua: Miguel García

Itzuli

EUSKO JAURLARITZA

Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 018208  E-posta: l-segurola@ej-gv.es
Kontaktua: Larraitz Segurola

 

SPRI

Bizkaia Plaza eraikina

Urkijo zumarkalea 36, 4.a

48011 Bilbo

Tel.: 94 4037043
E-posta: mgarcia@spri.es
Kontaktua: Miguel García

NETs Programaren 2014ko deialdia oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiten laguntzeko

Merkatura daitekeen ezagutza erabiltzera edo sortzera zuzendutako I+G+Bko proiektuak sustatzea, oinarri teknologikoko enpresa berriak sortze aldera 2014ko ekitaldian.

Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Honako hauek dira erakunde onuradunak:

  • Enpresak (Txikiak, Ertainak eta Handiak).
  • Fundazioak eta enpresa-elkarteak, legezko forma edozein izanik ere.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean atxikitako eta egiaztatutako Erakundeak.

Lankidetzako proiektua baldin bada:

Erakunde interesatuek eskaera bakarra aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko.

Horretaz gain, interes teknologikoarengatik, garapenean protagonismo handiagoa izateagatik, edo bestelako arrazoiren batengatik, proiektua garatzeko eta kudeatzeko ardura hartu beharko du parte-hartzaile batek, baita Administrazioarekin hitz egiteko eta harremanak izateko ardura ere, proiektuak behar bezalako martxa izan dezan; ardura horiek bere gain hartzen dituena proiektuaren burua izango da.

Zinpeko aitorpena aurkeztu behar dute bai buruak, baita gainerako enpresek ere, eta bai batak, bai besteek, ahalordetze-eskrituraren kopia aurkeztu beharko dute.

PRESTAZIOA
Dotazioa:
3.785.714,00 euro.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Formularioak (Eskaera)
Formularioak
Dokumentazioa:
  • Interneten www.euskadi.net/industria helbidean NETs programari buruz dagoen informazioaz gainera, eskatzaileek eskaria bete eta eskatutako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte finkatutako prozeduraren arabera. Horretarako, https://www.spri.es/idi/idi/ weba daukate eskuragarri.
    Hauexek dira eskariarekin batera gutxienez aurkeztu behar diren agiriak:

    a) Eskaera-orria, enpresaren informazio orokorra eta guzti.
    b) Enpresaren jarduerari buruzko oinarrizko datuen deskribapen-memoria.
    c) Ikerketa Proiektuaren deskribapen-memoria.
    d) Eskaera-egilearen ordezkaritza-ahalordearen kopia.
    e) Honako datu hauek egiazkoak direla aitortzen duen zinpeko aitorpena; aitorpen horri indarreko zigor-erregimena ezarriko zaio, bai administrazio-arlokoa, baita penala ere:

    • Ogasunarekiko betebeharrak eguneratuak dituela.
    • ETEen kasuan, arau komunitarioetan ezarritako ETEen ezaugarrien definizioarekin bat datorrela.
    • Administrazio Publikoekin loturarik edo mendekotasunik ez dutela, eta ez direla Administrazio Instituzionaleko kide.
    • Enpresa handi edo ertaina bada, berregituratze-garaian ez dagoela. Eta berregituratze-garaian baldin badago, Europako Batzordeak dagokion berregituratze-laguntzaren berri jaso ote duen.
    • Beste instituzio publikoetan edo pribatuetan, proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzak.
    • Erakunde eskatzailea zigor-eta administrazio arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenen arteko seigarrenean xedaturikoari jarraiki.
    • Erantzukizunezko aitorpena, legez kanpokotzat edo bateraezintzat hartutako laguntza fiskalei buruzkoa.
  • Tramiteen deskripzioa
     
    Ebazpena Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena izango da.

    Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:%70a ebazpena jakinarazi ondoren eta gainerako %30a urteko programa amaitu ondoren eta dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak gauzatu direla egiaztatzeko eta jarduera horien helburuen betetze maila ziurtatzeko dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Formularioak
Formularioak


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2014/01/02 - 2014/02/28
Ebazteko epea:

Argitaratzen denetik hasita, 6 hilabete.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.