Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 20koa, Universidad del Paํs Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Idazkari nagusiarena, Kimika Zientzien Fakultatearen Arautegia EHAAn argitara dadila agintzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1644
  • Xedapen-zk.: 41
  • Xedapen-data: 2008/02/20
  • Argitaratze-data: 2008/03/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Unibertsitateak bere araubide propioa dauka erakundea antolatzeko, bere interesen defentsan aritzeko balio diona, Konstituzioak 27.10. artikuluan onartzen duen unibertsitateen autonomiatik eratorria. Araubide horri atxikita dago bere arauak egiteko erakundeak daukan ahalmena.

Ahalmen horrez baliatuta, Unibertsitateak bere Estatutuak dauzka, erakundearen antolaketaren ezaugarri berezi diren arlo eta organoak erregulatzen dituzten oinarrizko arauak. Eta Universidad del Paํs Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuetako 189. artikuluak dio ikastegi bakoitzak bere arautegia izango duela, Ikastegi Batzarrak egin eta Gobernu Kontseiluak onartu beharko duena.

2004ko martxoaren 12an argitaratu zen EHAAn otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena. Eta Lege horrek dio, 10. artikuluko bigarren atalean antolaketaren eta jarduteko moduaren gainean unibertsitate publikoko gobernu-organoek emandako estatutuak eta arauak, baita horien gaineko aldaketak eta orokorrean aplikatzekoak diren xedapenak ere, Esukal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, eta ez direla indarrean jarriko harik eta testuak oso-osorik argitaratu arte.

Gobernu Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak, bi mila eta zortziko otsailaren 12ko bileran, Kimika Zientzien Fakultatearen Arautegia onartzea erabaki zuen.

Aipaturikoa kontuan hartuta, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legeko 10. artikuluko bigarren atala betetzeko, ondokoa

Arautegi honen xedea gaur egun Kimika Zientzien Fakultatean dagoen egoera 2004ko urtarrilaren 12an EHAAn argitaratutako 322/2003 Dekretuak, abenduaren 23koak, onetsitako Universidad del Paํs Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Estatutuetako beharkizunetara egokitzea da; dekretuaren 185-191 artikuluek arautzen dute ikastegiei dagokiena. Bereziki, UPV/EHUko Idazkari Nagusiak 2005eko irailaren 1eko EHAAn argitaratutako eta 2005eko ekainaren 20ko Ebazpen bidez onetsitako UPV/EHUko Ikastegien Esparru Arautegian ezarritakoa betetzen du, Estatutuetako 189.1 artikuluak ezarritakoaren arabera, zeinek beren-beregi aurreikusten duen Gobernu Kontseiluak ikastegi bakoitzari bere Arautegia gauzatzeko aukera emango lioketen jarraibideak jasoko lituzkeen Esparru Araudia onetsiko duela, eta horixe da, beraz, inspirazio-iturria.

Ondorioz, arautegi honetan Kimika Zientzien Fakultatearen funtzionamendua zuzenduko duten jarraibideak jasotzen dira, eta estatutu-esparruaren baitan bere burua antolatzeko ahalmena beti errespetatu behar da. Arautegi hau gauzatzean, era berean, praktikan arautu beharra ikusi diren alderdiak ere jaso dira.

  1. – Kimika Zientzien Fakultatea, hezkuntza eta ikerketako zentro publikoa da, Universidad del Paํs Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusean dago. Egoitza Donostian du.

  2. – Kimika Zientzien Fakultatearen xedeak irakaskuntza eratzea eta antolatzea, koordinazio akademikoa planifikatzea eta gauzatzea eta unibertsitateko tituluak lortzeko kudeaketa administratiboa dira.

  3. – a) Kimika Zientzien Fakultateak I. eranskinean dauden irakaskuntzak koordinatzen eta ematen ditu.

    1. Edonola ere, Arautegi hau aldian behin eguneratuko da, ofizialki onartu ostean, Ikastegiak koordinatu eta emango dituen titulazioekin, Fakultateko Batzarrak onetsiko duen eranskin berezi baten bidez.

      Eranskin hori Arautegi hau argitara emango den bide eta prozedura bera jarraituz argitaratuko da.

  1. – Kimika Zientzien Fakultatea indarrean dagoen Legediaren arabera zuzenduko da: UPV/EHUren Estatutuen arabera (2004ko urtarrilaren 12ko EHAAn argitaratutako 322/2003 Dekretuaren, abenduaren 23koaren, bidez onetsitakoa), arautegi honen arabera (indarrean jartzen den unetik aurrera), arautegi honek aurreikusten ez dituen alderdi guztietan ordezkoa izango den UPV/EHUko Ikastegien Oinarrizko Arautegiko jarraibideen arabera (2005eko irailaren 1eko EHAA), eta aplikazio orokor eta adosgarriko gainerako Arautegiaren arabera.

  2. – UPV/EHUko Gobernu Kontseiluari egokituko zaio Arautegi hau eta dagozkion eranskinak onestea, nahitaezko legezkotasun txostenaren ondoren.

  3. – a) Kimika Zientzien Fakultatearen egoitza Fakultateko eraikinean bertan dago, eta egungo helbidea honako hau da:

    Manuel de Lardizแbal, 3

    20018 Donostia-San Sebastiแn

    1. Sailak, irakaskuntza eta ikerketa dutenak eta egoitza Ikastegian dutenak, 1. eranskinean agertzen dira.

      Ikastetxean irakaskuntzan jardun lezaketen beste sail batzuk, Arautegi honetako 1.3.b) artikuluan aipatzen den Eguneratze eranskinean sartuko dira.

      Era berean, eranskin berean sartuko dira, aurrera begira, Fakultatean kokatu ahal izango diren sailak, eta era horretara eguneratzeari eutsi egingo zaio.

    2. Irakaskuntzan eta ikerketan laguntzeko Kimika Zientzien Fakultatean dauden zerbitzuen zerrenda Arautegi honen eranskinean jasoko da, zein aldian-aldian eguneratuko baita.

  4. – Fakultateko kolektiboek bidezko jotzen dituzten kexak, erreklamazioak eta iradokizunak Dekanotza Taldera ahalik eta azkarren helarazi ahal izateko sistema Administrazio Prozedura Erkidean (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa) araututa dagoena da.

    Prozedurari ekiteko dagokion organoari zuzendutako idatzi bat aurkeztuko da Ikastegiko Idazkaritzan dagoen Ikastegiko Erregistroan.

    Pertsona edo talde interesdunak sinatutako idatzi hori dagokion organora igorriko du Zerbitzu horrek barrutik.

    Gaia ezargarri den arauak (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak) inposatzen duen bultzadaren eta azkartasunaren arabera tramitatuko da, eta ebazpena arrazoitua eta jakinarazia izango da.

  5. – Kimika Zientzien Fakultateak UPV/EHUren anagrama erabiliko du.

  1. – Kimika Zientzien Fakultatea hauek osatzen dute: ikastegiko kideek eta bertara lotutako gainerako langileek.

  2. – Hauek dira Kimika Zientzien Fakultateko kideak:

    1. Ofizialki ikastegira atxikita dauden irakasle guztiak, indarrean dagoen Irakasleen eta Ikertzaileen Lanpostuen Zerrendaren arabera.

    2. Ikastegian irakasten diren titulazio eta ikasketa ofizialetan matrikulatuta dauden ikasleek.

    3. Ikastegira atxikitako administrazio eta zerbitzuetako langileak, indarrean dagoen Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren Lanpostuen Zerrendaren arabera (A.Z.P.)

      Kimika Zientzien Fakultatera lotuta egongo dira, baina kide izateke, ikastegira atxikita egon gabe bertan eskolak ematen dituzten irakasleak, ikastegian egoitza daukaten sail edo institutuetako ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak, eta ikastegian zerbitzuak ematen dituztenak.

Hauek dira Kimika Zientzien Fakultatearen eginkizunak:

  1. Bai irakaskuntzari eta bai gestioari dagokionez, EHUko titulu akademiko ofizialak edo berezkoak antolatzea, bai eta bestelako espezializazio ikastaro, etengabeko prestakuntzako edo unibertsitate nahiz kultur hedakuntzako ikastaroak ere.

  2. Urtero irakats eskaintza egitea, EHUko ikasketa programazioaren arabera, bai eta ikasturte bakoitzerako ikasketa planak ere, titulazio bakoitzean eskolak ematen dituzten sail guztiekin koordinazioan.

  3. Ikasketa planak onetsi edo aldatzea proposatzea, eta EHUko beste organo batzuek halakorik proposatzen dutenean eta horrek berari eragiten dienean, ikasketa planak onetsi edo aldatzeko prozesuetan parte hartzea.

  4. Ikastegian ematen diren titulazioen funtzionamendu orokorra ebaluatzea.

  5. Irakasleen, administrazio eta zerbitzuetako langileen eta ikasleen eskubideak betearaztea eta bakoitzak bere eginbeharrak bete ditzan jagotea.

  6. Ikastegiaren aurrekontuko hornidura gestionatzea, atxikita dauzkan baliabideak administratzea eta langileak gidatzea.

  7. Ikastegiaren urteroko plana garatu eta betetzea.

  8. Urteroko memoria egitea.

  9. Hizkuntza plangintza orokorra garatu eta ikastegira egokitzea.

  10. Etengabeko hobekuntza bultzatzea, eta langileen trebetasun pedagogikoa nahiz prestakuntza eguneratzea.

  11. EHUko gainerako organoei laguntzea euren eginkizunak betetzen.

  12. Zientzia, teknika, arte eta giza zientzien arloko jarduerak bultzatzea, eta espezializazio nahiz unibertsitate hedakuntzarako ikastaroak sustatzea.

  1. Ikasketa plana, Ikastegiko Zerbitzuak eta administrazioa aurrera eramateko beharrezko diren langileak proposatzea eta eskatzea.

  2. Irakaskuntzan eta ikerketan laguntzeko zerbitzuak sustatzea eta kudeatzea, baita Legeak, Unibertsitatearen Arautegiak nahiz Estatutuek emandako beste guztiak ere.

  1. – Honako hauek dira ikastegiko gobernu, ordezkaritza eta administrazio organoak: Ikastegiko Batzarra, dekanoa edo zuzendaria, dekanordeak edo zuzendariordeak, idazkari akademikoa eta administratzailea.

  2. – Era berean, Kimika Zientzien Fakultatean gobernu, ordezkaritza eta administrazio organo osagarri hauek ere badaude:

    • Akademia Antolakuntzako eta Ikasketak Baliozkotzeko Batzordea (UPV/EHUren Estatutuetako 132. artikulua).

    • Konpentsazio Epaimahaia.

    • Euskara Batzordea (UPV/EHUren Estatutuetako 172. artikulua).

    • Laneko Arriskuen Prebentziorako Batzordea (31/1995 Legea, azaroaren 8koa).

    • Hauteskunde Batzordea (UPV/EHUko Hauteskunde Arautegi Orokorreko 9. artikulua).

    • Batzorde Ekonomikoa.

Ikastegiko organoak ondoko hauek dira: Ikastegiko Batzarra, Akademia Antolakuntzako Batzordea, Hauteskunde Batzordea eta arautegi honetan jasota dauden eta berezko eskumen erabakigarriak edo ordezkoak dituzten batzorde guztiak.

Fakultateko Batzarraren osakideak ondoko hauek izango dira: Dekanoa (batzarreko burua izango da), idazkari akademikoa (batzarreko idazkaria izango da), dekanordeak, administratzailea eta 20 osakide unibertsitateko lau kidegoen artean era honetan banatukoak:

  • % 54 unibertsitatearekin lotura iraunkorra duten irakasleak: 11 osakide.

  • % 15 bestelako irakasle eta ikertzaileak (funtzionario ez doktoreak barne): 3 osakide.

  • % 20 ikasleak: 4 osakide.

  • % 11 administrazio eta zerbitzuetako langileak: 2 osakide.

    Edonola ere, dekanoak egiten duen dekanotza taldearen izendapen proposamenak errespetatu egingo du Fakultateko Batzarreko kideen % 54 unibertsitearekin lotura iraunkorra duten irakasle izatea.

  1. – Ikastegiko Batzarra da Unibertsitateko Erkidegoak Ikastegian duen gobernu organo ohizkoa. Bertan hartutako erabakiek kide anitzeko eta kide bakarreko organo guztiak eta Ikastegiko pertsona guztiak lotesten dituzte.

  2. – Ikastegiko Batzarra funtzionamendurako bere Arautegiaren arabera zuzenduko da eta, kide hautetsiei dagokienez, lau urtez behin berrituko da; ikasleen ordezkaritza salbuespena izango da, urtero berrituko baita.

  3. – Ikastegiko Batzarreko kideak hautatzeko UPV/EHUko Hauteskunde Arautegi Orokorrean ezarritako prozedura eta Estatutuetan arau gisa ezarritakoa errespetatuko da.

  4. – Fakultateko Batzarrak ikastegiaren bizitza akademikoan eragina daukaten oinarrizko erabaki guztiak hartu behar ditu, batez ere honakoak:

    1. Fakultatearen arautegia prestatu eta Gobernu Kontseiluari proposatzea, hark onar dezan.

    2. Ikastegiko dekanoa hautatzea.

    3. Gobernu organoei irakasleen plantilan eta administrazio eta zerbitzuetako langileen plantilan dauden beharrizanak aurkeztea.

    4. Unibertsitateko planetan biltzen diren helburuak ikastegira egokitzeko plana onartzea.

    5. Hizkuntza normalkuntzako planak betetzeko eta plan horiei jarraipena egiteko ikastegiak dauzkan premien memoriak aurkeztea Campuseko Errektoreordetzari, hark errektoreari edo, hala dagokionean, Gobernu Kontseiluari bidera diezazkion.

    6. Ikastegiari atxikitako irakasle lanpostuen eskariez iritzia ematea.

    7. Ikasketa planak eta euren aldaketak egin eta proposatzea Gobernu Kontseiluari, bai eta titulazioak ezarri, aldatu eta kentzeko proposamenak ere.

    8. Irakasteko behar diren azpiegituren planak edo irakaskuntzan nahiz ikerkuntzan sortutako bestelako premien planak aztertu eta onartzea, kontuan hartuta ikastegiari atxikitako sail edo sail atalen iritzia.

    9. Ikastegiak eskaintzen dituen ikasketen kalitatea aldiro ebaluatuko dela bermatzea, eta unibertsitatearen zerbitzu publikoa hobetzeko neurriak proposatzea.

    10. Bere zereginak betetzeko egoki diren batzordeak eratzea.

    11. Irakasleen eta ikasleen ordezkaria izendatzea Campuseko Batzarrerako. Ikasleen ordezkaria izendatzeko proposamena ikastegiko Ikasleen Kontseiluak egingo du.

    12. Fakultateak, beharrezkoa izanez gero, bere esker ona adierazteko erabiliko dituen moduak zabaldu eta arautzea.

    1. Estatutuek eta beroriek garatzen dituzten arauek bere gain uzten dituzten gainerako eginkizun guztiak, edo EHUko beste gobernu organoek eskuordetzen dizkionak.

    2. Bereziki, behin arautegi hau onartuta, Fakultateko Batzarrak funtzionatzeko arauak egin ahalko ditu.

  5. – Fakultateko Batzarrak ohiko bilera bi egingo ditu, gutxienez, seihileko bakoitzean. Halaber ez-ohiko bilera izan daiteke Batzarreko kideen laurdenak ala eskatuko balu.

  6. – Ikastegiko Batzarrak ohiko bileran eztabaidatu eta bozkatuko ditu urteko memoria, eginkizun plana eta urteko txosten ekonomikoa. Dokumentu horiek dekano edo zuzendariak aurkeztuko ditu bileran. Memoria eta eginkizunen plana behin onartuta, Campuseko Batzarrari eta Gobernu Kontseiluari bidaliko zaizkio, jakitun egon daitezen.

  1. – Ikastegian jarduera akademikoa ahalik eta ongien antola dadin Fakultateko Batzarrari proposamenak egiteko eratuko da batzorde hau. Ikastegiko dekanoa edo honek bere ordez izendatzen duen pertsona izango da batzordeko burua, eta honako hauek izango dira gainerako kideak: 4 irakasle funtzionario doktore, egoitza Ikastegian duten eta irakaskuntzan diharduten 4 sailen ordezkari gisa; bestelako irakasleen taldeko 2 irakasle (baldintza gisa ezartzen da Ikastegiko sail desberdinetakoak izan daitezela); eta bi ikasle (horietako batek Hirugarren Ziklokoa edo Gradu-ondokoa beharko du izan). Kideetako bat idazkari izango da.

  2. – Ez da beharrezkoa izango Ikastegiko Batzarreko kide izatea batzorde horretako kide izan ahal izateko.

    Ordezkariak jarraian adierazten den bezala hautatuko dira:

    • Irakasle funtzionario doktore bana, 4 sailetako bakoitzak proposatuta.

    • 2 irakasle edo ikertzaile kontratatu, Ikastegiko Batzarreko haien ordezkariek proposatuta.

    • 2 ikasle, Fakultateko Ikasleen Kontseiluak proposatuta.

      Ordezkari horiek Ikastegiko Batzarrak berretsiko ditu.

  3. – Ikastegiko Dekanotzak bermatuko du Ikastegiko Bulegoak aholkularitza teknikoa emango diola batzordeari.

  4. – Akademia Antolakuntzako eta Ikasketak Baliozkotzeko Batzordeak, eskuordetuko zaizkion eginkizunez gain, ikasketak baliozkotzeko eta aukera askeko kredituak amortizatzeko ikasleek aurkeztuko dituzten eskariak ebatziko ditu, indarreko legeriari jarraiki. Batzordeak hartutako ebazpenen aurkako errekurtsoak Errektoreari aurkeztu ahal izango zaizkio.

  1. – Kudeaketa Akademikoaren Arautegia betez, Kimika Zientzien Fakultateak Konpentsazio Epaimahai bat izango du; epaimahaiaren buru dekanoa izango da, edota, hark bere ordez jarririko dekanordea.

  2. – Ikastegiko Idazkaritza Akademikoaren ardura duen pertsonak beteko ditu epaimahaiko idazkariaren zereginak, hitzarekin baina botorik gabe, eta, horiez gainera (buruaz eta idazkariaz gainera) ezagutza-alor desberdinetako Ikastegiko 6 irakaslek osatuko dute epaimahaia; Ikastegiko Batzarrak izendatuko ditu ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan.

  3. – Ez da beharrezkoa izango Ikastegiko Batzarreko kide izatea epaimahaian parte hartzeko.

  4. – Epaimahaiaren bileretan ikasle batek parte hartu ahal izango du. Ikastegiko Ikasleen Kontseiluak izendatuko du, eta hitza izango du baina botorik ez.

  5. – Epaimahaiaren erabakien aurkako errekurtsoak UPV/EHUko Gobernu Kontseiluko Konpentsazio Epaimahaiaren aurrean jarri ahal izango dira (epaimahai horren burua, errektoreak beren-beregi eskuordetuta, Ikasleen Errektoreordea da).

  1. – UPV/EHUko plangintza orokorraren barruan, eta Ikastegiko egoeraren arabera, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz eratuko da Kimika Zientzien Fakultateko Euskara Batzordea.

  2. – Batzordearen buru dekanoa edota honek bere ordez izendatzen duen pertsona izango da, eta 4 irakasle funtzionariok, irakasle edo ikertzaile kontratatu batek, 2 ikaslek eta AZPko kide batek osatuko dute.

  3. – Ez da beharrezkoa izango Ikastegiko Batzarreko kide izatea batzordeko kide izateko. Ikastegiko Batzarrak hautatuko ditu ordezkariak, honako irizpide honen arabera:

    • 4 irakasle funtzionarioak, Ikastegian diharduten eta egoitza Ikastegian bertan duten sailek proposatuta.

    • Irakasle eta/edo ikertzaile kontratatua (bat), kidegoak Ikastegiko Batzarrean dituen ordezkariek proposatuta.

    • 2 ikasleak, Ikastegiko Ikasleen Kontseiluak proposatuta (horietako batek Hirugarren Ziklokoa edo Gradu-ondokoa beharko du izan).

    • AZPren ordezkaria (bat), kidegoak Fakultateko Batzarrean dituen ordezkariek proposatuta.

  4. – Kideetako bat idazkari izango da.

  5. – Ikastegiko Dekanotza arduratuko da Euskara Errektoreordetzak aholkularitza teknikoa emango diezaion batzordeari.

  6. – Batzorde hau partaidetza eta aholkularitza organoa da, eta hartutako erabakiak Ikastegiko Batzarrak berretsiko ditu.

  1. – Laneko arriskuen identifikaziorako eta prebentziorako behar diren neurriak aztertu, ezagutu eta bete daitezen Ikastegiko Batzarrari proposamenak egiteko eratuko da batzordea. Batzordeko burua dekanoa izango da, edota honek bere ordez izendatzen duen pertsona bat, eta honako kide hauek ere izango ditu: ikastegiko sail desberdinetako irakasleen edo ikertzaileen 4 ordezkari, 2 ikasle (horietako batek Hirugarren Ziklokoa edota Gradu-ondokoa beharko du izan) eta AZPren bi ordezkari.

  2. – Ikastegiko administratzailea izango da batzordeko idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe, batzordeko kide hautatu ezean.

  3. – Batzordeko kideak Ikastegiko Batzarrak hautatuko ditu, norberaren kidegoak proposatuta.

  4. – Dekanotza arduratuko da UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuak aholkularitza eman diezaion batzordeari, eta Fakultateko Autobabeserako Taldearekin koordinatuta egon dadin.

  1. – Estatutuetako Seigarren Tituluan agindutakoari dagokionez, UPV/EHUko Hauteskunde Arautegi Orokorraren 9. artikulua betez, Kimika Zientzien Fakultateko Hauteskunde Batzordea eratuko da.

  2. – Kimika Zientzien Fakultateko hauteskunde batzordeko kideak honakoak izango dira:

    1. Dekanoa edo hark eskuordetutakoa (batzordeko burua izango da).

    2. Idazkaria (batzordeko idazkaria izango da).

    3. Bi irakasle: bata unibertsitateko kidegoetako funtzionario doktorea, eta bestea bestelako irakasle eta ikertzaileen taldekoa (biak ikastegiko batzarreko kideen artetik zozketaz aukeratuak).

    4. Ikasleen ordezkari bat, ikastegiko batzarreko kideen artetik zozketaz aukeratua.

    5. Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, ikastegiko batzarreko kideen artetik zozketaz aukeratua.

  3. – Hauteskunde batzordearen agintaldia lau urtekoa izango da. Ikasleen ordezkariak urtero-urtero aldatuko dira.

  4. – Hauteskunde batzordeko kideren bat hautagai bada, ordezkoa izendatu beharko da adierazitako prozedurari jarraiki. Hori egiterik ez badago, Fakultateko Batzarrak erabakiko ditu egin beharrekoak.

  5. – Hauteskunde batzordearen bileretarako deia batzordeburuak egingo du.

  6. – Batzordearen bilera baliozkoa izan dadin, gutxienez batzordeko hiru kide, presidentea eta idazkaria egon beharko dira bertan.

  7. – Bertaraturikoen botoen gehiengoaz hartuko dira erabakiak, eta, berdinketa dagoenetan, batzordeko buruaren botoak erabakiko du.

  8. – Ondoko hauek dira hauteskunde batzordearen eskumenak:

    1. Hauteskunde prozesuaren gestioa, deialdiari jarraituz.

    2. EHUko Hauteskunde Arautegi Orokorra garatzeko Hauteskunde Batzorde Nagusiak erabakitakoa edo batzorde horrek arautegiari buruz interpretatutakoa egitea.

    3. Hauteskunde prozesuari buruzko gainontzeko arautegia interpretatzea.

    4. Antzematen diren hutsuneak edo akatsak zuzentzea, xedapen egokien bidez.

    5. Hautesle errolda egitea, administrazioko zerbitzuek emandako zerrendak oinarri hartuta.

    6. Hautesle errolda argitaratzea.

    7. Hautesle errolda kontuan hartuta, zenbat hauteskunde mahai jarri behar diren erabakitzea; ikastegiko edo saileko atal bakoitzeko gutxienez mahai bat jarri beharko da.

    8. Hauteskunde mahaietako jarduerak zuzentzea eta koordinatzea.

    9. Hauteskundeko akta egitea, eta, behar denean, hautagaien behin betiko zerrenda aldarrikatzea, hauteskundeko behin betiko emaitzak ematea eta hautagai hautetsiak aldarrikatzea.

    10. Erreklamazioak ebaztea, galderei erantzutea eta irizpideak zehaztea, emandako eskumenen babesean.

    11. Boto txartel ofizialak egitea.

  9. – Hauteskunde batzordeak hartutako erabakien kontra gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio errektoreari.

  10. – Hauteskunde Batzorde Nagusiak (Estatutuetako 222.2. artikuluan jasoak) gainbegiratu egingo ditu hauteskunde batzordeak hartutako erabakiak, arautegi honen interpretazio irizpideak zehazteko; izan ere, gainontzeko hauteskunde mahaietan ere nahitaez ezarri beharko dira.

  11. – Fakultateko kideek Kimika Zientzien Fakultateko hauteskunde batzordeari galderak egin ahal izango dizkiote, idatziz edo ahoz. Galderaren arazoa oso premiazkoa izanik ezinezkoa bada batzordearen bilerarako deirik egitea, baina Hauteskunde Batzorde Nagusiak lehendik emandako erabakiren bat edo bestelako erabakiren bat egoerarekin bat badator, batzorde buruak edo idazkariak, erabaki horietan oinarrituta, behin-behineko erantzuna eman dezake. Edozelan ere, batzordeak egingo duen hurrengo bileran erantzuna zuzendu edo aldatu egin ahal izango da.

  1. – Ikastegian kudeaketa ekonomiko egokia izateko helburuarekin, Fakultateko Batzarrari informazioa emateko eta proposamenak egiteko, Kimika Zientzien Fakultateko Ekonomia Batzordea sortuko da. Batzordea kontsultarako izango da. Ikastegiko dekanoa izango du buru eta honakoek osatuko dute: egoitza Ikastegian bertan duten sailetakoak diren 4 irakasle funtzionario doktore; bestelako irakasle eta/edo ikertzaile bat; bi ikasle (horietatik bat hirugarren ziklokoa edo gradu-ondokoa); eta AZPren ordezkari bat.

  2. – Ikastegiko administratzailea izango da batzordeko idazkari, hitzarekin baina botorik gabe, eta, aldi berean, batzordeko aholkulari teknikoa izango da.

  3. – Beharrezkoa izango da Ikastegiko Batzarreko kide izatea Batzorde Ekonomikoan parte hartzeko, Ikastegiko Batzarrak baimendu ahal izango duen salbuespenezko egoeraren batean izan ezean.

    Ordezkariak Ikastegiko Batzarrak hautatuko ditu, honako hauek proposatuta:

    • Dagozkien sailek proposatuko dituzte 4 irakasle funtzionario doktoreak.

    • Ikastegiko Batzarreko dagozkien ordezkariek proposatuko dituzte gainerakoak.

  4. – Batzorde Ekonomikoak Jarduera Planaren bideragarritasuna ziurtatzeko beharrezko diren neurriak proposatuko ditu, bai eta aurrekontuaren araberako banaketa edo inbertsioetarako. Era berean, ekitaldi ekonomikoko kontuak aurkezten eta ematen dituen urteko txosten ekonomikoa aztertuko du Ikastegiko Batzarraren aurrean aurkeztu aurretik, eta bere irizpena emango du.

Kide anitzeko organoen funtzionamendu-araubidea kapitulu honetan jasota dauden arauetara -UPV/EHUren antolaketa berezitasunen kaltetan izan gabe- eta aplikazio orokor eta adosgarriko gainerako Araubidera, bereziki Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legera (30/1992 Legea, azaroaren 26koa) doituko da.

  1. – Bileretarako deiak ohikoak eta ezohikoak izango dira.

  2. – Bileretarako deiak, oro har, ohikoak izango dira. Ikastegiko Batzarrak ohiko bilera bi egingo ditu, gutxienez, seihileko bakoitzean.

  3. – Ezohiko bilera egingo da bileran aztertuko den gaiak hala eskatzen duenean eta, baita ere, arautegi aplikagarriak xedatutako kasuetan. Ezohiko bileretako aztergaien zerrendan ez dira agertuko gai hauek: aurreko akten onespena eta galde-eskeak.

  4. – Presazko bilerak ezohikoak izango dira eta deia gutxienez 24 ordu lehenago egin beharko da. Halakoetan, bilera egiteko arrazoia benetan premiazkoa dela onartu beharko da bileraren hasieran. Onartzen ez bada, bilera bertan behera geratuko da besterik gabe.

  1. – Kide anitzeko organoetako buruek egin behar dute kasuan kasuko organoaren bilerarako deia. Dena dela, kide anitzeko organoko kideen % 25ek hala eskatzen badute, bilerarako deia egin beharko da. Bilera ezohikoa izango da eta gehienera ere zazpi egun balioduneko epean egingo da, eskaera egiten denetik hasita.

  2. – Bilerarako deia organoko idazkariak bideratuko du, denbora nahikoarekin eta, edonola ere, bileraren data baino 72 ordu lehenago. Deialdian adieraziko da bilera non egingo den, zein ordutan, eta zeintzuk gai aztertuko diren bertan. Organoko kideek denboraz eskuratu beharko dituzte aztergaiei dagozkien dokumentuak eta, edonola ere, bileraren data baino 24 ordu lehenago.

  3. – Edonola ere, aztergaiak osatzen dituzten puntuak zehatz eta mehatz jasoko dira deialdian. Puntu horien artean agertu beharko dira organoko kideen % 10ek, gutxienez, idatziz eskatutakoak. Idatzia Zentruen Idazkaritzan aurkeztuko da dagokion organoko Idazkariari bideratua, eta gutxienez bilerako deiaren 72 ordu baino lehenago. Aztergaietan agertzen ez diren puntuei buruzko erabakirik ezingo da hartu; baina organoko kideen bi heren baino gehiago badaude bileran, eta botazioa eginda gehiengo absolutuak gaia premiazkoa dela uste badu, erabakia hartu ahal izango da.

  4. – Organoak jarduera daukan egoitzetan eta gainerako tokietan eman beharko da argitara deialdia, organoko kideei bilerarako deia egiten zaien egun berean, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

  1. – Kide anitzeko organoko kide izatea norberari dagokion ezaugarria da eta ezin da beste inoren gain utzi; honako egoeretan utziko dio organoko kide batek kide izateari (EHUren Estatutuetako 228. artikulua):

    1. Heriotza edo ezintasuna.

    2. Hauteskunde-prozesua baliogabetzea.

    3. Agintaldiaren amaiera.

    4. Dimisioa.

    5. EHUkoa, Fakultatekoa edo hautatu zenerako kidegoaren kidea izateari uztea.

    6. Hiru saiotara jarraian ez etortzea justifikaziorik gabe, edo sei saiotara, jarraian ez badira.

  2. – Organoa behin eratuta, hutsik geratuko diren lekuak kasuan kasuko zerrendetako ordezkoek beteko dituzte. Aipatutako irizpideari jarraitu ondoren bete gabe geratzen den plaza kopurua talde bateko kideen % 50 baino handiagoa edo organoko kideen % 30 baino handiagoa bada, hauteskunde partzialak egingo dira. Modu horretara hautatuak kide izango dira agintaldia amaitu arte.

  1. – Kide anitzeko organoetako kideek organoen bileretara joateko eskubidea eta joan beharra daukate, eta arautegi honek betearazten dizkien eginkizunak betetzekoa. Bileretara joateak unibertsitateko gainerako betebeharrak betetzetik salbuetsiko ditu organoetako kideak, baina kasuan kasuko organoek beharrezko neurriak hartuko dituzte betebehar horiek bete egiten direla eta zerbitzua eman egiten dela bermatzeko.

  2. – Kide anitzeko organoetako kideei ondokoa dagokie:

    1. Bilerako deia jasotzea, gai-zerrenda eta guzti, edonola ere bileraren data baino hirurogeita hamabi ordu lehenago. Gai-zerrendan agertzen diren gaiei buruzko informazioa epe horretan edota, gutxienez, 24 ordu lehenago egongo da kideen eskura.

    2. Bilkuretako eztabaidetan parte hartzea.

    3. Boto eskubidea gauzatzea eta boto partikularra formulatzea, bai eta botoaren zentzua eta botoaren arrazoiak adieraztea.

      Ezingo dira abstenitu botazioetan Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileak edo agintariak direlako kide anitzeko organoetako karguagatiko kideak direnak.

    4. Galde-eskeak egitea.

    5. Esleitutako zereginak betetzeko behar duten informazioa eskuratzea.

    6. Karguak berezko dituen bestelako zeregin guztiak betetzea.

  3. – Kide anitzeko organoko kideek ezingo dituzte beretu organoari dagozkion ordezkaritza-lanak, organoak berak, kasu zehatz bakoitzean, hartutako arau edo akordio baliodun batek berariaz esleitu ezean.

  4. – Kimika Zientzien Fakultateko kide anitzeko organoetako kideek beren eginkizunak aurrera eramateko beharrezkoa izan dezaketen informazioa eta dokumentazioa eskatu eta eskuratzeko eskubidea dute. Eskubide hori gautzeko aukera emango dien prozedura honako hau izango da:

    1. Ordezkariak organoaren idazkariari zuzenduko dio eskaria, zergatik aurkeztu duen arrazoituz.

    2. Idazkariak 72 orduren barruan erantzungo dio eskariari, eskatutako dokumentazioa igortzeko agindua emanez, edo txostenaren edo eskatutako informazioaren ikustaldi bat eginez.

    3. Eskaerak Ikastegiko erregistroan aurkeztuko dira, Arautegi honetako 2.4. artikuluak agintzen duen bezala. Dena den, bilkuretan ere egin daitezke eskariak ahoz, eta horiek Aktan jasota geratuko dira.

    4. Edonola ere, ordezkariak saiatuko dira informazio eskariak denboraz egiten, informazioa behar dutenerako helarazi ahal izan dakien.

  1. – Kide anitzeko organoak balioz eratzeko beharrezkoa izango da kideen gehiengo absolutua egotea bertan lehen deialdian; edo kideen heren bat, gutxienez, bigarren deialdian. Edonola ere, organoko Burua eta Idazkaria beti egon beharko dira edo, bestela, beren ordezkoak.

  2. – Lehenengo eta bigarren deialdiaren artean ordu laurdeneko tartea errespetatuko da.

  3. – Bigarren deialdian eratzeko beharrezko quoruma botazio orotan mantenduko da, eta, bozkatzeko, beharrezkoa izango da, beraz, kideen heren bat gutxienez bertan izatea.

  1. – Kide anitzeko organo bakoitzean honako zeregin hauek dagozkio organoko buruari:

    1. Organoaren ordezkari izatea.

    2. Ohiko eta ezohiko bilkuren deialdia erabakitzea eta aztergaien zerrenda zehaztea, kasuan kasu denbora nahikoarekin egindako gainerako kideen eskariak kontuan hartuta.

    3. Batzarrak zuzentzea, eztabaidetan moderatzaile gisa aritzea, eta, arrazoituta balego, batzarrak bertan behera uztea.

    4. Bere botoaren bidez berdinketak ebaztea, erabakiak hartu ahal izan daitezen.

    5. UPV/EHUren Estatutuak eta Legeak betetzen direla ziurtatzea.

    6. Organoak hartutako erabakien ziurtagiriak eta aktak onartzea.

    7. Organoaren buru izateak berezko dituen beste zeregin guztiak betetzea.

  2. – Kargua bete gabe balego, edo organo burua gaixorik edo kanpoan balego, edota legean aurreikusitako beste egoeraren bat gertatuko balitz, honako hauek izango dira haren lekua betetzeko irizpideak: maila handiena hierarkian, antzinatasun handiena eta nagusiena. Irizpideok hurrenkera horretan ezarriko dira kideen artean.

    Organoaren burua Fakultateko dekanoa bada (Fakultateko Batzarraren kasuan, esaterako), eta kanpoan edo gaixo balego, beren-beregi izendaturiko dekanordeak egingo lioke ordezkoa.

  1. – Kide anitzeko organoek idazkari bat izango dute, eta organoko kide bat izan ahal izango da.

  2. – Izendapena edo kargutik kentzea, edota, kargua hutsik dagoelako edo idazkaria kanpoan edo gaixo dagoelako aldi baterako ordezkatzea, organoaren buruak proposatuta egingo da.

  3. – Honako zeregin hauek dagozkio kide anitzeko organoaren idazkariari:

    1. Bileretara joatea. Hitza izango du baina botorik ez; organoko kide izanez gero, hitza eta botoa izango ditu.

    2. Organo buruak aginduta organoaren bileren deialdia egitea eta organoko kideen deiak egitea.

    3. Organoaren eta organoko kideen arteko komunikazio-ekintzak jasotzea: jakinarazpenak, datu eskaerak, zuzenketak edota bere eskumen liratekeen beste idatzi guztiak.

    4. Gaiei buruzko ebazpenak prestatzea, eta bilkuretako aktak idaztea eta egiaztatzea.

    5. Onetsitako akordioen, irizpenen eta kontsulten ziurtagiriak jaulkitzea.

    6. Idazkaritzak berezko dituen beste eginkizun guztiak.

  1. – Kide anitzeko organoko buruak bilera behar bezala antolatuko du eta, horretarako arrazoirik egonez gero, bertan behera utzi ahal izango du.

  2. – Eztabaidak aztergaiei jarraituz egingo dira. Dena dela, beharrezkoa izanez gero, kide anitzeko organoak bileraren ordena aldatzeko erabakia har dezake, organoko buruak proposamena egin ondoren.

  3. – Organoko buruak, beharrezko ikusten badu, eztabaidaren denbora mugatu ahal izango du, bai eta gaiaren botazioa egin aurretik egon daitezkeen parte hartzeen kopurua ere.

  4. – Kide anitzeko organoetako kideek aktan agerrarazi ahal izango dute euren botoa eta horren azalpena. Azalpen hori idatziz eman beharko dute botazioa egitean. Unibertsitateko beste organo batzuei egindako proposamenak badira, kideen boto partikularrak beti agerraraziko dira haiekin batera.

  5. – Kide anitzeko organoko buruak organoko kide ez diren pertsonak gonbidatu ahal izango ditu bileretara egoki deritzonean, aztergaietako punturen batekin zerikusia daukan iritzia edo informazioa eman diezaioten kide anitzeko organoari. Gonbidatuen izen-abizenak bilerako aktan jasoko dira, botoa emateko eskubidea izango ez duten arren.

  6. – Fakultateko edozein kidek eskubidea izango du kide anitzeko organoen bileratara joateko baimena organoaren buruari eskatzeko. Eskaera onartuz gero, joan daiteke, hitzarekin baina botorik gabe, eta hala agertuko da aktan.

  1. – Erabakiak hartu ahal izateko, emandako boto baliodunen artetik gehiengo soila behar izango da, Estatutuek, ikastegiaren arautegiak edo gainerako lege xedapenek beste gehiengoren bat eskatzen ez duten kasuetan izan ezik. Proposamen bakarra dagoenean, onartua izango da aldeko botoak kontrakoak baino gehiago badira. Bi proposamen daudenean, aldeko boto gehien lortzen dituena onartuko da. Proposamenak bi baino gehiago direnean, emandako botoen gehiengoa lortzen duena onartuko da; edo, lehenengo botazioan boto gehien lortu dituzten bi proposamenak hartuta, bigarren botazioan boto gehien lortzen dituena.

    Berdinketa izanez gero, berriro egingo da botazioa; eta hala ere berdinketa izanez gero, organoko buruaren kalitate botoak erabakiko du.

  2. – Botazioa isilpekoa izango da kide anitzeko organoko kideren batek eskatzen duenean. Dena dela, botazioa beti izango da isilpekoa pertsonei buruzkoa denean. Azken kasu honetan audientzia tramitea emango zaie.

  3. – Aurkako botoa ematen dutenek eta horretarako arrazoia azaldu, hala nola abstenitzen direnak, ez dute erantzukizunik izango kide anitzeko organoak hartutako erabakietan. Botazioa isilpekoa bada, interesatuak boto txartela emango dio organoko idazkariari botazioko unean eta, txartel horrekin batera, emandako botoaren arrazoia azaltzen duen testua. Boto txartela eta testua aktari erantsiko zaizkio.

  1. – Idazkariak bilerako akta egingo du. Aktak bileran bertan edo hurrengoan onartuko dira, eta hurrengo bilerako aztergaiei dagozkien dokumentuekin batera banatuko dira akten zirriborroak. Aktak, behin onartuta, idazkariak sinatuko ditu eta organoko buruak ontzat emango.

  2. – Aktan honako hauek jasoko dira nahitaez: bilerara etorri direnen eta etorri ez direnen zerrenda; aztergaien zerrenda; bileraren tokia eta eguna; bileran aztertutako puntuak; botazioak (nola egin diren) eta emaitzak; hartutako erabakien edukia eta, egokitzat ikusiz gero, arrazoiaren azalpen laburra.

  3. – Aktan boto partikularrak ere jasoko dira, kide anitzeko organoko kasuan kasuko kideek hala eskatzen badute. Kide anitzeko organoko edozein kidek eskatu ahal izango du bere parte hartzea edo proposamena hitzez hitz jasotzeko aktan. Horretarako, idatziz aurkeztu beharko du testua eskaera egin eta segituan edo, bestela, organoko buruak esango duen moduan (besterik jakinarazten ez bada, 24 orduren barruan).

  4. – Kide anitzeko organoko kideek aktan aldaketak egiteko proposamenak egin ahal izango dituzte akta onartzeko unean. Idazkariak proposatu den aldaketa egiaztatuko du, eta gehiengoak aldeko botoa ematen badu, onartu egingo da.

  5. – Kide anitzeko organoa aldatu baino lehen bilera bat egin beharko da onartzeke dauden akta guztiak onartzeko. Bilera hori egitea ezinezkoa gertatzen bada, akten zirriborroak bidaliko zaizkie kide anitzeko organoko kide zirenei eta hamar eguneko epea emango zaie erreklamazioak egiteko. Ez bada aurkezten erreklamaziorik esandako epearen barruan, aktak onartutzat emango dira; Erreklamaziorik aurkeztu gero, kide anitzeko organo aldatuak egingo duen lehen bileran onartu beharko dira aktak.

  6. – Ikastegiaren iragarki-taulan adieraziko da aktak, behin onartuta, non emango diren argitara eta ikastegiko kideek non eskuratu ahal izango dituzten kontsultetarako, beti ere pertsonen intimitatea babestuz.

  1. – Idazkariak kide anitzeko organoak hartutako erabakien fede emango du eta ziurtagiriak egingo ditu.

  2. – Hartutako erabaki zehatzei buruzko ziurtagiriak bilerako akta onetsi aurretik egin ahal izango dira, gero akta onestearen kaltetan izan gabe. Hartutako erabakien ziurtagirietan, akta onartu aurretik egiten badira, beren-beregi jasoko da egoera hori.

  3. – Interes zilegi baten titulartasuna egiaztatzen dutenek, kide anitzeko organo baten idazkariarengana jo ahal izango dute akordioen ziurtagiria egin diezaien. Eskaera horren prozedura Arautegi honen 19.4 artikuluan aurreikusitakoa izango da.

  4. – Fakultate Batzarrak hartutako erabakiak Fakultateko iragarki-taula instituzionalean emango dira argitara.

  5. – Erabakiak gehienera ere hiru egun balioduneko epean argitaratuko dira, eta pertsonen intimitatea behar bezala babestuta. Organoko buruak eta idazkariak ziurtatu beharko dute hartutako erabakiak argitara ematen direla eta gutxienez hilabete egongo direla argitaratuta jendaurrean. Izan ere, epe horren barruan aurkeztu ahal izango zaio errekurtsoa errektoreari.

  6. – Aipatutakoaz gain, pertsonei buruzko erabakiak jakinarazi egin beharko zaizkie interesatuei. Erabakiak jakinarazpena egiten den unetik aurrera izango ditu ondorioak. Jakinarazpena Administrazio Prozeduraren Legean xedatutako moduan egingo da.

  7. – a) Jakinarazpen guztiak hamar eguneko epean bidali beharko dira, egintzaren ebazpena eman den egunetik hasita. Jakinarazpenak erabakiaren testua oso-osorik eduki beharko du, eta honakoak adierazi beharko ditu: ea behin betikoa den edo ez administrazio bidean, jar daitezkeen helegiteak, zein organori aurkeztu behar zaizkion eta jartzeko epea, interesatuek egoki deritzen beste edozein errekurtso jartzeari uko egin gabe.

    1. Jakinarazpenek, testu osoa edukita ere, aurreko atalean aurreikusitako baldintzaren bat bete gabe utziko balute, jakinarazpen horiek eragina izango dute interesatuek ekintzak egiten dituzten egunetik aurrera, hain zuzen ere ekintza horiekin agerian geratzen denean interesatu horiek erabakiaren edukia edo norainokoa edo jakinarazpenaren edo erabakiaren egintza ezagutzen dutela; edo bestela, interesatuek dagokion helegiteren bat jartzen duten egunetik aurrera.

    2. Aurreko atalean ezarritakoari kalterik egin gabe, eta prozedurek dirauten gehiengo epearen barruan jakinarazteko betebeharra betetzen dela argi uzteari begira bakarrik, nahikoa izango da gutxienez erabakiaren testu osoa duen jakinarazpena, eta baita jakinarazteko ahalegina ere, behar bezala egiaztatua.

  1. – Kide anitzeko organoak hartutako erabakiek onartzen direnetik aurrera izango dituzte ondorioak, erabakian bertan beste ezer adierazi ez bada behintzat. Erabakiak publikoak dira eta unibertsitateko kasuan kasuko organoak jakinaren gainean jarriko dira.

  2. – Arautegi honetako 5. artikuluan aipatzen diren kide anitzeko organoek hartzen dituzten erabakien kontra gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio errektoreari, hilabeteko epean.

  1. – Dekanoa Fakultateko kide bakarreko gobernu, ordezkaritza eta administrazio-organoa da.

  2. – Unibertsitatearekin lotura iraunkorra duten eta ikastegiari atxikirik diren irakasleen artean hautatzen du Kimika Zientzien Fakultateko Dekanoa Fakultateko Batzarrak, eta errektoreak izendatzen du.

  3. – Kimika Zientzien Fakultateko dekanoa Fakultateko Batzarrak hautatuko du.

  4. – Errektoreak izendatu ondoren hasiko da Kimika Zientzien Fakultateko Dekanoa bere eginkizunak betetzen. Agintaldia lau urtekoa izango da.

  1. – Dekanoak arrazoi hauengatik utziko du kargua:

    1. hilez gero.

    2. Legezko ezintasuna izanez gero.

    3. Dimisioa aurkeztuz gero.

    4. Fakultateko kide izateari utziz gero.

    5. Agintaldia amaituz gero.

    6. Fakultateko Batzarrak zentsura-mozioa onartuz gero.

  2. – Aurreko atalean aipatzen den zentsura-mozioa Fakultateko idazkaritzan aurkeztu behar da, Fakultateko Batzordearen kideen % 20ek gutxienez sinatuta. Zentsura-mozioak bete beharrekoa betetzen dela egiaztatu ondoren, Dekanoak Fakultateko Batzarrerako deia egingo du 72 orduko epean. Zentsura-mozioa aurkeztu zeneko 15 egunetako epean bilduko da Fakultateko Batzarra. Zentsura-mozioa sinatu duen batzarkide batek hasiko du eztabaida, mozioa defendatuz. Zentsuratuak erantzuteko aukera izango du ondoren, eta bukatzeko, hitza eskatzen duten Fakultateko batzarkideekitz egin ahal izango dute, aldeko eta kontrako txandetan.

    Batzarkideen aldeko botoen kopurua kontrakoen kopurua baino handiagoa denean, zentsura-mozioa onartua izango da. Fakultateko Batzarrak mozioa onartzen badu, dekanoak bere kargua utzi beharko du berehala.

  3. – Zentsura-mozio bat onartzearen kasuan izan ezik, eta ahal den kasuetan, dekanoak jardunean jarraituko du dekano berria izendatu arte.

  4. – Dekanoa gaixorik edo kanpoan balego, izendapenean beren-beregi zehaztutako Dekanordeak egingo lioke ordezkoa. Halako izendapenik ez balego, Fakultateko Batzarrak izendatuko du ordezkoa egingo duen Dekanotza taldeko kidea. Fakultateko Batzarreko burua, kasu honetan, antzinatasun handieneko kidea izango da. Sei hilabete baino gehiago emango balitu gaixorik edo kanpoan, jarduneko Dekanoak hauteskundeetarako deia egingo du hilabeteko epean.

  5. – Fakultatean kide bakarreko organo bat ere ez balego, kategoria eta antzinatasun handiena daukan Fakultateko arduraldi osoko irakasleak hartuko lituzke bere gain Dekanoaren zereginak. Irakasle horrek dekanoa aukeratzeko hauteskundeetarako deia egin beharko luke, gehienez ere sei hilabeteko epearen barruan.

  1. – Errektoreak irakaskuntza-lanetik salbuetsi ahal izango du Dekanoa, neurri batean edo erabat.

  2. – Agintaldia amaituta, eskubidea izango du irakaskuntza-lanetik beste urtebetez salbuetsita egoteko, irakaskuntzaren eta ikerketaren arloko gaiak eguneratzeko. Horretarako, gutxienez hiru urte izan beharko dituzte emanda karguan.

  1. – Hauek dira Kimika Zientzien Fakultateko ikastegiko dekanoaren eginkizunak:

    1. Ikastegiko ordezkaria izatea eta ikastegiari atxikitako langile guztien zuzendaritza funtzionala izatea.

    2. Ikastegiaren jarduera guztiak gidatu, koordinatu eta gainbegiratzea.

    3. Ikastegiko kide anitzeko organoetako buru izatea.

    4. Fakultateko Batzarraren, gobernu organo orokorren eta campus bakoitzeko organoen jarraibideak aplikatzea eta haien erabakiak betetzea.

    5. Errektoreari bere eskumeneko izendapenak proposatzea.

    6. Fakultateko Batzarrari urteko memoria eta plana aurkeztea.

    7. Dagozkion zerbitzu teknikoekin koordinaturik, ikastegiko leku guztien higiene eta segurtasuna bermatzea, eta horretarako behar diren neurriak hartzea.

    8. Ikastegiko kideen eskari eta proposamenak bideratzea.

    9. Ikastegiaren ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza bultzatzea.

    10. Ikastegiari eragiten dioten arauak betetzen direla zaintzea, bereziki zerbitzuen funtzionamendu egokiari dagozkionak eta diziplina akademikoarekin zerikusia daukatenak, EHUren Estatutuetako 102.2. eta 103.2. artikuluetan adierazitako moduan.

    11. Tokiak esleitzea ikastegian diharduten sail, institutu eta zerbitzuei, Ikastegiko Batzarrak onartuko dituen irizpideez bat. Era berean, ikastegiko azpiegitura erabiltzean lehentasunak zeintzuk diren erabakiko du.

    12. Lankidetza eta koordinazio programak adostea sailekin irakaskuntza eta ikerketa jardueretarako, eta sailen arteko eta arloen arteko ikerlanak bultzatzea.

    1. Gainerako gobernu organoek eskuordetzan ematen dizkioten gainerako eginkizunak, edo unibertsitateari buruzko legeriak, Estatutuek edo beroriek garatzen dituzten arauek esleitzen dizkiotenak eta beren-beregi beste organo batzuei esleituta egon barik, ikastegiarekin zerikusia daukatenak.

  2. – Era berean, ikastegiko dekano edo zuzendariak lankidetza hitzarmenak sinatuko ditu, Gobernu Kontseiluak emandako jarraibideei eutsiz.

  1. – Ikastegiko dekanotza taldeko burua dekanoa izango da eta honako hauek osatuko dute taldea: dekanordeek eta idazkari akademikoak.

  2. – Ikastegiko dekanotza taldeak laguntza eman behar dio dekanoari bere zereginetan, batez ere honako hauetan:

    • titulazioetan irakasten diren gaien irakaskuntza koordinatzeko lanean;

    • ikasketa planak eguneratzeko zereginean, modu horretara gizartearen premiei hobeto erantzun ahal izateko;

    • ikasleen laneratzea bultzatzeko eginkizunean;

    • ikasleek kanpoan egiten dituzten praktikak gainbegiratzeko zereginean, bai eta beste unibertsitate batzuetako pareko titulazioetako ikasleekin egiten diren trukeak ere, esparru akademikoari dagokionez;

    • irakats plangintza behar bezala gauzatzen dela zaintzeko zereginean, bai eta titulazioetako irakaslanean gertatutako gorabeherak eta erreklamazioak ebazteko gestio lanean ere;

    • titulazioen irakats kalitatea sustatzeko lanean;

    • ikastegiko jarduera guztietan etengabeko hobekuntza bultzatzeko lanean.

  1. – Errektoreak, dekanoak proposatuta, dekanordeak izendatuko ditu, behar diren baldintzak betetzen dituzten ikastegiko arduraldi osoko irakasleen artetik.

  2. – Dekanordeek dekanoak eskuordetzen dizkien eginkizunak beteko dituzte, eta euren izendapenean zehazten diren arloen zuzendaritza hartuko dute. Eskuordetze horien berri emango zaio Fakultateko Batzarrari eta, horrez gain, argitara emango dira.

  3. – Dekanordeen kopurua ez da izango EHUko Ikastegien Oinarrizko Arautegiko dagokion eranskinean jasotako irizpideak aplikatuta ateratzen den kopurua baino handiagoa.

  4. – Honakoak izango dira kargua uzteko arrazoi: dimisioa, heriotza, ezintasun legala, ikastegiko kide izateari uztea edo errektoreak hala erabakitzea, dekanoak proposatuta.

  5. – Dekanoak dekanotza taldean gertatuko aldaketen berri emango du Fakultateko Batzarraren hurrengo bileran.

  1. – Errektoreak irakaslanetik salbuetsi ahal izango ditu dekanorde eta idazkariak, gehienez ere arduraldiaren erdiraino.

  2. – Agintaldia amaituta, eskubidea izango dute irakaslanetik beste sei hilabetez salbuetsita egoteko, irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren alorrean eguneratu ahal izateko. Horretarako, gutxienez hiru urte izan beharko dituzte emanda karguan.

  1. – Idazkari akademikoa errektoreak izendatu du, dekanoak proposatuta. Idazkaria jardunean dagoen arduraldi osoko irakasle bat izango da.

  2. – Honakoak izango dira kargua uzteko arrazoi: dimisioa, heriotza, ezintasun legala, EHUko kide izateari uztea edo errektoreak hala erabakitzea, dekanoak proposatuta.

Hauek dira ikastegiko idazkari akademikoaren eginkizunak:

  1. Idazkari moduan aritzea Fakultateko Batzarrean, eta, betetzen duen karguagatik, dagokion gainerako batzordeetan; eta organo horien bileretako aktak idatzi eta zaintzea.

  2. Fakultateko Batzarrerako deia egitea, dekanoaren agindua jaso ondoren.

  3. Gobernu, ordezkaritza eta administraziorako kide anitzeko organoen ekintza eta erabakien fede ematea eta egiaztagiriak egitea, hala erabakienak nola bere aurrean gertatzen diren ekintza eta jazoera guztienak edo ikastegiko dokumentazio ofizialean jasota daudenenak ere.

  4. Ikastegiko erregistro orokorraren funtzionamendua bermatzea, unibertsitateko Idazkaritza Nagusiak emandako arautegi eta irizpideei jarraiki.

  5. Fakultateko Batzarrak hartuko dituen erabakien berri ematea unibertsitateko kasuan kasuko gobernu organoari.

  6. Oro har, laguntza ematea Fakultateko dekanoari; eta, baita ere, ikastegiko idazkari akademikoari dagozkion gainerako eginkizunak betetzea.

  1. – Errektoreak irakaslanetik salbuetsi ahal izango du ikastegiko idazkari akademikoa, gehienez ere arduraldiaren erdiraino.

  2. – Agintaldia amaituta, eskubidea izango du irakaslanetik beste sei hilabetez salbuetsita egoteko, irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren alorrean eguneratu ahal izateko. Horretarako, gutxienez hiru urte izan beharko ditu emanda karguan.

  1. – Ikastegiko zerbitzu ekonomiko eta administratiboen burua administratzailea izango da.

  2. – Administratzaileak menpekotasun funtzionala izango du dekanoarekiko eta ikastegiko administrazio eta zerbitzuetako langileak zuzendu eta koordinatzeko lanak beteko ditu. Horrez gain, ikastegiko organoen erabakiak betearaziko ditu berari dagokion eremuan eta aipatutako zerbitzuen funtzionamenduaz arduratuko da.

  3. – Ikastegiko administratzaileak eguneratuta izango du ikastegiari atxikitako ondasunen zerrenda, eta zerrenda eguneratu hori urtero aurkeztuko dio Fakultateko Batzarrari, ontzat eman dezan. Ondoren unibertsitateko Gerentziara igorriko da. Era berean, laguntza teknikoa emango dio dekanotza taldeari ikastegiaren urteko premien memoria prestatzeko lanean. Memoria hori ontzat eman beharko du Fakultateko Batzarrak.

  1. – Kimika Zientzien Fakultateko dekano kargua betetzeko, hauteskundeak egingo dira. Horretarako, kargu hori hutsik geratu eta hilabeteko epean, Fakultateko Batzarraren ezohiko bilerarako deia egingo da, hauteskundeen deialdia erabakitzeko eta hauteskunde egutegia zehazteko.

  2. – Baldin eta ezinezkoa izango balitz Fakultateko Batzarra eratzea, jardunean dagoen dekanoa bera edota ordezko duen dekanordea izango litzateke eskuduna, UPV/EHUko Errektoretzak aurretik hala erabakita, eta dekanorderik izan ezean errektorea bera.

  1. – Hauteskundeetarako deia egingo duen erabakian jasota egongo da zein izango den hauteskunde eguna, eta izan ere, erabakia argitaratu eta gutxienez hogeita hamar (30) egunera eta gehienez hirurogei (60) egunera izango da, hauteskunde batzordeak kontrako erabaki arrazoiturik eman ezean.

  2. – Erabaki horretan bertan hauteskunde egutegia jasoko da eta ondoko hauek zehaztuko ditu:

    1. hautagai zerrendak aurkezteko epea.

    2. behin-behineko hautagai zerrendak aldarrikatzeko eguna.

    3. hautagai zerrendak inpugnatzeko epea.

    4. behin betiko hautagai zerrendak aldarrikatzeko eguna.

    5. bozketa eguna.

    6. behin-behineko emaitzak aldarrikatzeko eguna.

    7. behin-behineko emaitzak inpugnatzeko epea.

    8. behin betiko emaitzak aldarrikatzeko eguna.

  1. – Ikastegiko dekano kargurako hautagai zerrendak unibertsitateko Erregistro Orokorrean (Ikastegiaren Idazkaritzan) aurkeztuko dira. Idatzia Fakultateko Hauteskunde Batzordeko buruari zuzenduko zaio eta epea hamar egunekoa izango da hauteskundeetarako deia egiten duen erabakia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

  2. – Ikastegiko dekano kargurako hautagai zerrendari gobernu organoaren egitura eta programa erantsi beharko zaizkio.

  3. – Hautagai zerrenda horiek Ikastegiko Batzarreko kideen % 10aren babesa izan beharko dute.

  4. – Fakultateko Hauteskunde batzordeak egiaztatu egin beharko du hautagai bakoitzak baldintzak betetzen dituela, egon daitezkeen inpugnazioak ebatziko ditu eta bost eguneko epean, gehienez ere, hautagaiak aldarrikatuko ditu. Era berean, hautagai zerrenden boto txartel ofizialak egingo ditu. Gainera, jarduneko dekanoari jakinaraziko dio, epe horretan bertan, zein izan diren onarturiko hautagai zerrendak; dekanoak bidaliko dizkie Fakultateko Batzarreko kideei eta interesatuei.

  5. – Hautagai izateak hauteskundeko emaitzak onartzea dakar, eta, garaile izanez gero, karguari dagozkion eginkizunak onartzea.

  1. – Kimika Zientzien Fakultateko dekanoa Fakultateko Batzarrean egindako bozketaren bidez aukeratua izango da. Bozketa horretan, Hauteskunde Batzordeak egindako boto-txartelak erabiliko dira.

  2. – Boto-txartel horietan hautagai bakar baten izena agertu beharko da, eta, hortaz, aldarrikatzen den hautagai zerrenda bakoitzarentzat txartel-eredu bat egingo da. Boto zuria emateko aukera ere izango da.

  1. – Fakultateko Batzarraren ezohiko bilkura hauteskundeak deitzeko akordioan adierazitako egunerako deituko da.

  2. – Gai-zerrendan puntu bakarra jasoko da, dekanoaren hautaketa, alegia, eta bileran behar adina denbora gordeko da hautagaien programak azaltzeko eta Dekanotza taldearen egitura aurkezteko. Taldekideak hautagaiarekin joan ahal izango dira eta azalpenetan parte hartu ahal izango dute.

  3. – Batzarreko kideek galderak egiteko txanda bikoitza gordeko dute; galderak hautagai zerrenda bakoitzak egindako azalpenari eta programari buruzkoak izango dira.

  4. – Era berean, hautagai bakoitzak ondorioak azaltzeko txanda bat izango du bukaeran.

  5. – Batzarreko buruak araututako etenaldi bat egin ondoren, botazioen txandari ekingo zaio. Edonola ere, Fakultateko Batzarra balioz eratzeko eskatzen den presentzia beharko da. Quorumari eutsi egin beharko zaio botazio guztietan, eta, hartarako, botazio-txanda bakoitzean Batzarrerako sarbidea itxi egingo da; era horretara botaziorako quoruma osatu duten batzarkideek bakarrik eman ahal izango dute botoa, batzarreko buruak txanda bakoitzean deia egin ondoren.

    Era berean, botazioan egon ahal izango dira hautagai zerrenda bakoitzak izendatutako ikuskatzaileak. Horiek Batzarreko buruarekin lankidetzan aritu ahal izango dira botazioan sor litezkeen gorabeherak konpontzeko.

  6. – a) Hautagai bat baino gehiago dagoenean, hautetsia izango da, lehenengo txandan, boto baliodunen gehiengo osoa lortzen duena. Inork lortuko ez balu boto kopuru hori, bigarren botazioa egingo da, baina horretan bakarrik lehiatu ahal izango dira lehen botazioan boto gehien lortu duten hautagai biak. Bigarren txanda honetan boto gehien lortzen duena izango da hautetsia.

    1. Hautagai bakarra dagoenean, baiezko edo ezezko botoa emango da, eta lehenengo txandan hautetsia izango da, baldin eta gehiengo osoak aldeko botoa eman badu; bigarren txandan, ostera, nahikoa izango da aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izatea.

    2. Berdinketa izanez gero, berriro egingo da botazioa. Hala ere berdinketa izanez gero, ondokoak izango dira dekanoa edo zuzendaria aukeratzeko irizpideak: maila akademiko handiena; kategorian antzinatasun handiena; nagusiena. Irizpideok hurrenkera horretan ezarriko dira.

    3. Nahiz eta hautagai bat baino gehiago izan edo bakar bat, dekano hautetsia aldarrikatzeko nahitaezkoa izango da Fakultate Batzarreko kideen laurdenak aldeko botoa ematea.

  7. – Hautagairik ez badago edo botazioko emaitzetan ez bada lortu aurreko zenbakian adierazitako baldintza, beste hauteskunde prozesu bat irekiko da. Egoera errepikatuz gero, Fakultateko Batzarrak erabakiko du nola beteko den kargua.

  1. – Fakultateko Batzarreko idazkariak errektoreari jakinaraziko dio nor izan den hautetsia, hark izendapena egin dezan, gehienez 20 eguneko epearen barruan.

  2. – Dekanoen agintaldia lau urtekoa izango da. Gehienez, bi agintaldi egin daitezke segidan.

  3. – Ikastegiko dekanoak kargua utziz gero, haren proposamenari jarraituz izendatutako kargu akademiko guztiek ere utziko dute kargua, baina jardunean jarraituko dute harik eta titular berriak izendatu arte.

Kimika Zientzien Fakultateak bere helburuak betetzeko eta jarduerak aurrera eramateko, behar beste langile izango ditu, eta EHUko aurrekontu orokorrean sail berezituak; autonomiaz gestionatuko ditu sail horiek.

EHUk urtero zehaztuko du ikastegiaren aurrekontuko hornidurarako emango duen diru sail orokorra, baina aurrekontuko hornidurak beste osagai hauek ere izango ditu:

  1. Burutzen dituen zereginen etekin garbiak.

  2. Jasotzen dituen diru laguntzak, kasuan kasuko diru laguntzarako zehaztuta dauden baldintzen arabera.

  3. Modu agerian eta beren-beregi egiten dizkioten dohaintza eta legatuak, eman zaizkion baldintza berberetan.

  4. Zientzia, teknika edo arte lanak egiteko edo espezializazio ikasketak emateko nahiz prestakuntzarako jarduera bereziak egiteko kontratuetatik sortutako diru sarreretatik dagokien zatia.

  1. – Kimika Zientzien Fakultatearen jarduera ekonomikoa EHUren sarrera eta gastuen aurrekontu bakar, publiko eta orekatuan xedatutakoaren arabera eramango da aurrera, eta EHUko aurrekontuak betetzeko arauetan ezarritakoari jarraiki.

  2. – Ikaskegiak EHUren aurrekontu orokorrean agertzen ez diren bestelako baliabideak baditu, dekanotza taldeak jakinaren gainean jarriko du Gerentzia eta, ondoren, baliabide horiek ikastegiaren aurrekontuko zati moduan gastatzeko proiektua aurkeztu du Fakultateko Batzarrean, ontzat eman dezan.

Arautegi hau berritzeko ekimena, Dekanoari edo Batzarreko kideen % 25ari dagokie, modu berdinean. Horretarako, testu alternatiboa edo gehigarria idatziz aurkeztu beharko da erregistroan, eta proposamengileak identifikatu beharko dira. Dekanoak ezohiko Fakultateko Batzarra deituko du berrikuntza horri buruzko erabakia hartzeko, gehienez hilabeteko epean, ekimena aurkezten denetik kontatzen hasita.

Berrikuntza emandako botoen gehiengo osoarekin onartu beharko da, eta Gobernu Kontseiluari aurkeztuko zaio, honek behin betiko onar dezan, nahitaezko legezkotasun kontrola igaro ondoren.

  1. – Kimika Zientzien Fakultatean Ikasle Kontseilua eratuko da. Salbu eta bere arautegiak bestelakorik xedatzen ez badu, pertsona hauek osaturik egongo da: ikastegiko ikasleek Fakultateko Batzarrean dituzten ordezkariak eta Unibertsitateko Klaustroan dituzten ordezkariak.

  2. – Kimika Zientzien Fakultateko ikasleen Kontseiluko kideak izan daitezke talde bakoitzeko ordezkariak, bere arautegi espezifikoan hala jasota badago. Arautegi horrek hautaketarako prozesua eta bermeak ezarri beharko ditu.

  3. – Bere konstituziorako Kimika Zientzien Fakultateko Dekanotzak abenduan deituko ditu, Fakultateko Batzarrean eta Klaustroan ikasleen ordezkariak berritu eta gero, bi organo horietan behin betiko aldarrikatutako ikasleen ordezkariak; edo, behar izanez gero, hautetsiak, kasuan kasuko arautegian ezarritakoaren arabera.

  4. – Bileran jarriko da presidentea hautatzeko kandidaturak aurkezteko epea, bai eta bozketa eguna ere. Fakultateko Ikasle Kontseiluko kide guztiak izan daitezke hautagaiak eta denak izango dira hautesleak.

  5. – Ikasle Kontseiluko presidente izateko kandidaturarekin, idazkari bat ere aurkeztu beharko da. Hautagai-zerrenda horiek idatziz aurkeztuko dira erregistro orokorrean (ikastegian bertan), ikastegiko dekanoari zuzenduta. Dekanoak egiaztatuko du hautagai-zerrendek baldintza guztiak betetzen dituzten, eta, betez gero, argitara emango ditu.

  6. – EHUko Ikasle Kontseiluaren Arautegiak UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluko presidenteari onartzen dizkion eskumenak baliatuko ditu Fakultateko Ikasleen Kontseiluko presidenteak.

  7. – EHUko Ikasle Kontseiluaren Arautegiak UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluko idazkariari onartzen dizkion eskumenak baliatuko ditu Fakultateko Ikasleen Kontseiluko idazkariak.

  8. – Fakultateko Ikasleen Kontseiluak UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluan izango duen ordezkaria bere kideen artetik aukeratuko du. Ordezko bat ere hautatu beharko da.

Arautegi honek EHAAn argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

  1. – Kimika Fakultateak ondoko titulazioak koordinatzen eta ematen ditu:

    • Kimika Zientzietako lizentziatura

    • Kimikako lizentziatura

  2. – Kimika Zientzien Fakultatean irakas-jarduna duten Sailen zerrenda:

    • Polimeroen Zientzia eta Teknologia

    • Kimika Aplikatua

    • Kimika Organikoa I

    • Materialen Fisika

    • Euskal Filologia

    • Ingeles eta Alemaniar Filologia

    • Geodinamika

  3. – Irakaskuntzan eta ikerketan laguntzeko Kimika Zientzien Fakultatean dauden zerbitzuen zerrenda:

    • Ikastegiko Liburutegia

      E.M.N.ko zerbitzua

    • Mikroskopia Elektronikoko zerbitzua

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.