Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

117/1986 DEKRETUA, apirilaren 29koa (Dekretu horren bidez, Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko azaroaren 28an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen; erabaki horren bidez, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren arloan EAEri eskualdatutako zerbitzuak gehitu egiten dira, Tolosako Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren gaineko zerbitzuak eta eginkizunak EAEri eskualdatuz).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1985
  • Gaia: Hezkuntza
  • Jardun-eremua: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Xedea:

EAEri eskualdatzea Tolosako (Gipuzkoa) Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskolari dagozkion zerbitzuak. EAEri zentro horren gainean dagozkion eginkizun guztiak irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuan eta abenduaren 30eko 3195/1980 Dekretuan daude jasota, dekretu horiek unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren arloan Estatuko Administrazioak betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoak baitira.

Eskumenen konfigurazioa