Arautegia

Inprimatu

UNIQUAL. EBAZPENA, EUSKAL UNIBERTSITATE SISTEMARI BURUZKO OTSAILAREN 25EKO 3/2004 LEGEAREN BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORREAN ADIERAZITAKO TXOSTEN ESPEZIFIKOA EMATEKO SORTU DEN BATZORDE ESPEZIFIKO ETA DIZIPLINA ANITZEKOAREN KIDEAK IZENDATZEN DITUENA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 5549
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/24
  • Argitaratze-data: 2008/10/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen Bigarren Xedapen Iragankorraren lehen idatz-zatiari jarraiki, lege hori indarrean hasten den unean Euskal Herriko Unibertsitatean lagun edo doktore lagun gisa kontratatuta dauden irakasleei, baldin eta gutxienez bost urteko denboraldian unibertsitate horretan irakaskuntza- eta ikerketa-lanak egin dituztela egiaztatzen badute, lankide iraunkor edo agregatu gisa kontratatua egingo zaie, bakoitzaren doktore-kondizioaren arabera, Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak txosten espezifikoa eman ondoren.

Lege-aurreikuspen honen garapenean, egiaztatze-irizpideak onartzen dituen uztailaren 29ko 149/2008 Dekretuaren VIII. eta IX. eranskinetako 3. idatz-zatian ezartzen denez, aldeko txosten espezifikoa helburu horretarako sortuko den Batzorde espezifiko eta diziplina anitzeko baten bitartez lortu ahal izango da. Era berean, 149/2008 Dekretuko eranskin horietan ezarrita dagoenez, Batzorde horren kideak Uniqual agentziako zuzendariak izendatuko ditu, Adituen Batzordearen proposamenari jarraituz, eta Uniqual agentziako Administrazio Kontseiluak berretsi ondoren.

Halaber, egiaztatze-prozesuak irauten duen bitartean indarrean egongo diren publikotasunaren eta gardentasunaren printzipioak betetzeko, 149/2008 Dekretuaren VIII. eta IX. eranskin horiek exijitzen dutenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Uniqual agentziaren web orrian argitaratu beharko da Batzorde horren osaera.

Horregatik guztiagatik, dagozkidan eskumenei jarraiki, eta aurreko aurreikuspenak betetzeko honako hau

Lehenengoa. Batzorde espezifiko eta diziplina anitzekoaren kideak ondoren adierazten den bezala izendatzea:

Epaimahaiburua: Juan Andres Legarreta.

Kideak: Joaquin Gorrotxategi, Fernando Plazaola, Jose Luis de la Cuesta.

Idazkaria: Aintzane Asumendi.

Bigarrena. Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako Administrazio Kontseiluak hurrengo bilkuran berresten duen datatik aurrera izango du eragina ebazpen honek.

Hirugarrena. Jende guztia jakinaren gainean egon dadin, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren web orrian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 24a.

Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu

eta Egiaztatzeko Agentziaren zuzendaria,

ANA ISABEL FERNÁNDEZ SAINZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.