Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2007ko maiatzaren 2koa, Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena. Honen bidez agindua ematen da Material Polimerikoen Unibertsitate Institutuaren Arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 108
  • Hurrenkera-zk.: 3203
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2007/05/02
  • Argitaratze-data: 2007/06/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Unibertsitateak bere araubide propioa dauka erakundea antolatzeko, bere interesen defentsan aritzeko balio diona, Konstituzioak 27.10. artikuluan onartzen duen unibertsitateen autonomiatik eratorria. Araubide horri atxikita dago bere arauak egiteko erakundeak daukan ahalmena. Ahalmen horrez baliatuta, Unibertsitateak bere Estatutuak dauzka, erakundearen antolaketaren ezaugarri berezi diren arlo eta organoak erregulatzen dituzten oinarrizko arauak.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuetako 208. artikuluak dioenez, unibertsitateko ikerketa institutuek erautegi bat izango dute euren gobernurako. Arautegia Institutuko Kontseiluak egingo du, Gobernu Kontseiluak emandako oinarrizko arautegiari jarraiki. Bestalde, Ikerketa institutuen Oinarrizko Arautegiko 5.3. artikuluak idazkari nagusiari eskuordetzen dio arautegiak onesteko eskumena, baldin eta txosten guztiak aldekoak izanik berariazko eskaririk egin ez bada Gobernu Kontseiluan aurkezteko.

Gobernu Kontseiluak apirilaren 17an egin zuen bileran jakinarazi zen Material polimerikoen unibertsitate institutuaren arautegiari buruzko txosten guztiak aldekoak zirela eta, beraz, interesatuek zazpi eguneko epea zutela arautegia Gobernu Kontseilura bidaltzea eskatu nahi bazuten. Aipatutako epea igaro denez eskaerarik aurkezteke, arautegia onartutzat eman behar da, idazkari nagusiaren erabakiaren bidez (Ikerketa institutuen Oinarrizko Arautegiko 5.3. artikuluak eskuordetutako eskumena).

2004ko martxoaren 12an Euskal Unibertsitate Sistemaren 2004ko otsailaren 25eko 3/2004 Legea argitaratu zen. Lege horrek 10.2. artikuluan dioenez, unibertsitateko gobernu organoek ematen dituzten aplikazio orokorreko xedapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko ditu unibertsitateak, eta ez dira jarriko indarrean beren testu osoak argitaratu arte.

Aipatutako guztia kontuan hartuta, honako hau

  1. Polimeroekin edo makromolekulekin zerikusia duten ikerketa plan guztiak antolatzea, garatzea eta ebaluatzea, industriarekiko eta erakunde publikoekiko harreman estuan oinarrituta.

  2. Proiektu zientifikoak eta teknologikoak eta zerbitzu mota oro (materialen karakterizazioa eta saiakuntza, dokumentazioa, teknologiaren transferentzia, aholkularitza...) kontratatzea eta gauzatzea, pertsona fisikoekin eta erakunde publiko eta pribatuekin indarrean dagoen lege esparruan.

  3. Indarrean dagoen lege esparruan, graduondoko unibertsitate ikasketa ofizialak eta berezko tituluak edo espezializatuak lortzera bideratutako beste ikasketa batzuk antolatzea eta garatzea.

  4. Doktorego eta doktorego osteko ikertzaileak prestatzea eta sektoreko teknikarien ezaguerak eguneratzen laguntzea.

  5. Bere espezialitatearekin zerikusia duten ikastaroak, bilerak, mintegiak, hitzaldiak antolatzea eta egitea, espiritu ikertzailea eta aurrerapen zientifikoak eta teknikoak hedatzen laguntze aldera.

  6. UPV/EHUko eta beste erakunde publiko eta pribatuetako beste institutu, sail eta ikastegiekin elkarlanean aritzea irakaslanak eta ikerketak egiten.

  7. UPV/EHUko beste organoei beren eginkizunak betetzen laguntzen aritzea.

  1. – Polymateko kideak dira:

    1. Araudi honetan ezarritako baldintzetan Institutura joaten diren UPV/EHUko irakasleak.

    2. Indarrean dagoen lege esparruan aldi baterako nahiz betiko kontratatutako doktore ikertzaileak.

    3. Administrazio eta zerbitzuetako pertsonala, ikergunearen beraren funtsen bidez kontratatutakoa edo Institutuari atxikitakoa, horrelakorik balego.

    4. Institutuak antolatutako doktorego programetan parte hartzen duten ikasleak, eta baita ere Institutuari atxikitako doktore ez diren ikertzaile bekadunak eta Institutua eskolak emateko baimenduta dagoen titulazioetakoren bat ikasten ari diren ikasleen ordezkaritza.

  2. – Polymati lotuta egongo da, kide izan gabe ere, UPV/EHUko edo UPV/EHUz kanpoko beste pertsonal bat, UPV/EHUren jardueretan laguntzen badu, Unibertsitateko Ikerketa Institutuen Oinarrizko Arautegiaren 15. artikuluak (EHAA 2005-12-15) ezarritako baldintzetan, eta, baita ere, UPV/EHUn ikasten ari diren ikasleak.

  3. – Polymatek Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordera bidali beharko duen nahitaezko urteko memorian bere kide guztien eta lotura duen gainerako pertsonalaren zerrenda osoa sartuko da.

  1. – Unibertsitateko kideak Polymatera sartzea beraiek sustatuko dute ikerketa proiektuetan, baldin eta laguntza teknikoetan edo Institutuko ikasketak eta ikastaroak ematen parte hartzen badute. Polymati atxikitzeko unean Unibertsitateko kidea ezingo da beste Unibertsitate bati atxikita egon.

  2. – Dena den, Gobernu Kontseiluak onartu beharko du UPV/EHUko irakasleak Polymaten sartzea, Institutuko Kontseiluak proposatuta. Horretarako, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeak txostena egin beharko du aurretik. Batzordeak irakasleari dagokion sailaren txostena izan behar du kontuan, baina horri nahitaez lotetsi gabe. Irakasle bat Institutuan sartzeagatik irakasle horri ez zaizkio murriztuko edo aldatuko bere sailean esleitutako eskola orduak. Eskola orduak murriztu edo aldatu ahal izango dira, sailaren beraren txostena eta Gobernu Kontseiluaren onespena egonez gero, eta, betiere, sailak eskola orduen kopurua eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzen badu. Eskola orduak alda daitezke, baita ere, ikerketa dela-eta eskola orduak murrizteko edo eskola ematetik salbuesteko dauden programengatik.

  3. – 5.3. artikuluan aurreikusitakoaz gain, Polymatek bertako kide diren unibertsitate komunitateko kideak bost urtean behin berrituko ditu, araudi hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita. Horretarako Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeari jakinaraziko dio zein diren Institutuan jarraitzen duten UPV/EHUko irakasleak eta ikertzaileak, eta, behar izanez gero, Polymatera sartzeko baimen berriak eskatuko ditu.

  1. – Ikerketa programen bidez Polymati atxikitako funtzionarioen plazekin edo lan kontratuko plaza finkoekin dauden irakasle eta ikertzaile doktoreak jakintza arlo batean sartuko dira beti. Irakasle eta ikertzaile funtzionario guztiak sailen batean sartuko dira gainera, Unibertsitateko Ikerketa Institutuan eduki lezaketen zeregin guztia alde batera utzi gabe.

  2. – Plaza horietarako dirua dagokion programaren kontura izango da eta Unibertsitatearen aurrekontuetan sartuko da.

  1. – UPV/EHUk ikertzaileak kontrata ditzake, Polymaten funtsen edo proiektuen diru laguntzen bidez, Institutuaren beraren zereginak betetzeko. Ikertzaile horiek dagokien jakintza arloan sartuko dira.

  2. – Ikertzaileak kontratatzeko, kontratazio mota hauetarako UPV/EHUn aurreikusita dauden eskakizunak eta prozedurak beteko dira.

  1. – Bere helburuak garatzeko, Polymatek UPV/EHUren lanpostu zerrendetan aurreikusten den Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala izango du.

  2. – UPV/EHUk, Polymaten funtsen edo proiektuen diru laguntzen bidez, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala kontratatu ahal izango du aldi baterako, Institutuaren beraren zereginak betetzeko.

  3. – Pertsonal hori kontratatzeko, kontratazio mota hauetarako UPV/EHUn aurreikusita dauden eskakizunak eta prozedurak beteko dira.

  1. – Polymat antolatua dago bertako ikertzaile taldeen lanaren berezitasunen arabera definitutako negozio unitatetan. Lehen eranskinean agertzen dira negozio unitateak eta, araudi hau onartzerakoan, unitate horietako bakoitzari atxikitako Institutuko kideen zerrenda.

  2. – Negozio unitateen eginkizunak dira hasiera batean Institutuaren eginkizun gisa definituak izan arren duten berezitasun zientifikoaren edo teknologikoaren arabera unitate horiek modu efizienteagoan burutu ditzaketenak, Institutuko Zuzendaritzaren Kontseiluak esleitzen badizkiete betiere.

  3. – Negozio unitate horietako bakoitzaren funtzionamendurako baliabideak lortuko dira unitate horietako bakoitzak modu esklusiboan kudeatuko dituen kontratuen bidez eta Polymateko Kontseiluak unitate bakoitzari esleitzen dizkion funtsetatik, hain zuzen ere baterako kontratuetatik edo UPV/EHUtik edo beste erakunde batzuetatik lortutako funtsetatik.

  1. – Negozio Unitate bakoitzaren, ikertzaile doktoreen, AZPkoen eta ikasleen ordezkariak Polymateko estamentu bakoitzeko kideen artean aukeratuko dira, UPV/EHUren hauteskunde erregimen orokorraren araberako hauteskunde prozeduraren bidez. Doktoregoko ikasleen ordezkariak, doktoreak ez diren ikerketako bekadunak barne, Institutuak emateko baimena duen titulazioetako ikasleen ordezkariak bakoitzaren errolda ofizialen arabera hautatuko dira. Ordezkariak hautatzeko deialdia urtero egingo du, abenduan, Institutuko Zuzendaritzak.

  2. – Irakasleen, ikertzaileen eta Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren agintaldia lau urtekoa izango da. Doktoregoko ikasleak, doktoreak ez diren bekadunak eta Institutuak emateko baimena duen titulazioetako ikasleen agintaldia, berriz, urtebetekoa izango da.

  1. – Ordezkaritza gauza pertsonala eta besterenezina da eta arrazoi hauengatik utz dakioke ordezkari izateari:

    1. Hiltzeagatik edo ezintasunagatik.

    2. Hauteskunde prozesua baliogabetzeagatik.

    3. Agintaldia amaitzeagatik.

    4. Dimisioagatik.

    5. Institutukoa edo hautatua izan deneko kolektibokoa izateari uzteagatik.

    6. Organoaren hiru bileratara jarraian edo urte batean bost bileratara justifikatu gabe huts egiteagatik.

  2. – Organoa eratuta, sor litezkeen bajak zerrenda bakoitzeko ordezkariekin beteko dira.

  1. – Hauek dira Institutuko Kontseiluaren eginkizunak:

    1. Institutuko zuzendaria aukeratzea, Material Polimerikoen Institutuaren araudiko 25. artikuluaren arabera.

    2. Institutuaren urteko txosten ekonomikoa, urteko memoria eta jarduera plana onestea.

    3. Ikasketa eta irakaskuntza eskaintzak proposatzea, batzuk unibertsitatearen berezko tituluak lortzera bideratuak eta beste batzuk ez.

    4. Behar diren bitartekoak sortzea eta iniziatiba mota guztiak hartzea, Institutuko jardueraren kalitatea sustatzeko eta hobetzeko batetik, eta europar, espainiar eta euskal programen esparruan Institutuko jardueraren kudeaketa eraginkorra bermatzeko bestetik.

    5. Institutuko irakasleen eta ikertzaileen jarduera eta iniziatibetan laguntzea.

    6. Institutuko kideen eta Institutuari atxikitako pertsonalaren jarduerari buruzko txosten arrazoituak ematea.

    7. Ohorezko laguntzaileen izendapena proposatzea.

    8. Estatutuetako 141. artikuluan aurreikusitako kontratuen sinatzea baimentzea, lan zientifiko, tekniko edo artistikoak egiteko, bere eskumena erabiliz eta Gobernuko Kontseiluak onartutako araudia aintzat hartuz.

  2. – Halaber, hau dagokio Institutuko Kontseiluari:

    1. Erregelamendu Proiektua Gobernu Kontseilura eramatea, onartu edo alda dadin, eta baita ere bakoitzaren erregelamenduetako eskumenak erabiliz ordezkariak hautatzeko arauak ematea. Hauteskundeetara Institutuko Zuzendaritzak deituko du.

    2. Bere eginkizunak hobeto betetze aldera, Gobernu Kontseiluari proposatzea lankidetza hitzarmenak onestea.

    3. Bere jarduerak UPV/EHUko ikastegiekin, sailekin eta beste institutuekin koordinatzeko programak onestea.

    4. Institutuarentzat izendatutako espazio fisikoak esleitzeko irizpideak onestea.

    5. Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren politikaren inguruko txostenak egitea, errektoreak proposaturik, Gobernu Kontseiluak onetsi dezan.

    6. Indarrean dagoen legeriak, UPV/EHUko Estatutuek eta horien garapen arauek ematen dizkioten beste eginkizun guztiak, eta baita eskuordetzen zaizkion beste guztiak ere.

  1. – Bilerak ohikoak eta ezohikoak izango dira.

  2. – Deialdiak, normalean, ohiko bileretara deitzeko izango dira. Polymateko kontseiluak ohiko hiru bilera egingo ditu, gutxienez.

  3. – Deialdiak ezohiko bileretarako izango dira landu beharreko gaiak hala eskatu edo araudi aplikagarriak hala aurreikusten duenean. Ezohiko bileretako gai zerrendan ez da sartuko ez aurreko akten onestea ez galde-eskerik.

  4. – Premiazko bilerak ezohikoak izango dira eta gutxienez 24 ordu lehenago deitu ahal izango dira. Bilera horietan, deialdiaren premiazkotasuna berretsi beharko da lehenik eta behin; berretsi ezean, bilera amaitutzat emango da.

  1. – Polymateko zuzendariari dagokio Institutuko Kontseiluaren bileretara deitzea.

  2. – Kontseilua biltzera deituko da, kontseilukideen herenak hala eskatzen badu. Bilera ezohikoa izango da eta, gehienez ere, zazpi egun balioduneko epean egingo da, eskatzen denetik hasita.

  3. – Deialdia Kontseiluko idazkariak egingo du nahikoa denborarekin, bilera baino hiru egun lehenago gutxienez. Deialdian bileraren lekua, ordua eta gai zerrenda agertuko da. Gai zerrendaren inguruko dokumentazioa kontseilukideen esku egongo da behar adina denboraz, bilera baino 24 ordu lehenago betiere.

  4. – Deialdian, gai zerrendako puntuak zehaztasunez azaldu beharko dira. Gutxienez kontseilukideen laurdenak eskatutakoek egon behar dute. Horretarako, eskatzaileek sartu nahi dituzten puntuak sartzeko eskaera bat igorriko diote saileko zuzendariari, eta zuzendariak aintzat hartu beharko du eskaera, baldin eta eskaera Kontseiluaren bilera egin baino bost egun lehenago, gutxienez, aurkeztu bada. Ez da erabakirik hartuko gai zerrendan agertzen ez diren gaien inguruan. Aitzitik, erabaki egin daiteke, baldin eta bileran kontseilukideen bi heren baino gehiago egon eta gaia premiazkotzat hartzen bada, bertaratutakoen aldeko botoen gehiengoaren bidez.

  5. – Deialdia Institutuko kide guztiek jakiteko moduan egingo da.

  1. – Kide anitzeko organoa balioz eratuko da, lehenengo deialdian, kontseilukideen gehiengo osoaren presentziarekin, eta bigarren deialdian, berriz, kontseilukideen heren baten presentziarekin gutxienez. Bi deialdien artean 30 minutuko tartea egongo da. Nolanahi ere, bileran egon beharko dute zuzendariak eta idazkariak edo horien ordezkariek.

  2. – Kontseiluko beste kide batzuei eskuordetu dakieke botoa. Kontseilukide bakoitzak eskuordetutako boto bat izan dezake gehienez. Kontseilua eratzeko behar den quoruma lortzerakoan, ez dira zenbatuko eskuordetutako botoak. Eskuordetzeak idatziz formalizatua egon behar du eta bilerako aktari erantsiko zaio eranskin moduan.

  3. – Kontseilua bigarren deialdian eratzeko behar den quoruma bozketa osoan beharko da.

  1. – Polymateko Zuzendaritzaren ardura izango da Kontseiluaren bilera modu txukunean egiten dela ziurtatzea. Zuzendaritzak edozein unetan eten dezake bilera, horretarako arrazoia egonez gero.

  2. – Eztabaidak gai zerrenda aintzat hartuz egingo dira. Dena den, gai zerrendako puntuen ordena Kontseiluaren erabakiz alda daiteke, zirkunstantziek hala eskatzen badute eta Zuzendaritzak hala proposatzen badu.

  3. – Institutuko Zuzendaritzak gai baten inguruko debaterako denbora edo parte-hartzeen kopurua mugatu dezake, bozketetara pasa aurretik.

  4. – Kontseilukideek eska dezakete beren boto partikularra eta boto horren arrazoiak aktan jasota uzteko; idatziz entregatuko dute bozketa garaian. Unibertsitateko beste organo batzuei eginiko proposamenak direnean, kontseilukideen boto partikularrak haiekin batera jasoko dira.

  5. – Polymateko Zuzendaritzak kontseilukide ez direnak gonbidatu ditzake Kontseiluaren bileretara, egoki iruditzen zaionean, gai zerrendako punturen baten inguruan Kontseiluarentzat interesgarriak diren iritziak edo informazioa eman ditzaten. Aktan idatziz jasoko da gonbidatuak izan direla bileran. Gonbidatuek ez dute inoiz botoa emateko eskubiderik izango.

  1. – Akordioak baliozko botoen gehiengo soilaz hartuko dira, Estatutuek edo beste lege edo arau xedapenek beste gehiengo mota bat eskatzen duten kasuetan izan ezik. Ondorioz, proposamen bakarra egongo balitz, proposamen hori onartutzat emango da, baiezko boto gehiago jasoko balitu ezezkoak baino. Bi proposamen egongo balira, boto gehien jasotzen dituena onartuko litzakete. Eta bi proposamen baino gehiago egongo balira, berriz, emandako botoen gehiengoa jasotzen duena onartuko litzateke; edo bigarren bozketan, lehenengoan boto gehien jaso dituzten bi proposamenen artean boto gehien jasotzen duena.

    Berdinketa gertatzen bada, beste bozketa bat egingo da, eta berdinketak bere horretan jarraituko balu, zuzendariak bere kalitatezko botoa erabili beharko luke.

  2. – Botazioa isilpekoa izango da, kontseilukideren batek hala eskatzen badu. Pertsonei eragiten badie, beti izango da isilpekoa.

  3. – Aurkako botoa eman eta aurka egoteko arrazoiak azaltzen dituztenek Kontseiluaren akordioetatik sor litezkeen erantzukizunetatik salbu geratuko lirateke. Hala, bozketa isilpekoa denean, interesatuak bozkatzerakoan bere botoa Kontseiluko idazkariari entregatu beharko dio, aurka egoteko dituen arrazoien testuarekin batera; horiek aktari erantsiko zaizkio. Abstenitzen direnak ere Kontseiluaren akordioetatik sor litezkeen erantzukizunetatik salbu geratuko lirateke.

  1. – Institutuko idazkariak egingo du bilerako akta. Aktak bilera berean edo hurrengoan onetsi beharko dira eta akten zirriborroak bilerako gai zerrendarekin batera doan dokumentazioari erantsiko zaizkio. Onetsi ondoren, idazkariak sinatuko ditu zuzendariaren oniritziarekin.

  2. – Aktan agertuko dira, nahitaez, bilerara bertaratutakoen zerrenda, bilera amaitu aurretik egon ezina adierazi dutenak adieraziz, gai zerrenda, bileraren lekua eta ordua, landutako gaiak, bozketa mota eta bozketaren emaitzak eta, egonez gero, hartutako akordioen edukia, arrazoiak labur-labur adieraziz.

  3. – Aktan, emandako boto partikularrak agertuko dira, kontseilukideek hala eskatzen dutenean. Edozein kontseilukidek eska dezake berak esandakoa edo proposatutakoa oso-osorik idatzita ipintzea, betiere segituan edo zuzendariak adierazitako epean idatziz aurkezten badu.

  4. – Kontseilukideek akta aldatzeko eskatu ahal izango dute, akta onartzeko aurkezten denean. Idazkariak aldatzeko proposamena aztertuko du eta aldeko botoen gehiengoaz onartuko da.

  5. – Kontseilua berritu aurretik, bilera batera deituko da onartu gabe dauden aktak onesteko. Deialdi edo bilera hori egitea ezinezkoa izango balitz, onartu gabe dauden akten zirriborroak kontseilukide ohiei igorriko zaizkie eta horiek hamar eguneko epea izango dute erreklamazioak egiteko. Epe hori igaro eta erreklamaziorik egin ezean, onartutzat emango dira; erreklamazioak egonez gero, berriz, Kontseilu berriaren hurrengo bileran onartuko dira.

  1. – Idazkariak Kontseiluak hartutako akordioen fede emango du eta beharrezkoak diren ziurtagiriak emango ditu.

  2. – Kontseiluaren bilera bakoitzeko akta argitaratuko du; horretarako, hiru egun balioduneko epea izango du, akta onartzen denetik hasita. Aktak argitaratzen direnean pertsonen intimitatea behar bezala babestuko da. Horretarako, argitaratutako aktaren kopia bana bidaliko die Institutuko kideei posta elektronikoz.

  3. – Aurrekoa alde batera utziz, akordio nominatiboak zuzenean eragiten dieten pertsonei jakinarazi beharko zaizkie. Akordioa eraginkorra izango da jakinarazpen hori egiten den unetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera.

  1. – Institutuko Kontseiluak hartutako akordioak eraginkorrak izango dira onartzen direnetik, akordioetan bestelakorik aurreikusi ezean. Akordioak publikoak dira eta dagokien organoei igorriko zaizkie.

  2. – Institutuko Kontseiluaren akordioen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio, hilabeteko epean, errektoreari.

  1. – Institutuko zuzendaria Institutuko Kontseiluak aukeratuko du UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile doktoreen taldean, eta errektoreak izendatuko du. Agintaldia lau urtekoa izango da. Zuzendariak ondoz ondoko agintaldi bat baino gehiago egin ditzake. Hirugarren agintalditik aurrera, izendapena berresteko % 60tik gorako gehiengoa beharko da.

  2. – Polymateko zuzendariak kargua utziko du UPV/EHUko estatutuetako 250. artikuluan adierazitako arrazoiengatik. Zentsura mozioa idatziz eta arrazoituta aurkeztu behar da Institutuko Idazkaritzan, Institutuko Kontseiluko kideen % 20ak, gutxienez, sinatuta; gainera, zuzendari izateko hautagaiaren izena jarri behar da. Behin zentsura mozioa aurkeztuta eta izan beharreko baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, zuzendariak Institutuko Kontseilua bilerara deituko du 72 orduren buruan; bilera zentsura mozioa aurkeztu eta hamabost egunera, gehienez, egingo da. Eztabaida hasteko, zentsura mozioa zertan den azalduko da; azalpena mozioa sinatu duen Institutuko Kontseiluko kide batek egingo du. Ondoren, zuzendarigaiak hitz egingo du, bere proposamena egiteko eta azaltzeko. Zentsura mozioa jaso duenak erantzun ondoren, Institutuko Kontseiluko kideek hartuko dute hitza, eskatuz gero, aldeko eta kontrako txandetan. Zentsura onartuko da baldin eta aldeko botoa ematen duten Institutuko Kontseiluko kideak aurkako botoa ematen dutenak baino gehiago badira. Institutuko Kontseiluak mozioa onartzen badu, zuzendariak dimisioa aurkeztuko du berehala. Zentsura mozioan aurkeztutako zuzendarigaia zuzendari berritzat hartuko da.

  3. – Polymateko zuzendaria, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeak aldeko ebaluazioa egin ondoren, irakats betebeharretatik libre uzteko aukera dago, Institutuko Kontseiluak proposaturik eta Gobernu Kontseiluak ezartzen dituen irizpide eta baremoei jarraiki.

  1. – Hauek dira Institutuko zuzendariaren eginkizunak:

    1. Institutua ordezkatzea UPV/EHUko organoen aurrean.

    2. Kontseiluaren bileretako gai zerrenda egin, bileretara deitzea eta bileraburu izatea.

    3. Institutuko kideen eskariak eta iradokizunak jaso eta bideratzea.

    4. Polymateko administrazio eta zerbitzuetako langileen funtzioak zuzentzea.

    5. Urteko txostena, jardueren plana eta Polymateko txosten teknikoa egitea.

    6. Kontseiluak adostutako akordioak egikaritzea eta Institutuaren eta kideen zeregin akademikoak behar bezala betetzen direla bermatzea.

    7. Institutuaren ikerketa zientifiko eta teknologikoko kontratuak izenpetzea.

    8. Ezkutuko informazioa agerian jartzeko agindua eman eta diziplina-espedienteak irekitzeko proposatzea.

    9. Unibertsitateko beste gobernu organo batzuei eman gabe dauden gainerako eginkizunak eta Estatutuen edo indarrean dagoen legeriaren arabera erregelamenduz egokitutakoak betetzea.

  2. – Lankidetza hitzarmenak izenpetzea, Gobernu Kontseiluak ezarritako jarraibideen arabera.

  1. – Idazkaria Errektoreordetzak izendatuko du, Institutuko Zuzendaritzak proposatuta. Idazkari izan daitezke irakasle eta ikertzaile aktiboak.

  2. – Kargua utziko du dimisioagatik, heriotzagatik, legezko ezgaitasunagatik, Institutuko kide izateari uzteagatik edo Errektoretzak hala erabakitzen badu, Zuzendaritzak proposatuta.

  3. – Idazkariak Institutuko Idazkaritzari dagozkion funtzioak bete behar ditu eta Institutuko Zuzendaritzari lagundu behar dio.

  4. – Idazkariaren zereginak dira taldeko aginte organoen jarduera eta akordioen fede ematea, Institutua ordezkatu eta administratzea, akta liburuak egin eta zaintzea, eta Unibertsitateko Ikerketa Institutuaren dokumentu ofizialetan agertzen diren akordioen, ekintzen eta gertakarien ziurtagiriak ematea.

  5. – Idazkariak Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeari bidaliko dio, ikasturtero eta batzordeak egindako eredu orokorrari jarraiki, ikasturtean ikertzaileek egindako ikerketa eta trebakuntza jardueren eta jarduera horien emaitzen txostena, Institutuko Kontseiluak onartua.

Polymateko negozio unitateak eta unitate horietara atxikitako langileak, Polymateko gaur egungo Kontseiluak UPV/EHUko Unibertsitateko Ikerketa Institutuen Oinarrizko Arautegiari (EHAA 2005-12-15) egokitutako Arautegi berria onartutakoan.

Polimerizazio Prozesuen Unitatea.

UPV/EHUko irakasleak.

José M. Asua

José Ramón Leiza

José Carlos de la Cal

  1. ª Jesús Barandiarán

    María Paulis

    Jacqueline Forcada

    Mario Montes

    Lourdes Cantón

    Iñigo Legorburu

    Doktorego aurreko ikasleak.

    Alfonso Arevalillo

  1. Javier Bohórquez

    Gabriela Diaconu

    Gemma González

    Virginia Herrera

    Adam Peck

    Raquel Rodríguez

    Sergio Rubio

    Mihaela Manea

    Amaia Aguirre

    Aitziber López

    Urko Rivas

    Sorin Sauca

    Polimeroen Teknologia Unitatea.

    UPV/EHUko irakasleak.

    Jon Nazábal

    Iñaki Eguiazábal

    Mikel Gaztelumendi

    Gonzalo Guerrika-Etxeberría

    Isabel Goñi

    Mariló Gurruchaga

    Doktorego aurreko ikasleak.

    Imanol González

    Roberto Redondo

    Itziar Silva

    Javier Alías

    Rut Rodríguez

    Polimeroen Erreologia Unitatea.

    UPV/EHUko irakasleak.

    Antxon Santamaría

  1. ª Eugenia Muñoz

    Juan José Peña

    Doktorego aurreko ikasleak.

    Jon Fernández

    Goretti Etxeaundia

    Montserrat Arquero

    Polimeroen Analisi eta Karakterizazio Unitatea.

    UPV/EHUko irakasleak.

    Juan José Iruin

  1. ª José Fernández-Berridi

    Cristina Uriarte

    Marian Iriarte

    Agustín Etxeberría

    Lourdes Irusta

    Alba González

    Agurtzane Mujika

    Ana Arrieta

    Fernando Cossío

    Mirari Ayerbe

    Begoña Lecea

    Doktorego aurreko ikasleak.

  1. ª Mar Calafel

  1. ª Angeles Corres

    Lorea Buruaga

    Haritz Sardón

    Itsaso Berra

    Alaitz Rekondo

    Alvaro Mayor

    Administrazio eta zerbitzuetako langileak.

    Onintza Pescador

    María E. Saborido

    Inés Plaza

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.