Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2007ko urriaren 22koa, Universidad del Paํs Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Idazkari nagusiarena, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatearen Arautegia EHAAn argitara dadila agintzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 6582
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2007/10/22
  • Argitaratze-data: 2007/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Unibertsitateak bere araubide propioa dauka erakundea antolatzeko, bere interesen defentsan aritzeko balio diona, Konstituzioak 27.10. artikuluan onartzen duen unibertsitateen autonomiatik eratorria. Araubide horri atxikita dago bere arauak egiteko erakundeak daukan ahalmena.

Ahalmen horrez baliatuta, Unibertsitateak bere Estatutuak dauzka, erakundearen antolaketaren ezaugarri berezi diren arlo eta organoak erregulatzen dituzten oinarrizko arauak. Eta Universidad del Paํs Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuetako 189. artikuluak dio ikastegi bakoitzak bere arautegia izango duela, Ikastegi Batzarrak egin eta Gobernu Kontseiluak onartu beharko duena.

2004ko martxoaren 12an argitaratu zen EHAAn otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena. Eta Lege horrek dio, 10. artikuluko bigarren atalean antolaketaren eta jarduteko moduaren gainean unibertsitate publikoko gobernu-organoek emandako estatutuak eta arauak, baita horien gaineko aldaketak eta orokorrean aplikatzekoak diren xedapenak ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, eta ez direla indarrean jarriko harik eta testuak oso-osorik argitaratu arte.

Gobernu Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak, bi mila eta zazpiko urriaren 16ko bileran, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatearen Arautegia onartzea erabaki zuen.

Aipaturikoa kontuan hartuta, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legeko 10. artikuluko bigarren atala betetzeko, ondokoa

  1. – Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, Universidad del Paํs Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) ikastegia, Arabako Campusean kokatua, irakaskuntzarako eta ikerkuntzarako gunea da. Jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruan unibertsitateko ikasketak antolatzen ditu eta titulu akademikoak edo bestelako eskaintza akademikoak lortzeko prozesu akademiko eta administratiboak gestionatzen ditu.

  1. – Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea honako hauen bidez arautuko da: indarrean dagoen legeria, Estatutuak, eta UPV/EHUko Ikastegien Oinarrizko Arautegiari jarraiki Fakultateko Batzarrak egindako arautegi hau (azken arautegi honetan arautzen ez den guztirako oinarrizkoa erabiliko da), eta aplika dakizkiokeen gainerako arautegiak.

  2. – Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateak Vitoria-Gasteizen dauka egoitza (Lasarteko bidea z/g) eta egun Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien Lizentziatura titulazioa ematen du.

  3. – Fakultatean eskolak ematen dituzten sailak honakoak dira:

    • Gorputz eta Kirol Hezkuntza.

    • Soziologia.

    • Euskal Filologia.

    • Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia.

  4. – Irakaskuntza eta ikerketa laguntzeko fakultatean dauden zerbitzuak honakoak dira:

    1. Informatika gela.

    2. Ikus-entzunezkoen laborategia.

    3. Mugimen-akzioaren behaketarako laborategia.

    4. Mugimendu-portaeraren laborategia.

    5. Jarduera fisikoari eta kirolari aplikatutako biomekanikaren laborategia.

    6. Jarduera fisikoari eta kirolari aplikatutako fisiologiaren laborategia.

    7. Jarduera fisikoaren gizarte-ikerketarako laborategia.

    8. Udaleko kirolaren behaketarako laborategia.

    9. Liburutegia.

    10. Ikasteko gela.

    11. Kirol instalazioak.

  5. – Fakultateko kideek idatziz eta erregistro bidez helarazi ahalko dituzte dekanotza-taldera euren kexak, erreklamazioak eta iradokizunak. Eskaerak hamabost egun balioduneko gehienezko epean erantzungo dira. Erantzunean, idazkiaren lehenengo sinatzaileari igorri beharrekoa, hartutako erabakia jakinaraziko da eta, hala balegokio, arrazoia.

  1. – Fakultatea honako hauek osatzen dute: ikastegiko kideek eta bertara lotutako gainerako langileek.

  2. – Hauek dira ikastegiko kideak:

    1. Ofizialki fakultateari atxikita dauden irakasle guztiak.

    2. Fakultatean irakasten diren titulazio eta ikasketa ofizialetan matrikulatuta dauden ikasle guztiak.

    3. Fakultateari atxikitako administrazio eta zerbitzuetako pertsonala.

  3. – Fakultatera lotuta egongo dira, baina kide izateke, ikastegiari atxikita egon gabe bertan eskolak ematen dituzten gainerako irakasleak, ikastegian egoitza daukaten sail edo institutuetako ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak, eta fakultatean zerbitzuak ematen dituztenak.

Hauek dira fakultatearen eginkizunak:

  1. Bai irakaskuntzari eta bai gestioari dagokionez, UPV/EHUko titulu akademiko ofizialak edo berezkoak antolatzea, bai eta bestelako espezializazio-ikastaro, etengabeko prestakuntzako edo unibertsitate nahiz kultur hedakuntzako ikastaroak ere.

  2. Urtero irakats-eskaintza egitea, UPV/EHUko ikasketa-programazioaren arabera, bai eta ikasturte bakoitzerako ikasketa-planak ere, titulazio bakoitzean eskolak ematen dituzten sail guztiekin koordinazioan.

  3. Ikasketa-planen onespena edo aldaketa proposatzea, eta UPV/EHUko beste organo batzuek halakorik proposatu eta horrek berari eragiten dionean, ikasketa-planak onetsi edo aldatzeko prozesuetan parte hartzea.

  4. Fakultatean ematen diren titulazioen funtzionamendu orokorra ebaluatzea.

  5. Irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek euren eginbeharrak betetzen dituztela jagotea.

  6. Fakultatearen aurrekontua gestionatu, baliabideak administratu eta atxikitako langileak gidatzea.

  7. Fakultatearen urteroko plana garatu eta betetzea.

  8. Urteroko memoria egitea, horretarako beharrezkoa den informazioa sail desberdinetatik bilduz.

  9. Hizkuntza-plangintza orokorra garatu eta ikastegira egokitzea.

  10. Etengabeko hobekuntza bultzatzea, eta langileen berrikuntza pedagogikoa nahiz prestakuntza eguneratzea.

  11. UPV/EHUko gainerako organoei laguntzea euren eginkizunak betetzen.

  12. Zientziaren, teknikaren, artearen eta giza zientzien arloko jarduerak bultzatu, eta espezializazioko nahiz unibertsitate-hedakuntzarako ikastaroak sustatzea.

  1. Legeak, Estatutuek edo unibertsitate-arautegiak bere gain uzten dituen gainerako eginkizun guztiak.

  1. – Honako hauek dira fakultateko gobernu, ordezkaritza eta administrazio organoak: Fakultateko Batzarra, dekanoa, dekanordeak, idazkari akademikoa eta administratzailea.

Fakultateko kide anitzeko organoak Fakultateko Batzarra eta Batzorde Iraunkorra dira; organo osagarriak, berriz, Akademia Antolakuntzako eta Ikasketak Baliozkotzeko Batzordea, Euskara Batzordea, Ekonomia Batzordea eta Kalitate eta Hobekuntzaren Analisi Batzordea.

  1. – Hauek izango dira Fakultateko Batzarraren osakideak: dekanoa, fakultateko idazkari akademikoa, administratzailea eta aukeratutako 22 kide, azken hauek unibertsitateko kidegoen artean era honetan banatutakoak:

  2. – Fakultateko Batzarreko hamahiru kide hautetsi unibertsitateko irakasle funtzionarioak edo doktore titulua duten kontratuko irakasleak izango dira, fakultatera atxikitako irakasleen artean behar beste funtzionario doktore ez baldin badago, UPV/EHUko Ikastegien Oinarrizko Arautegiaren bigarren xedapen iragankorrean zehaztutakoari jarraiki.

  3. – Gainerako irakasle eta ikertzailek bi ordezkari hautetsi izango dituzte.

  4. – Batzarreko bost kide hautetsi ikasleen ordezkari izango dira.

  5. – Batzarreko bi kide hautetsi administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari izango dira.

    Dekanotza-taldea osatuko duten pertsonak izendatzeko dekanoaren proposamenak honakoak errespetatu beharko ditu: Fakultateko Batzarreko kide guztien % 51 unibertsitateko irakasle funtzionarioak edo doktore titulua duten kontratuko irakasleak izango dira, fakultatera atxikitako irakasleen artean behar beste funtzionario doktore ez baldin badago, UPV/EHUko Ikastegien Oinarrizko Arautegiaren bigarren xedapen iragankorrean zehaztutakoari jarraiki.

  6. – Fakultateko Batzarrak bere arautegia izango du funtzionamendurako eta, kide hautatuak lau urterik behin aldatuko dira. Salbuespena ikasleen ordezkariak izango dira, horiek urtero aldatuko baitira.

  7. – Ikastegi Batzarreko kideak hautatzean Estatutuek xedatutakoa eta UPV/EHUko Hauteskunde Arautegi Orokorrean zehaztutako prozedura bete beharko dira.

  1. – Fakultateko Batzarra da kide anitzeko ohiko gobernu organoa ikastegian.

  2. – Fakultateko Batzarrak ikastegiaren bizitza akademikoan eragina daukaten oinarrizko erabaki guztiak hartu behar ditu, batez ere honakoak:

    1. Ikastegiaren arautegia prestatu eta Gobernu Kontseiluari proposatzea, hark onar dezan.

    2. Ikastegiko dekanoa hautatu, bere kideen artetik.

    3. Gobernu organoei irakasleen plantillan eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren plantillan dauden beharrizanak aurkeztea.

    4. Unibertsitateko planetan biltzen diren helburuak ikastegira egokitzeko plana onartzea.

    5. Hizkuntza-normalkuntzarako planak betetzeko eta plan horiei jarraipena egiteko fakultateak dauzkan premien memoriak aurkeztea Campuseko Errektoreordetzari, hark errektoreari edo, hala dagokionean, Gobernu Kontseiluari bidera diezazkion.

    6. Fakultateari atxikitako irakasle-lanpostuen eskariez iritzia ematea.

    7. Ikasketa-planak eta euren aldaketak egin eta proposatzea Gobernu Kontseiluari, bai eta titulazioak ezarri, aldatu eta kentzeko proposamenak ere.

    8. Irakasteko behar diren azpiegituren planak edo irakaskuntzan nahiz ikerkuntzan sortutako bestelako premien planak aztertu eta onartzea. Fakultateari atxikitako sailek proposatuko dizkiote planok.

    9. Ikastegiak eskaintzen dituen ikasketen kalitatea aldiro ebaluatuko dela bermatzea, eta unibertsitatearen zerbitzu publikoa hobetzeko neurriak proposatzea.

    10. Bere zereginak betetzeko egoki diren batzordeak eratu eta izendatzea eta batzorde horien kideak hautatzea. Kideok, arautegi honetan eratutako batzordeetan gertatu bezala, ez dute zertan Fakultateko Batzarreko kide izan.

    11. Irakasleen eta ikasleen ordezkaria izendatzea Campuseko Batzarrerako. Ikasleen ordezkaria izendatzeko proposamena fakultateko Ikasleen Kontseiluak luzatuko du.

    12. Ikastegiak, beharrezkoa izanez gero, ohorezko aitorpenak emateko erabiliko dituen moduak zabaldu eta arautzea.

    1. Estatutuek eta beroriek garatzen dituzten arauek bere gain uzten dituzten gainerako eginkizun guztiak, edo UPV/EHUko beste gobernu organoek eskuordetzen dizkiotenak.

  3. – Fakultateko Batzarrak ohiko bileran eztabaidatu eta bozkatuko ditu urteko memoria, eginkizunen plana eta urteko txosten ekonomikoa. Dokumentu horiek dekanoak aurkeztuko ditu bileran. Memoria eta eginkizunen plana behin onartuta, Campuseko Batzarrari eta Gobernu Kontseiluari bidaliko zaizkie, jakitun egon daitezen.

  1. – Fakultatean Batzorde Iraunkor bat egongo da, unibertsitateko kidegoek Fakultateko Batzarrean dauzkaten ordezkarien ehuneko berberak izango dituena. Beraz, Batzorde Iraunkorra honakoek osatuko dute: dekanoak edo hark bere ordez izendatzen duen dekanordeak, idazkari akademikoak, unibertsitateko irakasle funtzionarioak diren edo/eta doktore titulua duten kontratuko lau irakasle, fakultatera atxikitako irakasleen artean behar beste funtzionario doktore ez baldin badago, UPV/EHUko Ikastegien Oinarrizko Arautegiaren bigarren xedapen iragankorrean zehaztutakoari jarraiki, gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari batek, bi ikaslek eta AZPko kide batek.

  2. – Fakultateko Batzarrak honako eginkizunak eskuordetu ahal izango dizkio Batzorde Iraunkorrari:

    1. Gobernu organoei irakasleen plantillan eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren plantillan dauden beharrizanak aurkeztea.

    2. Unibertsitateko planetan biltzen diren helburuak ikastegira egokitzeko plana onartzea.

    3. Hizkuntza-normalkuntzarako planak betetzeko eta plan horiei jarraipena egiteko fakultateak dauzkan premien memoriak aurkeztea Campuseko Errektoreordetzari, hark errektoreari edo, hala dagokionean, Gobernu Kontseiluari bidera diezazkion.

    4. Fakultateari atxikitako irakasle-lanpostuen eskariez iritzia ematea.

    5. Ikasketa-planak eta euren aldaketak egin eta proposatzea Gobernu Kontseiluari, bai eta titulazioak ezarri, aldatu eta kentzeko proposamenak ere.

    6. Irakasteko behar diren azpiegituren planak edo irakaskuntzan nahiz ikerkuntzan sortutako bestelako premien planak aztertu eta onartzea. Fakultateari atxikitako sailek proposatuko dizkiote planok.

    7. Irakasleen eta ikasleen ordezkaria izendatzea Campuseko Batzarrerako. Ikasleen ordezkaria izendatzeko proposamena fakultateko Ikasleen Kontseiluak luzatuko du.

    8. Ikastegiak, beharrezkoa izanez gero, ohorezko aitorpenak emateko erabiliko dituen moduak zabaldu eta arautzea.

    9. Estatutuek eta beroriek garatzen dituzten arauek bere gain uzten dituzten gainerako eginkizun guztiak, edo UPV/EHUko beste gobernu organoek eskuordetzen dizkiotenak.

  1. – Fakultateko batzorde bereziak honakoak izango dira:

    1. Akademia Antolakuntzako eta Ikasketak Baliozkotzeko Batzordea.

    2. Euskara Batzordea.

    3. Ekonomia Batzordea.

    4. Kalitate eta Hobekuntzaren Analisi Batzordea.

    5. Praktika Batzordea.

  2. – Fakultatean Akademia Antolakuntzako eta Ikasketak Baliozkotzeko Batzorde bat egongo da. Batzordeko burua dekanoa izango da, edo hark bere ordez izendatzen duen dekanordea. Batzordeko kideak honakoak izango dira: idazkari akademikoa, batzordeko idazkaria izango dena, bost irakasle eta hiru ikasle. Fakultateko dekanotzak bermatuko du fakultateko kasuan kasuko bulegoak aholkularitza teknikoa emango diola batzordeari. Akademia Antolakuntzako eta Ikasketak Baliozkotzeko Batzordeak, eskuordetuko zaizkion eginkizunez gain, ikasketak baliozkotzeko eta aukera askeko kredituak amortizatzeko ikasleek aurkeztuko dituzten eskariak ebatziko ditu, indarreko legeriari jarraiki. Batzorde honek hartutako erabakien aurka errekurtsoak aurkeztu ahal izango zaizkio errektoreari.

  3. – Fakultatean Euskara Batzorde bat ere egongo da, parte-hartze eta aholkularitza-organoa izango dena. Batzorde horren helburua izango da euskararen erabilera bultzatzea fakultatean, UPV/EHUren plangintza orokorrari jarraiki. Euskara Batzordeko kide izango dira: dekanoa edo hark bere ordez izendatutako pertsona, hiru irakasle, hiru ikasle eta AZPko kide bat. Batzordeko idazkari ikastegiko idazkaria izango da. Hauek dira batzorde honen eginkizunak:

    1. Fakultatean euskarari buruzko planen inguruko informazioa eta aholkua eman eta proposamenak egitea.

    2. Unibertsitateko Euskara Batzordeari jarraiki, fakultatean plan espezifikoak antolatu eta bultzatzea, beti elebitasunean aurrera egiteko.

    3. Euskaraz irakastea eta ikertzea ahalbidetuko duten oinarrizko material zehatzak prestatzen sailek egiten dituzten lanak koordinatzea.

  4. – Fakultatean Ekonomia Batzorde bat ere egongo da. Batzorde hau aholkularitza-organoa izango da, eta honakoek osatuko dute: dekanoak edo hark bere ordez izendatzen duen pertsonak, bost irakaslek, hiru ikaslek, AZPko kide batek eta fakultateko idazkariak, batzordeko idazkari izango denak. Ekonomia Batzordearen eginkizuna dekanoari aurrekontuarekin eta ekonomia gestioarekin laguntza eskaintzea izango da, eta bereziki:

    1. Urteroko aurrekontu-proiektuari buruzko iritzia ematea Fakultateko Batzarrean aurkeztu baino lehen.

    2. Fakultatearen aurrekontu-funtsen gastua gainbegiratzea eta ekitaldiko azken kontuen txostenak egitea, Fakultateko Batzarrari aurkezteko.

    3. Ikastegiko administratzaileari fakultatearen zuzendaritza, antolakuntza eta ekonomi gestioan laguntzea.

    4. UPV/EHUko ekonomi agintarien aurrean jardutea, fakultate honetako sailekiko bereizkeria ekiditearren ikerkuntzarako hornidurari dagokionez.

    5. Ikasleei, euren jarduerak finantzatzeko helburuaz, Unibertsitate-Hedakuntzarako Funtsak lortzen laguntzea.

  5. – Kalitate eta Hobekuntzaren Analisi Batzorde bat ere egongo da fakultatean. Batzorde hau aholkularitza-organoa izango da, eta honakoek osatuko dute: dekanoak edo hark bere ordez izendatzen duen pertsonak, administratzaileak, bulego-burutzak, fakultatean burutza duten sailetako zuzendariek, edo horiek euren ordez izendatutako pertsonek, lau irakaslek eta lau ikaslek eta ikastegiko idazkariak, idazkari lanak egingo dituenak. Hauek dira batzorde honen eginkizunak:

    1. Fakultatearen funtzionamenduaren ebaluazioa bultzatu eta gestioaren eta irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko neurriak proposatzea, horretarako honakoak eredutzat hartuz: titulazioaren ebaluazio instituzionalerako ezarritako kalitate adierazleak, Europako bat-egite prozesutik eratorritako irizpideak eta UPV/EHUko plan estrategikoak.

    2. Proposatutako hobekuntza-ekimenen ezarpen eta garapenaren jarraipena egitea.

  6. – Praktika Batzorde bat ere egongo da fakultatean. Batzorde hau aholkularitza-organoa izango da eta honakoek osatuko dute: dekanoak edo honek eskuordetutako pertsonak, administratzaileak (idazkari izango denak), 4 irakaslek eta 2 ikaslek. Hauek dira batzorde honen eginkizunak:

    1. Praktikak egituratu eta antolatzea, programa markoa eta urteroko plazen eskaintza eginez eta antolakuntzari lotutako gainerako arazoak konponduz.

    2. Praktiken gestio administratiboa egitea, lankidetza-hitzarmenak eginez, dagokion enkargua egitea eta ikasle bakoitzaren praktiketako oinarrizko datuak erregistratzea.

    3. Praktikak koordinatzea hauek dirauten artean eta erakunde laguntzaileetako arduradunekin harremanetan egotea sor litezkeen arazoak konpontzeko.

    4. Tutoreei, ikasleei, eta praktikak egiten direneko erakundeetako arduradunei ebaluazio-inkestak egin eta inkestok koordinatzea, ikasleen ebaluazioa eta kalifikazioa gainbegiratzea eta urteroko azken txostena egitea.

  1. – Bileretarako deiak ohikoak eta ezohikoak izango dira.

  2. – Bileretarako deiak, oro har, ohikoak izango dira. Fakultateko Batzarrak ohiko bilera bi egingo ditu seihileko bakoitzean.

  3. – Ezohiko bilera egingo da bileran aztertuko den gaiak hala eskatzen duenean eta, baita ere, arautegi aplikagarriak xedatutako kasuetan. Ezohiko bileretako aztergaien zerrendan ez dira agertuko gai hauek: aurreko akten onespena eta galde-eskeak.

  4. – Presazko bilerak ezohikoak izango dira eta deia gutxienez 24 ordu lehenago egin beharko da. Halakoetan, bilera egiteko arrazoia benetan premiazkoa dela onartu beharko da bileraren hasieran, 12.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (organoko kideen bi heren baino gehiago egon beharko dira bileran eta botazioa eginda gehiengo absolutuak gaia premiazkotzat jo beharko du). Onartzen ez bada, bilera bertan behera geratuko da besterik gabe.

  1. – Kide anitzeko organoetako buruek egin behar dute kasuan kasuko organoaren bilerarako deia.

    Dena dela, kide anitzeko organoko kideen % 25ek hala eskatzen badu, bilerarako deia egin beharko da. Bilera ezohikoa izango da, eta, gehienera ere, zazpi egun balioduneko epean egingo da, eskaera egiten denetik hasita.

  2. – Bilerarako deia organoko idazkariak bideratuko du, denbora nahikoarekin eta, edonola ere, bileraren data baino hiru egun lehenago. Deialdian adieraziko da bilera non egingo den, zein ordutan, eta zeintzuk gai aztertuko diren bertan. Organoko kideek denboraz eskuratu beharko dituzte aztergaiei dagozkien dokumentuak eta, edonola ere, bileraren data baino 24 ordu lehenago.

  3. – Betiere, aztergaiak osatzen dituzten puntuak zehatz-mehatz jasoko dira deialdian. Puntu horien artean agertu beharko dira organoko kideen % 10ek, gutxienez, bilera baino 48 ordu lehenago erregistro bidez eskatutakoak. Ezin izango da hartu aztergaietan agertzen ez diren puntuei buruzko erabakirik, baina organoko kideen bi heren baino gehiago badaude bileran, eta botazioa eginda gehiengo osoak gaia premiazkoa dela uste badu, erabakia hartu ahal izango da.

  4. – Organoko kideei posta elektroniko bidez bidaliko zaie bilerarako deialdia eta egun horretan bertan organoak jarduera daukan egoitzetan eta gainerako tokietan eman beharko da argitara, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

  1. – Kide anitzeko organoko kide izatea norberari dagokion ezaugarria da eta ezin da beste inoren gain utzi. Estatutuen 228. artikuluan aipatutako arrazoiengatik utziko dio organoko kide batek kide izateari.

  2. – Organoa behin eratuta, hutsik geratzen diren lekuak kasuan kasuko zerrendetako ordezkoek beteko dituzte. Aipatutako irizpideari jarraitu ondoren bete gabe geratzen den plaza-kopurua talde bateko kideen % 50 baino handiagoa edo organoko kideen % 30 baino handiagoa bada, hauteskunde partzialak egingo dira. Modu horretan hautatutakoak kide izango dira agintaldia amaitu arte.

  1. – Kide anitzeko organoetako kideek dagokien organoaren bileretara joateko eskubidea eta betebeharra dute, eta arautegi honek agintzen dizkien eginkizunak betetzekoa. Bileretara joateak unibertsitateko gainerako betebeharrak betetzetik salbuetsiko ditu organoetako kideak, baina kasuan kasuko organoek beharrezko neurriak hartuko dituzte betebehar horiek bete egiten direla eta zerbitzua eman egiten dela bermatzeko.

  2. – Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute euren eginkizunak aurrera eramateko beharrezkoak izan ditzaketen dokumentazioa eta informazioa eskatu eta eskuratzeko. Eskariak erregistro bidez tramitatuko dira eta dokumentazioa eta informazioa gehienez astebeteko epean emango da.

  1. – Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa izango da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Lehen eta bigarren deialdiaren artean egon beharreko tartea hamabost minututakoa izango da. Edonola ere, organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute edo, bestela, euren ordezkoek.

  2. – Organoa bigarren deialdian eratzeko beharrezko quoruma bozketa guztietan izango da beharrezkoa.

  3. – Botoa eskuordetu ahalko da, dekanoaren aukeraketan ez ezik, honako baldintzak betetzen direnean:

    • Kide anitzeko organoko kide bakoitzak beste baten ordez baino ezin izango du eman botoa.

    • Organoa eratzeko quorumari dagokionez, ez dira kontuan hartuko eskuordetutako botoak.

    • Organoetako kideek idatziz adierazi beharko dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsiko zaio.

    • Botoa eskuordetu duen kidea Batzarrean egoteak batzar horretarako botoa eskuordetzea balio gabe utzi edo ezeztatu egingo du.

  1. – Kide anitzeko organoko buruak bermatu egin behar du bilera behar bezala betetzen ari dela eta, arrazoirik egonez gero, bertan behera uzteko erabakia har dezake.

  2. – Eztabaidak aztergaiei jarraituz egingo dira. Dena dela, beharrezkoa izanez gero, kide anitzeko organoak bileraren ordena aldatzeko erabakia har dezake organoko buruak egindako proposamenari jarraituz.

  3. – Organoko buruak, beharrezko ikusten badu, eztabaidaren denbora mugatu ahal izango du, bai eta gaiaren botazioa egin aurretik egon daitezkeen parte hartzeen kopurua ere.

  4. – Kide anitzeko organoetako kideek aktan agerrarazi ahalko dute euren botoa eta horren azalpena. Azalpen hori idatziz eman beharko dute botazioa egitean. Unibertsitateko beste organo batzuei egindako proposamenak badira, kideen boto partikularrak beti agerraraziko dira proposamenekin batera.

  5. – Egoki deritzonean, kide anitzeko organoko buruak organoko kide ez diren pertsonak gonbida ditzake bileretara, aztergaien zerrendako punturen batekin zerikusia duen iritzia edo informazioa eman dezaten. Aktan jaso egingo da bileran gonbidatuak izan direla, botoa emateko eskubidea izan ez arren.

  1. – Erabakiak hartu ahal izateko, emandako boto baliodunen artetik gehiengo osoa behar izango da, Estatutuek, arautegi honek edo gainerako lege xedapenek beste gehiengoren bat eskatzen ez duten kasuetan izan ezik. Horrenbestez, proposamen bakarra izanez gero, onartu egingo da aldeko botoak kontrakoak baino gehiago badira. Bi proposamen daudenean, aldeko boto gehien lortzen duena onartuko da. Proposamenak bi baino gehiago direnean, emandako botoen gehiengoa lortzen duena onartuko da; edo, lehenengo botazioan boto gehien lortu duten bi proposamenak hartuta, bigarren botazioan boto gehien lortzen duena. Berdinketa izanez gero, berriro egingo da botazioa; hala ere berdinketa izanez gero, organoko buruaren kalitate botoak erabakiko du.

  2. – Botazioa isilpekoa izango da kide anitzeko organoko kideren batek hala eskatzen duenean. Dena dela, botazioa beti izango da isilpekoa pertsonei buruzkoa denean.

  3. – Aurkako botoa ematen dutenek ez dute izango kide anitzeko organoak hartutako erabakien erantzukizunik aurkako boto hori ematearen arrazoia jasota uzten badute. Horretarako, botazioa isilpekoa denean, interesdunak boto-txartela emango dio organoaren idazkariari botazioko unean eta, txartel horrekin batera, emandako botoaren arrazoia azaltzen duen testua. Boto-txartela eta testua aktari erantsiko zaizkio. Halaber, abstenitzen direnak erantzukizunetik salbuetsita geratuko dira.

  1. – Idazkariak bilerako akta egingo du. Akta bileran bertan edo hurrengoan onartuko da, eta aktaren zirriborroa hurrengo bilerako gai zerrendari dagozkion dokumentuekin batera banatuko da. Akta onartu ostean, idazkariak sinatu eta organoko buruak ontzat eman behar du.

  2. – Aktan honako hauek jasoko dira nahitaez: bilerara etorri direnen eta etorri ez direnen zerrenda; aztergaien zerrenda; bileraren tokia eta eguna; bileran aztertutako puntuak; botazioak (nola egin diren) eta emaitzak; hartutako erabakien edukia eta, egoki ikusiz gero, arrazoiaren azalpen laburra.

  3. – Aktan boto partikularrak ere jasoko dira, kide anitzeko organoko kasuan kasuko kideek hala eskatzen badute. Kide anitzeko organoko kideek euren parte-hartzea edo proposamena aktetan hitzez hitz jasotzeko eskatu ahalko dute. Horretarako, idatziz aurkeztu behar dute eskaera egin eta segituan edo, bestela, organoko buruak adierazitako epean.

  4. – Kide anitzeko organoko kideek aktan aldaketak egiteko proposamenak egin ahal izango dituzte akta onartzeko unean. Idazkariak egiaztatu egingo ditu proposatutako aldaketak eta, gehiengoak aldeko botoa ematen badu, onartu egin beharko dira.

  5. – Kide anitzeko organoa aldatu baino lehen, bilera egin beharko da onartzeke dauden akta guztiak onartzeko. Bilera hori egitea ezinezkoa gertatzen bada, akten zirriborroak bidaliko zaizkie kide anitzeko organoko kide zirenei, eta hamar eguneko epea emango zaie edukiari buruzko erreklamazioak egiteko. Esandako epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, aktak onartutzat emango dira; erreklamaziorik aurkeztu gero, kide anitzeko organo aldatuak egingo duen lehenengo bileran onartu beharko dira aktak.

  6. – Behin onartuta, aktak fakultateko iragarki-taulan argitaratuko dira, eta ikastegiko kideek kontsultetarako eskuratu ahal izango dituzte ikastegiko Idazkaritza Akademikoan, beti ere pertsonen intimitatea gordeta.

  1. – Idazkariak kide anitzeko organoak hartutako erabakien fede emango du eta ziurtagiriak egingo ditu.

  2. – Kide anitzeko organoak hartutako erabakiak fakultateko iragarki-oholean emango dira argitara gehienez ere bilera egin eta hiru egun balioduneko epean, eta pertsonen intimitatea behar bezala babestuta. Organoko buruak eta idazkariak ziurtatu beharko dute hartutako erabakiak argitara ematen direla eta gutxienez hilabete egongo direla argitaratuta jendaurrean. Izan ere, epe horren barruan egongo da aukera errektoreari kasuan kasuko errekurtsoa aurkezteko.

  3. – Aipatutakoaz gain, pertsonei buruzko erabakiak interesdunei jakinarazi beharko zaizkie. Erabakiak jakinarazpena egiten den unetik aurrera izango ditu ondorioak. Jakinarazpena Administrazio Prozeduraren Legean xedatutako moduan egingo da.

  1. – Kide anitzeko organoak hartutako erabakiek onartzen direnetik aurrera izango dute eragina, erabakian bertan kontrakorik adierazi ezean. Erabakiak publikoak dira eta unibertsitateko kasuan kasuko organoak jakinaren gainean jarriko dira.

  2. – Arautegi honetako 6. artikuluan aipatzen diren kide anitzeko organoek hartzen dituzten erabakien kontra gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio errektoreari, hilabeteko epean.

  1. – Dekanoa fakultateko kide bakarreko gobernu, ordezkaritza eta administrazio organoa da.

  2. – Dekanoa fakultateari atxikitako irakasleen kidegoetako arduraldi osoko irakasle doktoreen artetik edo/eta doktore titulua duten kontratuko irakasleen artetik hautatzen da, fakultateari atxikitako irakasleen artean behar beste funtzionario doktore ez baldin badago, UPV/EHUko Ikastegien Oinarrizko Arautegiaren bigarren xedapen iragankorrean zehaztutakoari jarraiki. Dekanoa errektoreak izendatzen du.

  3. – Dekanoa sufragio unibertsal haztatuaren bidez aukeratuko da UPV/EHUko Hauteskunde Arautegi Orokorrean xedatutakoari jarraiki, eta hautagai izateko bere programa eta gobernu taldearen egitura beharko ditu.

  4. – Dekanoa izateko kandidaturaren aurkezpenarekin batera, dekanotza-taldearen osaera, lehenengo, bigarren eta, egotekotan, hirugarren dekanordeen izendapena eta programa aurkeztu beharko dira.

  5. – Lehenengo botazioan gehiengo absolutua lortzen duen hautagaia aukeratuko da. Inork lortuko ez balu boto kopuru hori, bigarren botazio bat egingo da, baina horretan bakarrik lehiatu ahal izango dira lehenengo botazioan boto gehien lortu duten bi hautagaiak. Hautagaietakoren batek uko egiten badu, boto gehien duten hurrengoa edo hurrengo biak izango dira hautagai.

  6. – Bigarren bueltan hautatua izateko aldeko botoen gehiengo sinplea lortu beharko da. Beharrezko gehiengoa ez baldin bada lortzen, hauteskunde berriak egingo dira.

  7. – Dekanoa errektoreak izendatu behar du, eta izendatu ondoren hasiko da bere eginkizunak betetzen. Agintaldia lau urtekoa izango da. Gehienez, bi agintaldi egin daitezke segidan.

  1. – Dekanoak arrazoi hauengatik utziko du kargua:

    1. Hilez gero.

    2. Legezko ezintasuna izanez gero.

    3. Dimisioa aurkeztuz gero.

    4. Ikastegiko kide edo Fakultateko Batzarreko kide izateari utziz gero.

    5. Agintaldia amaituz gero.

    6. Fakultateko Batzarrak zentsura mozioa onartuz gero.

  2. – Ahal den kasuetan, dekanoak jardunean jarraituko du dekano berria izendatu arte.

  3. – Dekanoa gaixorik edo kanpoan balego, izendapenean beren-beregi zehaztutako dekanordeak egingo lioke ordezkoa. Halako izendapenik ez badago, Fakultateko Batzarrak izendatuko du ordezkoa egingo duen dekanotza-taldeko kidea. Fakultateko Batzarraren burua, kasu honetan, antzinatasun handieneko kidea izango da. Sei hilabete baino gehiago emango balitu gaixorik edo kanpoan, jarduneko dekanoak hauteskundeetarako deia egingo du hilabeteko epean.

  4. – Fakultatean kide bakarreko organo bat ere ez balego, kategoria eta antzinatasun handiena daukan ikastegiko arduraldi osoko irakasleak hartuko lituzke bere gain dekanoaren zereginak. Irakasle horrek ikastegiko dekanoa aukeratzeko deia egin beharko luke gehienez ere sei hilabeteko epearen barruan.

  5. – Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko arautegiko 23.1.f) artikuluan adierazitako zentsura mozioa fakultateko Idazkaritzan aurkeztuko da idatziz, arrazoituta eta, gutxienez, batzarreko kideen % 20ren sinadurak dituela. Zentsura-mozioa aurkeztuta eta eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatuta, dekanoak Fakultateko Batzarrari dei egingo dio 72 orduko epean ezohiko bilkura egiteko. Bilkura hori, gehienez ere zentsura-mozioa aurkeztu eta hamabost eguneko epean egin beharko da. Eztabaida mozioa sinatu duen batzarkide baten zentsura mozioaren defentsarekin hasiko da. Dekanoak erantzuna emango du eta ondoren, hitza eskatu duten batzarkideek hartuko dute parte txandaka, behin aldekoek, behin kontrakoek.

    Zentsura aurrera aterako da alde bozkatzen duten batzarkideen kopurua kontra bozkatzen duten kopurua baino handiagoa denean. Fakultateko Batzarrak zentsura-mozioa onartzen badu, dekanoak dimisioa aurkeztuko du berehala, eta segidan hauteskunde berrietarako deia egingo da.

  1. – Errektoreak irakats-betebeharretatik salbuetsi ahal izango du dekanoa, neurri batean edo erabat.

  2. – Agintaldia amaituta, eskubidea izango du irakats-betebeharretatik beste urtebetez salbuetsita egoteko, irakaskuntza eta ikerketa arloetan eguneratze aldera. Horretarako, gutxienez hiru urte izan beharko ditu emanda karguan.

  1. – Hauek dira dekanoaren eginkizunak:

    1. Fakultateko ordezkaria izatea eta fakultateari atxikitako langile guztien zuzendaritza funtzionala izatea.

    2. Ikastegiko jarduera guztiak gidatu, koordinatu eta ikuskatzea.

    3. Ikastegiko kide anitzeko organoetako buru izatea.

    4. Fakultateko Batzarraren, gobernu organo orokorren eta campus bakoitzeko organoen jarraibideak aplikatzea eta haien erabakiak betetzea.

    5. Errektoreari bere eskumeneko izendapenak proposatzea.

    6. Fakultateko Batzarrari urteko memoria eta plana aurkeztea.

    7. Dagozkion zerbitzu teknikoekin koordinaturik, ikastegiko leku guztien higiene eta segurtasuna bermatzea, eta horretarako behar diren neurriak hartzea.

    8. Fakultateko kideen eskari eta proposamenak bideratzea.

    9. Ikastegiaren ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza bultzatzea.

    10. Ikastegiari eragiten dioten arauak betetzen direla zaintzea, bereziki zerbitzuen funtzionamendu egokiari dagozkionak eta diziplina akademikoarekin zerikusia dutenak, UPV/EHUren Estatutuen 102.2. eta 103.2. artikuluetan adierazitako moduan.

    11. Tokiak esleitzea ikastegian diharduten sail, institutu eta zerbitzuei, Fakultateko Batzarrak onartuko dituen irizpideez bat. Era berean, ikastegiko azpiegitura erabiltzean lehentasunak zeintzuk diren erabakiko du.

    12. Lankidetza eta koordinazio-programak adostea sailekin irakaskuntza eta ikerketa-jardueretarako, eta sailen arteko eta arloen arteko ikerlanak bultzatzea.

    1. Gainerako gobernu organoek eskuordetzen dizkioten gainerako eginkizunak, edo unibertsitateari buruzko legeriak, Estatutuek edo beroriek garatzen dituzten arauek esleitzen dizkiotenak eta, beren-beregi beste organo batzuei esleituta egon barik, ikastegiarekin zerikusia daukatenak.

  2. – Era berean, fakultateko dekanoak sinatuko ditu lankidetza-hitzarmenak, Gobernu Kontseiluak emandako jarraibideei eutsiz.

  1. – Fakultateko dekanotza-taldeko burua dekanoa izango da eta honako hauek osatuko dute: dekanordeek eta idazkari akademikoak.

  2. – Fakultateko dekanotza-taldeak laguntza eman behar dio dekanoari bere zereginetan, batez ere honako hauetan:

    • titulazioetan irakasten diren gaien irakaskuntza koordinatzeko lanean;

    • ikasketa-planak eguneratzeko zereginean, modu horretara gizartearen premiei hobeto erantzun ahal izateko;

    • ikasleen laneratzea bultzatzeko eginkizunean;

    • ikasleek kanpoan egiten dituzten praktikak ikuskatzeko zereginean, bai eta beste unibertsitate batzuetako pareko titulazioetako ikasleekin egiten diren trukeak ere, esparru akademikoari dagokionez;

    • irakats-plangintza behar bezala gauzatzen dela zaintzeko zereginean, bai eta titulazioetako irakaslanean gertatutako gorabeherak eta erreklamazioak ebazteko gestio lanean ere;

    • titulazioen irakats-kalitatea sustatzeko lanean;

    • ikastegiko jarduera guztietan etengabeko hobekuntza bultzatzeko lanean.

  1. – Errektoreak, dekanoak proposatuta, dekanordeak izendatuko ditu behar diren baldintzak betetzen dituzten ikastegiko arduraldi osoko irakasleen artetik.

  2. – Dekanordeek dekanoak eskuordetzen dizkien eginkizunak beteko dituzte, eta euren izendapenean zehazten diren arloen zuzendaritza hartuko dute. Eskuordetze horien berri emango zaio Fakultateko Batzarrari eta, horrez gain, argitara emango dira.

  3. – Dekanordeen kopurua ez da izango UPV/EHUko Ikastegien Oinarrizko Arautegiko eranskinean jasotako irizpideak aplikatuta ateratzen den kopurua baino handiagoa.

  4. – Honakoak izango dira kargua uzteko arrazoiak: dimisioa, heriotza, ezintasun legala, ikastegiko kide izateari uztea edo errektoreak hala erabakitzea, dekanoak proposatuta.

  5. – Dekanoak dekanotza-taldean gertatuko aldaketen berri emango du Fakultateko Batzarraren hurrengo bileran.

  1. – Errektoreak irakats-betebeharretatik salbuetsi ahal izango ditu dekanordeak, gehienez ere arduraldiaren erdiraino.

  2. – Agintaldia amaituta, eskubidea izango dute irakats-betebeharretatik beste sei hilabetez salbuetsita egoteko, irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren alorrean eguneratu ahal izateko. Horretarako, gutxienez hiru urte emanda izan beharko dituzte karguan.

  1. – Idazkari akademikoa errektoreak izendatuko du, dekanoak proposatuta. Idazkaria jardunean dagoen arduraldi osoko irakasle bat izango da, zehaztutako baldintza guztiak betetzen dituena.

  2. – Honakoak izango dira kargua uzteko arrazoiak: dimisioa, heriotza, ezintasun legala, ikastegiko kide izateari uztea edo errektoreak hala erabakitzea, dekanoak proposatuta.

Hauek dira fakultateko idazkari akademikoaren eginkizunak:

  1. Idazkari moduan aritzea Fakultateko Batzarrean, Batzorde Iraunkorrean eta, betetzen duen karguagatik, dagozkion gainerako batzordeetan; eta organo horien bileretako aktak idatzi eta zaintzea.

  2. Fakultateko Batzarrerako eta Batzorde Iraunkorrerako deia egitea, dekanoaren agindua jaso ondoren.

  3. Ikastegiko gobernu, ordezkaritza eta administraziorako kide anitzeko organoen ekintza eta erabakien fede ematea eta egiaztagiriak egitea, hala erabakienak nola bere aurrean gertatzen diren ekintza eta jazoera guztienak edo ikastegiko dokumentazio ofizialean jasota daudenenak ere.

  4. Ikastegiko Erregistro Orokorraren funtzionamendua bermatzea, unibertsitateko Idazkaritza Nagusiak emandako arau eta irizpideak betez.

  5. Fakultateko Batzarrak eta Batzorde Iraunkorrak hartuko dituzten erabakien berri ematea unibertsitateko kasuan kasuko gobernu organoari.

  6. Oro har, laguntza ematea ikastegiko dekano edo zuzendariari; eta, baita ere, ikastegiko idazkari akademikoari dagozkion gainerako eginkizunak betetzea.

  1. – Errektoreak irakats-betebeharretatik salbuetsi ahal izango du fakultateko idazkari akademikoa, gehienez ere arduraldiaren erdiraino.

  2. – Agintaldia amaituta, eskubidea izango du irakats-betebeharretatik beste sei hilabetez salbuetsita egoteko, irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren alorrean eguneratu ahal izateko. Horretarako, gutxienez hiru urte emanda izan beharko ditu karguan.

  1. – Administratzailea izango da fakultateko zerbitzu ekonomiko eta administratiboen burua.

  2. – Administratzaileak menpekotasun funtzionala izango du dekanoarekiko eta ikastegiko administrazio eta zerbitzuetako langileak zuzendu eta koordinatzeko lanak beteko ditu. Horrez gain, ikastegiko organoen erabakiak betearaziko ditu berari dagokion eremuan eta aipatutako zerbitzuen funtzionamenduaz arduratuko da.

  3. – Fakultateko administratzaileak eguneratuta izango du ikastegiari atxikitako ondasunen zerrenda, eta zerrenda eguneratu hori urtero aurkeztuko dio Fakultateko Batzarrari, ontzat eman dezan. Ondoren unibertsitateko Gerentziara igorriko da. Era berean, laguntza teknikoa emango dio dekanotza edo taldeari ikastegiaren urteko premien memoria prestatzeko lanean. Memoria hori ontzat eman beharko du Fakultateko Batzarrak.

Helburuak bete eta berezko dituen ekimenak gauzatzeko, fakultateak behar beste langile izan behar ditu, baita sail berezituak ere UPV/EHUko aurrekontu orokorrean. Gainera, autonomia izan behar du sail horiek kudeatzeko.

UPV/EHUk urtero zehaztuko du fakultatearen aurrekontuko hornidurarako emango duen diru sail orokorra, baina aurrekontuko hornidurak beste osagai hauek ere izango ditu:

  1. Burutzen dituen zereginen etekin garbiak.

  2. Jasotzen dituen diru-laguntzak, kasuan kasuko diru-laguntzetarako zehaztuta dauden baldintzen arabera.

  3. Modu agerian eta beren-beregi egiten dizkieten dohaintzak eta legatuak, eman zaizkien baldintza berberetan.

  4. Zientzia-, teknika- edo arte-lanak egiteko edo espezializazio-ikasketak emateko nahiz prestakuntzarako jarduera bereziak egiteko kontratuetatik sortutako diru sarrerak direla-eta dagokien zatia.

  1. – Fakultatearen jarduera ekonomikoa UPV/EHUren sarrera eta gastuen aurrekontu bakar, publiko eta orekatuan xedatutakoaren arabera eramango da aurrera, eta UPV/EHUko aurrekontuak betetzeko arauetan ezarritakoari jarraiki.

  2. – Fakultateak UPV/EHUren aurrekontu orokorrean agertzen ez diren bestelako baliabideak baditu, dekanotza-taldeak jakinaren gainean jarriko du Gerentzia eta, ondoren, baliabide horiek ikastegiaren aurrekontuko zati moduan gastatzeko proiektua aurkeztuko du Fakultateko Batzarrean, ontzat eman dezan.

  3. – Fakultatearen jarduera ekonomikoa planifikatu eta garatzerako orduan, aparteko arreta emango zaie, bere eginkizunak betez, fakultateko Ekonomia Batzordeak emandako orientazio eta txostenei eta batzorde horrek egindako gainbegiratze lanei.

  1. – Arautegia aldatzeko ekimena dekanoak edo Fakultateko Batzarraren kideen % 25ak har dezake. Ekimena aurrera eramateko dekanoari zuzendutako idatzi baten bidez hautabidezko testu bat proposatu beharko da, bai eta proposamenaren sinatzaileak identifikatu ere.

  2. – Dekanoak Fakultateko Batzarra ezohiko bilera batean bilduko du, proposamena aurkeztutako egunetik aste beteko epean, aldaketa proposamenari buruzko iritzia emateko. Proposamenak aurrera egingo du Batzarreko botoen gehiengo absolutua lortzen baldin badu. Behin onartuta eta legaltasun kontrola eginda, Gobernu Kontseilura eramango da ontzat eman dezan.

  3. – Aldaketa proposamena ez baldin bada onartzen, ekintzaileek ezin izango dute proposamen berri bat luzatu ikasturte horretan.

    Titulazioen eranskin eguneratua (2005-2006) (Ikastegien Oinarrizko Arautegiaren 1.3 artikuluan zehaztutakoari jarraiki, 2005eko irailaren 1eko EHAA).

    Fakultateak gaur egun (2005-2006 ikasturtea) honako titulazioak eman eta koordinatzen ditu:

    1. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Lizentziatura

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.