Cookie politika euskadi.eus-en

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak web-orri jakin batzuetan sartzean ekipoan deskargatzen diren artxiboak dira. Haien bidez, webguneek ekipoaren erabiltzailearen edo haren nabigazio-ohiturei buruzko zenbait informazio biltegiratu edo errekuperatu dezakete; horrenbestez, jasotzen duten informazioaren eta ekipoa erabiltzeko moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.

Zer egiten dute? Zertarako balio dute?

  • Web-orri gehienetan egoten dira. Cookie-ak erabiltzen dituen web-orri batean sartuz gero, nabigatzaileak fitxategi txikiak sortzen ditu ekipoan (ordenagailuan, tabletan, telefonoan, eta abar), eta fitxategi horietan web-orrian ibiltzeko behar den informazioa jasotzen dute. Artxibo horiek (cookie-ak) web-orria behar bezala ibiltzeko behar den teknologiaren parte dira, eta berez ez dira kaltegarriak.
  • Zure ekipoan biltegiratzen dira nabigazio-historiala eta cookie-ak. Interneten ibiltzen garenean uzten dugun arrastoa dira cookie-ak, nabigazioaren historiala edo nabigatzailearen aurrememoria bezala. Hori garrantzitsua izan daiteke beste pertsona batzuk ere sar badaitezke zure ekipoan. Erabiltzen duzun ekipoa partekatzen baduzu, komeni da amaitutakoan informazio hau guztia ezabatzea: nabigazio-historialarena, aurrememoriarena eta cookie-na.
  • Baduzu cookie-ak desaktibatzea, baina, hori eginez gero, web orri batzuk agian ez dira ondo ibiliko. Pribatutasuna gorde nahi baduzu, erabat desaktibatu dezakezu cookie-ak nabigatzailearen ezarpenetan.

Zer cookie jasotzen dira euskadi.eus webgunean?

Hirugarrenen cookie-ak:

Euskadi.eus-ek Google Analytics erabiltzen du, Googlek garatutako web analitika zerbitzua, webguneetako nabigazioa neurtzeko eta aztertzeko aukera ematen duena. Zure nabigatzailean zerbitzu honetako 4 cookie ikusi ahal izango dituzu:

Hirugarrenen cookien zerrenda eta deskribapena
Cookie-mota Cookie-a Iraupena Erabilera Politika
Analisia eta neurketa _ga 2 urte Haien bidez jakin daiteke zenbat lagun sartu den web-orrian, egin dituzten bisiten arrastoari jarraitzen baitiote. Google Analytics-en politika (leiho berri batean irekitzen da)
Analisia eta neurketa _gid 24 ordu Haien bidez jakin daiteke zenbat lagun sartu den web-orrian, egin dituzten bisiten arrastoari jarraitzen baitiote. Google Analytics-en politika (leiho berri batean irekitzen da)
Analisia eta neurketa _gat 1 minutu Eskabideen portzentaia mugatzeko erabiltzen da. Google Analytics-en politika (leiho berri batean irekitzen da)
Analisia eta neurketa _gat_globalEus 1 minutu Eskabideen portzentaia mugatzeko erabiltzen da. Google Analytics-en politika (leiho berri batean irekitzen da)

Web-analitikaren bidez, honako hauei buruzko informazioa lortzen da: webgunera sartzen diren erabiltzaileen kopurua, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten maiztasuna eta errepikapena, iraupena, erabilitako nabigatzailea, zerbitzua ematen duen operadorea, hizkuntza, erabiltzen duen terminala edo IP helbidea esleituta duen hiria (Google Analytics-en IPak anonimizatuak daude). Informazio horri esker, euskadi.eus webguneak informazio eta zerbitzu egokiagoak eta hobeagoak eskain diezazkioke erabiltzaileari.

Azpiegituraren berezko cookie-ak:

Euskadi.eus domeinutik erabiltzailearen gailura bidaltzen dira eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ematen dute.

Azpiegituraren berezko cookien zerrenda eta deskribapena
Cookie-mota Cookie-a Iraupena Erabilera
Lehentasunak eta pertsonalizazioa r01euskadiUserCookie 1 urte Erabiltzailearen nabigazioa pertsonalizatzeko erabiltzen da.
Teknikoa r01PortalInfo Saioa irauten duena Erabiltzailea dagoen web-orriaren barneko izena gordetzeko erabiltzen da.
Lehentasunak eta pertsonalizazioa r01euskadiCookie 1 urte Erabiltzaileak nabigatzeko aukeratu duen hizkuntza jakiteko erabiltzen da.
Analisi eta neurketa w43tamomouserid 1 urte Zerbitzu elektronikoen erabilera neurtzeko eta aztertzeko erabiltzen da.
Teknikoa cookieSession 2 ordu Tramitazio elektronikoko inprimakietan baino ez da erabiltzen, erabiltzailearen saioa kontrolatzeko.
Lehentasunak eta pertsonalizazioa language Saioa irauten duena Tramitazio elektronikoko inprimakietan baino ez da erabiltzen, inprimakiaren hizkuntza zehazteko.
Teknikoa r01webBooking Saioa irauten duena Zuzenean zerbitzuaren aurretiazko hitzorduaren aplikazioan baino ez da erabiltzen, beharrezko funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko.
Teknikoa JSESSIONID Saioa irauten duena Zerbitzarian erabiltzaile anonimoaren saio bat mantentzeko erabiltzen da.

Baimena:

Webgune honetan erabiltzen diren cookie-ek ez dute baimenik behar; izan ere, Eusko Jaurlaritzak, bertan egiten duen jardueragatik, ez du informazioaren gizarteko zerbitzu-emailearen izaera, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen eranskinean zehazten den bezala.

Nola murriztu, blokeatu eta ezabatu cookie-ak?

Zure ekipoan instalatutako cookie-ak murriztu, blokeatu eta ezabatu ditzakezu, zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukeren ezarpenen bidez:

Gogoratu: cookie-ak blokeatzen badituzu, baliteke webgunearen zerbitzu edo funtzionalitate jakin batzuk ez ibiltzea behar bezala.