Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak Brexitaren eraginak aztertzeko jardunaldia antolatu du

Eusko Jaurlaritzak Brexitaren eraginak aztertzeko jardunaldia antolatu du

Eusko Jaurlaritzak Brexitaren eraginak aztertzeko jardunaldia antolatu du

  • “Brexita eta herritarren eskubideak” jardunaldia urriaren 2an, asteartean, izango da, 11:00etatik 13:00etara bitartean, Bilboko Bizkaia Plaza eraikinean
  • Eusko Jaurlaritzaz gainera, saioa Erresuma Batuak Madrilen duen enbaxadak eta Europako Batzordeak ere antolatu dute

Brexitak maila politikoan, ekonomikoan eta sozialean izango dituen eraginei buruzko zalantzei erantzuteko, Eusko Jaurlaritzak, Erresuma Batuak Madrilen duen enbaxadak eta Europako Batzordeak “Brexita eta herritarren eskubideak” zabalkunderako jardunaldia antolatu dute.

Jardunaldia asteartean izango da, urriaren 2an, 11:00ak eta 13:00ak bitartean, Bilboko Bizkaia plazan. Bertan, Tim Hemmings Britainiako Enbaxadako ministro kontseilariak, Jochen Müller Europako Batzordeak Espainian duen Ordezkaritzako Sail politikoko buruak eta Mikel Antón Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendariak parte hartuko dute.

Topaketan, Erresuma Batuak, 2019ko martxoaren 29an, Batasunaren blokean egoteari uzten dionean herritarrek izango dituzten eskubideen egoerarekin zerikusia duten gaiak aztertuko dira. Horrela, honako gai hauek aztertuko dira, besteak beste: etengabeko egoitza; osasun-laguntza; pentsioak eta gizarte-prestazioak; enplegua; eta hezkuntza-arloko gaiak, esaterako, mugikortasuna, bekak edo trukeak.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
Gobierno Vasco | Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak | Embajada del Reino Unido en Madrid | Comisión Europea
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
11:00tatik 13:00ak arte
Bizkaia Enparantza
01009 Bizkaia (España)
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)