esfinge 2

iz. Zool. Zenbait tximeleta handi kolore bizikori ematen zaien izena. Burua eta gorputza iletsua dute. Badira gutxienez 13 mota.  v  Acherontis atropos. 13 cm inguru izaten da luze. Gaineko hegoak marroi ilunak, eta azpikoak horiak, zerrenda beltzekikoak, izaten ditu. Toraxaren gaineko aldean burezurraren antzeko irudi bat du, hori-beltza. Asian, Europan, Afrikan eta Ameriketan bizi da.  v  Dafnis nerii. Hego berdeak dituen tximeleta handi iletsua, 10 cm inguru luze dena. Afrikako eta Mediterraneo inguruko lurraldeak ditu ohiko bizileku, baina urte beroetan Danimarkaraino eta Suediaraino ere igotzen da.