Eneritz

Nafarroako erdialdeko udalerria (Izarbeibar, Iruñeko merindadea). Eneriz du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Adiotz, ekialdean Ukar, mendebalean Muruzabal eta Obanos, eta hegoaldean Añorbe. Goratasuna 429 m. 9,44 km2. 1998ko datuen arabera, 182 biztanle ditu (eneriztarrak). Arga ibaiaren Robo adarra igarotzen da udalerritik. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendearen bukaeran galdu zen euskara. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Nekazaritza da bertako ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira Nafarroako azken erregeen jauregiaren hondakinak eta Maria Madalenako eliza.  v  Historia. Enerizko herria Donejakue bidearen ertzean dago, Eloren eta Garesen artean. Hermandade bat osatu zuen Ukarko eta Adiotzeko herriekin batera.