Lehendakaritza

Euskadi eta EB: CARUE

Europar Batasunarekin lotutako Gaietarako Batzarra (CARUE)

LEuropar Batasunarekin lotutako Gaietarako Batzarra (hemendik aurrera CARUE esango diogu) lankidetza-organoa da; hain zuzen ere, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Autonomia Erkidegoen arteko lankidetza aldeaniztunerako organoa, betiere Europar Batasunarekin lotutako gaiak lantzeko.

1989. urtean bildu zen lehen aldiz eta Batzarraren araudia Lege bihurtu zen 1997. urtean (2/1997 Legea, Europako Erkidegoekin Zerikusia duten Gaietarako Konferentzia arautzen duena). 1997ko ekainaren 5ean, CARUEak Barne Araudia onartu zuen, baina berriki aldatu egin dute. Urte hartan bertan, CARUEak Autonomia Erkidegoek Europako Batzordearen Batzordeetan parte hartzeari buruzko lehen akordioa adostu zuen eta 2004ko abendaren 9an Europar Batasunaren Kontseiluan Autonomia Erkidegoen parte-hartzea ahalbidetzen duten akordioak adostu zituen.

Euskadiren parte-hartzea

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoa biltzen duen Lan Taldearen laguntzarekin, Konferentzia horren jarduera bultzatzen duen Urteko Lan Plana garatzeko lanean ari da CARUE, modu aktiboan.

Eusko Jaurlaritzaren izenean eta haren ordezkari, Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazioko sailburua joaten da CARUEaren Osoko Bilkuretara; halaber, Osoko Bilkurari laguntzen dion lan-taldean, hau da, Koordinatzaileen Batzordean Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak parte hartzen du.

Azken eguneratzea: 2013/01/31