Lehendakaritza

Ogasun eta Finantzetako sailburuak Kontzertu Ekonomikoaren ezaugarriak azaldu dizkio Madrileko kidego diplomatikoari

c_diplomatico_01.jpg

2015.eko irailak 17

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako sailburu Ricargo Gatzagaetxebarria hainbat herrialdetako enbaxadetako ordezkariekin bildu da gaur goizean, Kontzertu Ekonomikoa zer den eta Euskadiren eta Estatuaren arteko zerga- eta finantza-harremanak nola erregulatzen dituen azaltzeko.

Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen ordezkaritzan egin duten bileran, Ogasun eta Finantzetako sailburu Ricardo Gatzagaetxebarria ez ezik, Zerga Administrazioko zuzendari Itziar Agirre, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako Zuzendari Leyre Madariaga eta hainbat enbaxadetako (Alemania, Argentina, Belgika, Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, Herbehereak, Irlanda, Italia, Mexiko, Portugal eta Erresuma Batua) arduradun ekonomikoak eta komertzialak ere izan dira.

«Euskadiren eta Estatuaren arteko Kontzertu Ekonomikoa» izeneko lan-bileran, Euskadiko instituzioen egitura, Kontzertu Ekonomikoaren definizioa eta ezaugarriak eta Euskadiren eta Estatuaren arteko zerga- eta finantza-harremanak azaldu dizkiete ordezkari diplomatikoei.