Lehendakaritza

Pertsonen libre zirkulatzeko eskubidea mehatxupean Europan

Muga-patruila Europako Batasunean.

2015.eko Urtarrilak 16

Europearrak Munduan, Ekonomia eta Gizarte Batzordea eta Europear Batasuneko Lehendakaritza letoniarrak antolaturiko konferentzia Bruselan

 

Datorren urtarrilaren 27an eguerdiko 14:00etatik 18:30era Bruselan Europearrak Munduan elkarteak (ETTW, The Europeans throughout the World), Ekonomia eta Gizarte Batzorde eta Europako Batasuneko Lehendakaritza letoniarraren laguntzaz antolaturiko konferentzia izango da.  Pertsonen zirkulazio librea eta eskubide honek bizi dituen mehatxuak izango dira aztertuko diren gaiak.

Ebidentzi praktiko guztiak pertsonen zirkulazio librearen onurak erakusten badituzte ere, Europako Batasuneko herritarren oinarrizko eskubide hori arriskuan dago eta mehatxu hori Europako Batasunaren existentziaren gain ere jausten da.

Eurobarometroaren inkestek diotenaren arabera, zirkulazio librearen eskubidea Europako Batasunaren lorpen ospetsuena da. Berlineko harresia jausi zenetik, gazteak izan dira eskubidea hoberen erabili izan dutenak, eta Europako Batasuneko lurraldetik zehar askatasun osoz mugitzen direnak. Halere, libre zirkulatzeko askatasuna ez da betiko ziurtatu daitekeen askatasuna.

Konferentziaren helburu nagusia Europan zehar aske zirkulatzeko eskubidea defendatzea da, horretarako hiru panel egongo dira eta gizarte zibileko adituak, politika publikoen arduradunek eta Europako Batasuneko karguek gaiarekiko duten jarrera adieraziko dute.

“Agenda argituz/ elkarrizketa Europako Batasuneko instituzioekin” da lehen panelaren izenburua non Europako Batzordeko arduradunek, Europako Parlamentuko kide garrantzitsuek eta Europako Batasuneko Kontseiluko Lehendakaritza letoniarrak hartuko duten parte. Panel horren lehen ideiak 2014 urteko hauteskudeen ondoren instituzioen agendan gai honi buruz zer dagoen jakitea eta immigrante eta diasporarekin harremanean zein lehentasun dauden ezagutzea dira.

“Ebidentziekin aldaratu/ ikertzaileak entzunez” da bigarren panelaren izenburua eta “think tanks”-eko ordezkariak eta Europako ikertzaile institutuetako kideak izango dira.  Ekonomilari gehienak diotenaren arabera, zirkulazio libre eta migrazioarekin denok gara irabazle: bai sorrerako herrialdeak, bai migrazioa hartzen duten herrialdeak eta baita emigratzen duten pertsonak ere. Gai horren aurrean ondorengo galdera planteatzen da: nola egin daiteke onurak handiagotzeko eta ondorio negatiboak (zeren sortu, sortzen baitira) saiesteko?

“Zirkulazio libre eta migrazioarekiko dagoen alarmismoari aurre egin” da hirugarren panelaren izenburua. Hirugarren panelean libre zirkulatzeko eskubidea mehatxatuta dagoen herrialdeetako gizarte zibileko agenteek ondo dokumentatutako kasuak aurkeztuko dituzte. Kasu horien artean Belgika (non etorkinak herritik bota dituzten), Suiza (inmigrazio kuotak jartzea dioen erreferendumaren ondoren) eta Erresuma Batua (non pertsonek duten libre zirkulatzeko eskubidea berriro negoziatu nahi den).

Niels Thøgersen, Europearrak Munduan-eko lehendakaria izango da eztabaidak zuzenduko dituena eta bertatik irteten diren ondorioak hurrengo maiatzaren 11 eta 12an Rigan (Letoniako kapitala) izango den Europako Batasuneko Kontseiluko goi-bilerara eramango dira.

Konferentzian parte hartu nahi duen orok atxikita dagoen inskripzio dokumentua bete eta emily.ettw@gmail helbidera bidali beharko du.