Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2007ko abenduaren 20koa, Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena. Honen bidez, agindua ematen da Kimika Aplikatua Sailaren Arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 314
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2007/12/20
  • Argitaratze-data: 2008/01/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Unibertsitateak bere araubide propioa dauka erakundea antolatzeko, bere interesen defentsan aritzeko balio diona, Konstituzioak 27.10. artikuluan onartzen duen unibertsitateen autonomiatik eratorria. Araubide horri atxikita dago bere arauak egiteko erakundeak daukan ahalmena. Ahalmen horrez baliatuta, Unibertsitateak bere Estatutuak dauzka, erakundearen antolaketaren ezaugarri berezi diren arlo eta organoak erregulatzen dituzten oinarrizko arauak.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuetako 199. artikuluak dioenez, sailek arautegi bat izango dute euren gobernurako. Arautegia Saileko Kontseiluak egingo du, Gobernu Kontseiluak emandako oinarrizko arautegiari jarriki. Bestalde, Sailen Oinarrizko Arautegiko 4.2. artikuluak idazkaritza nagusiari eskuordetzen dio arautegiak onesteko eskumena, baldin eta txosten guztiak aldekoak izanik berariazko eskaririk egin ez bada Gobernu Kontseiluan aurkezteko.

Gobernu Kontseiluak azaroaren 29an egin zuen bileran jakinarazi zen Kimika Aplikatua Sailaren arautegiari buruzko txosten guztiak aldekoak zirela eta, beraz, interesatuek zazpi eguneko epea zutela arautegia Gobernu Kontseilura bidaltzea eskatu nahi bazuten. Aipatutako epea igaro denez eskaerarik aurkezteke, arautegia onartutzat eman behar da, idazkari nagusiaren erabakiaren bidez (Sailen Oinarrizko Arautegiko 4.2. artikuluak eskuordetutako eskumena).

2004ko martxoaren 12an Euskal Unibertsitate Sistemaren 2004ko otsailaren 25eko 3/2004 Legea argitaratu zen. Lege horrek 10.2. artikuluan dioenez, unibertsitateko gobernu organoek ematen dituzten aplikazio orokorreko xedapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko ditu unibertsitateak, eta ez dira jarriko indarrean beren testu osoak argitaratu arte.

Aipatutako guztia kontuan hartuta, honako hau

  1. Hainbat ezagutza arlotako irakasleen irakaskuntza koordinatu eta ematea. Jakintza arlo hauek Donostiako Kimika Zientzien Fakultatean koordinatu eta ematea dagozkio, eta hauek dira: Kimika Analitikoa, Kimika Ezorganikoa, Ingeniaritza Kimikoa, Biokimika eta Biología Molekularra, Mikrobiologia, Petrologia eta Geokimika; era berean, doktoregoko eta hirugarren zikloko ikasketak antolatu eta burutzea, baita berezko tituluak edo espezializatuak lortzeko beste ikasketa batzuk antolatu eta burutzea ere.

  2. Hainbat jakintza arlotako irakasleek eginiko ikerketak sustatu eta laguntza ematea. Jakintza arlo hauen ikerketa Donostiako Kimika Zientzien Fakultatean sustatzea eta laguntza ematea dagokio. Hauek dira arloak: Kimika Analitikoa, Kimika Ezorganikoa, Ingeniaritza Kimikoa, Biokimika eta Biologia Molekularra, Mikrobiologia, Petrologia eta Geokimika.

  3. Lankidetzan jardutea UPV/EHUko eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuetako sailekin, ikastegiekin eta unibertsitateko ikerketa institutuekin, bai irakaskuntzaren arloan bai ikerketan.

  4. Zientziaren edo teknikaren alorreko eginkizunak sustatzea, bai eta espezializazioko edo unibertsitate hedakuntzako ikastaroak ere, eta horretarako behar diren lanak kontratatu eta burutzea, indarrean dagoen legediaren esparruan betiere.

  5. Kideen eguneratze zientifikoa eta pedagogikoa sustatzea, zuzenean edo beste sail eta ikastegi batzuekin batera.

  6. Aurrekontua gestionatzea, baliabideak administratzea eta saileko langileak gidatzea.

  7. Urteko plana garatu eta betetzea.

  8. Urteko memoria egitea.

  9. UPV/EHUko gainerako organoei eginkizunak betetzen laguntzea.

  10. Saileko jakintza arloen ikasketa planak egiten parte hartzea, baita saileko jakintza arloekin zerikusia duten gainerako eginkizun guztietan ere, beren eskumenen esparruan betiere.

UPV/EHUko Sailen Oinarrizko Arautegian titulu beraren barruan biltzen diren artikuluak aplikatuko dira.

Kimika Analitikoa

Kimika Ezorganikoa

Ingeniaritza Kimikoa

Biokimika eta Biologia Molekularra

Mikrobiologia

Petrologia eta Geokimika

  1. Bertara atxikitako irakasle guztiak.

  2. Bertara atxikitako ikertzaile guztiak.

  3. Bertara atxikitako administrazio eta zerbitzuetako pertsonala, edo sailak bere baliabideen kontura kontratatutakoak.

  4. Bertara atxikitako bekadunak.

  5. Araudiaren arabera bertara atxikitako hirugarren zikloko ikasleak.

  6. Lehenengo eta bigarren zikloko ikasleen ordezkariak.

    1. – Aurreko atalaren ondorioetarako, irakasle eta ikertzaile funtzionario guztiak saileko jakintza arloetan sartuta egongo dira; horrek, hala ere, ez du esan nahi unibertsitateko ikerketa institutuetara atxiki ezin direnik. Kontratatutako irakasleek eta ikertzaileek jakintza arloetan eta sailetan sartu behar dute edo, kasuan-kasuan, unibertsitateko ikerketa institutuetan.

    2. – Artikulu honi dagokionez, bekadunei buruzko aipamenak ez ditu barne hartzen UPV/EHUko Estatutuetako 115.3 artikuluan aipatutako bekadun lankideak.

  1. – Irakasleen, ikertzaileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkarien agintaldia lau urteko da. Ikasleen ordezkarien agintaldia urtebetekoa da.

  2. – Sailera atxikitako gainerako irakasleen ordezkariak irakasleek eurek aukeratu behar dituzte euren artean.

  3. – Lehenengo eta bigarren zikloko ikasleen ordezkarien agintaldia urtebetekoa da, eta saileko irakasleek eskolak ematen dituzten ikastegietako ikasle kontseiluen bitartez aukeratu behar dira, Ikastegietako Ikasle Kontseiluen Arautegiak xedatutako prozedurari jarraiki.

  4. – Hirugarren zikloko ikasleen ordezkaria saileko zuzendariak urtero deituko duen bileran aukeratuko da. Bilera hori azaroaren 15aren eta abenduaren 15aren artean izango da. Bilerara honakoak deituko dira: saileko graduondoko berezko tituluetan eta doktorego programetan eta tesietan matrikulatutako ikasle guztiak eta sailera atxikitako prestakuntzan dauden ikertzaileak. Horretarako, saileko zuzendaritzak bilera horretara deitu beharreko ikasleen errolda eskatu beharko dio hala dagokion zerbitzuari.

  5. – Ordezkari eginkizunak pertsonalak eta besterezinak dira. UPV/EHUko Sailen Oinarrizko Arautegiaren 13. artikuluan ezarritako arrazoiak direla eta ordezkari izateari utziko zaio.

  1. Zuzendaria hautatzea.

  2. Urteko txosten ekonomikoa, saileko irakaskuntzaren eta ikerketaren memoria eta eginkizunen plana onartzea.

  3. Urteko irakats eskaintza programatu eta ebaluatzeko irizpideak onartzea.

  4. Gobernu Kontseiluari arautegien proiektuak eta, dagokionean, arautegien erreforma proiektuak aurkeztea.

  5. Indarrean dagoen legediak, UPV/EHUko Estatutuek eta horiek garatuko dituzten arauek zehaztutako gainerako guztiak, baita eskuordetzen zaizkionak ere.

  1. – Gainera, bekadunen eta ikasleen ordezkari banak eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari banak parte hartu behar dute batzorde iraunkorretan, eta biak ala biak ere kontseiluetako kideen artean hautatu behar dira.

  2. – Artikulu honen ondorioetarako, ez dira bekaduntzathartuko bekadun lankideak.

  3. – Batzorde iraunkorreko ordezkariak Hauteskunde Arautegi Orokorrean xedatutakoari jarraiki aukeratu behar dira.

  4. – 13. artikuluan arautzen diren ordezkari izaera galtzeko arrazoiak eta UPV/EHUko Sailen Oinarrizko Arautegiko 22. artikuluak arauturiko lanpostu hutsak betetzea batzorde iraunkorreko ordezkariei aplikatuko zaizkie.

  1. Bere langileen irakats betebeharra eta aldi baterako aldaketak esleitzea, Sailen Oinarrizko Arautegiko 36. artikuluei eta hurrengoei jarraiki.

  2. Irakasgaien oinarrizko programak ezartzea, dagokien ikasketa planen barruan.

  3. Hirugarren zikloko ikasketak, doktoregoak eta unibertsitateko berezko tituluak lortzera daramaten edo ez daramaten ikasketak egiteko eskaintzak proposatzea, dagokien proposamenak eginez eta esleiturik dituen programak ezartzeaz eta programa horien ikasketak koordinatzeaz arduratuz. Edonola ere, doktoregoko programen irakats zama esleitzeko, Saileko Kontseiluaren iritzia entzun behar da.

  4. Doktorego tesiak ebaluatzeko ardura dutenen izendapen proposamenak onartzea, Legeak baimentzen duenaren arabera. Era berean, beste epaimahaietako kideena.

  5. Bere irakasle eta ikertzaileen ikerketa lanak eta ekimenak laguntzea.

  6. Plaza berriak sortzeko eskatzea, eta bere langileen lanpostuen zerrendetan egoki diren aldaketak proposatzea.

  7. Irakasleen irakats lanaz txosten arrazoituak egitea, irakaskuntza merezimenduak eskuratzeari eta kontratuak berritzeari begira.

  8. Estatutuetako 141. artikuluak aurreikusitako kontratuak baimentzea lan zientifiko eta teknikoak egiteko, bere eskumenen esparruan eta Gobernu Kontseiluak onarturiko araudiaren arabera.

  9. Hala badagokio, venia docendi-a emateari buruz aurretik jakinaraztea.

  10. Beharrezko diren tresnak sortzea eta era guztietako ekimenak burutzea Saileko unibertsitate jardueraren kalitatea sustatu eta hobetzeko, bai eta haren kudeaketa eraginkorra bermatzeko Europako, Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko programen esparruan, erakundeek ezarririko ebaluazio prozesuak sustatuz eta haietan parte hartuz.

  11. Gobernu Kontseiluari proposatzea, hala badagokio, irakaskuntzaren izaera dela eta, irakaskuntza partzialki eman dadila beste erakunde batzuetan, Gobernu Kontseiluak baimentzen duen hitzarmenean ezarritakoaren arabera.

  12. Bere jarduerak ikastegiekin koordinatzeko programak onartzea.

  1. Hala badagokio, sailari dagozkion espazio fisikoak esleitzeko irizpideak onartzea.

  2. Ordezkariak hautatzeko dagozkion garapen arauak ebaztea. Saileko zuzendariak deituko ditu, Hauteskunde Arautegi Orokorrean ezarritakoa errespetatuz.

  3. Saileko Kontseiluak eskuordetzen dizkion beste batzuk.

    1. – a) eta f) hizkietan jasotzen diren eginkizunen kasuan, akordioak betearazi egin beharko dira, Saileko Kontseiluak berretsi edo aldatzen dituen arte.

    2. – Saileko Kontseiluko kideei garaiz eman behar zaie Batzorde Iraunkorrak hartzen dituen akordioen berri.

  1. – Ez ohiko bilerarako deia egingo dute aztertu beharreko gaiak direla-eta beharrezkoa denean edo aplikatu beharreko araudiak xedatutako kasuetan. Ez ohiko bileretako gai zerrendan ezin dira honako gai hauek agertu: aurreko akten onespena eta galde-eskeak.

  2. – Presazko bilerak ez ohikoak dira eta deia gutxienez 24 ordu lehenago egin behar da. Halakoetan, bileraren hasieran berretsi egin behar da bilera egiteko arrazoia benetan premiazkoa dela. Berresten ez bada, bilera bertan behera geratuko da besterik gabe.

Gainera, kide anitzeko organoetako kideen edo sailetako irakasle doktoreen % 33k eskatzen badute, organoaren bilerarako deia egin behar da. Bilera horiek ez ohikoak dira eta eskaera egin eta zazpi egun balioduneko epean egin behar dira gehienez.

  1. – Bilerarako deiak organoko idazkariak bideratu behar ditu, aurrerapen nahikoaz eta, edonola ere, bilerak baino gutxienez hiru egun lehenago. Aztertu beharreko gaiei buruzko dokumentuak bilera baino 48 ordu lehenago eskuratzeko aukera izan behar dute kideek.

  2. – Gai zerrenda osatzen duten puntuak zehatz-mehatz jaso behar dira deialdietan. Puntu horien artean, organoetako kideen gutxienez % 10ek idatziz eskatutakoek agertu behar dute, kide anitzeko organoaren azken kontseilua izan zenetik deialdia formalizatu arte. Ezin da hartu gai zerrendan agertzen ez diren puntuei buruzko erabakirik; hala ere, organoko kideen bi heren baino gehiago badaude bileran, eta bozkatu eta gehiengo osoak gaia premiazkoa dela uste badu, erabakia har daiteke.

  3. – Guztiak jakitun egon daitezen, deialdiak argitara eman behar dira organoari dagokion egoitzan eta gainerako gune guztietan, eman ere organoetako kideei bileretarako deia egiten zaien egun berean.

  1. – Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute euren eginkizunak betetzeko beharrezko dokumentazioa eta informazio guztia eskuratzeko. Dokumentazio eta informazio hori Saileko idazkaritzan izango dute, eta gutxienez 24 ordu lehenago eskatu beharko dute. Informazio eskaera Saileko idazkaritzan geratuko da erregistratuta.

  1. – Organoa bigarren deialdian eratzeko beharrezko quoruma bozketa guztietan da beharrezkoa.

  2. – Bileren araubideari dagokionez, Kontseiluak UPV/EHUko Sailen Oinarrizko Arautegiak bere 25. artikuluan ezartzen duena beteko du.

  3. – Kide anitzeko organoko buruaren iritziz egokia bada, kide ez diren pertsonak gonbida ditzake bilerara. Aktan bileran gonbidatuak izan direla jaso behar da, botoa emateko eskubidea izan ez arren.

Berdinketa izanez gero, berriro egin behar da botazioa; orduan ere berdinketa izanez gero, organoko buruak kalitatezko botoa izango du.

  1. – Botazioek isilpekoak izan behar dute kide anitzeko organoko kideren batek hala eskatzen badu. Dena dela, botazioek beti izan behar dute isilpekoak, pertsonei buruzkoak badira.

  2. – Aurkako botoa eman dutenek ez dute erantzukizunik izango kide anitzeko organoak hartutako erabakietan, baldin eta aurkako botoa emateko arrazoia jasota geratzen bada. Botazioa isilpekoa denean, interesdunak botoaren arrazoia azaltzen duen testua eman behar dio organoko idazkariari, boto txartelarekin batera. Boto txartelak eta testuak aktari erantsi behar zaizkio. Era berean, botorik ematen ez dutenek ez dute erantzukizunik izango organoak hartutako erabakietan.

  3. – Kide anitzeko organoko kideek beren boto berezia eta horren azalpena agerraraz dezakete aktan; azalpena idatziz eman behar dute bozkatzean. Unibertsitateko beste organo batzuei egindako proposamenak badira, kideen boto bereziak beti agerrarazi behar dira haiekin batera.

  4. – Idazkariak bilerako akta egin behar du. Akta onartu ostean, idazkariak sinatu eta organoko buruak ontzat eman behar du.

  5. – Aktan honako hauek jaso behar dira nahitaez: bilerara etorri direnen zerrenda, azalpena emanez bilera amaitu aurretik alde egin dutenen berariazko aipamena; gai zerrenda; bilera non eta zein ordutan egin den; bileran aztertutako puntuak; botazioak nola egin diren eta emaitzak; hartutako erabakien edukia eta, egoki joz gero, arrazoien azalpen laburra.

  6. – Boto bereziak ere jasota egon behar dira aktan, baldin eta boto berezia eman duten kideek hala eskatzen badute. Kide anitzeko organoko kideek euren parte hartzea edo proposamena aktetan hitzez hitz jasotzeko eska dezakete. Horretarako, idatziz aurkeztu behar dute testua eskaera egin eta segituan edo, bestela, organoko buruak adierazitako epean.

  7. – Kide anitzeko organoa aldatu baino lehen, bilera egin behar da onartzeke dauden akta guztiak onartzeko.

  8. – Onarturiko aktak argitara emango dira, pertsonen intimitatea babestuz, saileko idazkaritzako iragarki taulan. Bertan egongo dira saileko kideen eskura, kontsultak egiteko.

  9. – Saileko kide anitzeko organoen bileretan hartutako erabakiak gehienez ere hiru egun balioduneko epean argitaratuko dira, eta pertsonen intimitatea babestuta egon behar da. Saileko idazkaritzako iragarki taulan argitaratuko dira. Edonola ere, organoko idazkariak eta buruak erabakiak argitaratu egiten direla bermatu behar dute, eta argitaratu eta gero gutxienez hilabetez daudela jendaurrean.

  10. – Kide anitzeko organoek hartzen dituzten erabakiek onartzen direnetik aurrera dute eragina. Pertsonei buruzko erabakiak, irakats betebeharrak esleitzekoak eta lanpostuen zerrendan edo kontratuko langileen zerrendan eragina dutenak zuzenean jakinarazi behar zaizkie eragindakoei. Erabakiek jakinarazpena egiten den unetik aurrera dute eragina, eta jakinarazpenak Administrazio Prozeduraren Legean xedatutako moduan egin behar dira.

  11. – Kide anitzeko organoek hartzen dituzten erabakien kontra gorako errekurtsoa aurkez dakioke errektoreari, erabakia hartu zen bilerako akta argitaratu eta hilabeteko epean, eta pertsonei buruzko erabakiak direnean, berriz, interesatuari jakinarazi zaion egunetik hilabeteko epean.

  1. – Sailean zuzendaririk ez badago, horren berri eman beharko dio Idazkari Nagusiari saileko idazkariak edo, bestela, saileko kategoria eta antzinatasunik handieneko kideak, eta batzorde iraunkorraren bilerarako presazko deia egingo du, honek izenda dezan xedatutako baldintzak betetzen dituen norbait, saileko behin behineko zuzendari izateko. Halakoetan, kategoria eta antzinatasunik handieneko kidea izango da bilerako buru, eta saileko zuzendari eginkizunak beteko ditu. Artikulu honetan xedatutako eginkizunak betetzen ez badira, edo hiru hilabete baino gehiago igaro eta ez bada zuzendaririk aukeratu dena delakoagatik, errektoreak ofizioz izendatuko du behin behineko zuzendaria, kasuan kasuko erantzukizunei kalterik egin gabe.

  2. – Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa da, eta ezingo da bi agintaldi baino gehiagorako jarraian aukeratu.

  3. – Zuzendariak Estatutuetako 250. artikuluan jasotako arrazoiengatik utziko du kargua. Artikulu horren arabera, Unibertsitateko Klaustroari dagokion zentsura mozioa saileko kontseiluari dagokio kasu honetan.

  4. – Errektoreak irakats betebeharretatik salbuets dezake zuzendaria, eta arduraldia gehienez ere erdira murriztuta.

  5. – Zentsura mozioa. Kimika Aplikatua Sailaren Arautegiko 16.4. artikuluan aipatzen den zentsura mozioa idatziz eta arrazoituta aurkeztuko da saileko idazkaritzan. Gutxienez kontseiluko kideen % 20en sinadura izan behar du, eta zuzendari izateko hautagai baten izena izan behar du. Behin zentsura mozioa aurkeztuta eta eskatzen diren baldintzak betetzen dituela ikusita, zuzendariak saileko kontseiluaren bilera deituko du 72 orduko epean, eta zentsura mozioa aurkeztu eta gehienez 15 eguneko epean egingo da bilera. Saileko kontseiluko kide batek zentsura mozioaren defentsa egingo du eta horrekin hasiko da eztabaida. Jarraian, zuzendaritarako bere burua aurkezten duen hautagaiak hitz egingo du, bere proposamena azaltzeko. Zentsura mozioa aurkeztu zaionak erantzungo du, eta gero hitza eskatzen duten saileko kontseiluko kideek hartuko dute hitza, aldeko eta kontrako txandetan.

    Zentsura onartua izango da, horren aldeko botoa ematen duten kontseiluko kideen kopurua kontrako botoa ematen dutenena baino gehiago denean. Saileko kontseiluak mozioa onartzen badu, zuzendariak berehala aurkeztuko du bere dimisioa. Eta ulertuko da, onarturiko zentsura mozioan agertzen den zuzendaritarako hautagaia aukeratu dela zuzendari.

  1. Sailaren ordezkari izatea.

  2. Saileko Kontseiluko eta bere batzorde iraunkorreko buru izatea.

  3. Saileko kideen eskariak eta iradokizunak jaso eta bideratzea.

  4. Saileko administrazio eta zerbitzuetako langileen funtzioak zuzentzea.

  5. Sailaren urteko memoria, eginkizunen plana eta txosten ekonomikoa egitea.

  6. Saileko kontseiluak eta batzorde iraunkorrak hartutako erabakiak betearaztea.

  7. Sailak eta saileko kideek irakats betebeharrak eta gainerako eginkizun akademikoak behar bezala betetzen dituztela bermatzea.

  8. Sailean zientziaren edo/eta teknikaren alorreko ikerlanak egiteko beharrezko diren kontratuak sinatzea.

  9. Hirugarren zikloko eta doktoregoko ikasketak koordinatzea programen arduradunekin batera.

  10. Eginkizunak betetzeko egoki diren batzordeak eratzea.

  11. Isilpeko informazioa jasotzea eta diziplina espedientea irekitzeko proposamena egitea.

  12. Saileko beste organoei agindu ez zaizkienak, unibertsitateko gobernu organoek eskuordetutakoak eta Estatutuek edo indarrean dagoen legediak zehaztutako gainontzeko guztiak.

  1. Era berean, lankidetza hitzarmenak sinatu behar ditu, Gobernu Kontseiluaren jarraibideek xedatutako baldintzetan.

  1. – Honako hauek dira kargua uzteko arrazoiak: dimisioa aurkeztea, heriotza, lege ezintasuna, saileko kide izateari uztea eta zuzendariaren proposamenari jarriki errektoreak hala erabakitzea.

  2. – Idazkariak saileko kide anitzeko gobernu, ordezkaritza eta administrazio organoen jardunaren eta erabakien fede emango du; akta liburuak egin eta zaintzeaz arduratuko da eta ziurtagiriak egingo ditu, hala erabakienak, nola saileko dokumentazio ofizialean ageri diren gertakarienak edo ekimenenak.

  1. – Sailak aparteko arreta eman behar dio pixkanaka-pixkanaka euskarazko irakaskuntza ezarri eta euskaraz irakatsi eta ikertzeko oinarrizko material espezifikoak prestatzeari.

  2. – Sailak irakasgai guztiak esleituta daudela bermatu behar du, edozein dela ere hizkuntza. Euskarazko irakaskuntza guztia esleitu ostean, gaztelaniazkoa esleitu behar da. Alde horretatik, ezin da bereizketarik egin hizkuntzagatik, eta dagokion proportzionaltasuna bermatu behar da. Beste hizkuntzetako irakasgaiak ere modu berean esleitu behar dira, beste hizkuntzarik baldin badago.

  3. – Irakasleen arduraldia urteka neurtu behar da.

  4. – Salbuespenezko egoeretan ere irakaskuntza emango dela bermatu behar da; hau da, ikasleak ezin dira eskolarik gabe utzi.

  1. – Irakasleek beren lehentasunak adierazi aurretik, sailak eskolak esleitzeko irizpide osagarri eta orokorrak erabaki ditzakete, arrazoitu egiten badituzte eta artikulu honetan xedatutakoa errespetatzen badute, betiere.

  2. – Eskolak esleitzeko azken erabakiak irakasgai guztiak hartu behar ditu kontuan, eta ahal dela, alderdi guztiek eman behar dute ontzat hein batean. Era berean, UPV/EHUn kide bakarreko karguak dituzten saileko irakasleak ere hartu behar dira kontuan.

  3. – Erabakirik ez badago eta irakasle batek baino gehiagok eskatu baditu eskola berak, honakoaren arabera banatuko dira ikasketa planetako enborreko irakasgaiak, nahitaezkoak eta hautazkoak:

    1. Karrerako irakasle funtzionarioek eta kontratuko irakasle iraunkorrek lehentasuna dute bitarteko eta aldi baterako irakasleen aldean.

    2. Kategoria akademikorik handieneko irakasleek lehentasuna dute, honako ordena honetan:

      • Unibertsitateko katedradunek eta irakasle osoek.

      • Unibertsitateko irakasle titularrek, unibertsitate eskoletako katedradunek eta irakasle agregatuek.

      • Unibertsitate eskoletako irakasle titularrek, irakasle lankideek eta irakasle elkartuek.

      • Irakasle atxikiek.

      • Laguntzaileek.

    3. Irakasle doktoreek.

    4. Kidegoko antzinatasun edo kontratu kategoriarik handieneko irakasleek lehentasuna dute. Antzinatasuna neurtzeko, arduraldi partzialeko zerbitzuak 0,5eko koefizienteaz haztatu behar dira.

  4. – Aurreko irizpideen bitartez lehentasuna ezartzerik ez badago, zozketa egin behar da.

  5. – Irakasgai bat baino gehiago direnean adostasunik gabekoak, irakasleek adierazitako prozedurari jarraiki aukeratuko dute lehenengo irakasgaia, eta, ondoren, txanda pasatuko dute eta lehentasun hurrenkerako azkenak izango dira.

  6. – Inongo irakaslek eskatzen ez dituen irakasgaiak eta taldeak esleitzeko, artikulu honetako 4. ataleko irizpideak alderantzizko ordenan aplikatu behar dira. Aurreko irizpideen bitartez irakasleen artean lehentasunak finkatzerik ez badago egoera berean daudelako guztiak, zozketa egin behar da.

  1. – Irakasle bakoitzaren irakats betebeharrak interesdunei jakinarazi behar zaizkie, eta jasota egon behar da sailak jakinarazpena egin duela edo interesdunak jakinarazpena jasotzeari uko egin diola.

  2. – Saileko kontseiluek eskolak esleitzearen inguruan erabakitakoaren kontra gorako errekurtsoa aurkez dakioke errektoreari, erabakia argitaratu eta hilabeteko epean.

  1. – Irakasle jakin bati kontratatutako irakaskuntza osoa esleitu ez arren, tutoretza ordu guztiak bete behar ditu. Ordu horiek ezin dira pilatu, eta ikasturte osoan barrena bete behar dira.

  1. Saileko irakasleen eta ikertzaile taldeen ikerkuntza lanak bideratu eta sustatzea.

  2. Ikertzaile berrien trebakuntza sustatzea.

  3. Ziklo guztietako ikasleak ikerkuntza arloekin harremanetan jartzea.

  4. Doktorego tesiak eta ikerketak zuzen daitezen eta haien jarraipena egin dadin bultzatzea, eginkizun horiek irakasleen gutxieneko betebeharren artean sartuz.

  5. Zientzia arloko harremanak izatea beste sail, unibertsitate eta ikerketa, garapen eta berrikuntza zentroekin eta haiekin batera askotariko jakintza arloetako proiektuak egin daitezen bultzatzea.

  6. Unibertsitateko ikerkuntzaren eta testuinguru sozio-ekonomikoaren arteko lotura sustatzea. Horretarako, irakasleek eta ikertzaileek ikerkuntza eta aholkularitza kontratuak eta hitzarmenak sinatu behar dituzte.

  7. Gizarteak unibertsitateko ikerkuntzaren emaitzen berri izan dezan bideratzea.

  1. – Unibertsitateko irakasleek eta ikertzaileek lankidetza hitzarmenen edo kontratuen ondorioz unibertsitatekoak ez diren ikastegietan egindako ikerkuntza lanak unibertsitateko ikerkuntzatzat hartu behar dira ondorio guztietarako, eta sailak urteko memorian jaso behar ditu.

  1. – Saileko aurrekontuko diru sarrerak honakoak izango dira, UPV/EHUk berak esleitutakoez gain:

    1. Sailak antolatu eta gauzatzen dituen irakaskuntza eta ikerketa jarduerek emandako etekin garbiak eta jarduera horietatik sortutako produktuak ustiatzetik datozenak.

    2. Zientzia edo eta teknika lanak egin, espezializazio ikasketak eman eta prestakuntzako ekimen espezifikoak egiteko kontratuetatik sortutako diru sarreretatik dagokien zatiak.

    3. Helburu jakin batzuetarako jasotzen dituzten diru laguntzak, kasuan-kasuan zehaztuta dauden baldintzetan.

    4. Modu agerian eta beren-beregi egiten dizkioten dohaintzak eta legatuak, eman zaizkien baldintza berberetan.

  1. – Saileko zuzendariak kontseiluaren bilera deitu behar du hilabeteko epean, aldaketa horri buruzko iritzia dezan.

  2. – Arautegiaren aldaketa kontseiluak horretarako beren-beregi egingo duen ezohiko bilera batean onartu beharko da, eta emandako boto baliodunen gehiengo osoa lortu beharko du. Horren ondoren, eta legaltasun kontrola behin eginda, Gobernu Kontseilura eramango da ontzat eman dezan.

Arautegi honetan aurreikusten ez den guztia arautzeko, honako hauek xedatzen dutenari jarraituko zaio: Unibertsitateko Estatutuak eta haiek garatzen dituzten arauak, UPV/EHUko Sailen Oinarrizko Arautegia, unibertsitateko legeria eta administrazio prozedura erkideak eta aplika daitezkeen gainerako arauek ezartzen dutena.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.