ETORGAI 2015

Sektore estrategikoetan industria-ikerketako proiektuak egiteko aukera bultzatzea, eta lankidetza publiko-pribatua sustatzea Ikerketa eta Garapen Teknologikoan eta Berrikuntzan, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomian trakzio-efektua eragin dezaten, ETEen esku-hartzea eta I+Gko Europako VII. Esparru Programan sartzea ahalbidetuz.
Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.
Honako ezaugarri hauek dituzten Partzuergoko kideak:
a) Enpresak: enpresa handiak eta ETEak
b) Fundazioak eta enpresa-elkarteak, legezko forma bat edo beste badute ere.
Diru kopurua
28.000.000,00 €
- AGINDUA, 2015eko martxoaren 4koa, (BOPV Zk. 50/2015)
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektu estrategikoak Euskal Autonomia Erkidegoan burutzeko diru-laguntzak arautu eta horien 2015eko deialdia egiteko dena.
Eskaerak aurkezteko tokia
EUSKO JAURLARITZA
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
EUSKO JAURLARITZA
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILEKO ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz
GOBIERNO VASCO
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILEKO BIZKAIAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
General Concha 23
48010 Bilbo
GOBIERNO VASCO
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILEKO GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastian
SPRI
Bizkaia Plaza eraikina
UrkijoZumarkalea 36, 4.a
48011 Bilbo
edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan aurkeztuko dira.
EUSKO JAURLARITZA
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 016570 E-posta: ja-martinez@euskadi.eus
Kontaktua: Angel Martinez
SPRI
Bizkaia Plaza eraikina
Urkijo zumarkalea 36, 4.a
48011 Bilbo
Tel.: 94 4037030 E-posta: mailto:etorgai@spri.eus
Kontaktua: Maite Hernandez
Eskaerak aurkezteko tokia
EUSKO JAURLARITZA
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
EUSKO JAURLARITZA
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILEKO ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz
GOBIERNO VASCO
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILEKO BIZKAIAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
General Concha 23
48010 Bilbo
GOBIERNO VASCO
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILEKO GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastian
SPRI
Bizkaia Plaza eraikina
UrkijoZumarkalea 36, 4.a
48011 Bilbo
edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan aurkeztuko dira.
Eskaerak aurkezteko tokia
EUSKO JAURLARITZA
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
EUSKO JAURLARITZA
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILEKO ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz
GOBIERNO VASCO
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILEKO BIZKAIAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
General Concha 23
48010 Bilbo
GOBIERNO VASCO
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILEKO GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastian
SPRI
Bizkaia Plaza eraikina
UrkijoZumarkalea 36, 4.a
48011 Bilbo
edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan aurkeztuko dira.
Sektore estrategikoetan industria-ikerketako proiektuak egiteko aukera bultzatzea, eta lankidetza publiko-pribatua sustatzea Ikerketa eta Garapen Teknologikoan eta Berrikuntzan, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomian trakzio-efektua eragin dezaten, ETEen esku-hartzea eta I+Gko Europako VII. Esparru Programan sartzea ahalbidetuz.
Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.
Honako ezaugarri hauek dituzten Partzuergoko kideak:
a) Enpresak: enpresa handiak eta ETEak
b) Fundazioak eta enpresa-elkarteak, legezko forma bat edo beste badute ere.
Diru-laguntzak jaso ditzaketen proiektuak:
1. Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Ikerketa Politiken barruan edota Europar Batasuneko politika zientifiko-teknologikoen barruan kokatutako Industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektu estrategikoak datozen enpresek garatuak.
2 Alde batera utzi gabe interes bereziko beste jardun-arlo posible batzuk, Euskadi 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2020 / RIS 3 Espezializazio Adimenduneko Estrategia Planean ezarritako lehentasunen barruan kokatuta egongo dira diruz lagun daitezkeen proiektu hauen jardun-arlo zientifiko-teknologiko estrategikoak:
a. Energia.
b. Manufaktura aurreratua.
c. Biozientziak eta osasuna.
3. Enpresa-partzuergoen lankidetza duten proiektuak dira, eta horrek enpresa horien arteko lankidetza efektiboa inplikatzen du. Enpresa horiek ZTBESaren eragileekin lan egiten dute, azpikontratatu gisa, eta honako baldintza hauek bete behar dituzte:
a. Enpresa-partzuergoa gutxienez 3 enpresek osatuko dute
b. Bazkideetako batek kontratista nagusi gisa bere gain hartuko du proiektuaren zuzendaritzarako lidergoa, eta baita partzuergoaren ordezkaritza ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioarekin proiektuaren martxa onerako beharrezkoak diren elkarrizketako eta harremaneko funtzio guztien erantzukizuna hartze aldera.
c. ZTBESaren eragile baten partaidetza gutxienez beharrezkoa izango da, eta partzuergoko enpresa batek edo batzuek azpikontratatuko dituzte. Nolanahi ere, partaidetza horren multzoa aurkeztutako guztizko aurrekontuaren % 20 izango da gutxienez.
d. Partzuergoko enpresa jakin bat ezin izango du partzuergo bereko beste enpresa batek azpikontratatua eduki.
4. ETORGAI programa honetako proiektu subentzionagarria izateko, honako baldintza hauek ere bete beharko ditu:
a. Proiektuaren guztizko aurrekontuak gutxienez lau milioi eurora iritsi beharko du.
b. Gehienez hiru urteko iraupena izango du.
Abisua
Informazio hau gutxi gorabeherakoa da soilik, ez ditu ez ordezten, ezta aldatzen ere, hainbat administrazio-prozedura arautzen dituzten Xedapenak, eta ondorioz, ez du sortuko Araudi espezifikoan jasota ez dagoen eskubiderik edo betebeharrik.
Honako ezaugarri hauek dituzten Partzuergoko kideak:
a) Enpresak: enpresa handiak eta ETEak
b) Fundazioak eta enpresa-elkarteak, legezko forma bat edo beste badute ere.
Diru kopurua
28.000.000,00 €
Eskatzaileek eskabidea bete eta eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte horretarako finkatutako prozedura telematikoaren bidez https://www.spri.es/idi/idi/ webean.
Proiektuaren liderrak honako hauek aurkeztuko ditu:- Eskabide-orria, enpresa liderrak sinatua. Proiektu bakoitzeko inprimaki bakarra aurkeztu beharko da (TC-1)
- Proiektuaren memoria teknikoa, euskarri elektronikoan.
- Proiektuaren memoria ekonomiko globala, euskarri elektronikoan.
- Partzuergoa eratzeko akordioa; honako alderdi hauek adierazi beharko ditu, gutxienez: jardueren banaketa eta aurrekontua, konfidentzialtasun-akordioak, emaitzen jabetza, jabetza industrialaren eta intelektualaren legezko babesa (patenteak), emaitzen etorkizuneko merkataritza-ustiapena, eta emaitzak jendaurrean jartzea. Paperean aurkeztu beharko da onuradun guztiek sinatuta, enpresa liderra barne.
Partaide guztiek (liderra barne) honako hauek aurkeztuko dituzte:
- Proiektuan parte hartzeko inprimakia (TC-2)
- Jarduerari buruzko oinarrizko datuen inprimakia (TC-4)
- Erantzukizun Deklarazioaren inprimakia, Aginduaren I. eranskinean -legez kanpokotzat edo bateraezintzat hartutako laguntza fiskalei buruzkoa- agertzen den moduan. (TC-3)
- Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia
- Eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren kopia.
- Honako alderdi hauek egiazkoak direla adierazten duen zinpeko aitorpena (TC-3):
- Zerga-betebeharrak eguneratuak dituela.
- ETE bat izanik, bere ezaugarriak ETE kalifikazioarekin bat datozela, otsailaren 25eko Europako Batzordearen 364/2004 Araudiak aldatutako urtarrilaren 12ko Europako Batzordearen 70/2001 Araudiaren I. eranskinean definitutako erkidego-arauen arabera.
- Herri Administrazioekin loturarik edo mendekotasunik ez dutela, eta ez direla Administrazio Instituzionaleko kide.
- Debekuko edo gaitasungabetzeko prozesuren batean ez daudela sartuta.
- Enpresa handi edo ertaina bada, berregituratzealdian ez dagoela. Eta berregituratzealdian baldin badago, Europako Batzordeak dagokion berregituratze-laguntzaren berri jaso duen.
- Beste instituzio publikoetan edo pribatuetan, proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzak
Tramiteen deskripzioa
Teknologia zuzendariari dagokio eskatutako laguntza ematen edo ukatzen duen administrazio-ebazpena ematea eta jakinaraztea.
Laguntzak zuzenean erakunde onuradunei ordainduko zaizkie zatika, honako modu honetan:
- Lehen urtekoari dagokion diru-laguntzaren zatiaren % 50, ebazpena jakinarazi bezain laster.
- Lehen urtekoaren gainerako zatiaren ordainketa, eta gainerako urtekoen ordainketak, aldez aurretik honako hauek agiri bidez justifikatzearen baldintzapean egongo dira: urtekoari dagokion jarduera egin duela, finkatutako helburuen egikaritze-maila, eta egindako gastua, gutxienez onarpen-ebazpenean urteko bakoitzarentzat onartutako bolumenera iritsi beharko dena.
Agiri bidezko justifikazio hori amaitutako urtearen urteko lehen hiruhilekoan aurkeztu beharko da, eta diru-laguntzaren ordainketa agiri horiek guztiak aurkeztu eta bi hilabeteko epean egingo da.
Justifikazioa deskribatutako baldintzetan egin ondoren, justifikatutako urtekoari dagokion zatiaren eta hurrengo urtekoaren % 50i dagokion aurrerakinaren aldi bereko libramendua egingo da.
Azken urtekoari dagokion azken % 50en ordainketa ekitaldi horren jarduera egitearen azken likidazioa eta proiektuaren gauzatze globalaren justifikazioa aurkeztu ondoren egingo da, nagusiki honako hauek adierazten dituen Memoria Tekniko eta Ekonomiko batean oinarrituta:Egindako jardunak; izandako emaitza kuantifikatuak edota balioetsiak; Aldaketak eta, hala badagokio, justifikazioak; jardueraren azken aurrekontua, urtekoen eta kontzeptuen araberako gastuekin; bereziki ZTBESarekin azpikontratatutakoekin sinatutako kontratuen, hitzarmenen, akordioen eta abarren azken betetze-txostena; partzuergoaren Nazioartekotze Planaren Eguneratzea, bertan parte hartzen duten erakundeek Europar Batasuneko I+Gko Esparru Programan aurkeztutako proiektuen zerrendarekin; Ondorioak, etab.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.