Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko urtarrilaren 8koa, Graduko eta Graduondoko Ikasketetako errektoreordearena, graduko titulazioen mapa egin eta onartzeko prozedura eta titulazio horiek irakasteko baimena emateko prozedura zehazteko arautegia onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 26
  • Hurrenkera-zk.: 740
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/01/08
  • Argitaratze-data: 2008/02/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak (apirilaren 12ko 4/2007 legeak aldatutakoa) dio, bai arrazoiak azaltzeko atalean bai 87. artikuluan, neurriak ezarri behar direla apurka-apurka, Europako Unibertsitate Eremuan sartze aldera. Aipamen hori ez dagokio soilik administrazio zentralari, autonomikoei ere badagokie; eta, baita ere, unibertsitateei, indarrean dagoen arautegian zehaztutako moduan.

Euskal Herriaren eskumen eta lege espezifikoen esparrura mugatuta, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legean egiten da ikasketen integrazio-prozesuari buruzko aipamena. Izan ere, oinarrizko printzipio gidarietako bat da Europako Unibertsitate Eremua eratzen parte hartzea eta bertara biltzea, eta euskal unibertsitate-sistema Europan eta munduan sustatzea.

Horrez gain, UPV/EHUren Estatutuetako 124.2 artikuluak dio neurriak hartuko direla Europako Unibertsitate Eremuan erabat sartu ahal izateko, hala nola unibertsitateko tituluen eta diplomen ulergarritasuna bermatzeko neurriak. Horretarako, kredituak transferitzeko Europako sistemaren arabera neurtuko dira tituluak eta diplomak, legezko prozedurei jarraiki.

Unibertsitateko ikasketen erreforma-prozesuari ekiteko prozedura orokorra urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren bidez (2007-10-30eko BOE) zehaztu da; Estatu osorako balioko duena.

Dena den, erreforma horri heltzeko orduan UPV/EHU ez da hutsetik abiatuko. Izan ere, azken urteotan zehar UPV/EHUko Ikastegietako Irakaskuntzaren Berrikuntzarako Programa (IBP), Europako Kreditua Ezagutzeko Aholkularitza Programa (KREDIargi) eta Kreditua Ezartzeko Jarraipen Programa (KREDIjarraipen) gauzatu ditu.

Halaber, Graduko eta Graduondoko Ikasketetako Errektoreordetzak ikasketa horiekin zerikusia duten hainbat unibertsitate-forotan parte hartu du eta bilerak egin ditu ikastegietako dekano eta zuzendariekin, 1393/2007 Errege Dekretua indarrean jartzeak ekarriko zituen aldaketen berri emateko, Europako Unibertsitate Eremuaren egiturara egokitze aldera.

Esperientzia horiei esker lortutako informazioan oinarrituz, arautegi hau prestatu da, gure unibertsitatean Graduko Ikasketak aldatzeko prozedura arautuko duena.

Arautegi horren Proposamena, Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordeak ontzat eman zuen 2007-11-08an egindako bileran.

Gobernu Kontseiluak 2007ko azaroaren 29ko bileran onartu zuen aipatutako arautegia eta, horren ondorioz, Akademia Antolakuntza eta Doktoregoko Batzordeak ahalmena dauka arautegia garatuko duten arau osagarriak emateko. Bestalde, gestioaren ardura daukan errektoreordearen gain uzten da arautegia ezartzean sor daitezkeen gorabeherak interpretatu eta ebazteko ahalmena.

Aipatutako guztia kontuan hartuta, eta Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeko 10.2 artikuluak dioena betetzeko (2004ko martxoaren 12ko EHAA), honakoa,

GOBERNU KONTSEILUAK 2007-11-29an

Graduko eta Graduondoko Ikasketetako Errektoreordetza

  1. – Sarrera.

    Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikak (apirilaren 12ko 4/2007 legeak aldatutakoa) dio, bai arrazoiak azaltzeko atalean bai 87. artikuluan, neurriak ezarri behar direla apurka-apurka, Europako Unibertsitate Eremuan sartze aldera. Aipamen hori ez dagokio soilik administrazio zentralari, autonomikoei ere badagokie; eta, baita ere, unibertsitateei, indarrean dagoen arautegian zehaztutako moduan.

    Aipatutako legearen garapenaz bat, urtarrilaren 21eko 55/2005 Errege Dekretuak (unibertsitateko ikasketen egitura zehaztu eta unibertsitateko graduko ikasketa ofizialak arautzeko dena) zehaztu egin du lege hartan iradokitako norabidea; hau da, Europako Unibertsitate Eremuaren gidalerroetara egokitu du unibertsitate-ikasketa ofizialen egitura, hain zuzen ere graduko ikasketena.

    Euskal Herriaren eskumen eta lege espezifikoen esparrura mugatuta, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legean egiten da ikasketen integrazio-prozesuari buruzko aipamena. Izan ere, oinarrizko printzipio gidarietako bat da Europako Unibertsitate Eremua eratzen parte hartzea eta bertara biltzea, eta euskal unibertsitate-sistema Europan eta munduan sustatzea.

    Bestalde, legean bertan garatzen da agindu hori, zehatz esanda 47. artikuluan: unibertsitateen gainean eskumenak dituen sailak eta unibertsitateek ikasketa-planak egiterakoan neurri batzuk sustatu eta bultzatuko dituzte, betiere indarrean dauden arauak beteta. Neurri horietako bat da, hain zuzen ere, ikasketa-planak Europako titulu-esparruko eskakizunetara egokitzea, tituludunek Europar Batasunean mugitzeko aukerak izan ditzaten, eta aldi berean Europako kreditu-sistema bereganatzeko.

    Horrez gain, UPV/EHUren Estatutuetako 124.2 artikuluak dio neurriak hartuko direla Europako Unibertsitate Eremuan erabat sartu ahal izateko, hala nola unibertsitateko tituluen eta diplomen ulergarritasuna bermatzeko neurriak. Horretarako, kredituak transferitzeko Europako sistemaren arabera neurtuko dira tituluak eta diplomak, legezko prozedurei jarraiki.

    Graduko titulu berriek egungo titulazioak (Diplomatura, Arkitektura eta Ingeniaritza Teknikoak; Lizentziatura, Arkitektura eta Ingeniaritzak) erabat aldatzea eskatzen dute. Izan ere, tituluak birdefinitzeaz gain, ikasketen egitura eta antolaketa ere aldatu egingo dira, eta baita ikasleek titulazio bakoitzerako zehaztuta dauden gaitasun akademikoak beregana ditzaten ezarritako metodologia ere, Dublingo deskriptoreek lehenengo ziklo honetarako ezarritakoarekin bat.

    Berregituraketak unibertsitateko titulazio guztietan izango du eragina. Beraz, orain abiatuko den erreforma-prozesuak gaur egun 1, ziklokotzat, 1. eta 2. ziklokotzat eta soilik 2. ziklokotzat jotako titulu guztiei eragingo die.

    Graduko ikasketen helburua ikasleek prestakuntza orokorra jasotzea, diziplina batean edo gehiagotan, eta lanean aritzeko prestatzea da. Horrela, bada, ikasleek ikasketetan zehar bereganatu beharreko gaitasun orokorrak eta espezifikoak eta titulua emateko exijitu daitezkeenak zehaztu egin behar dira. Gaitasun horiek ebaluatzeko modukoak izan behar dira eta, gutxienez, oinarrizko gaitasun hauek bermatu beharko dituzte:

    1. Ikasleek, bigarren hezkuntza orokorretik abiatuta, ikasketa alor jakin bati buruzko ezaguerak izan eta horiek ulertzen dituztela frogatzea. Testuliburu aurreratuetan oinarritzen bada ere, ikasketa alor horren abangoardiari buruzko ezaguerekin loturiko zenbait alderdi barne hartzen ditu.

    2. Ikasleak gai izatea beren ezaguerak lan-jardunean aplikatzeko, era profesionalean, eta beren ikasketa alorrarekin zerikusia duten argudioak emanez eta defendatuz eta arazoak ebatziz egiaztatu ohi diren gaitasunak bereganatzea.

    3. Ikasleak gai izatea datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko, gizarteari, zientziei edo etikari loturiko gai nabarmenei buruzko gogoeta egin eta iritzia eman ahal izateko.

    4. Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak azaldu ahal izatea, adituei nahiz adituak ez direnei.

    5. Ikasleek ondorengo ikasketei autonomia handiz ekiteko beharrezko trebetasunak garatu izana.

      Unibertsitateko ikasketen erreforma-prozesuari ekiteko prozedura orokorra urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren bidez (2007-10-30eko BOE) zehaztu da; Estatu osorako balioko duena.

      Dena den, erreforma horri heltzeko orduan UPV/EHU ez da hutsetik abiatuko. Izan ere, azken urteotan zehar UPV/EHUko Ikastegietako Irakaskuntzaren Berrikuntzarako Programa (IBP), Europako Kreditua Ezagutzeko Aholkularitza Programa (KREDIargi) eta Kreditua Ezartzeko Jarraipen Programa (KREDIjarraipen) gauzatu ditu.

      Programa horiez gain, UPV/EHUk, aipatutako 1393/2007 Errege Dekretuan zehaztutako autonomiaren babespean, bere arauak onartu beharko ditu, kasu honetan, Graduko Ikasketen erreformari nola heldu erabakitzeko.

      Beraz, bada, arautegi honetan bi lan-fase desberdin ezarri nahi dira: lehenengoa, Titulazioen Mapa prestatu eta onartzeko; eta, bigarrena, Titulazio Horiek Irakasteko Baimena tramitatzeko. Baina uste dugu komenigarria dela bi faseok aldi berean eramatea aurrera, ikastegiek aipatu ditugun KREDIargi, KREDIjarraipen eta IBP programen baitan egindako lana kontuan izanda.

      Titulazioen mapan jaso egingo dira titulazio bakoitzaren datu orokorrak eta oinarrizkoak, baina ikastegi bakoitzak egin beharko du irakatsi nahi dituen titulazioei buruzko gogoeta orokorra. Titulazio horiek irakasteko baimenerako, berriz, aipatutako 1393/2007 Errege Dekretuak eskatutako datuak emango dira, eta baita, unibertsitateen autonomian oinarrituz, UPV/EHUk berak bere titulazioen ikasketa-planetan sartzea erabakitzen dituen eskakizunak ere. Besteak beste, aipatzekoak dira honako hauek: batetik, Euskararen Plan Gidariaren aurreikuspenak (eskaera behar adinakoa denean, graduko ikasketa guztiak euskaraz eskaintzea eta ikasleen prestakuntza linguistikoa bermatzeko graduko titulazioetan hautazko irakasgai bi ezartzea) eta, bestetik, Plan Estrategikoan jasota dauden helburuak (hala nola, UPV/EHU emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen aitzindari izan dadin egindako aurrerapenak, UPV/EHUren erantzukizun sozialari buruzkoak, etab.).

  2. – Titulazioen Mapa.

  1. – Prozesu honen helburua da definitzea unibertsitateak ikastegi bakoitzean irakatsi nahi dituen Graduko Titulazioak, titulazio horiek irakasteko baimena eskatu baino lehenago eman beharreko urrats gisa.

  2. – Titulazioen mapa Gobernu Kontseiluak onartuko du, eta Autonomia Erkidegoak baimenduko. Mapa horretan definituko dira ikastegiek irakatsi nahi dituzten graduko titulazioak.

Zuzendaritza-taldeak proposatuta, ikastegi-batzarrak bertako titulazioen mapa landuko duen batzordea onartuko du eta horretarako egokitzat jotzen dituen kideak izendatuko ditu.

  1. – Graduko tituluak zuhaitz-egituraren bitartez diseinatuko dira: X:Y, X = guztientzako komunak diren mailen kopurua izango da eta Y = graduko titulu desberdinen kopurua. Kontuan hartuko da, gainera, ikasleen eskariekin bat etortzea, gizarteak goi mailako prestakuntzari dagokionez dituen premiak asetzeko balio izatea, eskaintza elebidun-eleaniztunarekin bateragarria izatea, ikasleen barne-mugikortasuna (UPV/EHUko ikasketen artekoa) erraztea eta kanpo-mugikortasuna bultzatzea (Erasmus, SICUE-Seneca, etab.).

  2. – Batzordeak titulazioen maparen aurreproiektua prestatuko du, zuhaitz-egitura izango duena. Bertan titulazioak jasoko dira, baldin eta ikastegiak titulazio horiek emateko behar beste baliabide badauka (irakats baliabideak eta baliabide akademiko eta materialak) artikulu honetako 4. atalean, orientazio moduan, zehaztutako ratioaren arabera. Aurreproiektu horrek ikastegi-batzarraren onarpena beharko du.

  3. – Proposatzen duten titulu bakoitzeko datu hauek aurkeztuko dituzte (datuok IV. eranskin gisa agertzen diren inprimakietan jasoko dira). Gai hori kudeatu behar duen errektoreordearen esku utziko da horiek eguneratzea.

    1. Tituluaren izena.

    2. Tituluaren jakintza-adarra (I. eranskinean aipatutakoen artean aukeratu).

    3. Zuhaitz-egitura. 240 kredituen banaketa, mailaka (1., 2., 3. eta 4.).

    4. Tituluaren justifikazioa:

    1. – Tituluaren interes akademikoa, zientifikoa eta profesionala.

    2. – Titulua eskuratuko dutenen prestakuntza-profila.

    3. – Espero diren edo lortu nahi diren gaitasun akademiko eta profesionalen zerrenda.

    4. – Kanpoko praktikak, hala badagokio.

    5. – Unibertsitatetik kanpo egindako txostenak, proposamena bermatzen dutenak.

    6. – Tituluak Europako Unibertsitate Eremu barruko beste titulazio parekagarri batzuekin daukan lotura.

    7. – Tituluak gaur egungo edo etorkizuneko graduondoko ikasketekin daukan lotura.

    1. Espezialitateak/minor, hala badagokio.

    2. Espero den ikasle kopurua, titulu, maila eta espezialitate/(minor) bakoitzeko.

  4. – Ikastegiek proposatzen dituzten titulu multzoei dagokienez, memorian bertan datu hauek gehitu beharko dituzte:

    1. Irakats Betebeharrak/Ikasle kopurua (IB/IK) ratioa.

      Irakats Betebeharrak: ikastegi bakoitzak proposatutako titulua edo titulu multzoa emateko beharrezkotzat jotzen den kreditu kopurua. Kalkuluak egiterakoan kontuan izango da, hala badagokio, ikasketak hizkuntza ofizial batean edo bietan emango diren.

      Ikasle kopurua: titulu eta maila guztietan eta arduraldi osoan ikasten arituko diren ikasleen kopurua. Oinarri gisa, azken hiru ikasturteetan ikastegian ikasketak hasi dituzten ikasleen batez besteko kopurua (IKb) kontuan hartuko da.

      Ondoren, formula honen bidez kalkulatuko da: IK=IKb x 1,20 x 4.

      Erreferentzia modura, gomendatzen diren IB/IK ratioen taula jaso da, esperimentaltasun mailaren arabera sailkatua:

      Grado experimentalidad ED/NE

      1 1,75

      2 1,60

      3 1,45

      4 1,30

    2. Eskura dauden baliabide materialak eta zerbitzuak (tokiak, instalazioak, laborategiak, ekipamendu zientifiko, tekniko edo artistikoa, liburutegia eta irakurgelak, teknologia berriak, etab.) prestakuntza-jarduerak egingo direla bermatzeko egokiak diren justifikatzea.

Ikastegi-batzarrek onartutako proposamenak kasuan kasuko campusaren errektoreordetzara bidaliko dira, hark aztertu eta irizpen arrazoitua presta dezan. Irizpenean ikastegiek aurkeztutako aurreproiektuaren egokitasuna eta bideragarritasuna aztertuko da. Campuseko batzarrak irizpen horri buruzko iritzia emango du, eta Graduko eta Graduondoko Ikasketetako Errektoreordetzara igorriko da.

  1. – Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordeak hiru campusetan ontzat eman diren proposamenak aztertuko ditu. Aipatutako batzordeak, Akademi Antolakuntzako Azpibatzordearen txostena jaso ondoren, proposamenak bateratu eta titulazio horiei buruzko proposamen arrazoitua landuko du, unibertsitate barruko eta kanpoko adituei txostenak eskatu ondoren (hala badagokio).

  2. – Proposamen hori ikastegietara bidaliko da, egokitzat jotzen dituzten oharrak egin ditzaten.

  3. – Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordeak, ikastegien alegazioak eta Akademi Antolakuntzako Azpibatzordearen txostena ikusita, titulazio-maparen behin betiko aurreproiektua idatziko du. Berau Gobernu Kontseiluari aurkeztuko zaio, iritzia eman dezan.

Gobernu Kontseiluaren erabakia Gizarte Kontseiluari aurkeztuko zaio, eta ondoren Eusko Jaurlaritzari bidaliko, hark onar dezan.

  1. – Titulazioak irakasteko baimena ematea.

  1. – 1393/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraiki, titulazio-mapan onartutako titulazioak irakasteko baimena ematea unibertsitateek egin beharreko izapidea da, ondoren Unibertsitateen Kontseiluak espedientea egiaztatu, titulua Unibertsitate, Ikastegi eta Tituluen Erregistroan sartu eta Eusko Jaurlaritzak horien ezarpena baimendu ahal izateko.

  2. – Graduko titulazioen ikasketa-planak egiteko ekimena kasuan kasuko ikastegiei dagokie. Horretarako, dagozkion batzordeen bidez, arautegi honetako 13. artikuluan aipatzen den espedientea prestatuko dute.

Zuzendaritza-taldeak proposatuta, ikastegi-batzarrak espedientea prestatuko duen batzordea onartuko du. Espediente hori arautegi honetako 13. artikuluan definitutakoa da. Aipatutako batzordeak 8. artikulu honetan zehaztuko den osaera izango du, egoera hauetako bakoitzean:

  1. – Gaur egun duten izenari eutsita, oraingo titulazio baten egokitzea dakarten graduko tituluak.

    Titulazioak irakasteko baimena tramitatzeko espedientea prestatuko duen batzordeari dagokionez, ikastegietako dekano eta zuzendariek aukera hauetako bat proposatuko diete euren batzarrei: jatorrizko titulazioaren IBP programan jasota dagoena izatea, horren ordezkaritza bat, edo ondorengo atalean definituko den osaera izango duena. Azken kasu horretan, egokituko den titulazioaren koordinatzailea batzordeko kideetako bat izan beharko da.

  2. – UPV/EHUn izen berria izango duten graduko tituluak.

    Batzordeburua: dekanoa, zuzendaria, edo hark bere ordez izendatzen duen pertsona.

    Batzordekideak: 7-11 kide, honela banaturik:

    • AZPko 1, ikastegiko idazkaritzakoa, kudeaketa akademikoarekin zerikusia izango duena.

    • Ikastegiko ikasle 1 edo 2.

    • Ikastegian irakaskuntza duten sailen ordezkariak. Aukeratutako pertsonak ikastegiari atxikita egon behar dira. Batzordeburuak deitutako bileran, sailek beraiek hautatuko dituzte euren ordezkariak, harik eta ikastegiak ezarritako kideen gehieneko kopurura heldu arte.

      Idazkaria: batzordekideetako bat idazkari izendatuko da.

  3. – Ikastegi batean baino gehiagotan irakatsiko diren graduko tituluak.

    1. Ikastegi batean baino gehiagotan irakatsiko diren graduko titulazioen ikasketa-plana prestatzeko tramiteak egiten hasi baino lehen ikastegi horiek prozesuari ekiteko ados jarri behar dira. Horietako bat proposamenarekin ados ez badago, ekimena hartuko duen zuzendariak Graduko eta Graduondoko Ikasketetako Errektoreordetzari jakinaraziko dio 15 eguneko epean, Gobernu Kontseiluak titulazioen mapa onartzen duenetik hasita.

    2. Ikastegi batean baino gehiagotan irakatsiko diren titulazioek baldintza hauek bete beharko dituzte:

      1. – Izen bera izatea.

      1. – Enborrezko irakasgaiek izen bera izatea, bai oinarrizkoek bai titulazioaren berezkoak direnek, eta kreditu kopuru bera izatea.

      1. – Espezialitateak/minorrak eratzeko balio duten hautazko irakasgaiak desberdinak izan daitezke ikastegi bakoitzean.

    3. Titulazio horien batzordea honela osatutako egongo da:

      Batzordeburua: dekano bat, zuzendari bat edo haiek beren ordez izendatzen duten pertsona; eragindako ikastegien artetik hautatuko da.

      Batzordekideak: 7-11 kide, honela banaturik:

      • Ikastegietako dekanoak, zuzendariak edo haiek beren ordez izendatzen duten pertsona, batzordeburua izan ezik.

      • AZPko 1, ikastegietako baten idazkaritzakoa, kudeaketa akademikoarekin zerikusia izango duena.

      • Ikasle 1 edo 2.

      • Ikastegian irakaskuntza duten sailen ordezkariak. Aukeratutako pertsonak ikastegiari atxikita egon behar dira. Batzordeburuak deitutako bileran, sailek beraiek hautatuko dituzte euren ordezkariak, harik eta ikastegiak ezarritako kideen gehieneko kopurura heldu arte.

        Idazkaria: batzordekideetako bat idazkari izendatuko da.

  4. – Eragindako ikastegietako batzarrak arduratuko dira honako hauek onartzeaz: 8. artikulu honetan definitutako batzordeen osaera eta kideak, eta baita kide titularrak ordezkatzeko modua ere.

  1. – Ikastegi bakarrean irakatsiko diren titulazioak.

    Batzordea titulazioak irakasteko baimena tramitatzeko espedientea prestatzeaz arduratuko da. Titulazio horiek titulazioen mapan baimendutakoak izan beharko dira; ikastegi-batzarrak onartuko du mapa hori. Eskatzen den titulazio bakoitzari dagokionez, arautegi honetako 13. artikuluan adierazten diren datuak aurkeztuko dira.

  2. – Ikastegi batean baino gehiagotan irakatsiko diren titulazioak.

    Titulazio bera hainbat ikastegitan irakatsi arren, horren baimena tramitatzeko espedientea, arautegi honetako 13. artikuluan definitutakoa, ikastegi bakoitzak bere aldetik tramitatu beharko du.

Ikastegi-batzarrek onartutako proposamenak kasuan kasuko campusaren errektoreordetzara bidaliko dira, hark aztertu eta titulazio-eskaerei buruzko memoriaren inguruan txosten arrazoitua egin dezan. Campuseko batzarrak txosten hori bidaliko du Graduko eta Graduondoko Ikasketetako Errektoreordetzara.

  1. – Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordeak hiru campusetan ontzat eman diren proposamenak aztertuko ditu. Aipatutako batzordeak, Akademi Antolakuntzako Azpibatzordearen txostena jaso ondoren, proposamenak bateratu eta ikasketa horiei buruzko proposamen arrazoitua landuko du, unibertsitate barruko eta kanpoko adituei txostenak eskatu ondoren (hala badagokio).

  2. – Proposamen hori ikastegietara bidaliko da, egokitzat jotzen dituzten oharrak egin ditzaten.

  3. – Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordeak, ikastegien alegazioak eta Akademi Antolakuntzako Azpibatzordearen txostena ikusita, ikasketen behin betiko proposamena idatziko du. Ondoren, Gobernu Kontseiluari aurkeztuko zaio proposamen hori, bere iritzia eman dezan.

Gobernu Kontseiluaren erabakia Gizarte Kontseiluari, Eusko Jaurlaritzari eta Unibertsitateko Irakaskuntza Koordinatzeko Kontseiluari bidaliko zaie, berau onartu eta Unibertsitate, Ikastegi eta Tituluen Erregistroan sartzeko.

  1. – 1393/2007 Errege Dekretuaren eranskinean titulazioak irakasteko baimena tramitatzeko espedientea definitzen da. Espediente hori agiri hauez osatuta egongo da:

  1. Tituluaren deskribapena: izena, unibertsitate eskatzailea, ikastegi arduraduna, irakaskuntza mota (bertaratzekoa, erdi-bertaratzekoa, etab.), ikasle berrientzako plaza kopuruari dagokionez lehenengo lau urteetarako estimazioa, etab.

  2. Proposaturiko tituluaren justifikazioa: beronen interes akademikoa, zientifikoa edo profesionala azaltzea, etab.

  3. Helburuak: ikasleek bereganatu beharreko gaitasun orokorrak eta espezifikoak. Gaitasun horiek ebaluatzeko modukoak izan behar dira.

  4. Ikasleen sarrera eta onarpena: matrikula egin aurretiko informazio-sistemak, ikasleak hartu eta bideratzeko prozedurak, sartzeko baldintza edo proba bereziak, matrikulatutako ikasleak lagundu eta bideratzeko sistema, kredituak transferitu eta aitortzea, etab.

  5. Ikasketen plangintza (ikasketa-plana): gaien izena, kreditu kopurua, denbora-antolamendua eta irakasgaiak hautazkoak edo nahitaezkoak diren. Horrez gain, 240 kredituak nola banatuko diren adieraziko da, honako hauen arabera: oinarrizko gaiak, nahitaezkoak, hautazkoak, kanpoko praktikak (hala badagokio) eta gradu-amaierako lana. Atal honen xehetasunak arautegi honetako 15. artikuluan azaltzen dira.

  6. Pertsonal akademikoa: Proposatutako ikasketa-plana aurrera ateratzeko behar diren eta lanerako moduan dauden irakasleak eta bestelako giza baliabideak.

  7. Baliabide materialak eta zerbitzuak: Eskura dauden baliabide materialak eta zerbitzuak (tokiak, instalazioak, laborategiak, ekipamendu zientifiko, tekniko edo artistikoa, liburutegia, etab.) planifikatutako prestakuntza-jarduerak egingo direla bermatzeko egokiak diren justifikatzea.

  8. Espero litezkeen emaitzak: graduazio-tasaren, ikasketen uzte-tasaren eta eraginkortasun-tasaren aurreikuspenak, eta baita ikasleen aurrerapenak eta emaitzak baloratzeko prozedura ere.

  9. Kalitatea bermatzeko sistemak: ikasketa-planaren kalitatea bermatzeko sistemaren arduraduna, irakaskuntzaren eta irakasleen kalitatea ebaluatu eta hobetzeko prozedura, kanpoko praktiken eta mugikortasun-programen kalitatea bermatzeko prozedura, etab.

  10. Ezarpen-egutegia: titulua ezartzeko kronograma, lehendik zeuden ikasketak egiten ari diren ikasleak ikasketa-plan berrira egokitzeko prozedura (hala badagokio) eta proposatzen den titulua dela-eta desagertuko diren ikasketak.

  1. – Espediente hori prestatzerakoan, IBP programaren bidez landutako informazioa aztertu eta, egokitzat joz gero, informazio hori espedienteari gehitu beharko zaio.

  2. – Ikastegiek espediente horiek gestionatuko dituzte, GAUR aplikazioko modulu baten bidez, graduko ikasketen arloan eskumena duen errektoreordeak ezarriko duen prozedurari jarraiki.

  1. – Unibertsitateko ikasketa ofizialak ikasketa-planetan gauzatuko dira. Ikasketa-plan horiek unibertsitateek egingo dituzte, Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatuko ditu, eta baimena kasuan kasuko autonomia-erkidegoak emango du.

  2. – Ikasketa-planek 240 kreditu izango dituzte. Bertan ikasleak bereganatu beharreko prestakuntza teoriko eta praktiko guztia jasoko da: jakintza-adarraren oinarrizko ezaugarriak, nahitaezko edo hautazko gaiak, mintegiak, kanpoko praktikak, zuzendutako lanak, gradu-amaierako lana edota bestelako prestakuntza-jarduerak.

  3. – Graduko ikasketetan, gradu-amaierako lan bat egin eta defendatu beharko da.

  4. – Graduko titulu bakoitza jakintzaren adarretako bati baino ez zaio lotuko. Adar horiek I. eranskinean jasota daude. Diziplina anitzetako tituluen kasuan, adar nagusiari lotuko zaio.

  5. – Ikasketa-planak, gutxienez, oinarrizko prestakuntzako 60 kreditu eduki behar ditu. Horietatik 36, behintzat, titulua atxiki nahi den jakintza-adarrari dagokionez II. eranskinean zehaztutako gaietako batzuei loturik egon beharko dira. Gai horiek irakasgai bezala aurkeztu beharko dira eta ikasketa-planaren lehen erdian eskainiko dira.

  6. – Oinarrizko prestakuntzako gaietako gainerako kredituak (60ra bitartekoak) II. eranskinean aipatutako adar bati edo batzuei loturik egon beharko dira. Edo bestela, beste gai batzuei loturik egon daitezke, baldin eta ikasleen hasierako prestakuntzarako oinarrizkoak direla edo zeharkakoak direla egiaztatzen bada.

  7. – Ikasketa-planetako irakasgaiek kreditu kopuru hauek izango dituzte:

    1. Oinarrizko irakasgaiek 6 kreditu, gutxienez.

    2. Oinarrizko irakasgaiek 6 kreditu, gutxienez.

    3. Hautazko irakasgaiek 6 kreditu izatea gomendatzen da, eta ez dituzte inoiz 4,5 kreditu baino gutxiago izango.

  8. – Graduko titulu guztiek Euskararen Plan Gidarian zehaztutakoa jasoko dute, alderdi hauei dagokienez: eskaera behar adinakoa denean, graduko ikasketa guztiak euskaraz eskaintzea eta ikasleen prestakuntza linguistikoa bermatzeko graduko titulazioetan hautazko irakasgai bi ezartzea.

  9. – ECTS kreditu bakoitza 25 lan orduren parekoa da. ECTS kreditu bakoitzeko irakasleei 10 ordu (irakats-betebeharretan) egotziko zaizkie.

  10. – Irakasgai bakoitzaren orduak irakaskuntza motei eta taldeen tamainari buruzko Arautegian ezarritako irakaskuntza modalitateen bitartez emango dira. Gobernu Kontseiluak 2006ko urriaren 5ean egindako bileran onartu zuen Arautegi hori (2006ko azaroaren 27ko EHAA).

  11. – Ikasketa-planek nahitaezko kanpoko praktikak egitea barne hartzen badute, gehienez 60 kreditu izango dituzte eta gutxienez 12; praktika horiek, ahal dela, ikasketa-planen bigarren erdian eskainiko dira.

  12. – Hautazkoen eskaintzari dagokionez, hainbat bloke/ibilbidetaz osatutako espezialitateen bidez definituko dira, oro har; espezialitate horiek ezingo dira 90 kreditutik gorakoak izan. Espezialitate/minor bakoitzaren irakasgai-blokeek, orokorrean, 30 edo 45 ECTS kreditu izango dituzte; horrela 30 kredituko hiru espezialitate/minor edo 45 kredituko bi eratu ahal izango dira, behar bezala justifikatutako salbuespenetan izan ezik (horretarako ikastegiek Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordearen beren-beregiko baimena beharko dute). Espezialitate horiek ez dira lotesleak izango; horrela ikasleek euren interesen arabera, minor bateko edo gehiagotako irakasgaiak egin ahal izango dituzte, harik eta ikasketa-planean ezarritako hautazkoen kopurua osatu arte. Ikasketa-plan bakoitzak gutxienez hautazko 18 kreditu izan beharko ditu, ikasleek euskara-planean jasota dauden irakasgaiak eta arautegi honetako 15.7 artikuluan zehaztutako 6 kredituak egin ahal izateko.

  13. – Espezialitaterik definitu ez den titulazioetan, eskainitako hautazko irakasgaien kreditu-kopuru osoa ezingo da izan ikasleek gainditu beharreko hautazko kredituen halako bi baino gehiago. Hautazkoen gutxieneko kopurua aurreko paragrafoan zehaztu dena izango da.

  14. – Gradu-amaierako lanak gutxienez 6 kreditu izango ditu eta gehienez 30. Ikasketa-planaren azken fasean egin beharko da eta titulazioari loturiko gaitasunak ebaluatzera bideratuta egongo da.

  15. – Unibertsitateen 4/2007 Lege Organikoko 46.i. artikuluari jarraiki, ikasleek kredituak lor ditzakete unibertsitateko kultur eta kirol ekintzetan eta elkartasun eta lankidetza-jardueretan parte hartzeagatik eta ikasleen ordezkari-lanetan aritzeagatik. Egindako ikasketa-planaren kreditu kopuru osoko 6 kreditu eskuratu ditzakete, gehienez.

  16. – Eskuratuko den tituluak araututa dauden lanbideetan jarduteko gaitasuna ematen badu, ikasketa-planek kasuan kasuko lanbidean aritzeko behar diren gaitasunak bereganatzeko aukera ematen duten gaiak barne hartu beharko dituzte. Hartara, unibertsitateak ikasketa-planek tituluarekin zerikusia duen lanbidearen arau erregulatzaileak betetzen dituztela egiaztatu eta arau horiek berariaz aipatu beharko ditu.

  17. – Titulu berrien diseinua beste printzipio orokor batzuetan ere oinarritu behar da, izan ere, lanbide orori buruzko prestakuntzak honako alderdi hauek hartuko beharko lituzke kontuan: oinarrizko eskubideak eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna errespetatzea, eta baita giza eskubideak, irisgarritasun unibertsaleko printzipioak, bakearen eta demokraziaren kulturak berezko dituen balioak ere, aipatutako eskubide, printzipio eta balioekin zerikusia duten ikasbideak barne.

  18. – Unibertsitateak graduko titulu ofizial bakarra eskuratzera bideratutako ikasketa bateratuak antolatu ahal izango ditu, hitzarmenen bitartez. Hartara, ikasketa-planean dagokion hitzarmena jaso beharko da. Hitzarmen horretan, gutxienez, honakoak zehaztuko dira: ikasleen espedienteak zaintzeaz eta titulua jaulki eta erregistratzeaz arduratuko den unibertsitatearen izena eta ikasketa-planak aldatu eta desagerrarazteko prozedura.

Ikasketa-planaren proposamenean informazio hau jaso beharko da, gutxienez:

  1. – Gradu-tituluaren izena.

  2. – Tituluaren jakintza-adarra (I. eranskinean aipatutakoen artean aukeratu). Diziplina anitzetako tituluen kasuan, adar nagusiari lotuko zaio.

  3. – Maila bakoitzak 60 kreditu izango ditu.

  4. – 240 kredituen banaketa, maila eta motaren arabera:

    1. Adarraren oinarrizko kredituak.

    2. Beste adar batzuen oinarrizko kredituak.

    3. Nahitaezko kredituak.

    4. Nahitaezko kanpoko praktiken kredituak (hala badagokio).

    5. Gradu-amaierako lanaren kredituak.

    6. Hautazko kredituak.

  5. – Egitura akademikoa, irakasgaien denborazko antolamendua eta, hala badagokio, eskainiko diren espezialitateak.

  6. – Titulua atxikiko zaion adarraren oinarrizko irakasgaiak eta gainerako adarren oinarrizko irakasgaiak.

  7. – Nahitaezko eta hautazko irakasgaiak.

    Eskainitako hautazko kredituen artean honako hauek azaldu beharko dira: 12 kreditu, Euskararen Plan Gidarian jasotako 2 irakasgairi dagozkienak; eta 6 kreditu, genero ikuspegiarekin zerikusia duten jarduerei eta Gizarte Erantzukizunaren arloan UPV/EHUren plan estrategikoan jasota dauden helburuak betetzen laguntzen duten jarduerei dagozkienak, eta baita ekimenerako jarrera bultzatzen dutenak eta unibertsitateko kultur eta kirol ekintzetan eta elkartasun eta lankidetza-jardueretan parte hartzeari eta ikasleen ordezkari-lanetan aritzeari loturikoak ere.

  8. – Irakasgai bakoitzeko:

    1. Irakasgaiaren izena.

    2. Kreditu kopurua:

      1. – Oinarrizko irakasgaiek 6 kreditu, gutxienez.

      1. – Oinarrizko irakasgaiek 6 kreditu, gutxienez.

      1. – Hautazko irakasgaiek 6 kreditu izatea gomendatzen da, eta ez dituzte inoiz 4,5 kreditu baino gutxiago izango.

    3. Mota: adarraren oinarrizkoa, beste adar batzuen oinarrizkoa, nahitaezkoa eta hautazkoa.

    4. Iraupena: urtekoa edo lauhilekoa.

    5. Irakats-plana: gutxienez datu hauek edo IBP programan zehaztutakoak, baldin eta honako hauek barne hartzen badituzte:

      1. – Ikasleek irakasgai horren bidez bereganatuko dituzten gaitasunak.

      1. – Gaien azalpena (edukiak).

      1. – Prestakuntza-jarduerak, ikasteko eta irakasteko erabiliko den metodologia eta ikasleek bereganatu behar dituzten gaitasunekin daukan lotura. Eskolak emateko erabiliko diren ikasgelako irakaskuntza motak zehaztu behar dira: Eskola Magistralak (M), Mintegiak (M), Ikasgelako Praktikak (IP), Laborategiko Praktikak (LP), Ordenagailu Praktikak (OP), Tailerrak (ez-industrialak) (TA), Tailer Industrialak (TAI), Praktika Klinikoak (PKL), Kanpoko Praktikak eta Kirol Praktikak (KP eta KiP).

      1. – Gaitasunen bereganatzea ebaluatzeko sistema eta kalifikazio-sistema, indarrean dagoen legediarekin bat etorri behar direnak.

      1. – Dago(z)kion espezialitatea(k), hala behar izanez gero.

    6. Irakasgaien kodeak (lau edo sei digitukoak), UNESCOren sailkapenari jarraiki.

    7. Irakasgai bakoitzaren sail arduraduna.

    8. Aurrekontu-esleipenaren indize hauetako bat:

    1. – Irakasgai teorikoak, praktikarik gabe.

      1. – Noizean behin ordenagailua edo ikus-entzunezko gailuren bat erabili beharra izango duten irakasgaiak.

      1. – Ordenagailua edo ikus-entzunezko gailuren bat sarri erabili beharra izango duten irakasgaiak.

      1. – Material suntsigarri edo laborategiko material ez oso garestia erabili beharra izango duten irakasgaiak.

      1. – Material suntsigarri edo laborategiko material garestia sarri erabili beharra duten irakasgaiak.

      1. Eskolak zein hizkuntza edo hizkuntzatan emango diren.

        1. Eskolak emateko era: bertaratzekoa, erdi-bertaratzekoa, ez bertaratzekoa, etab.

  9. – 1393/2007 Errege Dekretuko gidalerroetan, autonomia-erkidegoan eta UPV/EHUko Estatutuetan ezarrita dauden gainerako eskakizunak.

    1. – Egutegiak.

  1. – Titulazioen maparen egutegia:

    1. 2007ko abenduan eta 2008ko urtarrilean, ikastegiek proposamenak landuko dituzte.

    2. 2008ko otsailean, campuseko batzarrek beren txostena landuko dute.

    3. 2008ko martxoan eta apirilean, Graduko eta Graduondoko Ikasketetako Errektoreordetzak, beharrezkotzat joz gero, txostenak eskatuko dizkie kanpoko eragileei, eta Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordeak, Akademi Antolakuntzako Azpibatzordearen txostena ikusita, behin-behineko proposamena idatzi eta, ondoren, ikastegiei bidaliko die.

    4. 2008ko maiatzean, ikastegiek Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordearen behin-behineko proposamenari alegazioak aurkeztu ahal izango dizkiote. Ondoren, batzorde horrek Gobernu Kontseiluari bidaliko dion proposamena prestatuko du.

    5. 2008ko ekainean, Gobernu Kontseiluak titulazioen mapa aztertu eta, egokitzat joz gero, onartu egingo du. Aipatutako mapa Gizarte Kontseiluari bidaliko zaio, bere iritzia eman dezan, eta Eusko Jaurlaritzari, onar dezan.

  2. – Titulazioak irakasteko baimena tramitatzeko egutegia:

    1. Ikastegiek titulazioak irakasteko baimena tramitatzeari ekiteko ezinbestekoa izango da bi baldintza hauek aldez aurretik betetzea: batetik, titulazioen mapak Eusko Jaurlaritzaren onarpena jaso izana eta, bestetik, Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordeak, Graduko Ikasketen arloan eskumena duen errektoreordeak proposatuta, dagokion prozedura onartu izana.

    2. Eusko Jaurlaritzak titulazioen mapan onartutako titulazioak 2009-2010 ikasturtean ezartzeko eskaera 2008ko irailean aurkeztu beharko da, arautegi honetako 13. artikuluan adierazitakoari jarraiki.

garatzea.

Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordeari ematen zaio, arautegi hau osatu edota garatzeko ahalmena (kredituak transferitu eta aitortzeari dagokionez, ikasketa-planak aldatu eta desagertzeari dagokionez, etab.), graduko ikasketen arloan eskumena duen errektoreordearen proposamenari jarraituz, 1393/2007 Errege Dekretuak eta Estatuko eta erkidegoko xedapenek arlo horri buruz zehaztutakoaren babesean.

  1. – Gestio honen ardura daukan errektoreordeari ahalmena ematen zaio araudi hau ezartzean sor daitezkeen gorabeherak interpretatu eta ebazteko.

  2. – Arautegi honetan eta bera garatzen dutenetan aurreikusita ez dagoen guztirako indarrean dagoen legeriari jarraituko zaio.

Artea eta Giza Zientziak.

Zientziak.

Osasun Zientziak.

Gizarte eta Lege Zientziak.

Ingeniaritza eta Arkitektura.

  1. – Antropologia

  2. – Artea

  3. – Etika

  4. – Arte Adierazpena

  5. – Filosofia

  6. – Geografia

  7. – Historia

  8. – Hizkuntza Modernoa

  9. – Hizkuntza

  10. – Hizkuntza Klasikoa

  11. – Hizkuntzalaritza

  12. – Literatura

  13. – Soziologia

    ZIENTZIAK

  1. – Biologia

  2. – Fisika.

  3. – Geologia

  4. – Matematika

  5. – Kimika

    OSASUN ZIENTZIAK

  1. – Animalien Anatomia

  2. – Giza Anatomia

  3. – Biologia

  4. – Biokimika

  5. – Estatistika

  6. – Fisika.

  7. – Fisiologia

  8. – Psikologia

    GIZARTE ETA LEGE ZIENTZIAK

  1. – Antropologia

  2. – Politika Zientzia

  3. – Komunikazioa

  4. – Zuzenbidea

  5. – Ekonomia

  6. – Hezkuntza

  7. – Enpresa

  8. – Estatistika

  9. – Geografia

  10. – Historia

  11. – Psikologia

  12. – Soziologia

    INGENIARITZA ETA ARKITEKTURA

  1. – Enpresa

  2. – Adierazpen Grafikoa

  3. – Fisika.

  4. – Informatika

  5. – Matematika

  6. – Kimika

Ikastegiek irakatsi nahi dituzten titulazioen eskaerak egiteko inprimakiak (eskaera horiek 2008-01-31 baino lehen egin behar dira).

TITULAZIOEN PROPOSAMENA

IKASTEGIA

PROPOSATUTAKO TITULAZIOEN IZENA

TITULAZIOEN MAPA

IKASTEGIA:

AURKIBIDEA

  1. – Proposatutako titulazio bakoitzerako behar den informazioa.

  1. – Tituluaren izena.

  2. – Titulazioaren jakintza-adarra.

  3. – Tituluaren justifikazioa.

  4. – Espezialitateak/minor, hala badagokio.

  5. – 240 kredituen banaketa, mailaren eta kreditu motaren arabera.

  1. – Ikastegiko titulazioen Irakats Betebeharrak/Ikasle kopurua (IB/IK) ratioa.

  2. – Erabili ahal izango diren azpiegiturak eta ekipoak (IKT, laborategiak, liburutegiak, baliabide dokumentalak, eta abar).

  3. – Azpiegiturak eta ekipoak hobetzeko aurreikuspenak, egonez gero.

    TITULAZIOEN MAPA

    IKASTEGIA:

    1.– PROPOSATUTAKO TITULAZIO BAKOITZERAKO BEHAR DEN INFORMAZIOA

  1. – Tituluaren izena.

  2. – Titulazioaren jakintza-adarra.

    n Artea eta Giza Zientziak

    n Zientziak

    n Osasun zientziak

    n Gizarte eta Lege Zientziak

    n Ingeniaritza eta Arkitektura

  3. – Tituluaren justifikazioa

    1. Tituluaren interes akademikoa, zientifikoa eta profesionala.

    2. Titulua eskuratuko dutenen prestakuntza-profila.

    3. Lortu nahi diren gaitasun akademiko eta profesionalen zerrenda.

    4. Nahitaezko kanpoko praktikak, hala badagokio

    5. Unibertsitatetik kanpo egindako txostenak, proposamena bermatzen dutenak.

    6. Tituluak egungo titulazioekin daukan lotura

    7. Hala dagokionean, tituluak Europako Unibertsitate Eremu barruko beste titulazio parekagarri batzuekin daukan lotura

    8. Hala dagokionean, tituluak gaur egungo edo etorkizuneko graduondoko ikasketekin daukan lotura.

  4. – Espezialitateak/minor, hala badagokio.

    (Espezialitateen zerrenda)

  5. – 240 kredituen banaketa, mailaren eta kreditu motaren arabera (25. orrialdeko adibidearen formatuari jarraiki)

    TITULAZIOEN MAPA

    IKASTEGIA:

    2.– IKASTEGIKO TITULAZIOEN IRAKATS BETEBEHARRAK/IKASLE KOPURUA (IB/IK) RATIOA

    Irakats Betebeharrak/Ikasle kopurua (IB/IK) ratioa.

    Irakats Betebeharrak: ikastegi bakoitzak proposatutako titulua edo titulu multzoa emateko beharrezkotzat jotzen den kreditu kopurua. Kalkuluak egiterakoan kontuan izango da, hala badagokio, ikasketak hizkuntza ofizial batean edo bietan emango diren.

    Ikasle kopurua: titulu eta maila guztietan eta arduraldi osoan ikasten arituko diren ikasleen kopurua. Oinarri gisa, azken hiru ikasturteetan ikastegian ikasketak hasi dituzten ikasleen batez besteko kopurua (IKb) kontuan hartuko da.

    Ondoren, formula honen bidez kalkulatuko da: IK = IKb x 1,20 x 4.

    Erreferentzia modura, gomendatzen diren IB/IK ratioen taula jaso da, esperimentaltasun mailaren arabera sailkatua:

    Esperimentaltasun maila IB/IK

    1 1,75

    2 1,60

    3 1,45

    4 1,30

    TITULAZIOEN MAPA

    IKASTEGIA:

    3.– PROGRAMAN ERABIL DAITEZKEEN AZPIEGITURAK ETA EKIPOAK (IKT, LABORATEGIAK, LIBURUTEGIAK, BALIABIDE DOKUMENTALAK, ETA ABAR)

    Eskura dauden baliabide materialak eta zerbitzuak (tokiak, instalazioak, laborategiak, ekipamendu zientifiko, tekniko edo artistikoa, liburutegia eta irakurgelak, teknologia berriak, etab.) prestakuntza-jarduerak egingo direla bermatzeko egokiak diren justifikatzea.

    Gelak eta lanerako tokiak.

    (Adierazi lanerako dauden gela eta tokiek irakaskuntzaren funtzionamendua bermatzen duten, taldeek izango duten tamainarako nahikoa diren, ikaskuntza-irakaskuntzaren metodologiara egokitzen diren, eta abar).

    Laborategiak, tailerrak eta esperimentatzeko tokiak.

    Adierazi baliabide materialek (tokiek, instalazioek, laborategiek, ekipamendu zientifiko, tekniko edo artistikoek) irakaskuntzaren funtzionamendu ona bermatzen duten.

    Liburutegia.

    (Adierazi nahikoa bibliografia-baliabide dagoen irakasgaien programetan aurreikusitakoa betetzeko, eta baliabide horiek eskuragarri dauden).

    Informatika-baliabideak.

    (Adierazi informatika-baliabideek irakaskuntzaren funtzionamendu ona bermatzen duten).

    4.– HALA DAGOKIONEAN, AZPIEGITURAK ETA EKIPOAK HOBETZEKO AURREIKUSPENAK (GASTUEN ZENBATEKOA ZEHAZTUTA)

    (Adierazi azpiegiturak eta ekipoak hobetzeko dauden beharrak).

    MOTAREN ETA MAILAREN ARABERAKO KREDITU BANAKETAREN ADIBIDEA

    Kreditu motak Lehena Bigarrena Hirugarrena Laugarrena GUZTIRA

    Adarraren oinarrizko gaiak (1) 18 18 36

    Beste adar batzuen oinarrizko gaiak (2) 12 12 24

    Nahitaezkoak 30 30 30 90

    Nahitaezko kanpoko praktikak, hala badagokio 12 12

    Gradu-amaierako lana 18 18

    Hautazkoak (3) 30 30 60

    GUZTIRA 60 60 60 60 240

    Oharrak:

    (1) 1. eta 2. mailen artean 36 kreditu, gutxienez.

    (2) 1. eta 2. mailetako gainerako kredituak, 60 kreditu osatu arte.

    (3) Titulua eskuratzeko eskubidea izateko ikasleek hautazko 60 kreditu egin beharko dituzte. Kreditu horiek honako hauen artetik aukeratu ahal izango dituzte: eskaintzen diren minor/espezialitateak, Euskararen Plan Gidariko irakasgaiak eta/edo 15.7 artikuluan zehaztutako jardueren bidez 6 kreditu amortizatzea.

    Lehena Bigarrena Hirugarrena Laugarrena

    Espero den ikasle kopurua, maila bakoitzeko

    Leioa, 2007ko azaroaren 29a.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.