Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2007ko urriaren 23koa, Universidad del Paํs Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren Arautegia EHAAn argitara dadila agintzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 6667
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2007/10/23
  • Argitaratze-data: 2007/11/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Unibertsitateak bere araubide propioa dauka erakundea antolatzeko, bere interesen defentsan aritzeko balio diona, Konstituzioak 27.10. artikuluan onartzen duen unibertsitateen autonomiatik eratorria. Araubide horri atxikita dago bere arauak egiteko erakundeak daukan ahalmena.

Ahalmen horrez baliatuta, Unibertsitateak bere Estatutuak dauzka, erakundearen antolaketaren ezaugarri berezi diren arlo eta organoak erregulatzen dituzten oinarrizko arauak. Eta Universidad del Paํs Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuetako 189. artikuluak dio ikastegi bakoitzak bere arautegia izango duela, Ikastegi Batzarrak egin eta Gobernu Kontseiluak onartu beharko duena.

2004ko martxoaren 12an argitaratu zen EHAAn otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena. Eta Lege horrek dio, 10. artikuluko bigarren atalean antolaketaren eta jarduteko moduaren gainean unibertsitate publikoko gobernu-organoek emandako estatutuak eta arauak, baita horien gaineko aldaketak eta orokorrean aplikatzekoak diren xedapenak ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, eta ez direla indarrean jarriko harik eta testuak oso-osorik argitaratu arte.

Gobernu Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak, bi mila eta zazpiko urriaren 16ko bileran, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren Arautegia onartzea erabaki zuen.

Aipaturikoa kontuan hartuta, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legeko 10. artikuluko bigarren atala betetzeko, ondokoa

Ikastegia honako hauei jarraituz arautuko da: indarrean dagoen legeria, UPV/EHUko Estatutuak eta arautegi hau (oinarrizko arautegiari jarraituz garatua eta ikastegiko arautegian arautzen ez den guztirako oinarrizkoa erabiliko da), eta aplika dakizkiekeen gainerako arautegiak.

Ikastegiaren helburuak dira, bere eskumenen babesean, unibertsitateko ikasketak antolatzea eta arautegi honetako I. eranskinean jasotako tituluak lortzera bideratutako ikasketak eta gainontzeko ikasketa-eskaintza gestionatzeko beharrezko diren prozesu akademikoak eta administrazioaren arlokoak zuzendu eta gestionatzea.

Arautegiaren I. eranskinean jasota daude MHLITUEk koordinatzen dituen tituluak.

  1. Bai irakaskuntzari eta bai gestioari dagokionez, UPV/EHUko titulu akademiko ofizialak edo berezkoak antolatzea (I. eranskinean jasota ageri direnak), bai eta bestelako espezializazio ikastaro, etengabeko prestakuntzako edo unibertsitate nahiz kultur hedakuntzako ikastaroak ere.

  2. Urtero irakats-eskaintza egitea, UPV/EHUko ikasketa-programazioaren arabera, bai eta ikasturte bakoitzerako ikasketa-planak ere, titulazio bakoitzean eskolak ematen dituzten sail guztiekin koordinazioan.

  3. Ikasketa-planen onespena edo aldaketa proposatzea, eta UPV/EHUko beste organo batzuek halakorik proposatu eta ikastegian eragina daukanean, ikasketa-planak onetsi edo aldatzeko prozesuetan parte hartzea.

  4. Ikastegian ematen diren titulazioen funtzionamendu orokorra ebaluatzea.

  5. Irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek euren eginbeharrak betetzen dituztela jagotea.

  6. Eskolaren aurrekontuko diru-zuzkidura gestionatu, baliabideak administratu eta atxikita dituen langileak gidatzea.

  7. Ikastegiaren urteroko plana garatu eta betetzea.

  8. Urteko memoria egitea.

  9. Hizkuntza-plangintza orokorra garatu eta ikastegira egokitzea.

  10. Etengabeko hobekuntza bultzatzea, baita langileen berrikuntza pedagogikoa nahiz prestakuntzaren eguneratzea ere.

  11. UPV/EHUko gainerako organoei laguntzea beren eginkizunak betetzen.

  12. Zientzia-, teknika-, arte- eta giza zientzien arloko jarduerak bultzatu, eta espezializazio- nahiz unibertsitate-hedakuntzarako ikastaroak sustatzea.

  1. Legeak, Estatutuek edo unibertsitate arautegiak bere gain uzten dituen gainerako eginkizun guztiak.

  1. – Ikastegiko edozein kidek egin ahal izango ditu iradokizunak edo kexuak edo erreklamazioak aurkeztu, zuzendariari zuzendutako idatziaren bidez eta erregistroan aurkeztuta. Zuzendaritzak idatzia aztertu eta erantzuna emango du, idatziz, hamabost eguneko epean.

Hauek dira ikastegiko kideak:

  1. – Ofizialki ikastegira atxikita dauden irakasle guztiak.

  2. – Ikastegian irakasten diren titulazio eta ikasketa ofizialetan matrikulatuta dauden ikasle guztiak.

  3. – Ikastegira atxikitako administrazio eta zerbitzuetako langileak.

    Ikastegira lotuta egongo dira, baina kide izateke, ikastegira atxikita egon gabe bertan eskolak ematen dituzten irakasleak, ikastegian egoitza daukaten sail edo institutuetako ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak, eta ikastegian zerbitzuak ematen dituztenak.

  1. – Bibliotekako zerbitzua.

  2. – IISIG, informatika gelen gestiorako eta ikastegiko langileentzako laguntza teknikoko zerbitzua.

  3. – Kopiagintza zerbitzua.

Ikastegiko Batzarra, zuzendaria, zuzendariordeak, idazkari akademikoa eta administratzaileak dira ikastegiko gobernu-, ordezkaritza- eta administrazio-organoak.

Kide anitzeko gobernu-organoak dira Ikastegiko Batzarra, Batzorde Iraunkorra eta Akademia Antolakuntzako eta Ikasketak Baliozkotzeko Batzordea.

  1. – Hauek dira Ikastegiko Batzarraren kideak: zuzendaria, idazkari akademikoa, ikastegiko administratzailea, zuzendariak izendatutako zuzendariorde bat eta beste 23 kide hautatu, era honetara banatuak:

    Irakasle funtzionarioak 12

    Irakasle kontratatuak 3

    Administrazio eta zerbitzuetako langileak 3

    Ikasleak 5

    Zuzendariak, zuzendaritza-taldeko kideen izendapenak proposatzean, kontuan izan beharko du Ikastegiko Batzarreko kideen % 51k irakasle funtzionario izan behar duela.

  2. – Ikastegiko Batzarrak bere arautegia izango du funtzionamendurako, eta kide hautatuak lau urterik behin aldatuko dira. Salbuespena ikasleen ordezkariak izango dira, horiek urtero aldatuko baitira.

  3. – Ikastegiko Batzorderako ikasleen ordezkariak urtero aukeratuko dira azaroaren 15etik abenduaren 15era bitartean, Unibertsitateko Klaustrorako ikasleen ordezkariak aukeratzeko prozesuarekin batera.

  4. – Ikastegiko Batzarreko kideak hautatzean bete egin beharko da Estatutuek xedatutakoa eta UPV/EHUko Hauteskunde Arautegi Orokorrean zehaztutako prozedura. Bereziki, Hauteskunde Arautegi Orokorreko 1. eta 2. tituluan zehaztutakoa.

  5. – Ikastegiko edozein kidek hartu ahal izango du parte Ikastegiko Batzarraren bileretan, baina ahotsa izango duen arren, ez du botorik izango.

  1. – Ikastegiko Batzarra da kide anitzeko ohiko gobernu organoa MHLITUEn.

  2. – Ikastegiko Batzarrak ikastegiaren bizitza akademikoan eragina daukaten oinarrizko erabaki guztiak hartu behar ditu, batez ere honakoak:

    1. Ikastegiaren arautegia prestatu eta Gobernu Kontseiluari proposatzea, hark onar dezan.

    2. Hauteskundeetarako deia adostea ikastegiko zuzendaria aukeratzeko. Guztia UPV/EHUko Hauteskunde Arautegi Orokorreko III. tituluko 1. eta 3. kapituluetan zehaztutakoari jarraituz.

    3. Gobernu organoei irakasleen plantilan eta administrazio eta zerbitzuetako langileen plantilan dauden beharrizanak aurkeztea.

    4. Unibertsitate-planetan biltzen diren helburuak ikastegira egokitzeko plana onartzea.

    5. Hizkuntza-normalkuntzarako planak betetzeko eta plan horiei jarraipena egiteko ikastegiak dauzkan premien memoriak aurkeztea campuseko errektoreordetzari, hark errektoreari edo, hala dagokionean, Gobernu Kontseiluari bidera diezazkion.

    6. Ikastegira atxikitako irakasleen lanpostuen eskariez iritzia ematea.

    7. Ikasketa-planak eta euren aldaketak egin eta proposatzea Gobernu Kontseiluari, bai eta titulazioak ezarri, aldatu eta kentzeko proposamenak ere.

    8. Irakasteko behar diren azpiegitura planak edo irakaskuntzan nahiz ikerkuntzan sortutako bestelako premien planak aztertu eta onartzea, kontuan hartuta ikastegira atxikitako sail edo sail-atalen iritzia.

    9. Ikastegiak eskaintzen dituen ikasketen kalitatea aldiro ebaluatuko dela bermatzea, eta unibertsitatearen zerbitzu publikoa hobetzeko neurriak proposatzea.

    10. Haren zereginak betetzeko egoki diren batzordeak eratzea.

    11. Irakasleen eta ikasleen ordezkaria izendatzea Campuseko Batzarrerako. Ikasleen ordezkaria izendatzeko proposamena ikastegiko Ikasleen Kontseiluak egingo du.

    12. Ikastegiak, beharrezkoa izanez gero, bere esker ona adierazteko erabiliko dituen moduak zabaldu eta arautzea.

    1. Ikastegiko administratzaileak aurkeztutako inbentario eguneratua onartzea, ondoren unibertsitateko gerentziara bidaltzeko.

    2. Estatutuek eta beroriek garatzen dituzten arauek bere gain uzten dituzten gainerako eginkizun guztiak, edo UPV/EHUko beste gobernu organoek eskuordetzen dizkionak.

  3. – Ikastegiko Batzarrak ohiko bileran eztabaidatu eta bozkatuko ditu urteko memoria, eginkizunen plana eta urteko txosten ekonomikoa. Dokumentu horiek zuzendariak aurkeztuko ditu bileran. Memoria eta eginkizunen plana behin onartuta, Campuseko Batzarrari eta Gobernu Kontseiluari bidaliko zaizkie, jakitun egon daitezen.

  1. – Osaera:

    Batzorde Iraunkorreko kide izango dira zuzendaria (bera izango da batzordearen burua), idazkari akademikoa, administratzailea eta Ikastegiko Batzarreko kide hautatuen artetik:

    Irakasle funtzionarioak: 4

    Irakasle kontratatuak: 1

    Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak: 1

    Ikasleak: 2

    Taldeen ordezkariak Ikastegiko Batzarreko ehuneko beraren arabera egon behar dira banatuta.

  2. – Ordezkariak lau urterako izango dira eta guztiz berriztatuko dira Ikastegiko Batzarra berritzen denean. Ikasleen ordezkariak, baina, urtero-urtero aldatuko dira. Batzorde Iraunkorreko kideak aukeratzeko prozesua UPV/EHUko Hauteskunde Arautegi Orokorreko 1. eta 2. tituluan zehaztutakoaren araberakoa izango da.

    Kideak ikastegiko batzarkide guztien artean aukeratuko dira, eta titularrak ez ezik, ordezkoak ere aukeratuko dira talde bakoitzerako.

  3. – Eginkizunak:

    Ikastegiko Batzarraren eskumenak eskuordetuta:

    1. Gobernu organoei irakasleen plantillan eta administrazio eta zerbitzuetako langileen plantillan dauden beharrizanak aurkeztea.

    2. Unibertsitateko planetan biltzen diren helburuak ikastegira egokitzeko plana onartzea.

    3. Ikastegira atxikitako irakasleen lanpostuen eskariez iritzia ematea.

    4. Ikastegiko Batzarrak eskuordetutako gainerako eginkizunak, kontuan hartuta ezin direla eskuordetu UPV/EHUren Estatutuetako 276. artikuluko lehen ataleko a), b), i), eta j) paragrafoetan aipatutako eginkizunak (arautegi honetako 11.2. artikuluko a), b), i) eta j) paragrafoekin bat datoz), ez eta artikulu bereko g) atalean aipatutakoak ere.

  1. – Burua zuzendaria izango da, edo hark bere ordez izendatzen duen pertsona, eta akademia antolakuntzako ardura daukan zuzendariordeaz gain, honakoak izango dira kideak:

    • Ikastegian irakats jarduera daukan sail bakoitzeko irakasle funtzionarioen ordezkari 1. Ordezkaria sailak berak aukeratuko du.

    • Idazkari akademikoa; bera izango da batzordeko idazkaria.

    • Ikastegiko titulazio bakoitzeko ikasle 1.

      Batzorde honetako kide izateko ez da nahitaezkoa Ikastegiko Batzarreko kide izatea.

      Ikastegiko zuzendaritzak bermatuko du ikastegiko kasuan kasuko bulegoak aholkularitza teknikoa emango diola batzordeari.

  2. – Ordezkariak lau urterako izango dira eta guztiz berriztatuko dira Ikastegiko Batzarra berritzen denean. Ikasleen ordezkariak, baina, urtero-urtero aldatuko dira.

  3. – Batzordearen eginkizunak dira:

    1. Batzordeak ikasketak baliozkotzeko eskaerak ebatziko ditu, bai eta aukera askeko kredituak amortizatzekoak ere, indarrean egongo den legeriari jarraiki.

    2. Honako gaiei buruzko informazioa ematea zuzendaritzari eta Ikastegiko Batzarrari:

    1. – jakintza-arloen eta sailen arteko koordinazioari buruzkoa.

    2. – sailek irakasgaien edukiari buruz daukaten informazioaren gaineko analisiari buruzkoa.

    3. – ikasketa-planak osatu, kendu edo aldatzeko premiei buruzkoa.

    4. – eskatzen zaizkion beste hainbat gairi buruzkoa.

      Batzorde honek hartutako erabakien kontra egiteko aukera egongo da errektoreari aurkezteko errekurtsoaren bidez.

  1. – Batzordearen burua zuzendaria izango da, edo hark izendatutako beste pertsona bat, eta Ikastegiko Batzarrak aukeratutako beste 5 kide izango ditu era honetara banatuta:

    • 3 irakasle; horietako bat batzordeko idazkaria izango da.

    • Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

    • Ikasleen ordezkari bat.

      Batzorde honetako kide izateko ez da zertan izan Ikastegiko Batzarrekoa.

  2. – Ordezkariak lau urterako izango dira eta guztiz berriztatuko dira Ikastegiko Batzarra berritzen denean. Ikasleen ordezkariak, berriz, urtean-urtean aukeratuko dira.

  3. – Euskara Batzordea parte hartze eta aholkularitza organoa izango da. Batzorde horren helburua izango da euskararen erabilera bultzatzea ikastegian, UPV/EHUren plangintza orokorrari jarraiki.

  1. – Ikastegiko Kalitate Batzordea aholkularitza organoa da eta batzordearen burua zuzendaria izango da. Gainontzeko kideak honakoak izango dira: kalitateko arduraduna, kalitatea kudeatzeko sistemen arduraduna, administratzailea eta Ikastegiko Batzarreko lau kide hautatu era honetara banatuta:

    • 2 irakasle; horietako bat batzordeko idazkaria izango da.

    • Ikasle bat.

    • AZPko bat.

  2. – Kalitate Batzordearen eginkizunak:

    1. Urtero Hobekuntza eta Kalitate Plana egitea Ikastegiko Batzarrari aurkeztu eta onar dezan. Plana bultzatzea, jarraipena egitea eta azken txostena egitea.

    2. Aldian-aldian titulazioen kalitate adierazleak gainbegiratzea eta horiek hobetzeko ekintzak proposatzea.

    3. Hobekuntza taldeak sustatzea, horien zereginak onartzea eta proposatutako ekintzen jarraipena egitea.

    4. Ikastegiko Kalitateko Gestio Planean berariaz adierazitako gainontzekoak.

    5. Ikastegiko Batzarrak agintzen dizkion guztiak.

  3. – Kargua urtebeterako izango da.

  1. – Kultur eta Kirol Jardueretarako Batzordea aholku organoa da eta batzordeburua zuzendaria edo hark bere ordez izendatutako pertsona izango da. Gainontzeko bost kideak Ikastegiko Batzarrak aukeratuko ditu banaketa honen arabera:

    • 2 irakasle; horietako bat batzordeko idazkaria izango da.

    • Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

    • Ikasleen bi ordezkari.

  2. – Batzordearen eginkizunak dira:

    1. zuzendaritzari kultura eta kirol arloko ekintzak proposatzea eta horiek bultzatzea.

    2. Ikastegiak eta UPV/EHUk antolatzen dituen kultura eta kirol jardueren berri ematea eta argitaratzea.

    3. Ikastegiaren jaialdietako kultura eta kirol jarduerak antolatzen laguntzea.

    4. Zuzendaritzak, Ikastegiko Batzarrak edo Batzorde Iraunkorrak agindutako kultura eta kirol jarduerak antolatzea.

  3. – Agintaldia bi urterako izango da, baina ikasleen ordezkariak urtero aukeratuko dira.

  1. – Bileretarako deiak ohikoak eta ezohikoak izango dira.

  2. – Bileretarako deiak, oro har, ohikoak izango dira. Ikastegiko Batzarrak ohiko bilera bi egingo ditu, gutxienez, seihileko bakoitzean; kide anitzeko gainerako organoek, bilera bat, gutxienez, seihilekoan.

  3. – Ezohiko bilera egingo da bileran aztertuko den gaiak hala eskatzen duenean eta, halaber, arautegi aplikagarriak xedatutako kasuetan. Ezohiko bileretako gai-zerrendan ezin dira honako gai hauek agertu: aurreko akten onespena eta galde-eskeak.

  4. – Presazko bilerak ezohikoak izango dira eta deia gutxienez 24 ordu lehenago egin beharko da. Halakoetan, bilera egiteko arrazoia benetan premiazkoa dela berretsi behar da bileraren hasieran. Berresten ez bada, bilera bertan behera geratuko da besterik gabe.

  1. – Kide anitzeko organoko buruak egin behar du kasuan kasuko organoaren bilerarako deia.

    Dena dela, kide anitzeko organoko kideen % 25ek hala eskatzen badu, biltzeko deia egin beharko da. Bilera ezohikoa izango da, eta, gehienera ere, zazpi egun balioduneko epean egingo da, eskaera egiten denetik hasita.

  2. – Bilerarako deia organoko idazkariak bideratuko du, denbora nahikoarekin eta, edonola ere, bileraren data baino hiru egun lehenago. Deialdian adieraziko da bilera non egingo den, zer ordutan, eta zeintzuk gai aztertuko diren bertan. Aztertu beharreko gaiei buruzko dokumentuak aurrerapen nahikoaz eskuratzeko aukera izan behar dute organoko kideek, eta, edonola ere, bilera baino 24 ordu lehenago.

  3. – a) Edonola ere, aztergaiak osatzen dituzten puntuak zehatz-mehatz jasoko dira deialdian. Ezin izango da hartu aztergaietan agertzen ez diren puntuei buruzko erabakirik; baina organoko kideen bi heren baino gehiago badaude bileran, eta botazioa eginda gehiengo osoak gaia premiazkoa dela uste badu, erabakia hartu ahal izango da.

    1. Aztergaien zerrendan agertu beharko dira organoko kideen gutxienez % 10ek, bilera baino 24 ordu lehenago eskatutakoak. Eskaria idatziz egin beharko da, buruari zuzenduta, eta erregistroan aurketuta.

  4. – Guztiak jakitun egon daitezen, deialdiak argitara eman behar dira, pertsonen intimitatea babestuta, organoari dagokion egoitzan eta gainerako gune guztietan, eman ere organoetako kideei bileretarako deia egiten zaien egun berean. Beraz, ikastegiak iragarki ohol bat izan beharko du deialdiak eta kide anitzeko organoek hartutako erabakiak argitaratzeko. Horrez gain, ahal denean, ikastegiaren web gunean ere argitaratuko dira, betiere, pertsonen intimitatea babestuta.

  1. – Kide anitzeko organoko kide izatea norberari dagokion ezaugarria da eta ezin da beste inoren gain utzi. Estatutuetako 228. artikuluan aipatutako arrazoiengatik utziko dio organoko kide batek kide izateari, hain zuzen ere, honako arrazoiengatik:

    1. hilez gero edo ezintasuna izanez gero;

    2. hauteskundeak baliogabetuz gero;

    3. agintaldia amaituz gero;

    4. dimisioa aurkeztuz gero;

    5. UPV/EHUko kidea edo hautatua izan zen ikastegiko edo kidegoko kidea izateari utziz gero;

    6. Ikasturte batean kide anitzeko organoak deitutako bileren erdietara ez bertaratuz gero, behar bezala egiaztatu gabe gertaera hori. Besteak beste, indarreko arautegian jasotakoak dira bilera batera ez bertaratzeko behar besteko arrazoiak.

  2. – Organoa behin eratuta, hutsik geratuko diren lekuak kasuan kasuko zerrendetako ordezkoek beteko dituzte. Aipatutako irizpideari jarraitu ondoren bete gabe geratzen den plaza-kopurua talde bateko kideen % 50 baino handiagoa edo organoko kideen % 30 baino handiagoa bada, hauteskunde partzialak egingo dira. Modu horretan hautatutakoak kide izango dira agintaldia amaitu arte.

  1. – Kide anitzeko organoetako kideek organoen bileretara joateko eskubidea eta joan beharra daukate, eta arautegi honek betearazten dizkien eginkizunak betetzekoa. Bileretara joateak unibertsitateko gainerako betebeharrak betetzetik salbuetsiko ditu kideak, baina kasuan kasuko organoek beharrezko neurriak hartuko dituzte betebehar horiek bete egiten direla eta zerbitzua eman egiten dela bermatzeko.

  2. – Kide anitzeko organoko kideren batek agiri edo informazio osagarria behar badu bere eginkizunak betetzeko, idatziz eskatuko dizkio organoko buruari. Buruak astebeteko epean erantzungo dio eskariari, eta, ahal izanez gero, zuzenean emango dio eskatutako informazioa edo agiriak; bestela, idatziz adieraziko dio eskatutakoa non lortu dezakeen.

  1. – Kide anitzeko organoak balioz eratzeko beharrezkoa izango da kideen gehiengo osoa egotea bertan lehen deialdian; edo kideen heren bat, gutxienez, bigarren deialdian. Lehenengo eta bigarren deialdiaren artean utzitako tartea hamabost minutukoa izango da. Edonola ere, organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute edo, bestela, beren ordezkoek.

  2. – Ez da onartuko botoa eskuordetzea.

  3. – Bigarren deialdian organoa eratzeko beharrezkoa den quoruma bozketa guztietan da beharrezkoa.

  1. – Kide anitzeko organoko buruak bilera behar bezala gara dadila bermatuko du eta, horretarako arrazoirik egonez gero, bertan behera utzi ahal izango du.

  2. – Eztabaidak aztergaiei jarraituz egingo dira. Dena dela, beharrezkoa izanez gero, kide anitzeko organoak bileraren ordena aldatzea erabaki dezake organoko buruak egindako proposamenari jarraituz.

  3. – Organoko buruak, beharrezko ikusten badu, eztabaidaren denbora mugatu ahal izango du, bai eta gaiaren botazioa egin aurretik egon daitezkeen parte hartzeen kopurua ere.

  4. – Kide anitzeko organoetako kideek aktan agerrarazi ahal izango dute beren botoa eta horren azalpena. Azalpen hori idatziz eman beharko dute botazioa egitean. Unibertsitateko beste organo batzuei egindako proposamenak badira, kideen boto partikularrak beti agerrarazi behar dira proposamenekin batera.

  5. – Kide anitzeko organoko buruak, egoki deritzonean, organoko kide ez diren pertsonak gonbidatu ahal izango ditu bileretara aztergaietakoren bati buruzko iritzia edo informazioa eman dezaten. Aktan jaso egingo da bileran gonbidatuak izan direla; gonbidatuek ez dute botoa emateko eskubidea.

  6. – Kide anitzeko organoen bilerarako dokumentazioa aldez aurretik bidaltzen denean, kideek aukera izango dute dokumentuaren zatiren bat zuzentzea eskatzeko. Zuzenketok idatziz aurkeztuko dira bilera hasi aurretik, gero bileran eztabaidatu eta bozketa egin dadin.

    Organoko buruak, aztergaien zerrendari jarraiki, eztabaida gidatuko eta zuzenketen gaineko iritzia emateko txandak ezarriko ditu. Ondoren, bozketa egin eta zuzenketa onartu egingo da emandako boto baliodunen gehiengo soila lortuz gero.

    Onartutako zuzenketak kontuan hartuta behin betiko testua osatuko da eta, berriro eztabaida egin ondoren, onartu egingo da egoki iritziz gero.

  1. – Erabakiak hartu ahal izateko, emandako boto baliodunen artetik gehiengo osoa behar izango da, estatutuek, arautegi honek edo gainerako lege-xedapenek beste gehiengoren bat eskatzen ez duten kasuetan izan ezik. Horrenbestez, proposamen bakarra izanez gero, onartu egingo da aldeko botoak kontrakoak baino gehiago badira. Bi proposamen daudenean, aldeko boto gehien lortzen duena onartuko da. Proposamenak bi baino gehiago direnean, emandako botoen gehiengoa lortzen duena onartuko da; edo, lehenengo botazioan boto gehien lortu duten bi proposamenak hartuta, bigarren botazioan boto gehien lortzen duena.

    Berdinketa izanez gero, berriro bozkatuko da; eta berriro berdinduz gero, organoko buruaren kalitate-botoak erabakiko du.

  2. – Botazioa isilpekoa izango da kide anitzeko organoko kideren batek eskatzen duenean. Dena dela, beti izango da isilpekoa pertsonei buruzkoa denean.

  3. – Aurkako botoa ematen dutenek eta horretarako arrazoia azaldu, ez dute erantzukizunik izango kide anitzeko organoak hartutako erabakietan. Bozketa isilpekoa bada, interesatuak boto-txartela emango dio organoko idazkariari bozkatzerakoan, eta, txartel horrekin batera, emandako botoaren arrazoia azaltzen duen testua. Boto-txartela eta testua aktari erantsiko zaizkio. Halaber, abstenitzen direnak erantzukizunetik salbuetsita geratuko dira.

  1. – Idazkariak bilerako akta egingo du. Akta bileran bertan edo hurrengoan onartu behar da, eta aktaren zirriborroa hurrengo bilerako gai zerrendari dagozkion dokumentuekin batera banatuko da. Akta onartu ostean, idazkariak sinatu eta batzarraren buruak ontzat eman behar du.

  2. – Aktan nahitaez jasoko dira bilerara etorri direnen eta etorri ez direnen zerrenda; aztergaien zerrenda; bileraren tokia eta eguna; bileran aztertutako puntuak; botazioak (nola egin diren) eta emaitzak; hartutako erabakien edukia eta, egokitzat ikusiz gero, arrazoiaren azalpen laburra.

  3. – Aktan boto partikularrak ere jasoko dira, kide anitzeko organoko kasuan kasuko kideek hala eskatzen badute. Kide anitzeko organoko edozein kidek eskatu ahal izango du bere parte-hartzea edo proposamena hitzez hitz jasotzeko aktan. Horretarako, idatziz aurkeztu beharko du testua, eskaera egin eta segituan edo, bestela, organoko buruak esango duen moduan.

  4. – Kide anitzeko organoko kideek aktan aldaketak egiteko proposamenak egin ahal izango dituzte akta onartzeko unean. Idazkariak egiaztatu egin behar ditu proposatutako aldaketak eta, gehiengoak aldeko botoa ematen badu, onartu egin behar dira.

  5. – Kide anitzeko organoa aldatu baino lehen bilera bat egin beharko da onartzeke dauden akta guztiak onartzeko. Bilera hori egitea ezinezkoa bada, akten zirriborroak bidali behar zaizkie kide anitzeko organoko kide zirenei, eta hamar eguneko epea eman edukiari buruzko erreklamazioak egiteko. Esandako epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, aktak onartutzat emango dira. Bestela, aldatutako kide anitzeko organoak egiten duen lehen bileran bozkatu beharko dira.

  6. – Onartutako akten kopia iragarki oholean jarriko da eta ikastegiko liburutegian berariazko artxiboan gorde, ikastegiko kideek irakurtzeko aukera izan dezaten. Kontuan izan beharko da pertsonen intimitatea babestuta egon behar dela.

  1. – Idazkari akademikoak kide anitzeko organoak hartutako erabakien fede emango du eta ziurtagiriak egingo ditu.

  2. – Hartutako erabakiak argitara emango dira ikastegian horretarako berariaz jarriko den iragarki oholean, gehien dela hiru egun balioduneko epean eta pertsonen intimitatea babestuta. Gainera, ahal denean, ikastegiaren web gunean ere argitaratuko dira. Organoko buruak eta idazkariak ziurtatu beharko dute hartutako erabakiak argitara ematen direla, eta, gutxienez, hilabete batez egongo direla argitaratuta jendaurrean. Izan ere, epe horretan egongo da errektoreari errekurtsoak aurkezteko aukera.

  3. – Aipatutakoaz gain, pertsonei buruzko erabakiak interesdunei jakinarazi behar zaizkie. Erabakiek jakinarazpena egiten den unetik aurrera dute eragina, eta jakinarazpenak Administrazio Prozeduraren Legean xedatutako moduan egin behar dira.

  1. – Kide anitzeko organoak hartutako erabakiek onartzen direnetik aurrera izango dituzte ondorioak, erabakian bertan beste ezer adierazi ez bada behintzat. Erabakiak publikoak dira eta unibertsitateko kasuan kasuko organoei jakinaraziko zaizkie.

  2. – Arautegi honetako 9. artikuluan aipatzen diren kide anitzeko organoek hartzen dituzten erabakien kontra gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio errektoreari, hilabeteko epean.

  1. – Kide anitzeko organoetarako hauteskundeetan, hautagai zerrenda kolektibo, itxi eta ordenatuak aurkeztuko dira.

  2. – Hautagai zerrendek kasuan kasuko hauteskunde taldeari dagozkion kideen laurdenak edo gehiago bete ahal izango dituzte, eta, edozelan ere, gutxienez hautagai bi.

  3. – Talde bateko kide kopurua kontuan hartuta ezinezkoa edo zaila baldin bada hautagai zerrendak adierazitako eran eratzea, kide anitzeko organoak, interesdunek esan beharrezkoa entzun ondoren, ordezkariak aukeratzeko edo izendatzeko egoki diren irizpideak ezar ditzake.

  4. – Kide anitzeko organoetarako ikasleen ordezkariak urtero hautatuko dira, azaroaren 15etik abenduaren 15era bitartean.

  1. – Kide anitzeko organoetarako talde bakoitzeko ordezkariak taldekideek eurek aukeratuko dituzte euren artetik.

  2. – Euskal Herriko Unibertsitateko hauteskundeak hondarrik handienaren sistema proportzionalaren araberakoak izango dira.

  1. – Zuzendaria gobernu, ordezkaritza eta administrazioko kide bakarreko organoa da.

  2. – Zuzendaria ikastegira atxikitako unibertsitateko irakasleen taldeetako arduraldi osoko irakasle doktoreen artetik aukeratuko da sufragio unibertsal haztatuaren bidez, eta errektoreak izendatzen du. Hautaketa prozesua UPV/EHUko Hauteskunde Arautegi Orokorreko 23. eta 24. artikuluari jarraituz egingo da.

  3. – Ez bada aukeratzen unibertsitateko irakasleen taldeetako doktorerik, beste hauteskunde prozesu bat egingo da, eta prozesu horretan hautagai izango ahalko dira ikastegira atxikitako arduraldi osoko irakasle funtzionario ez doktoreak eta irakasle kontratatu doktoreak. Prozesua Euskal Herriko Unibertsitatearen Hauteskunde Arautegi ORokorreko 23. eta 24. artikuluei jarraituz egingo da.

  4. – Errektoreak izendatutakoan hasten da ikastegiko zuzendaria bere eginkizunak betetzen. Agintaldia lau urtekoa izango da, eta ezin izango da jarraituko bi alditan hautatua izan.

  1. – Zuzendariak arrazoi hauengatik utziko du kargua:

    1. hilez gero;

    2. legezko ezintasuna izanez gero;

    3. dimisioa aurkeztuz gero;

    4. ikastegiko kide izateari utziz gero;

    5. agintaldia amaituz gero;

    6. Ikastegi Batzarrak zentsura-mozioa onartuz gero.

      Zentsura-mozioa ikastegiko Idazkaritza Akademikoan aurkeztuko da idatziz, arrazoituta eta, gutxienez, batzarreko kideen % 20ren sinaduraren babesarekin. Zentsura-mozioa aurkeztu eta eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela behin egiaztatuta, zuzendariak Ikastegiko Batzarrari egingo dio dei 72 orduko epean. Zentsura-mozioa aurkeztu eta hamabost eguneko epean, gehienez ere, egin beharko da bilera. Bilera horretan, lehenengo eta behin, zentsura-mozioari buruzko azalpenak emango ditu mozioa sinatu duen batzarkideetako batek. Zuzendariak erantzuna emango du eta ondoren, hitza eskatu duten batzarkideek hartuko dute parte txandaka, behin aldekoek, behin kontrakoek.

      Zentsura-mozioa onartzeko, Ikastegiko Batzarreko kideen aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izan behar dira. Ikastegiko Batzarrak zentsura-mozioa onartuz gero, zuzendariak dimisioa aurkeztuko du berehala, eta segidan hauteskundeetarako deia egingo da.

  2. – Ahal denean, zuzendariak jardunean jarraituko du beste zuzendari bat izendatu arte.

  3. – Zuzendaria gaixorik edo kanpoan egonez gero, izendapenean beren-beregi hautatutako zuzendariordeak ordezkatuko du. Halako izendapenik ez balego, Ikastegiko Batzarrak izendatuko du haren ordez arituko den zuzendaritza-taldeko kidea. Ikastegiko Batzarraren burua, kasu honetan, kiderik zaharrena izango da. Gaixorik edo kanpoan sei hilabete baino gehiago emango balu, jarduneko zuzendariak hauteskundeetarako deia egingo du hilabeteko epean.

  4. – Ikastegiko kide bakarreko organorik egon ezean, kategoria eta antzinatasun handiena daukan ikastegiko arduraldi osoko irakasleak hartuko ditu bere gain zuzendariaren zereginak. Irakasle horrek ikastegiko zuzendaria aukeratzeko deia egin beharko du gehien dela sei hilabeteko epean.

  1. – Errektoreak irakats-betebeharretatik salbuets dezake zuzendaria, neurri batean edo erabat.

  2. – Agintaldia amaituta, eskubidea izango du irakats-betebeharretatik beste urtebetez salbuetsita egoteko, irakaskuntzaren eta ikerketaren arloko gaiak eguneratzeko. Horretarako, gutxienez hiru urte izan beharko ditu emanda karguan.

  1. – Hauek dira ikastegiko zuzendariaren eginkizunak:

    1. Ikastegiaren ordezkaria eta ikastegira atxikitako langile guztien zuzendari funtzionala izatea.

    2. Ikastegiko jarduera guztiak gidatu, koordinatu eta ikuskatzea.

    3. Ikastegiko kide anitzeko organoetako buru izatea.

    4. Ikastegiko Batzarraren, gobernu-organo orokorren eta campus bakoitzeko organoen jarraibideak ezarri eta haien erabakiak betetzea.

    5. Errektoreari proposatzea haren eskumeneko izendapenak.

    6. Ikastegiko Batzarrari urteko memoria eta plana aurkeztea, bai eta urteko txosten ekonomikoa ere.

    7. Zerbitzu teknikoekin koordinaturik, ikastegiko leku guztien higiene eta segurtasuna bermatzea, eta horretarako behar diren neurriak hartzea.

    8. Ikastegiko kideen eskari eta proposamenak zuzendu eta bideratzea.

    9. Ikastegiaren ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza bultzatzea.

    10. Ikastegiari eragiten dioten arauak bete egiten direla zaintzea, bereziki zerbitzuen funtzionamendu egokiari dagozkionak eta diziplina akademikoarekin zerikusia dutenak, UPV/EHUren Estatutuen 102.2 eta 103.2 artikuluetan adierazitako moduan.

    11. Tokiak esleitzea ikastegian diharduten sail, institutu eta zerbitzuei, Ikastegiko Batzarrak onartuko dituen irizpideekin bat etorrita. Era berean, ikastegiko azpiegitura erabiltzean lehentasunak zein diren erabakiko du.

    12. Lankidetza- eta koordinazio-programak adostea sailekin irakaskuntza- eta ikerketa-jardueretarako, eta sailen arteko eta arloen arteko ikerlanak bultzatzea.

    1. Gainerako gobernu-organoek eskuordetzen dizkioten gainerako eginkizunak, edo unibertsitateari buruzko legeriak, Estatutuek edo beroriek garatzen dituzten arauek esleitzen dizkiotenak eta, beren-beregi beste organo batzuei esleituta egon barik, ikastegiarekin zerikusia duten eginkizunak.

  2. – Era berean, ikastegiko zuzendariak lankidetza-hitzarmenak sinatuko ditu, Gobernu Kontseiluak emandako jarraibideei eutsiz.

  1. – Ikastegiko zuzendaritza-taldearen burua zuzendaria izango da eta honako hauek osatuko dute: zuzendariordeek eta idazkari akademikoak.

  2. – Ikastegiko zuzendaritza-taldeari dagokio zuzendariari laguntzea hark dituen lanetan eta bereziki:

    • titulazioetan irakasten diren gaien irakaskuntza koordinatzeko lanean;

    • ikasketa-planak eguneratzeko zereginean, modu horretara gizartearen premiei hobeto erantzun ahal izateko;

    • ikasleen laneratzea bultzatzeko eginkizunean;

    • ikasleek kanpoan egiten dituzten praktikak gainbegiratzeko zereginean, bai eta beste unibertsitate batzuetako pareko titulazioetako ikasleekin egiten diren trukeak ere, esparru akademikoari dagokionez;

    • irakats-plangintza behar bezala gauzatzen dela zaintzeko zereginean, bai eta titulazioetako irakaslanean gertatutako gorabeherak eta erreklamazioak ebazteko gestio lanean ere;

    • titulazioen irakats kalitatea sustatzeko lanean;

    • ikastegiko jarduera guztietan etengabeko hobekuntza bultzatzeko lanean.

  1. – Errektoreak, zuzendariak proposatuta, zuzendariordeak izendatuko ditu behar diren baldintzak betetzen dituzten ikastegiko arduraldi osoko irakasleen artetik.

  2. – Zuzendariordeek zuzendariak eskuordetzen dizkien lanak egingo dituzte, eta beren izendapenean aipatutako arloen zuzendaritza hartuko dute. Ikastegiko Batzarrari eskuordetzen berri emango zaio, eta izendapena egin eta gehienez ere hilabeteko epean argitaratuko dira.

  3. – Zuzendariordetzen kopurua ez da izango III. eranskinean jasotako irizpideak aplikatuta ateratzen den kopurua baino handiagoa.

  4. – Hauek dira zuzendariordeen eginkizunak, kasuan kasukoak:

    • zuzendariaren ordezkoa izatea, hura ez dagoenean edo gaixorik dagoenean;

    • zuzendariak agindutako batzordeen buru izatea;

    • ikasketa-planak aldatzeko proposamenak egitea, titulu edo/eta espezialitate berriak sortzea edo kentzea;

    • jakintza-arlo desberdinetako programak koordinatzea;

    • kalitatearen arloko jarduerak bultzatzea, eta horretarako, zuzendaritza-taldekoen artetik bat izendatuko da kalitateko arduradun;

    • ikastegiko jarduera akademikoak eta sozialak antolatzea;

    • ikasleen ebaluazio probetarako egutegia egitea;

    • eskola eta tutoretza ordutegiak antolatzea;

    • ikasleen ordezkariekin harreman zuzenak izatea, irakaskuntzarekin zerikusia duten arazoak konpontzeko;

    • irakasleekin harremanak izatea irakasleen lanarekin zerikusia duten arazoak konpontzeko;

    • karrera amaierako proiektuak gestionatzea;

    • ikasleek enpresetan egiten dituzten praktikak gestionatzea;

    • unibertsitatearekin eta Estatuko eta nazioarteko erakundeekin harremanak izatea, unean uneko programen bidez;

    • zuzendariak emandako gainerako eginkizunak.

  5. – Honako arrazoiengatik utziko dute kargua: dimisio aurkeztuz gero; legezko ezintasuna izanez gero; ikastegia utziz gero; edo, zuzendariaren proposamenari jarraituta, errektoreak emandako erabakiaren ondorioz. Zuzendariak 15 eguneko epea izango du errektoreari ordezkoa proposatzeko.

  6. – Zuzendariak zuzendaritza-taldean gertatu diren aldaketen berri emango du Ikastegiko Batzarraren hurrengo bileran.

  1. – Errektoreak irakats-betebeharretatik salbuetsi ahal izango ditu zuzendariordeak, gehienez ere arduraldiaren erdiraino.

  2. – Agintaldia amaituta, eskubidea izango dute irakats-betebeharretatik beste sei hilabetez salbuetsita egoteko, irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren alorrean eguneratu ahal izateko. Horretarako, gutxienez hiru urte izan beharko dituzte emanda karguan.

  1. – Idazkari akademikoa errektoreak izendatuko du, zuzendariak proposatuta. Idazkaria jardunean dagoen arduraldi osoko irakasle bat izango da.

  2. – Honako arrazoiengatik utziko du kargua: dimisio aurkeztuz gero; legezko ezintasuna izanez gero; UPV/EHU utziz gero; edo, zuzendariaren proposamenari jarraituta, errektoreak emandako erabakiaren ondorioz. Zuzendariak 15 eguneko epea izango du errektoreari ordezkoa proposatzeko.

Hauek dira ikastegiko idazkari akademikoaren eginkizunak:

  1. Idazkari moduan aritzea Ikastegiko Batzarrean, Batzorde Iraunkorrean eta, betetzen duen karguagatik, dagokion gainerako batzordeetan; eta organo horien bileretako aktak idatzi eta zaintzea.

  2. Ikastegiko Batzarrerako eta Batzorde Iraunkorrerako deia egitea, zuzendariaren aginduz.

  3. Ikastegiko gobernu, ordezkaritza eta administraziorako kide anitzeko organoen ekintza eta erabakien fede ematea eta egiaztagiriak egitea, hala erabakienak nola bere aurrean gertatzen diren ekintza eta jazoera guztienak edo ikastegiko dokumentazio ofizialean jasota daudenenak ere.

  4. Ikastegiko Erregistro Orokorraren funtzionamendua bermatzea, unibertsitateko Idazkaritza Nagusiak emandako arau eta irizpideak betez.

  5. Ikastegiko Batzarrak eta Batzorde Iraunkorrak hartuko dituzten erabakien berri ematea unibertsitateko kasuan kasuko gobernu organoari.

  6. Laguntza ematea, oro har, ikastegiko zuzendariari, bai eta ikastegiko idazkari akademikoari dagozkion gainerako eginkizunak betetzea ere.

  1. – Errektoreak irakats-betebeharretatik salbuetsi ahal izango du idazkari akademikoa, gehienez ere arduraldiaren erdiraino.

  2. – Agintaldia amaituta, eskubidea izango du irakats-betebeharretatik beste sei hilabetez salbuetsita egoteko, irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren alorrean eguneratu ahal izateko. Horretarako, gutxienez hiru urte izan beharko dituzte emanda karguan.

  1. – Ikastegiko zerbitzu ekonomiko eta administratiboen burua administratzailea izango da. Izendapena gerenteak egingo du aldez aurretik ikastegiko zuzendariak egindako txostena ikusita.

  2. – Administratzaileak zuzendariarekiko mendekotasun funtzionala izango du, eta ikastegiko administrazio eta zerbitzuetako langileak zuzendu eta koordinatzeko lanak beteko ditu. Horretaz gainera, ikastegiko organoen erabakiak betearaziko ditu berari dagokion eremuan, eta aipatutako zerbitzuen funtzionamenduaz ere arduratuko da.

  3. – Ikastegiko administratzaileak eguneratuta izango du ikastegira atxikitako ondasunen zerrenda, eta zerrenda eguneratu hori urtero aurkeztuko dio Ikastegiko Batzarrari, ontzat eman dezan. Ondoren unibertsitateko Gerentziara igorriko da. Era berean, laguntza teknikoa emango dio zuzendaritza-taldeari ikastegiaren urteko premien memoria prestatzeko lanean. Memoria hori ontzat eman beharko du Ikastegiko Batzarrak.

Ikastegiak bere helburuak betetzeko eta jarduerak aurrera eramateko, behar beste langile izango ditu, eta UPV/EHUko aurrekontu orokorrean sail berezituak, eta bakoitzak autonomiaz gestionatuko du bere saila.

UPV/EHUk urtero zehaztuko du ikastegiaren aurrekontuko hornidurarako emango duen diru-sail orokorra, baina aurrekontuko hornidurak beste osagai hauek ere izango ditu:

  1. Burutzen dituen zereginen etekin garbiak.

  2. Jasotzen dituen diru-laguntzak, kasuan kasuko diru-laguntzetarako zehaztuta dauden baldintzen arabera.

  3. Modu agerian eta beren-beregi egiten dizkieten dohaintzak eta legatuak, eman zaizkien baldintza berberetan.

  4. Zientzia- edo teknika-lanak egiteko edo espezializazio-ikasketak emateko nahiz prestakuntzarako jarduera bereziak egiteko kontratuetatik sortutako diru sarrerak direla-eta dagokien zatia.

  1. – Ikastegiaren jarduera ekonomikoa UPV/EHUren sarrera eta gastuen aurrekontu bakar, publiko eta orekatuan xedatutakoaren arabera eramango da aurrera, eta UPV/EHUko aurrekontuak betetzeko arauetan ezarritakoari jarraiki.

  2. – Ikastegiak UPV/EHUren aurrekontu orokorrean agertzen ez diren bestelako baliabideak baditu, zuzendaritza-taldeak jakinaren gainean jarriko du Gerentzia eta, ondoren, baliabide horiek ikastegiaren aurrekontuko zati moduan gastatzeko proiektua aurkeztuko du Ikastegiko Batzarrean, ontzat eman dezan.

  1. – Arautegia aldatzeko ekimena zuzendariari, Batzorde Iraunkorrari edo Ikastegiko Batzarreko kideen % 25ari dagokio.

  2. – Aldaketak proposatzeko, txosten arrazoitua aurkeztu beharko zaio zuzendariari. Idazkiak aldaketa eskatzen duten pertsonen izenak eta proposatzen duten ordezko testua jaso beharko ditu.

  3. – Zuzendariak, hamabost eguneko epean, proposatutako idazkera berria aurkeztuko dio Ikastegiko Batzarrari, eta, hilabete eta erdiko epean, ekimena aurkeztutako egunetik kontatzen hasita, ezohiko bilera egin beharko du aztergai bakarrarekin: "Arautegia aldatzea". Ikastegiko Batzarraren ezohiko bilera baino lehen, batzarkideek beste idazkera batzuk aurkeztu ahal izango dituzte aldatzeko proposatu dituzten artikuluetarako.

  4. – Proposamena onartzeko, emandako botoen gehiengo osoa beharko da. Proposamena onartzen ez bada, eskari egileek ezin izango dute artikulu berak aldatzeko beste proposamenik egin bi urtean.

  5. – Aldaketarako proposamena UPV/EHUren Gobernu Kontseilura bidaliko da, legezko kontrola igaro ondoren, hark behin betiko onar dezan.

Arautegi hau indarrean sartuko da EHAAn argitaratu eta biharamunean.

Ikastegiko titulazioak ondorengo taulan jasotakoak dira:

Meatze Ingeniari Teknikoa

Espezialitatea: Meatzeen Ustiaketa

Meatze Ingeniari Teknikoa

Espezialitatea: Mineralurgia eta Metalurgia

Meatze Ingeniari Teknikoa

Espezialitatea: Energia Baliabideak, Erregaiak eta Lehergaiak

Herri Lanetako Ingeniari Teknikoa

Espezialitatea: Eraikuntza Zibilak

Ikastegiak koordinatutako titulazioak ondorengo taulan jasotakoak dira:

Meatze Ingeniari Teknikoa

Espezialitatea: Meatzeen Ustiaketa

Meatze Ingeniari Teknikoa

Espezialitatea: Mineralurgia eta Metalurgia

Meatze Ingeniari Teknikoa

Espezialitatea: Energia Baliabideak, Erregaiak eta Lehergaiak

Herri Lanetako Ingeniari Teknikoa

Espezialitatea: Eraikuntza Zibilak

Eranskin hau aldatu egingo da ikastegian emandako edo ikastegiak koordinatutako titulazio kopurua edo titulazioaren izena aldatuz gero.

Ikastegian irakaskuntza duten sailak dira:

  1. – Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak.

  2. – Fisika Aplikatua I.

  3. – Geofinamika.

  4. – Ingeniaritza Elektrikoa.

  5. – Ingeniaritza Mekanikoa.

  6. – Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia.

  7. – Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika.

  8. – Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza.

  9. – Makina eta Motor Termikoak.

  10. – Matematika Aplikatua.

  11. – Enpresen Antolakuntza.

Ikastegi bakoitzeko dekanorde edo zuzendariorde kopurua zehazteko irizpide eta prozedurak.

  1. irizpidea: 1. eta 2. zikloko titulazioetako ikasle kopurua.

    1 eta 1.000 artean: dekanorde edo zuzendariorde 1

    001 eta 2.500 artean: 2 dekanorde edo zuzendariorde

    501 eta 5.000 artean: 3 dekanorde edo zuzendariorde

    000 ikasletik gora: 4 dekanorde edo zuzendariorde

  2. irizpidea: ikastegira atxikitako irakasleen kopurua guztira.

    1 eta 150 artean dekanorde edo zuzendariorde 1

    151 eta 300 artean 2 dekanorde edo zuzendariorde

    300 irakasletik gora 3 dekanorde edo zuzendariorde

  3. irizpidea: titulazio kopurua.

    3 titulazio edo gehiago: dekanorde edo zuzendariorde 1.

  4. irizpidea: nazioarteko harremanak.

    50 ikasle baino gehiago nazioarteko truke-programetan: dekanorde edo zuzendariorde 1.

  5. irizpidea: gehienezko kopuruak.

    Gehienezko kopurua: 7 dekanorde edo zuzendariorde.

  6. irizpidea: egoera bereziak.

    Indarrean dauden bi irizpideren kasuan, horien aplikazio-tarteak betetzearen ehunekoa % 75 edo handiagoa denean, dekanorde edo zuzendariorde bat gehiago eman dakioke ikastegiari.

    Ikastegiren batean aurreko irizpideetan jasota ez dagoen egoera bereziren bat gertatzen bada, Gobernu Kontseilura jo dezake irizpide orokorrak aplikatuta dagozkion dekanorde edo zuzendariordeen kopurua baino handiagoa onar diezaioten.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.