Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko ekainaren 23koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordearena, irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedurari buruzko arautegia argitaratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 4248
  • Xedapen-zk.: 9
  • Xedapen-data: 2008/06/23
  • Argitaratze-data: 2008/07/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, Unibertsitateei buruzkoak, aldatu egin zuen unibertsitateko irakasleei buruzko araubide juridikoa, eta autonomia erkidegoei ahalmena eman zien kontratatutako irakasle eta ikertzaileen araubide juridikoa zehazteko lege horretan jasotakoari jarraituz.

2004ko martxoaren 12an otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena, argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Ondoren, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldarazi egin zuen abenduaren 21eko 6/2001 Legea, Unibertsitateena.

2008ko martxoaren 18an, martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta biharamunean jarri zen indarrean.

Dekretu horren bidez arautu dira, besteak beste, irakasleak modu iraunkorrean kontratatzeko irudiak, hau da, irakasle osoaren eta irakasle agregatuaren irudiak, eta ildo horretan, honakoa dago zehaztuta 7.4 eta 8.4 artikuluetan: Euskal Herriko Unibertsitateak arautuko du hautaketa-prozesua nola egin eta lehiaketa epaitu behar duten batzordeak nola osatu.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak, 2008ko maiatzaren 8an, irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedurari buruzko arautegia onartu egin zuen.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeko (2004ko martxoaren 12ko EHAA) 10.2 atalak dioenez, unibertsitateko gobernu organoek ematen dituzten aplikazio orokorreko xedapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko ditu unibertsitateak, eta ez dira jarriko indarrean beren testu osoak argitaratu arte. Hori dela-eta honako hau

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartutako irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedurari buruzko arautegia; testua ebazpen honen eranskinean jasota dago.

Leioa, 2008ko ekainaren 23a.

Irakasleen errektoreordea,

JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.

Arautegi honen xedea da Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko administrazio-prozedurak arautzea.

  1. – Gobernu Kontseiluak erabakiko du, urtero, lan-kontratuko irakasle eta ikertzaile kontratatu iraunkorren plantillan zenbat plaza bete behar diren irakaskuntzaren eta ikerketaren alorreko premiei aurre egiteko. Horretarako, kontuan hartuko ditu UPV/EHUko Irakasleen Batzordearen proposamena eta sailen, ikastegien eta sindikatuen iritziak.

  2. – Arautegi honen menpeko irakasle eta ikertzaileen plazak unibertsitateko sail batera atxikita egongo dira. Plazaren izena, bestalde, kasuan kasuko arautegian zehaztutako jakintza-arloarekin bat etorriko da edo, bestela, arautegi honetako I. eranskinean zehaztutako jakintza-arloekin. Zerrenda hori, behar izanez gero, irakasle eta ikertzaileen arloan eskumenak dituen errektoreak eguneratuko du.

  3. – Plaza horiek publizitate, berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak aintzat hartuta beteko dira lehiaketa bidez.

  4. – Ezin izango da plazarik betetzeko deialdirik egin, baldin eta plaza hutsik ez badago eta aurrekontuko diru-izendapenik ez badago. Horretarako, deialdia egin aurretik, errektoreak aldeko txostena eskatuko dio gerenteari, eta txosten hori loteslea izango da.

  5. – Lehiaketa publikorako deia errektoreak erabakiko du eta deialdian jasota ageri beharko dira lehiaketaren oinarriak.

  6. – Deialdia egiteko erabakia behin hartuta, UPV/EHUk behar besteko hedapena emango dio: deialdi eta lehiaketen iragarki-oholetan argitaratuko du, hiru campusetako errektoreordetzetako iragarki-oholetan, eta UPV/EHUko web orrian. Bestalde, behar beste denboraz emango dio deialdiaren berri Unibertsitateen Kontseiluari hark zabalkundea eman diezaion eta EHAAn argitaratuko du. Deialdia EHAAn argitaratu eta egunean bertan sartuko da indarrean.

  1. – Arautegi honen bidez araututako plazak betetzeko egingo diren lehiaketetan parte hartzeko, honako baldintza orokorrak bete beharko dituzte izangaiek:

    Hamasei urte beterik izatea eta legez erretirorako ezarritako adina bete gabe izatea.

    Lehiaketako plaza betetzeko gaitasun funtzional nahikoa izatea.

    Diziplina-espedientearen bidez administrazio publikoetatik baztertuta ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua ez izatea epai irmo bidez.

    Arautegi honetan jasotako plaza-mota bakoitzerako zehaztutako baldintza bereziak.

  2. – Erabaki honen bidez araututako lehiaketetan parte hartzeko ez dago nazionalitate-baldintzarik, baina, edozelan ere, atzerritartasunari buruzko legedia izan beharko da kontuan.

  3. – Arautegi honen bidez araututako plazak betetzeko deitutako lehiaketetan parte hartu nahi dutenek eskariak aurkezteko epea amaitu aurretik bete beharko dituzte baldintzak.

  1. – Irakasle osoa.

    Irakasle osoen plazak betetzeko aurkezten diren izangaiek ondoko baldintzak bete eta egiaztatu behar dituzte:

    1. Unibertsitate mailako irakaskuntzan eta ikerketan gutxien dela hiru urtez aritu izana irakasle agregatu kategorian edo doktore titulua izatea ezinbesteko duen unibertsitateko irakasleen beste kidegoren batean. Hori guztia kalterik egin gabe xedapen gehigarri bakarrean zehaztutakoari.

    2. Irakaskuntza eta ikerketa jarduera horien gaineko ebaluazio positiboa izatea, hain zuzen ere Gobernuak erregelamendu bidez ezarritakoa, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren txostenaren bidez edo Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak onartutako antzeko erakunde beten bidez egiaztatua.

  2. – Irakasle agregatua.

    Irakasle agregatuen plazak betetzeko aurkezten diren izangaiek ondoko baldintzak egiaztatu beharko dituzte:

    Doktore titulua izatea.

    Irakaskuntza eta ikerketa jardueren gaineko ebaluazio positiboa izatea, hain zuzen ere Gobernuak erregelamendu bidez ezarritakoa, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren txostenaren bidez edo Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak onartutako antzeko erakunde baten bidez egiaztatua.

  1. – Lehiaketaren deialdian honako zehaztasun hauek jaso behar dira gutxienez:

    Plazaren kategoria, saila, jakintza-arloa, eman beharreko gaiak, eskatutako titulazioa, hizkuntza eskakizuna eta arduraldia.

    Eskari-eredua, aurkeztu beharreko agiriak eta agiri horiek non eta zein epetan aurkeztu behar diren. Epea, gutxien dela, hamar egun baliodunekoa izango da deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

    Izangaiek betebeharreko baldintza zehatzak, kategoriaren araberakoak.

    Epaimahaiaren osaera.

    Onartuen eta baztertuen zerrendak eta prozedurako gainontzeko tramiteak zein epetan eta non argitaratuko diren.

  2. – Deialdian zehaztutako oinarriak lotesleak izango dira unibertsitatearentzat eta lehiaketa eta izangaiak epaituko dituen epaimahaiarentzat.

  3. – Deialdia eta bere oinarriak behin argitaratuta, aldaketak egiteko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, zehaztutakoari jarraitu beharko zaio zehatz-mehatz.

  1. – Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaria deialdiari erantsitako ereduari jarraituz egin behar da (eredua irakasle eta ikertzaileen arloan eskumena daukan errektoreak alda dezake, egoki izanez gero) eta eskariari arautegi honetako 4. artikuluan zehaztutako baldintzen egiaztagiriak eta 15. artikuluan zehaztutako merituen egiaztagiriak erantsi beharko zaizkio. Agiri horiek guztiak deialdian adierazitako epearen barruan aurkeztu beharko dira.

  2. – Eskaria aurkeztu ahal izateko, ordainduta izan behar dira urtero ezarriko diren tasak.

  3. – Eskaria UPV/EHUko erregistro orokorretako batean aurkeztu beharko da. Bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38. artikuluan adierazitako beste bideren bat ere erabili ahal izango da.

  1. – Plaza elebiduna bada, izangaiek euskararen jakite maila egiaztatu beharko dute Euskarako errektoreordearen 2002ko ekainaren 5eko erabakian zehaztutako moduan (uztailaren 11ko EHAA). Egiaztagiri hori aurkeztu ezean, izangaiak kanporatu egingo dira.

    Beraz, izangairen batek eskatu badu euskaraz irakasteko gaitasun agiria lortzeko probak egitea, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu baino lehenago egingo dira proba horiek.

  2. – Euskaraz irakasteko gaitasuna titulu baliokideen bidez (aipatutako erabakiko 9. artikulua) edo meritu bidezko baliokidetasunaren bidez (aipatutako erabakiko 10. artikulua) eginez gero, baliokidetutako titulua edo meritu bidezko baliokidetasuna eskariak aurkezteko azken eguna baino lehen lortutakoa izan behar da.

Eskariak aurkezteko epea behin amaituta, errektoreak agindua emango du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onartzeko erabakia argitaratzeko, eta, argitaratu ere, Errektoregoko Lehiaketa Atalaren eta campusetako hiru errektoreordetzetako iragarki-oholetan eta UPV/EHUren web orrian argitaratuko dira zerrendok. Erabakian jasota egongo da zein izan den izangaiak baztertzeko arrazoia (bazterturik egon baldin bada), eta 10 egun balioduneko epe luzaezina emango zaie akatsak zuzentzeko. Akatsak zuzentzeko epe horretan izangaiek ezin izango dute aurkeztu eskariak aurkezteko epea bukatu ondoren lortutako egiaztagiririk.

  1. – Agiriak behin aztertuta, errektoreak erabakia emango du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendekin. Erabakia Errektoregoko Lehiaketa Atalaren iragarki-oholean eta campusetako hiru errektoreordetzetako iragarki-oholetan argitaratuko da, bai eta UPV/EHUren web orrian.

  2. – Erabaki honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke UPV/EHUko errektoreari, erabakia argitaratu eta hilabeteko epearen barruan eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 107. artikuluan eta hurrengoetan zehaztutakoari jarraituz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen aipatutako legea); bestela, zuzenean jo daiteke administrazioarekiko auzietako kasuan kasuko epaitegira, erabakia argitaratu eta bi hilabeteko epean.

  3. – Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onartzeko erabakian jasota ageriko da merituak aurkezteko probarako deia Errektoregoko Lehiaketa Ataleko iragarki-oholean eta campusetako hiru errektoreordetzetakoetan argitaratuko dela, bai eta UPV/EHUko web orrian ere.

  1. – Epaimahaian bost kide titular eta beste bost ordezko izango dira. Horietako bi (epaimahaiburua eta idazkaria) eta horien ordezkoak sailak proposatuko ditu; beste hirurak eta horien ordezkoak zozketaz aukeratuko dira sailak proposatutako hamabi kideren artetik. Sailak egindako proposamena aldatu ahal izango du irakasleen arloan eskumena daukan errektoreordeak, aldaketa behar bezala arrazoituta. Epaimahaiko titular bat eta ordezko bat baino ezin izango dira izan UPV/EHUko plantillakoak.

    Euskara nahitaezkoa den plazetan, edo nahitaezkoa ez izan arren izangaiak proba euskaraz egin nahi duela adierazi badu, bermatu egingo da epaimahaiak autonomia erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan jarraitu ahal izango duela proba, eta horretarako behar diren baliabideak jarriko dira. Horrelakoetan, ahalegina egingo da epaimahaiko kideetako bat gutxienez elebiduna izan dadin.

    Epaimahaikide izateko nahitaezkoa izango da unibertsitateko katedradun edo irakasle oso izatea edo pareko kidegoetakoa Europako Unibertsitate Eremuko unibertsitate publikoren batean. Irakasle agregatuen plazetako epaimahaietarako, kideetako hiru eta beren ordezkoak unibertsitateko titularrak edo pareko kidegoetakoak izan daitezke.

  2. – Epaimahaiko kideek, titularrek zein ordezkoek, ondokoak izan beharko dituzte aitortuta, Europako Batasuneko beste estatu batzuetako unibertsitateetako irakasleek izan ezik eta xedapen iragankorretatik hirugarrenean zehaztutakoa salbu:

    1. Unibertsitateko katedradunak, irakasle osoak edo pareko kategoriakoak badira, gutxienez bi ikerketa-aldi, abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakasleen ordainsariei buruzkoak, eta martxoaren 4ko 41/2008 Dekretuak, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen eta ikertzaileen ordainsariei buruzkoak, zehaztutakoari jarraituz.

    2. Unibertsitateko irakasle titularrak, irakasle agregatuak edo pareko kategoriakoak badira, gutxienez ikerketa-aldi bat, abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakasleen ordainsariei buruzkoak, eta martxoaren 4ko 41/2008 Dekretuak, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen eta ikertzaileen ordainsariei buruzkoak, zehaztutakoari jarraituz.

  3. – Epaimahaiak osatzeko xedez sailak egindako proposamenean, sailak ahalegina egingo du emakumezkoen eta gizonezkoen arteko parekotasuna izateko. Parekotasuna izatea ezinezkoa bada, sailak arrazoitu egin beharko du proposamena eta, edozelan ere, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak proposamenari buruzko txostena egin beharko du.

  4. – Epaimahaiko kideak martxoaren 10eko 365/1995 Errege Dekretuak, Estatuko Administrazio Nagusiko Funtzionario Zibilen edo pareko lan-kontratudunen administrazio egoerari buruzko arautegia onartzekoak, 2. artikuluan zehaztutako edozein administrazio egoeratan egon daitezke, eszedentzia egoera eta funtzioak etenda izatea salbu. Hori horrela izango da errektoreak onarpena eman eta hautaketa-prozesuak irauten duen bitartean.

    Epaimahaiko kide titularren batek eszedentzia hartuko balu, funtzioak eten egingo balitzaizkio edo funtzionario edo lan-kontratuko iraunkor izateari utziko balio, epaimahaiko kide izateari utzi eta ordezkoa jarriko da.

    Epaimahaiko kide ordezkoren batek eszedentzia hartuko balu, funtzioak eten egingo balitzaizkio edo funtzionario edo lan-kontratuko iraunkor izateari utziko balio, ordezkoen artetik kategoria handien eta antzinatasun handien daukanak hartuko du haren lekua. Egoera horiek eraginda ez bada posible epaimahaia eratzea, beste epaimahai bat izendatuko da.

  5. – Epaimahaiko kideren batek ezin badu jardun epaimahaian prozeduran parte ez hartzeko arrazoia onartu zaiolako edo errefusatzeko arrazoia onartu dutelako, ordezko kidea arituko da bere ordez.

    Ordezko kideak ere ezin badu jardun epaimahaian, prozeduran parte ez hartzeko arrazoiak dituelako edo errefusatua izan delako, kategoria eta antzinatasun handieneko ordezkoa arituko da haren ordez. Ordezko guztiek ezinezkoa izango badute batzordean aritzea eta ezinezkoa bada batzordea ondorengo artikuluan azaldutako moduan eratzea, beste batzorde bat izendatuko da.

  1. – Epaimahaia eratzeko deia epaimahaiaren buruak egingo du eta epaimahaiko titular eta ordezko guztiei jakinaraziko die bilera eguna baino gutxienez 15 egun lehenago. Bilerako deian eguna, ordua eta tokia zehaztuko dira eta Deialdi eta Lehiaketa Ataleko iragarki-oholean eta probak egingo diren lekuko iragarki-oholetan argitaratuko da. Epaimahaia eratzerakoan kide titular guztiak bertan egonez gero, ordezkoak ez dira zertan joan.

  2. – Epaimahaia balioz eratzeko, gutxien dela bost kide egon beharko dira. Hala ere, behin eratuta, erabakiak hartzeko nahikoa izango da epaimahaiaren burua eta idazkaria, edo beren ordezkoak, eta epaimahaikideetako bat bertan izatea.

    Bertan ez daudenak behin betiko geratuko dira epaimahaiaren jardueratik kanpo.

  3. – Epaimahaiaren lehen bileran honako erabakiak hartu beharko dira, besteak beste:

  1. Probatako emaitzak non argitaratuko diren, Deialdi eta Lehiaketa Atalaz eta probak egingo diren lekuaz gain.

  2. Izangaiek zein hurrenkeratan hartuko duten parte probetan.

  3. Balioespenerako irizpide zehatzak.

  1. – Aipatutako erabaki guztiak gutxien dela probak egingo diren lekuko iragarki-oholean eta Deialdi eta Lehiaketa Ataleko iragarki-oholean argitaratuko dira.

  1. – Epaimahaiak izangai guztiek aukera berberak dituztela bermatuko du, eta merezimendu eta gaitasuna errespetatuko.

  2. – Arautegi honetan zehaztuta ez dauden gaietarako, epaimahaiak azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, kide anitzeko organoei buruz zehaztutakoari jarraitu beharko dio.

  1. – Probak egiten hasi aurretik, epaimahaiak eguna eta ordua zehaztuko du izangaiek lehenengo proban erabiliko dituzten merituak aurkez ditzaten. Izangaiek erreferentziako merituen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte. Epaimahaiak, era berean, gainontzeko probak zein egun eta ordutan egingo diren zehaztuko du.

    Aurkezpena egiteko ekitaldia epaimahaia eratu eta hurrengo egun baliodunean izango da. Hala ere, izangaiek uko egin ahal izango diote epe horri.

  2. – Lehenengo proba izangaiek agiriak eta merezimenduak aurkeztu eta hurrengo egun baliodunean egingo da. Hala ere, izangaiek uko egin ahal izango diote epe horri. Hurrengo probak hau bukatu eta jarrian egingo dira.

  3. – Ez da beharrezkoa fotokopiak erkatzea, baina aurkezpenera jatorrizkoak eraman beharko dira epaimahaiak eta gainerako izangaiek egiaztatzeko aukera izan dezaten.

    Izangaiek aukera izango dute eskarian adierazitako datuak zehaztu edo osatzeko beharrezko dituzten elementuak gehitzeko, eta epaimahaiak erabakiko du onartu eta kontuan hartuko diren.

  4. – Artikulu honetan aipatutako agiriak bi hilabetean izango dituzte gordeta Deialdi eta Lehiaketen Atalean, epaimahaiak proposamena egiten duen egunetik hasita. Baina proposamen horren kontrako errekurtsorik aurkezten bada, dokumentuak gordeta izan beharko dira ebazpena irmoa izan arte.

    Prozesua bukatu eta urtebete igaroz gero interesatuak dokumentuak hartzera joateke, unibertsitateak suntsitu egin ahal izango ditu.

  1. – Irakasle iraunkorrak hautatzeko prozedurak hiru proba izango ditu, guztiak baztertzaileak, eta II. eranskinean zehaztutakoaren arabera baloratuko dira.

  2. – Irakasle osoen plazetarako, lehenengo proban izangaiak irakaskuntzaren eta ikerketaren arloan eta, horrelakorik izanez gero, lan arloan izandako ibilbidea eta lortutako merituak aurkeztu eta aztertuko ditu epaimahaiarekin. Bigarren proban, izangaiak irakaskuntzarako programaren proposamena eta ikerketa-proiektua aurkeztu eta epaimahaiarekin batera aztertuko ditu. Hirugarren proban, plazari dagokion jakintza-arloan egindako jatorrizko ikerketa-lana aurkeztu eta aztertuko du izangaiak.

  3. – Irakasle agregatuen plazetarako, lehenengo proban izangaiak ikasketetan, irakaskuntzaren eta ikerketaren arloan izandako ibilbidea eta lortutako merituak aurkeztu eta aztertuko ditu epaimahaiarekin, bai eta irakaskuntzako eta ikerketako proiektuak ere. Proiektuak kasuan kasuko jakintza-arloko gai edo espezializazio baten programa bildu beharko du. Bigarren proban gai bat azalduko du izangaiak, eta epaimahaiarekin eztabaidatuko. Gai hori izangai bakoitzak aurkeztutako programakoa izango da eta berak aukeratuko du, zozketaz ateratako hiru gairen artetik. Hirugarren proban, ikerketako jatorrizko lan bat aurkeztu eta aztertuko du epaimahaiarekin.

  4. – Izangai batek ere ez baditu proba guztiak gainditzen, epaimahaiak eman gabe utziko ditu plazak.

  1. – Hiru probak egin ondoren eta probak nortzuek gainditu dituzten zehaztu ondoren, merituak balioetsiko dira ondorengoaren arabera:

  1. – Jakintza-arlorako gaitasun probak gaindituta izatea (uztailaren 26ko 774/2002 ED) edo ebaluazioaren egiaztagiria izatea (urriaren 5eko 1312/2007 ED): 20 puntu.

  2. – Euskararen jakite-maila elebidun ez diren plazetan baino ez da izango kontuan, eta III. eranskinean jasotakoaren arabera balioetsiko da. Meritu honegatik prozesuan guztira lor daitekeen puntuazioaren % 11 lortu ahal izango da gehien dela.

  1. – Proba guztiak gainditu dituen izangairik badago, epaimahaiak proposamena egingo du txostenak eta izangaiek lortutako azken puntuazioa kontuan hartuta. Epaimahaiaren proposamena errektoregoko Lehiaketa Ataleko eta hiru campusetako errektoreordetzetako iragarki-oholean argitaratuko da, bai eta UPV/EHUren web orrian ere.

  2. – Plaza betetzeko edo bete gabe uzteko proposamenak izangai bakoitzaren balioespen zehatza izango du jasota, arrazoitua eta eman zaion puntuazioa zehaztuta.

  3. – Epaimahaiak izangaiek lortutako puntuazioaren araberako proposamena egingo du plazak betetzeko, eta proposatutako kide kopurua ezin izango da izan eskainitako plaza kopurua baino handiagoa.

  4. – Hala ere, aurreko atalean zehaztutakoa gorabehera, epaimahaiak ordezkoak proposatu ahal izango ditu puntuazioaren arabera ordenatuta, plaza betetzeko proposatu den izangaiak kontratua sinatzeari uko egingo balio zerrenda hori erabili ahal izateko.

  5. – Epaimahaiko kide guztiek kalifikatu behar dituzte izangaiak, eta kalifikatu ere, izangai guzti-guztiak kalifikatu behar dituzte.

  6. – Kontraturako proposatu ez diren izangaiek ez dute eskubiderik izango plaza hutsik betetzeko, ez eta lan-poltsetan sartzeko ere; izan ere, horretarako irakasleen ordezkoak kontratatzeko ohiko prozedura erabiliko da, hau da, sail eta jakintza-arlo bakoitzerako deitutako lan-poltsak.

  1. – Epaimahaiak egindako proposamenaren kontra izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote errektoreari hamabost egun balioduneko epean, proposamena argitaratu den egunetik kontatzen hasita. Erreklamazioa izapidetzeko onartuz gero, eten egingo da kontratazioa egiteko epea.

  2. – Erreklamazioak irakasle eta ikertzaile funtzionarioen plazetarako epaimahaien kontra jarritako erreklamazioak aztertuko dituen batzorde berak aztertuko ditu, eta errektoreak emango du erabakia.

  3. – Erreklamazio batzordeak hartutako erabakiak lotesleak izango dira errektorearentzat eta, errektorearen erabakiek amaiera ematen diotenez administrazio bideari, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan egin beharko da zuzenean aurka, uztailaren 13ko 29/1998 legeak dioenari jarraituz.

  1. – Egokitzapen hau honakoak oinarri hartuta egingo da: otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, aldi baterako xedapenetatik bigarrenean zehaztutakoa; martxoaren 4ko 40/2008 Dekretuak, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen eta ikertzaileen araubideri buruzkoak, xedapen iragankorretatik hirugarrenean zehaztutakoa; eta Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Legeak xedapen iragankorretatik laugarrenean zehaztutakoa (apirilaren 12ko 4/2007 Legeak emandako idazkera).

  2. – Gaur egun arduraldi osoan kontratatutako irakasle elkartuei agregatu kontratua egingo zaie, baldin eta arautegi hau argitaratzen den egunean doktore titulua badute eta hurrengo ataletan zehaztutakoak betetzeaz gain ondorengo baldintzetako bat betetzen badute:

    1. Otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena, indarrean sartzean arduraldi osoan kontratatuta egonik unibertsitate honetan irakaskuntzan edo ikerketa-lanean gutxien dela bost urtean aritu dela egiaztatzea, edo

    2. Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa indarrean sartzean arduraldi osoan kontratatuta egon izana.

  3. – Gaur egun arduraldi osoan kontratatuta egonik doktore titulua ez duten irakasle elkartuei irakasle lankide iraunkor kontratua egingo zaie (irakasle irudi hori desagertu egingo da), baldin eta otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena, indarrean sartzean arduraldi osoan kontratatuta egon baziren eta unibertsitate honetan irakaskuntzan edo ikerketa-lanean gutxien dela bost urtean aritu direla egiaztatzen badute eta, horrez gain, ondorengo ataletan zehaztutakoak ere betetzen badituzte.

  4. – 2.a) eta 3. atalean adierazitakoaren ondorioetarako, UPV/EHUn irakasle edo ikertzaile lanean gutxien dela bost urtean aritu izana egiaztatu beharko da. 2004ko apirilaren 1era arte betetako zerbitzuak hartuko dira kontuan.

    Ondorio horietarako, kontuan hartuko da beka ofizialarekin emandako denbora, betiere, unibertsitate honetako zentroren batean atxikita egon bada onuraduna (beka ofizialtzat hartuko dira UPV/EHUk, Eusko Jaurlaritzak edo Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak deitutakoak). Doktorego aurreko beka-aldiari 0,5eko koefizientea ezarriko zaio, eta doktorego ondokoari, 0,75ekoa, baldin eta bekak aipatutako ezaugarriak baditu, eta gehienez ere bi urte izango dira kontuan.

  5. – 2. eta 3. ataletan jasotako egoeratan, irakasle agregatu edo irakasle lankide iraunkor kontratua lortzeko nahitaezkoa da plantillako plaza finkoa betetzen egotea. Beraz, prozesura honetatik kanpo geratuko dira aldi baterako eta ordezkoak betetzeko kontratuak dituzten irakasleak.

  6. – Horrez guztiaz gain, 2.a) eta 3. ataletan adierazitako egoeratarako, nahitaezkoa izango da Uniqual-ek (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak) emandako berariazko aldeko txostena izatea.

  7. – 2.b) atalean adierazitako egoeretarako, 5. atalean zehaztutakoaz gain, nahitaezkoa izango da irakaskuntza eta ikerketa jardueraren ebaluazio positiboa izatea, eta horretarako, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak edo Euskal Autonomia Erkidegoko legediak onartutako antzeko erakunderen batek emandako aldeko txostena aurkeztu beharko da.

  8. – Baimena ematen zaio irakasleen arloan eskumena daukan errektoreordeari xedapen honetan zehaztutakoa ezarri eta garatzeko beharrezko diren xedapenak eman ditzan. Errektoreorde horrek jarriko du abian xedapen honetan zehaztutakoa ezartzeko beharrezko den prozedura, eta horretarako, bi hilabeteko epea izango du Uniqual (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia) aipatutako txosten eta ebaluazioak egiten hasten denetik kontatzen hasita.

  9. – Gobernu Kontseiluak onartuko ditu xedapen honetan zehaztutakoak ondorioak izan ditzan lanpostuen zerrendan egin beharreko aldaketak.

  10. – Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, xedapen gehigarrietatik hamargarrenean eta xedapen honetan zehaztutakoaren babesean irakasle lankide iraunkor gisa kontratatutakoak zuzenean pasatuko dira irakasle agregatu izatera beren plaza berean, baldin eta doktore titulua eta arautegi honetako 4.2.b) artikuluan aipatutako aldeko txostena lortzen badute.

  1. – Gaur egun irakasle elkartu gisa plantillako plaza batean arduraldi osoan kontratatuta egonik xedapen iragankorretatik lehenengoan zehaztutako ezaugarriak betetzen ez dituen irakasleak egoera berean jarraitu ahal izango du eta orain arteko legedia bera ezarriko zaio, baina gehienez ere 5 urtez luzatu ahal izango da egoera hori, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoa indarrean sartu zenetik kontatzen hasita, hau da: 2012ko apirilaren 13ra arte jarraitu ahal izango du egoera horretan.

  2. – Gaur egun aldi baterako irakasle lankide gisa plantillako plaza batean arduraldi osoan kontratatuta dagoen irakasleak ikertzaile eta irakasle eginkizunak betetzen jarraitu ahal izango du gehienez ere 4 urtean, martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa, indarrean sartu zenetik kontatzen hasita, hau da: 2012ko martxoaren 18ra arte jarraitu ahal izango du egoera horretan.

  3. – Gaur egun plantillako plaza batean arduraldi osoan kontratatuta dagoen irakasle elkartuari agregatu kontratua egingo zaio doktore titulua eta irakaskuntza eta ikerketa jardueraren aldeko txostena lortzen duenean, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak edo Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak onartutako antzeko erakunde batek emandakoa. Betiere, bai doktore titulua, bai aldeko txostena, 2012ko apirilaren 14a baino lehen lortzen badu.

  4. – Lehenengo eta bigarren ataletan zehaztutako epeak behin bukatuta edo epe hori bukatuta ez egon arren interesdunek eskaria egin badute, kontratuak indarreko legediak jasotako irakasle iraunkor irudietara egokituko dira, lanpostuen zerrendan beharrezko diren aldaketak egin ondoren.

    Irakasle elkartu edo irakasle lankide plaza amortizatuz gero beste plaza desberdin bat sortzeko, lehenengo eta bigarren ataletan aipatutako irakasleek ikertzaile eta irakasle eginkizunak betetzen jarraitu ahal izango dute plaza berria arauz bete arte edo amortizatu arte.

  5. – Irakasle iraunkorrak berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak aintzat hartuta beteko dira lehiaketa publiko bidez, xedapen honetako 3. atalean zehaztutakoetan izan ezik.

  6. – Hautaketa-prozesuko lehen proban (izangaiak irakaskuntzaren eta ikerketaren arloan eta, horrelakorik izanez gero, lan arloan izandako ibilbidea eta lortutako merituak aurkeztu eta aztertuko ditu epaimahaiarekin), meritu garrantzitsutzat hartuko da UPV/EHUn irakaskuntzan edo ikerketan izandako jarduera.

Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, aldi baterako xedapenetatik bigarrenean zehaztutakoaren babesean irakasle agregatu izatera heldu direnen kasuan, Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak, salbuespen moduan, erabaki dezake irakasle horiek irakasle osoen plazetako lehiaketetara aurkeztean ez dutela egiaztatu behar unibertsitateko irakasle edo ikertzaile lanean 3 urtez jardun izana irakasle agregatu kategorian edo irakasle plaza lortzeko doktore titulua ezinbesteko duen beste kategoriaren batean. Horrelakoetan, izangaiak egiaztatu egin beharko du gutxienez duela zortzi urte dela doktore, eta lortuta izan beharko du irakaskuntza eta ikerketa jardueraren aldeko ebaluazioa [4.1.b) atalean zehaztutakoa].

Indargabe geratuko dira arautegi honetan zehaztutakoarekin bat ez datozen Irakasleen Gestiorako Arautegiko xedapenak bai eta gainerako xedapenak ere.

Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

005 Aljebra.

010 Eskualde Analisi Geografikoa.

015 Analisi Matematikoa.

020 Anatomia Patologikoa.

025 Anatomia eta Anatomia Patologiko Konparatuak.

027 Giza Anatomia eta Enbriologia.

028 Antropologia Fisikoa.

030 Gizarte Antropologia.

033 Arkeologia.

035 Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia.

038 Astronomia eta Astrofisika.

040 Bibliotekonomia eta Dokumentazioa.

050 Zelulen Biologia.

060 Biokimika eta Biologia Molekularra.

063 Botanika.

065 Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza.

070 Politika eta Administrazio Zientzia.

075 Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala.

083 Itsasketa Zientzia eta Teknikak.

085 Historiografia Zientziak eta Teknikak.

090 Kirurgia.

095 Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerkuntza.

100 Arkitektura Konposizioa.

105 Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea.

110 Arkitektura Eraikuntzak.

115 Itsasontzigintza.

120 Kristalografia eta Mineralogia.

125 Administrazio Zuzenbidea.

130 Zuzenbide Zibila.

135 Konstituzio Zuzenbidea.

140 Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea.«

145 Estatuaren Eliza Zuzenbidea.

150 Finantza eta Zerga Zuzenbidea.

155 Nazioarteko Zuzenbide Pribatua.

160 Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak.

165 Merkataritza Zuzenbidea.

170 Zuzenbide Penala.

175 Zuzenbide Prozesala.

180 Erromatar Zuzenbidea.

183 Dermatologia.

185 Irudigintza.

187 Gorputz Adierazpidearen Didaktika.

189 Musika Adierazpidearen Didaktika.

193 Plastika Adierazpidearen Didaktika.

195 Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika.

200 Matematikaren Didaktika.

205 Zientzia Esperimentalen Didaktika.

210 Gizarte Zientzien Didaktika.

215 Didaktika eta Eskola Antolakuntza.

220 Ekologia.

225 Ekonomia Aplikatua.

230 Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea.

235 Nekazaritzaren Ekonomia, Soziologia eta Politika.

240 Edafologia eta Nekazaritzako Kimika.

245 Gorputz eta Kirol Hezkuntza.

247 Elektromagnetismoa.

250 Elektronika.

255 Erizaintza.

260 Eskultura.

263 Ekonomia eta Enpresarako Metodo Kuantitatiboak.

265 Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa.

270 Estetika eta Arteen Teoria.

275 Estomatologia.

280 Estratigrafia.

285 Arabiar eta Islamiar Ikasketak.

290 Hebrear eta Aramear Ikasketak.

295 Meatzeen Ustiapena.

300 Arkitekturako Adierazpen Grafikoa.

305 Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa.

310 Farmazia Galenikoa eta Farmazia Teknologia.

315 Farmakologia.

320 Aleman Filologia.

325 Katalan Filologia.

327 Eslaviar Filologia.

335 Frantses Filologia.

340 Filologia Grekoa.

345 Ingeles Filologia.

350 Italiar Filologia.

355 Latin Filologia.

360 Filologia Erromanikoa.

365 Euskal Filologia.

370 Galiziar eta Portugaldar Filologia.

375 Filosofia.

381 Zuzenbidearen Filosofia.

383 Filosofia Morala.

385 Fisika Aplikatua.

390 Fisika Atomikoa, Molekularra eta Nuklearra.

395 Materia Kondentsatuaren Fisika.

398 Lurraren Fisika.

405 Fisika Teorikoa.

410 Fisiologia.

412 Landareen Fisiologia.

413 Fisioterapia.

415 Ekonomia Analisiaren Oinarriak.

420 Genetika.

427 Kanpo Geodinamika.

428 Barne Geodinamika.

430 Geografia Fisikoa.

435 Giza Geografia.

440 Geometria eta Topologia.

443 Histologia.

445 Antzinaroaren Historia.

450 Historia Garaikidea.

455 Amerikaren Historia.

460 Zientziaren Historia.

465 Artearen Historia.

470 Zuzenbidearen eta Erakundeen Historia.

475 Gizarte Mugimendu eta Pentsamenduen Historia.

480 Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak.

485 Erdi Aroaren Historia.

490 Aro Berriaren Historia.

495 Ingeniaritza Aeroespaziala.

500 Nekazaritza eta Basozaintzako Ingeniaritza.

505 Kartografia, Geodesia eta Fotogrametria Ingeniaritza.

510 Eraikuntzako Ingeniaritza.

515 Fabrikazio Prozesuen Ingeniaritza.

520 Sistemen Ingeniaritza eta Automatika.

525 Lurren Ingeniaritza.

530 Garraioen Ingeniaritza eta Azpiegitura.

535 Ingeniaritza Elektrikoa.

540 Ingeniaritza Hidraulikoa.

545 Ingeniaritza Mekanikoa.

550 Ingeniaritza Nuklearra.

555 Ingeniaritza Kimikoa.

560 Ingeniaritza Telematikoa.

565 Ehun eta Paper Ingeniaritza.

566 Immunologia.

567 Gaztelania.

568 Ekialde Urruneko Hizkuntza eta Kultura.

570 Hizkuntza eta Sistema Informatikoak.

575 Hizkuntzalaritza Orokorra.

580 Indoeuropar Hizkuntzalaritza.

583 Espainiar Literatura.

585 Logika eta Zientziaren Filosofia.

590 Makina eta Motor Termikoak.

595 Matematika Aplikatua.

600 Jariakinen Mekanika.

605 Ingurumen Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria.

610 Medikuntza.

613 Lege eta Auzitegi Medikuntza.

615 Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa.

617 Animalia Medikuntza eta Kirurgia.

620 Portaera Zientzien Metodologia.

623 Ekonomia eta Enpresarako Metodo Kuantitatiboak.

625 Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak.

630 Mikrobiologia.

635 Musika.

640 Elikadura eta Bromatologia.

645 Obstetrizia eta Ginekologia.

646 Oftalmología.

647 Optika.

650 Enpresen Antolakuntza.

653 Otorrinolaringologia.

655 Paleontologia.

660 Parasitologia.

670 Pediatria.

675 Kazetaritza.

680 Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak.

685 Petrologia eta Geokimika.

690 Margolaritza.

695 Historiaurrea.

700 Animalia Ekoizpena.

705 Landare Ekoizpena.

710 Meatze Prospekzio eta Ikerkuntza.

715 Arkitekturako Proiektuak.

720 Ingeniaritzako Proiektuak.

725 Psikobiologia.

730 Oinarrizko Psikologia.

735 Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia.

740 Gizarte Psikologia.

745 Psikiatria.

750 Kimika Analitikoa.

755 Kimika Fisikoa.

760 Kimika Ez-organikoa.

765 Kimika Organikoa.

770 Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa.

773 Animalien Osasunbidea.

775 Soziologia.

780 Elikagaien Teknologia.

785 Teknologia Elektronikoa.

790 Ingurumenaren Teknologiak.

796 Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua.

800 Seinalearen Teoria eta Komunikazioak.

805 Hezkuntzaren Teoria eta Historia.

807 Toxikologia.

813 Gizarte Langintza eta Gizarte Zerbitzuak.

814 Itzulpengintza eta Interpretazioa.

815 Hirigintza eta Lurralde Antolakuntza.

817 Urologia.

819 Zoologia.

830 Traumatologia eta Ortopedia.

Irakasle osoen plazetan honako irizpide orokorrak izan beharko ditu kontuan epaimahaiak:

  1. – Epaimahaian parte ez hartzeko eta epaimahaikideak errefusatzeko arrazoiak behin onartuta, epaimahaiko kideek ezin izango dute utzi balioetsi eta kalifikatu gabe izangairik.

  2. – Lehiaketako proba bakoitzean lortutako balorazioa eta kalifikazio aritmetikoa epaimahaiko kide bakoitzak emandako puntuazioaren batezbesteko aritmetikoa izango da.

    Lehiaketako probak baztergarriak izango dira eta, beraz, proba gainditzeko, proba horretarako ezarri den puntuazio osoaren erdia lortu beharko da. Epaimahaiak ezin izango du ezarri proba gainditzeko irizpidetzat puntuazio osoaren erdia baino kalifikazio handiago lortu behar izatea prozesua gainditu eta plaza betetzeko proposamena egiteko.

    Azken nota lortzeko, lehiaketako proba bakoitzean lortutako kalifikazioen baturari gehituko zaio, egoki izanez gero, 15. artikuluan zehaztutako merezimenduen bidez lortutako kalifikazioa.

  3. – Lehenengo proban, izangaiak irakaskuntzaren eta ikerketaren arloan eta, horrelakorik izanez gero, lan arloan izandako ibilbidea eta lortutako merituak aurkeztu eta aztertuko ditu epaimahaiarekin. Proba honek 50 puntu izango ditu guztira, eta proba hau gainditu eta bigarren probara igarotzeko, 25 puntu lortu beharko dira gutxien dela.

  4. – Bigarren proban, izangaiak irakaskuntzarako programaren proposamena eta ikerketa-proiektua aurkeztu eta aztertuko ditu epaimahaiarekin batera. Proba honek 25 puntu izango ditu guztira, eta proba hau gainditu eta hirugarren probara igarotzeko, 12,50 puntu lortu beharko dira gutxien dela.

  5. – Hirugarren proban, plazari dagokion jakintza-arloan egindako jatorrizko ikerketa-lana aurkeztu eta aztertuko du izangaiak. Proba honek 25 puntu izango ditu guztira, eta proba hau gainditzeko, 12,50 puntu lortu beharko dira gutxien dela.

  6. – Epaimahaiak plaza betetzeko proposamena egiteko, hiru probetan lortutako puntuazioaren batezbestekoa eginda lortutako emaitzaren arabera osatuko du zerrenda, puntuaziorik handienetik txikienerako hurrenkeran.

    Berdinketa egonez gero, 1., 2. eta 3. proban, hurrenez hurren, lortutako emaitzen arabera ordenatuko da zerrenda.

  7. – Epaimahaiak balioetsi egin behar ditu abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretuaren, urriaren 17ko 209/2006 Dekretuaren eta martxoaren 4ko 41/2008 Dekretuaren babesean aitortutako ikerketa era irakaskuntza-aldiak.

  8. – Epaimahaiak kontuan izango dituen irizpide zehatzguztiak haztatu egin beharko dira kontuan izanda zein den horien lotura eskatutako irakaskuntza eta ikerketa-ildoarekin edo lehiaketako plazarako zehaztu diren ezaugarriekin.

  9. – Plaza ez elebidunetan, euskararen jakite-mailaren bidez, proba guztietan lortu daitekeen puntuazio osoaren % 11 lortu ahal izango da gehienez.

    Irakasle osoen plazetako epaimahaiek lehengo probarako kontuan har ditzaketen zenbait irizpide zehatz (ez dira nahitaezkoak eta ez dute puntuazio zehatzik):

    Ikerketako jarduerak.

    Ikerketako emaitzen kalitatea eta zabalkundea: zientziaren arloko argitalpenak, sorkuntza artistiko profesionalak, biltzarrak, hitzaldiak, mintegiak eta abar.

    Ikerketa proiektuen eta kontratuen kalitatea eta kopurua.

    Emaitzen transferentziaren kalitatea: patenteak eta jabetza intelektualen erregistroa, ezagutzaren transferentzia produkzio sektorera, etab.

    Irakasleen mugikortasuna: ikerketa zentroetan egonaldiak, etab.

    Beste merezimendu batzuk.

    Merezimenduak aurkeztu eta epaimahairi azaltzeko modua.

    Ikerketa-aldiak, honakoen babesean aitortuak: abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretua, urriaren 17ko 209/2006 Dekretua eta martxoaren 4ko 41/2008 Dekretua.

    Irakaskuntzako eta lan arloko jarduerak.

    Irakaskuntzaren arloan egindako jarduerak: hedakuntza, gaien aniztasuna, intentsitatea, erantzukizuna, zikloak, unibertsitateko irakaskuntza-mota, zuzendutako doktorego-tesiak eta abar.

    Irakaskuntza-jardueraren kalitatea: jardueraren ebaluazio positiboa, irakaskuntzarako jatorrizko materiala, irakaskuntzako argitalpenak, irakaskuntza berrikuntzako proiektuak eta abar.

    Irakaskuntzaren arloko prestakuntzaren kalitatea: unibertsitateko irakasleei prestakuntza ematea helburu duten biltzarretan izandako partaidetza (entzule edo hizlari), irakaskuntzako zentroetan egonaldiak eta abar.

    Enpresetan, erakundeetan, ikerketako erakunde publikoetan edo ospitaletan izandako jarduera profesionalen kalitatea eta jarduera horietan emandako denbora (irakaskuntza eta ikerketaren arlokoak ez diren jarduerak): arduraldia, jardueraren ebaluazio positiboa eta abar.

    Merezimenduak aurkeztu eta epaimahairi aurkezteko modua.

    Irakaskuntza-aldiak honakoen babesean aitortuak: abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretua, urriaren 17ko 209/2006 Dekretua eta martxoaren 4ko 41/2008 Dekretua.

    Lehiaketako 2. eta 3. probetan epaimahaiarekin batera merituak aztertzean egindako hitzaldiaren edukia eta azaltzeko modua, eta irakaskuntzako programaren edo ikerketa-proiektuaren originaltasuna izango dira kontuan balioespena egiteko.

    Irakasle agregatuen prozesuetan honako irizpide orokorrak izan beharko ditu kontuan epaimahaiak:

  1. – Epaimahaian parte ez hartzeko eta epaimahaikideak errefusatzeko arrazoiak behin onartuta, epaimahaiko kideek ezin izango dute utzi balioetsi eta kalifikatu gabe izangairik.

  2. – Prozedurako proba bakoitzean lortutako balorazioa eta kalifikazio aritmetikoa epaimahaiko kide bakoitzak emandako puntuazioaren batezbesteko aritmetikoa izango da.

    Lehiaketako probak baztergarriak izango dira eta, beraz, proba gainditzeko, proba horretarako ezarri den gehienezko puntuazioaren erdia lortu beharko da. Epaimahaiak ezin izango du ezarri proba gainditzeko irizpidetzat gehienezko puntuazio horren erdia baino kalifikazio handiago lortu behar izana prozesua gainditu eta plaza betetzeko proposamena egiteko.

    Azken nota lortzeko, lehiaketako proba bakoitzean lortutako kalifikazioen baturari gehituko zaio, egoki izanez gero, 15. artikuluan zehaztutako merezimenduen bidez lortutako kalifikazioa.

  3. – Lehenengo proban izangaiak ikasketetan, irakaskuntzaren eta ikerketaren arloan izandako ibilbidea eta lortutako merituak aurkeztu eta aztertuko ditu epaimahaiarekin, bai eta irakaskuntzako eta ikerketako proiektuak ere. Proiektuak kasuan kasuko jakintza-arloko gai edo espezializazio baten programa bildu beharko du. Proba honek 50 puntu izango ditu guztira, eta proba hau gainditu eta bigarren probara igarotzeko, 25 puntu lortu beharko dira gutxien dela.

  4. – Bigarren proban gai bat azalduko du izangaiak, eta epaimahaiarekin eztabaidatuko. Gai hori izangai bakoitzak aurkeztutako programakoa izango da eta berak aukeratuko du, zozketaz ateratako hiru gairen artetik. Proba honek 25 puntu izango ditu guztira, eta proba hau gainditu eta hirugarren probara igarotzeko, 12,50 puntu lortu beharko dira gutxien dela.

  5. – Hirugarren proban, ikerketako jatorrizko lan bat aurkeztu eta aztertuko du epaimahaiarekin. Proba honek 25 puntu izango ditu guztira, eta proba hau gainditzeko, 12,50 puntu lortu beharko dira gutxien dela.

  6. – Epaimahaiak plaza betetzeko proposamena egiteko, hiru probetan lortutako puntuazioaren batezbestekoa eginda lortutako emaitzaren arabera osatuko du zerrenda, puntuaziorik handienetik txikienerako hurrenkeran.

    Berdinketa egonez gero, 1., 2. eta 3. proban, hurrenez hurren, lortutako emaitzen arabera ordenatuko da zerrenda.

  7. – Epaimahaiak balioetsi egin behar ditu abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretuaren, urriaren 17ko 209/2006 Dekretuaren eta martxoaren 4ko 41/2008 Dekretuaren babesean aitortutako ikerketa- eta irakaskuntza-aldiak.

  8. – Epaimahaiak kontuan izango dituen irizpide zehatz guztiak haztatu egin beharko dira kontuan izanda zein den horien lotura eskatutako irakaskuntza eta ikerketa-ildoarekin edo lehiaketako plazarako zehaztu diren ezaugarriekin.

  9. – Plaza ez elebidunetan, euskararen jakite-mailaren bidez, proba guztietan lortu daitekeen puntuazio osoaren % 11 lortu ahal izango da gehienez.

    Irakasle agregatuen plazetako epaimahaiek lehengo probarako kontuan izango ditzaketen zenbait irizpide zehatz (ez dira nahitaezkoak eta ez dute puntuazio zehatzik):

    Ikerketako jarduerak.

    Ikerketako emaitzen kalitatea eta zabalkundea: zientziaren arloko argitalpenak, sorkuntza artistiko profesionalak, biltzarrak, hitzaldiak, mintegiak eta abar.

    Ikerketa proiektuen eta kontratuen kalitatea eta kopurua.

    Emaitzen transferentziaren kalitatea: patenteak eta jabetza intelektualen erregistroa, ezagutzaren transferentzia produkzio sektorera, etab.

    Irakasleen mugikortasuna: ikerketa zentroetan egonaldiak, etab.

    Beste merezimendu batzuk.

    Merezimenduak aurkeztu eta epaimahairi azaltzeko modua.

    Ikerketa-aldiak, honakoen babesean aitortuak: abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretua, urriaren 17ko 209/2006 Dekretua eta martxoaren 4ko 41/2008 Dekretua.

    Irakaskuntzako eta lan arloko jarduerak.

    Irakaskuntzaren arloan egindako jarduerak: hedakuntza, gaien aniztasuna, intentsitatea, erantzukizuna, zikloak, unibertsitateko irakaskuntza-mota, zuzendutako doktorego-tesiak eta abar.

    Irakaskuntza-jardueraren kalitatea Jardueraren ebaluazio positiboa, irakaskuntzarako jatorrizko materiala, irakaskuntzako argitalpenak, irakaskuntza berrikuntzako proiektuak eta abar.

    Irakaskuntzaren arloko prestakuntzaren kalitatea: unibertsitateko irakasleak prestakuntza ematea helburu duten biltzarretan izandako partaidetza (entzule edo hizlari), irakaskuntzako zentroetan egonaldiak eta abar.

    Enpresetan, erakundeetan, ikerketako erakunde publikoetan edo ospitaletan izandako jarduera profesionalen kalitatea eta jarduera horietan emandako denbora (irakaskuntza eta ikerketaren arlokoak ez diren jarduerak): arduraldia, jardueraren ebaluazio positiboa eta abar.

    Merezimenduak aurkeztu eta epaimahairekin aztertzean egindako hitzaldiaren kalitate.

    Irakaskuntza-aldiak honakoen babesean aitortuak: abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretua, urriaren 17ko 209/2006 Dekretua eta martxoaren 4ko 41/2008 Dekretua.

    Lehiaketako 2. eta 3. probetan epaimahaiarekin batera merituak aztertzean egindako hitzaldiaren edukia eta azaltzeko modua, eta irakaskuntzako programaren edo ikerketa-proiektuaren originaltasuna izango dira kontuan balioespena egiteko.

c «Unibertsitatean Euskaraz Irakasteko Gaitasun Agiria» (EHUk emana); Euskal Filologia: 13,2.

c Administrazioko 4. hizkuntz eskakizuna: 13,2.

c EIT; Euskara teknikoa + ikasketak euskaraz; Irakasleen Unibertsitate Eskoletako euskal adarra: 13,2.

c EGA; D titulua; Hizkuntza Eskolako Agiria; Administrazioko 3. HE; Irakasleen 2. HE: 13,2.

c HABEko 12. maila; euskaraz ikasi izana (gutxienez % 50): 9,9.

c HABEko 11. maila; Euskara teknikoa: 9,24.

c HABEko 10. maila: 8,58.

c 2. HE, administraziokoa; 1 HE, irakasleena: 7,92

c HABEko 9. maila: 7,26.

c HABEko 8. maila: 5,94.

c Administrazioko 1. hizkuntz eskakizuna: 5,28.

c HABEko 7. maila: 4,62.

c HABEko 6. maila: 3,96.

c HABEko 5. maila: 3,3.

c HABEko 4. maila: 2,64.

c HABEko 3. maila: 1,98.

c HABEko 2. maila: 1,32.

c HABEko 1. maila: 0,66.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.