esfinge 1
iz. Mit. eta Art. Greziako mitologiako pertsonaia, lehoi gorputza eta emakume burua eta titiak dituena. Greziako elezaharren arabera, Tebasera gerturatzen zenari asmakizun bat ipintzen zion esfingeak eta asmatzen ez zuena hil egiten zuen. Edipok asmatu zuen igarkizunaren erantzuna eta esfingeak bere burua hil zuen horregatik. Egiptoko eta Greziako artean garrantzi handia izan dute esfingeek baina ez dute esanahi bera Egiptoko esfingeek eta Greziakoek. Greziako esfingeak mitologiako izaki beldurgarriaren irudia dira, Egipton, berriz, enperadorearen irudia zen esfingea. Esfingerik zaharrena Egipton aurkitu zen, K.a. 2575 urte inguruan egina (Gizan); geroago Greziara (K.a. 1600 urtean) eta beste zenbait lurraldetara hedatu ziren, nahiz eta esanahi eta ezaugarri desberdinak izan herri bakoitzean (Asian adibidez hegoak erantsi zizkioten lehoi gorputzari).