Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2007ko martxoaren 27koa, Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena. Honen bidez agindua ematen da Zelulen Biologia eta Histologia Sailaren Arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 2542
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2007/03/27
  • Argitaratze-data: 2007/05/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Unibertsitateak bere araubide propioa dauka erakundea antolatzeko, bere interesen defentsan aritzeko balio diona, Konstituzioak 27.10. artikuluan onartzen duen unibertsitateen autonomiatik eratorria. Araubide horri atxikita dago bere arauak egiteko erakundeak daukan ahalmena. Ahalmen horrez baliatuta, Unibertsitateak bere Estatutuak dauzka, erakundearen antolaketaren ezaugarri berezi diren arlo eta organoak erregulatzen dituzten oinarrizko arauak.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuetako 199. artikuluak dioenez, sailek arautegi bat izango dute euren gobernurako. Arautegia Saileko Kontseiluak egingo du, Gobernu Kontseiluak emandako oinarrizko arautegiari jarraiki. Bestalde, Sailen Oinarrizko Arautegiko 4.2. artikuluak idazkari nagusiari eskuordetzen dio arautegiak onesteko eskumena, baldin eta txosten guztiak aldekoak izanik berariazko eskaririk egin ez bada Gobernu Kontseiluan aurkezteko.

Gobernu Kontseiluak otsailaren 8an egin zuen bileran jakinarazi zen Zelulen Biologia eta Histologia Sailaren arautegiari buruzko txosten guztiak aldekoak zirela eta, beraz, interesatuek zazpi eguneko epea zutela arautegia Gobernu Kontseilura bidaltzea eskatu nahi bazuten. Aipatutako epea igaro denez eskaerarik aurkezteke, arautegia onartutzat eman behar da, idazkari nagusiaren erabakiaren bidez (Sailen Oinarrizko Arautegiko 4.2. artikuluak eskuordetutako eskumena).

2004ko martxoaren 12an Euskal Unibertsitate Sistemaren 2004ko otsailaren 25eko 3/2005 Legea argitaratu zen. Lege horrek 10.2. artikuluan dioenez, unibertsitateko gobernu organoek ematen dituzten aplikazio orokorreko xedapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko ditu unibertsitateak, eta ez dira jarriko indarrean beren testu osoak argitaratu arte.

Aipatutako guztia kontuan hartuta, honako hau

UPV/EHUko Estatutuei jarraiki, Gobernu Batzordeak oinarrizko arautegi bat onartu du, eta bertan funtsezko alderdiak arautzen dira gero sail bakoitzak bere arautegian garatu beharko dituenak. Oinarrizko arautegiko lehenengo xedapen iragankorrean sail bakoitzak bere arautegia egitea lehentasunezko eginkizuna dela ezartzen da. Beharrezkoa da, beraz, Zelulen Biologia eta Histologia Saileko Arautegia egitea. UPV/EHUko Sailen Oinarrizko Arautegiak ezarritako jarraibideak jasoko ditu saileko arautegiak, bai eta beste alderdi batzuk ere praktikan ikusi baita arautu behar direla, beti ere estatutuen barruan.

Zelulen Biologia eta Histologia Saila UPV/EHUko berezko saila da. Irakaskuntza-programari jarraiki eta ikastegien antolakuntzarekin bat, Zelulen Biologia eta Histologia jakintza-arloetako irakasleak biltzen ditu, eta bi jakintza-arlo horietako irakaskuntza UPV/EHUko ikastegietan eta titulazio guztietan koordinatu eta emateaz arduratzen da. Zelulen Biologia eta Histologia Sailak, gainera, bi jakintza-arloetako irakasleen irakaskuntza- eta ikerketa-alorretako eginkizun eta ekimenei laguntza emango die. Bere funtzionamenduak eta erabakiek UPV/EHUko Estatutuetako, Sailen Oinarrizko Arautegiko eta aplikatu beharreko gainerako arauetako xedapenak errespetatu behar dituzte.

Zelulen Biologia eta Histologia Sailaren eginkizunak honakoak dira:

  1. Zelulen Biologia eta Histologia jakintza-arloetako irakaskuntza koordinatzea eta ematea graduko ikasketetan, eta graduondoko ikasketak (masterrak eta doktoregoak) eta berezko tituluak edo titulu espezifikoak lortzeko ikasketak antolatzea eta garatzea.

  2. Zelulen Biologia eta Histologia jakintza-arloetako ikerketa bultzatzea eta laguntzea.

  3. Lankidetzan jardutea UPV/EHUko eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuetako sailekin, ikastegiekin eta unibertsitateko ikerketa-institutuekin, bai irakaskuntzaren arloan bai ikerketan.

  4. Zientziaren, teknikaren, artearen edo giza zientzien arloetako zereginak sustatzea, bai eta espezializazioko edo unibertsitate-hedakuntzako ikastaroak bultzatzea ere, eta horretarako behar diren lanak kontratatu eta burutzea, beti ere indarreko legeriaren arabera.

  5. Kideen eguneratze zientifikoa eta pedagogikoa sustatzea, zuzenean edo beste sail eta ikastegi batzuekin batera.

  6. Bere aurrekontua gestionatzea, baliabideak administratzea eta sailari atxikitako langileak gidatzea.

  7. Sailaren urteko plana garatu eta betetzea.

  8. Urteko memoria egitea.

  9. UPV/EHUko gainerako organoei laguntzea euren eginkizunak betetzen.

  10. Saileko jakintza-arloen ikasketa-planak egiten parte hartzea, baita saileko jakintza-arloekin zerikusia duten gainerako eginkizun guztietan ere, beren eskumenen esparruan betiere.

  1. – Zelulen Biologia eta Histologia Sailaren egoitza UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean dago. Saileko kontseiluak sailari esleitutako lokaletako batzuk gordeko ditu sailaren zuzendaritzari dagozkion administrazio- eta zuzendaritza-lanetarako.

  2. – Saileko kontseiluak beste ikastegi batera aldatzeko proposamena egin dezake, ikastegi horretara atxikitako saileko irakasleak Medikuntza eta Odontologia Fakultatera atxikitakoak baino gehiago badira. Saileko kontseiluko kideen bi herenek onartu behar dute egoitza beste leku batera aldatzea, eta Gobernu kontseiluak onartu beharko du.

  3. – Saileko zuzendaritza lekuz aldatzea edo saileko kontseiluak zuzendari berria hautatzea ez da nahikoa arrazoi sailari egoitzaz aldatzeko baimena emateko.

  4. – Saileko zuzendaria egoitza ez den beste ikastegi batera atxikitako irakaslea bada, Gerentziak egoitzaren eta zuzendariaren arteko harremanak bermatzeko beharrezko neurriak hartuko ditu.

  1. – Zelulen Biologia eta Histologia Saila arautegi honek, Sailen Oinarrizko Arautegian ezarritakoak, UPV/EHUko Estatutuek eta EAEko edo estatuko legeria aplikagarriak arautuko dute.

  2. – Gobernu Kontseiluari dagokio arautegi honen behin betiko onarpena, Sailen Oinarrizko Arautegian ezarritakoaren arabera.

  3. – Zelulen Biologia eta Histologia Sailak honako printzipio hauetara egokitu behar ditu egitura eta funtzionamendua:

    1. Unibertsitateko kide anitzeko eta kide bakarreko organo orokorren azpiko mendekotasunera.

    2. Sail bakoitzaren barruan, kide anitzeko organoek kide bakarrekoen aldean duten nagusitasunera.

    3. Katedra-askatasuneko eskubidearen errespetura eta ikasleek irakaskuntza jasotzeko duten eskubidearen errespetura.

  1. – Saileko kontseiluak onartu behar ditu, gehiengo absolutuz, Zelulen Biologia eta Histologia Saila aldatzeko proposamenak edo aldatzeko proposamenen inguruko txostenak. Gainera, Sailen Oinarrizko Arautegiko 5. artikuluko 2. eta 3. ataletan ezarritakoa kontuan hartuko du.

  2. – Saila bertan behera uzteko proposamena arrazoitu egin behar da, eta aurrerantzean ere irakaskuntza- eta ikerkuntza-arloetako konpromiso guztiak bete egingo direla bermatu behar da. Gainera, irakasleak, ikertzaileak, administrazioko eta zerbitzuetako langileak eta kasuan kasuko ondasunak nora atxikiko diren zehaztu behar dute.

  1. – Zelulen Biologia eta Histologia Sailak berezko saila eratzeko beharrezko den gutxieneko irakasleak eta ikertzaileak izan behar ditu. Gobernu Kontseiluak ezarriko du gutxieneko kopurua.

  2. – Zelulen Biologia eta Histologia Sailak aurreikusi ezin daitezkeen arrazoiengatik ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, UPV/EHUko Sailen Oinarrizko Arautegiko 6.3 artikuluan xedatutakoari lotu beharko zaio.

Zelulen Biologia eta Histologia Saileko jakintza-arloak Zelulen Biologia eta Histologia dira. Jakintza-arlo horiek katalogo ofizialean aldatzen badira, saila eratu edo aldatuko da aplika daitekeen araudiaren arabera.

  1. – Honako hauek dira Zelulen Biologia eta Histologia Saileko kideak: sailari atxikitako irakasleak, ikertzaileak eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak edo sailak bere baliabideen kontura kontratatutakoak, baita bekadunak, hirugarren zikloko ikasleak eta lehen eta bigarren zikloetako ikasleen ordezkariak ere.

  2. – Irakasleak eta ikertzaileak unibertsitateko ikerketa-institutuetara atxikiko dira Sailen Oinarrizko Arautegiko 9.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

  3. – Irakasleak aldi baterako beste sail batzuetara edo beste sail batzuetako irakasleak honetara atxiki ahal izango dira baldin eta saileko kontseiluak gehiengo sinplez onartzen badu, eta Sailen Oinarrizko Arautegiko 9.3 artikuluarekin bat.

  4. – Ez da baimenik emango atxikipena aldatzeko baldin eta horrek Zelulen Biologia eta Histologia Sailaren irakaslanak bete barik uztea badakar.

  5. – artikulu honi dagokionez, bekadunei buruzko aipamenak ez ditu barne hartzen UPV/EHUren Estatutuetako 115.3. artikuluan aipatutako bekadun lankideak.

  1. – Zelulen Biologia eta Histologia Sailaren gobernua kontseiluari eta zuzendariari dagokie.

  2. – Saileko gobernu-, ordezkaritza- eta administrazio-kide anitzetako organoak saileko kontseilua eta batzorde iraunkorra dira.

  3. – Saileko gobernu-, ordezkaritza- eta administrazio-kide bakarreko organoak zuzendaria eta idazkaria dira.

  4. – Gainera, Zelulen Biologia eta Histologia Sailak ordezkari bana izango du egoitzarik ez baina irakaskuntza ematen duen fakultateetan. Ordezkariak ordezkaritza-eginkizunak izango ditu, inoiz ez gobernu-eginkizunik.

  1. – Hauek dira Zelulen Biologia eta Histologia Saileko Kontseiluaren kideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle funtzionario eta lan-kontratuko irakasle iraunkor guztiak eta irakasle doktore ez iraunkor guztiak, sailari atxikitako doktore guztiak, gainerako irakasleen ordezkari bi, hirugarren zikloko ikasleen ordezkari bat, bigarren zikloko ikasleen ordezkari bat, lehen zikloko ikasleen ordezkari bat, eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

  2. – Irakasleen, ikertzaileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkarien agintaldia lau urtekoa da. Ikasleen ordezkarien agintaldia urtebetekoa izango da.

  3. – Sailera atxikitako gainerako irakasleen ordezkariak irakasleek eurek aukeratu behar dituzte euren artean.

  4. – Lehenengo eta bigarren zikloko ikasleen ordezkarien agintaldia urtebetekoa da, eta saileko irakasleek eskolak ematen dituzten ikastegietako ikasle kontseiluen bitartez aukeratu behar dira, Ikastegietako Ikasle Kontseiluen Oinarrizko Arautegiak xedatutako prozedurari jarraiki.

  5. – Hirugarren zikloko ikasleen ordezkaria saileko zuzendaritzak deituta urtero egingo den bileran aukeratu behar da arautegi honetako 35. artikuluan jasotakoarekin bat. Bilerara honakoak deituko dira: saileko graduondoko berezko tituluetan eta doktorego-programetan eta tesietan matrikulatutako ikasle guztiak eta sailera atxikitako ikerketako bekadunak. Horretarako, saileko zuzendariak bilera horretara deitu beharreko ikasleen errolda eskatu beharko dio hala dagokion zerbitzuari.

  1. – Kide anitzeko ordezkari-izaera pertsonala eta besterenezina da, eta hauek dira ordezkari izateari uzteko arrazoiak:

    1. Hilez gero edo ezintasuna izanez gero.

    2. Ikastegiko kide izateari utziz gero.

  2. – Kontseiluko kide hautatuek, hau da, doktore ez diren irakasle ez-iraunkorrak, ikasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak ordezkatzen dituztenek, aurreko arrazoiez gain, honako arrazoiengatik utziko diote kontseiluko kide izateari:

    1. Hauteskundeak baliogabetuz gero.

    2. Agintaldia amaitzea.

    3. Dimisioa aurkeztea.

    4. Ordezkaria aukeratu zuen taldekoa izateari uztea.

  3. – Inola ez zaio kontseiluko kide izateari utziko organoaren bileretara arrazoirik gabe ez bertaratzeagatik.

  1. – Hauek dira saileko kontseiluaren eginkizunak:

    1. Saileko zuzendaria aukeratzea arautegi honetan eta UPV/EHUko Hauteskunde Erregimen Orokorreko Arautegiak ezarritakoarekin bat etorrita.

    2. Urteko txosten ekonomikoa, saileko irakaskuntzaren eta ikerketaren memoria eta eginkizunen plana onartzea.

    3. UPV/EHUk urtean esleitutako aurrekontuaren gestioa ikuskatzea.

    4. Urteroko irakats-eskaintza programatu eta ebaluatzeko irizpideak onartzea.

    5. Saileko langileei irakaslanak eta balizko aldaketak esleitzea, arautegi honetan ezarritakoari eta Sailen Oinarrizko Arautegiko 36. artikuluari eta hurrengoei jarraiki.

    6. Irakasgaien oinarrizko programak ezartzea kasuan kasuko ikasketa-planaren barruan.

    7. Hirugarren zikloko, doktoregoko eta gainerako ikasketetako (unibertsitateko berezko tituluetara bideratutako ikasketak izan edo ez) eskaintzak proposatzea, kasuan kasuko proposamenak eginez eta euren gain dituzten programen ezarpen eta koordinazio akademikoaz arduratuz.

    8. Doktorego-tesiak ebaluatu behar dituzten pertsonak izendatzeko proposamenak onartzea legeak baimentzen dituen baldintzetan, bai eta bestelako epaimahaietako kideen izendapenak ere.

    9. Irakasleei eta ikertzaileei ikerketa-eginkizunetan eta -ekimenetan laguntzea.

    10. Plaza berriak eskatzea, lanpostuen zerrendetan beharrezko aldaketak proposatzea eta administrazio eta zerbitzuetako langileen, eta irakasleen eta ikertzaileen plazak betetzeko lehiaketak ebaluatzeko proposamenak egitea, beti ere langile mota bi horientzat Irakasleen Gestiorako Arautegian eta UPV/EHUn aplika daitekeen gainontzeko araudian ezarritakoarekin bat.

    11. Irakasleen irakaslanaz txostenak egitea, irakaskuntza-merezimenduak eskuratzeari eta kontratuak berritzeari begira. Informazioa beti arrazoituta eta irizpide objektiboetan oinarrituta egon behar da.

    12. Irakasleek irakats-betebeharrak betetzen dituztela zaintzea eta ikasleek eskolak jasotzeko duten eskubidea bermatzea. Horretarako ikuskaritza-organoei antzemandako irregulartasunen berri emango die.

    1. Zientzia, teknika eta artearen alorreko lanak egiteko Estatutuetako 141. artikuluan xedatutako kontratuak egiteko baimenak ematea, betiere, sailen eskumenen esparruan eta Gobernu Kontseiluak onartutako arautegiari jarraiki.

    2. Venia docendi eman behar bada, aurrez jakinaraztea.

    1. Beharrezko bitartekoak sortu eta ekimenak egitea, saileko jardunaren kalitatea sustatu eta hobetzeko, baita gestio eraginkorra bermatzeko ere Europako, Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko programen baitan. Horretarako, unibertsitatean ezarritako ebaluazio prozesuak sustatu eta horietan parte hartu behar du.

    2. Batzorde iraunkorraren erabakiak berretsi, aldatu edo deuseztatzea arautegi honetako 14.1 artikuluan adierazitako moduan.

  2. – Orobat, honako eginkizun hauek ditu saileko kontseiluak:

    1. Gobernu Kontseiluari arautegiaren proiektua eta, dagokionean, arautegia aldatzeko proiektua aurkeztea.

    2. Irakaskuntzaren ezaugarriak kontuan hartuta beharrekoa denean, irakaskuntzaren zati bat beste erakunde batzuetan emateko proposamena egitea Gobernu Kontseiluari, Gobernu Kontseiluak baimendutako hitzarmeneko baldintzei jarraituz.

    3. Jarduerak ikastegiekin koordinatzeko programak onartzea.

    4. Dagokionean, sailaren gune fisikoak esleitzeko irizpideak onartzea.

    5. Arautegi honetan jasotako eskumenen esparruan, ordezkariak hautatzeko arauak ematea. Sailetako zuzendaritzek deitu behar dute hauteskundeetara, Hauteskunde Araubide Orokorrean xedatutakoari jarraiki.

    6. Indarrean dagoen legediak, UPV/EHUko Estatutuek eta horiek garatuko dituzten arauek zehaztutako gainerako guztiak, baita eskuordetzen zaizkionak ere.

  1. – Zuzendariak, idazkariak eta sei irakaslek –saileko kontseilua osatzen dutenen artean aukeratuak- osatzen dute Zelulen Biologia eta Histologia Saileko Batzorde Iraunkorra. 9.4 artikuluan aipatzen diren ikastegietako ordezkariak batzorde iraunkorreko kide ez badira, bileretara joan eta bertan hitz egin ahal izango dute, baina ez dute boto emateko eskubiderik izango.

  2. – Irakasleen 6 ordezkarietatik, bost irakasle funtzionario, lan kontratuko irakasle iraunkor, irakasle doktore ez iraunkor eta sailera atxikitako doktoreen ordezkari izango dira eta bat, gainontzeko irakasleena. Azken kategoriako irakaslerik ez badago, sei ordezkariak lehengo kategoriakoen artean hautatuko dira.

  3. – Gainera, batzorde iraunkorrean bekadun eta ziklo guztietako ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat egongo dira. Biok kontseiluko kideen artetik hautatuko dira.

  4. – Artikulu honen ondorioetarako, ez dira bekaduntzat hartuko bekadun lankideak.

  5. – Batzorde iraunkorreko ordezkariak Hauteskunde Arautegi Orokorrean xedatutakoari jarraiki aukeratu behar dira.

  6. – 11. artikuluan araututako arrazoiren bat badago, batzorde iraunkorreko ordezkariek ordezkari izateari utzi behar diote.

  1. – Batzorde iraunkorra kontseiluaren ordez arituko da arautegi honek saileko kontseiluari ematen dizkion eginkizunetan, artikulu honetako 2. puntuan jasotakoetan izan ezik. Batzorde iraunkorraren erabakiak bete egin behar dira saileko kontseiluak berretsi, aldarazi edo deuseztatu arte. Hala badagokio, saileko kontseiluak batzorde iraunkorraren erabakiak berretsi behar ditu erabakiok hartu eta hurrengo bileran.

  2. – Batzorde iraunkorrari ezingo zaizkio inola ere eskuordetu hurrengo eginkizunak:

    1. Saileko zuzendaria hautatzea, arautegiak ezarritakoari jarraiki.

    2. Zentsura-mozioak eztabaidatu eta botazio bidez ebaztea.

    3. Urteko txosten ekonomikoa, saileko irakaskuntzaren eta ikerketaren memoria eta eginkizunen plana onartzea.

    4. UPV/EHUk urtean esleitutako aurrekontuaren gestioa ikuskatzea.

    5. Urteroko irakats-eskaintza programatu eta ebaluatzeko irizpideak onartzea.

    6. Sailaren arautegia onartzea edo aldatzea.

    7. Irakasleei irakats betebeharrak esleitzea, eta hor egon daitezkeen aldaketak ere antolatzea.

    8. Plaza berriak eskatzea, lanpostuen zerrendetan beharrezko aldaketak proposatzea eta administrazio eta zerbitzuetako langileen, eta irakasleen eta ikertzaileen plazak betetzeko lehiaketak ebaluatzeko proposamenak egitea, beti ere langile mota bi horientzat Irakasleen Gestiorako Arautegian eta UPV/EHUn aplika daitekeen gainontzeko araudian ezarritakoarekin bat.

    9. Estatutuek edo unibertsitatearen gaineko legedia orokorrak kontseiluaren eskumen esklusibo eta eskuordetu ezintzat jotzen dituen eginkizunak.

  3. – Saileko kontseiluak batzorde iraunkorrari eskuordetu ahal izango dizkio legedi aplikagarriak saileko kontseiluari esleitzen dizkion beste eskumen batzuk, aurreko paragrafoan jasotakoak izan ezik.

  4. – Saileko kontseiluko kideek batzorde iraunkorrak hartutako erabakien berri izan behar dute unean-unean.

  1. – Bilerak ohikoak eta ezohikoak izan daitezke.

  2. – Deialdiak ohiko bileretarako egin behar dira, oro har. Saileko kontseiluak urtean lau bilera egingo ditu eta batzorde iraunkorrak, bi seihilekoan.

  3. – Aztertuko den gaia dela-eta, ezohiko bilera beharrezkoa denean egin behar da, baita aplikatu beharreko araudiak xedatutako kasuetan ere. Ezohiko bileretako gai-zerrendan ezin dira honako gai hauek agertu: aurreko akten onespena eta galde-eskeak.

  4. – Presazko bilerak ezohikoak dira eta deia gutxienez 24 ordu lehenago egin behar da. Halakoetan, bileraren hasieran berretsi egin behar da bilera egiteko arrazoia benetan premiazkoa dela. Berresten ez bada, bilera bertan behera geratuko da besterik gabe.

  1. – Kide anitzeko organoko buruak egin behar du bileretarako deia. Gainera, kide anitzeko organoetako kideen edo sailetako irakasle doktoreen % 33k eskatzen badute, organoaren bilerarako deia egin behar da. Bilera horiek ezohikoak dira eta eskaera egin eta zazpi egun balioduneko epean, gehienez, egin behar dira.

  2. – Bilerarako deiak organoetako idazkariek bideratu behar dituzte, aurrerapen nahikoaz eta, edonola ere, bilera baino hiru egun lehenago gutxienez. Bilera non egingo den, zein ordutan eta bertan zein gai aztertuko diren adierazi behar da deialdietan. Organoko kideek eskuragarri izan behar dute gai-zerrendari buruzko dokumentazioa bilera egin baino 24 ordu lehenago.

  3. – Gai-zerrenda osatzen duten puntuak zehatz-mehatz jaso behar dira deialdietan. Organoko kideen % 10ek deialdiaren aurretik eskatutakoak sartuko dira gai-zerrendan. Eskariak azken baldintza hori betetzen ez badu, zuzendariak erabakiko du gai-zerrendan sartu ala ez, eta onartuz gero deialdiari erantsitako gai-zerrendan sartuko du.

  4. – Ezin da hartu gai-zerrendan agertzen ez diren puntuei buruzko erabakirik; hala ere, organoko kideen bi heren baino gehiago badaude bileran, eta bozkatu eta gehiengo osoak gaia premiazkoa dela uste badu, erabakia har daiteke.

  5. – Guztiak jakitun egon daitezen, deialdiak argitara eman behar dira organoari dagokion egoitzan eta gainerako gune guztietan, eman ere organoetako kideei bileretarako deia egiten zaien egun berean. Deialdia idatziz edo posta elektronikoz jakinaraziko zaie kide anitzeko organoko kideei.

Kide anitzeko ordezkari-eginkizunak pertsonalak eta besterenezinak dira.

Organoa eratu ostean, hutsik geratzen diren lekuak kasuan kasuko zerrendetako ordezkoek bete behar dituzte. Aipatutako irizpideari jarraitu ondoren bete gabe geratzen den plaza-kopurua talde bateko kideen % 50 baino handiagoa edo organoko kideen % 30 baino handiagoa bada, hauteskunde partzialak egingo dira. Modu horretara hautatuak kide izango dira agintaldia amaitu arte.

  1. – Kide anitzeko organoetako kideek dagokien organoaren bileretara joateko eskubidea eta betebeharra dute, eta arautegi honek agintzen dizkien eginkizunak bete beharko dituzte. Bileretara joateak unibertsitateko gainerako betebeharrak betetzetik salbuetsiko ditu kontseiluko kideak, baina kasuan kasuko organoek beharrezko neurriak hartuko dituzte betebehar horiek bete egiten direla eta zerbitzua eman egiten dela bermatzeko.

  2. – Kide anitzeko organoko kideek beren eginkizunak betetzeko behar dituzten dokumentazioa eta informazioa izan dezaten, sailean erregistro-liburua egongo da zein dokumentu sartu edo irteten den jasotzeko. Erregistro-liburua, erregistratutako dokumentuen edo berauen kopien artxiboa eta erregistratu ez den beste edozein dokumentu eskuragarri izango dituzten kide anitzeko organoetako kideek kontsultarako. Kide anitzeko organoetako kideek dokumentazioa kontsultatu nahi badute, saileko idazkariari eskatu beharko diote idatziz. Idazkariak bi egun balioduneko epean, gehien dela, eman behar die.

  1. – Kide anitzeko organoa balioz eratuta egongo da lehenengo deialdian kideen gehiengo absolutua bertaratuz gero. Bigarren deialdian kide anitzeko organoa balioz eratzeko, kideen herena, gutxienez, beharko da. Lehenengo eta bigarren deialdiaren artean, gutxienez, 30 minutuko tartea utzi beharko da. Edonola ere, organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute edo, bestela, euren ordezkoek.

  2. – Organoa eratzeko quorumari dagokionez, ez dira kontuan hartuko 22. artikuluari jarraituz eskuordetutako botoak.

  3. – Organoa bigarren deialdian eratzeko beharrezko quoruma bozketa guztietan izango da beharrezkoa.

  1. – Kide anitzeko organoko buruak bermatu egin behar du bilera behar bezala betetzen ari dela eta, arrazoirik egonez gero, bertan behera uzteko erabakia har dezake. Bilera bertan behera utziz gero, organoko buruak bilera jarraitzeko eguna eta ordua zehaztuko ditu, beti ere gehien dela hiru egun balioduneko epean.

  2. – Eztabaidak gai-zerrendari jarraiki egin behar dira. Dena dela, beharrezkoa izanez gero, kide anitzeko organoak bileraren ordena aldatzea erabaki dezake organoko buruak egindako proposamenari jarraituz.

  3. – Beharrezkotzat joz gero, organoko buruak bozketa egin aurretik gaiaren inguruan eztabaidatzeko denbora muga dezake, bai eta egon daitekeen parte-hartzeen kopurua ere.

  4. – Kide anitzeko organoko buruaren iritziz egokia bada, kide ez diren pertsonak gonbida ditzake bilerara, gai-zerrendako punturen batekin zerikusia duen iritzia edo informazioa eman dezaten. Kide anitzeko organoko kideen % 10ek ere kide ez diren pertsonak gonbida ditzakete, beti ere zuzendariari bilera hasi baino 24 ordu lehenago jakinarazten badiote idatziz. Aktan jaso egingo da bileran gonbidatuak izan direla, botoa emateko eskubidea izan ez arren.

  1. – Saileko zuzendariak erabaki-proposamenak aurkeztu ahal izango ditu gai-zerrendako puntuetan beharrezkoa bada. Erabaki-proposamenak bilerarako deialdiari erantsi behar zaizkio. Gai-zerrendako puntu guztiek ez dute ezinbestean beharko erabakirik, ez eta proposamenik aurkeztea ere.

  2. – Kide anitzeko beste kideek gai-zerrendan punturen bat sartzeko eskatzen badute, 16.3 artikuluaren arabera, eskatzaileek erabaki-proposamena aurkeztu beharko dute gai-zerrendari eransteko.

  3. – Gai-zerrendako punturen batean erabaki-proposamen bat aurkezten bada, kide anitzeko organoko kideek aldaketak aurkeztu ahal izango dituzte bilera egin aurreko egunera arte. Aldaketak kide anitzeko organoko kideei banatuko zaizkie behar besteko denborarekin. Organoaren bileran ezingo dira inola aldaketa berririk aurkeztu. Bilera egin bitartean, organoko buruak aldaketa-proposamenak egin dituztenei horiek defendatzen utziko die, eta ondoren botazioa egingo da. Lehenengo eta behin aldaketak banan-banan bozkatuko dira, eta aldeko botoak aurkakoak baino gehiago badira, onartu egingo dira. Hala, behin betiko proposamena ezarrita, bozkatu egingo dira.

  4. – artikulu honetako aurreko paragrafoetan ezarritako prozedura ez da aplikagarri izango baldin eta gai-zerrendan puntu bat sartzen bada 16.4 artikuluan adierazitakoaren arabera, ez eta arautegi honek edo legeria aplikagarriak beste prozeduraren bat jasotzen badute.

  1. – Erabakiak hartu ahal izateko, emandako boto baliodunen artetik gehiengo soila behar izango da, Estatutuek, ikastegiaren arautegiak edo gainerako lege-xedapenek beste gehiengoren bat eskatzen ez duten kasuetan izan ezik. Beraz, aurreko artikuluak aipatzen duen behin betiko proposamena onartuko da aldeko botoak kontrakoak baino gehiago badira. Bi proposamen daudenean, aldeko boto gehien lortzen duena onartuko da. Proposamenak bi baino gehiago direnean, emandako botoen gehiengoa lortzen duena onartuko da; edo, lehenengo botazioan boto gehien lortu dituzten bi proposamenak hartuta, bigarren botazioan boto gehien lortzen dituena. Berdinketa izanez gero, berriro egin behar da botazioa; orduan ere berdinketa izanez gero, organoko buruak kalitatezko botoa izango du.

  2. – Botazioek isilpekoak izan behar dute kide anitzeko organoko kideren batek hala eskatzen badu. Dena dela, botazioek beti izan behar dute isilpekoak, pertsonei buruzkoak badira.

  3. – Aurkako botoa ematen dutenek eta horretarako arrazoia azaldu, ez dute erantzukizunik izango kide anitzeko organoak hartutako erabakietan. Halaber, abstenitzen direnak erantzukizunetik salbuetsita geratuko dira. Horretarako, botazioak isilpekoak badira, interesdunek botoaren arrazoia azaltzen duen testua eman behar diete organoetako idazkariei, boto-txartelarekin batera. Boto txartelak eta testuak aktei erantsi behar zaizkie.

  4. – Botaziora joan ezin badira eta horretarako arrazoirik badaukate (irakats-beharra, gaixotasuna, baimena, baimendutako lizentzia, e.a.) kide anitzeko organoko kideek organoko beste kide batzuei eskuordetu ahal izango diete botoa, beti ere bertaratutako kideen kopurua 19. artikuluan zehaztutako quorumera iristen bada. Kide anitzeko organoko kide bakoitzak, gehien dela, eskuordetutako boto bakarra eduki dezake. Organoko kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsi behar zaio. Ez da onartuko botoa eskuordetzea 33.2 eta 34.3 artikuluetan jasotako kasuetan.

  5. – Kide anitzeko organoko kideek aktan agerraraz dezakete euren botoa eta horren azalpena. Azalpen hori idatziz eman beharko dute bozkatzerakoan. Unibertsitateko beste organo batzuei egindako proposamenak badira, kideen boto partikularrak beti agerrarazi behar dira proposamenekin batera.

  1. – Idazkariak bilerako akta egin behar du. Akta hurrengo ohiko bileran onartu behar da, eta aktaren zirriborroa hurrengo bilerako gai-zerrendari dagozkion dokumentuekin batera banatuko dira. Akta onartu ostean, idazkariak sinatu eta batzarraren buruak ontzat eman behar du.

  2. – Aktetan honako hauek jaso behar dira nahitaez: bilerara etorri direnen zerrenda eta bilera amaitu aurretik alde egin dutenen inguruko berariazko aipamena; gai-zerrenda; bilerako tokia eta ordua; bileran aztertutako puntuak; botazioak nola egin diren eta emaitzak; hartutako erabakien edukia eta, egoki joz gero, arrazoiaren azalpen laburra.

  3. – Aktan boto partikularrak ere jasoko dira, kide anitzeko organoko kasuan kasuko kideek hala eskatzen badute. Kide anitzeko organoko edozein kidek eskatu ahal izango du bere parte-hartzea edo proposamena hitzez hitz jasotzeko aktan. Horretarako, idatziz aurkeztu beharko du testua, eskaera egin eta segituan.

  4. – Kide anitzeko organoko kideek eska dezakete aktan aldaketak egin daitezen, akta bozkatzerakoan. Idazkariak egiaztatu egin behar ditu proposatutako aldaketak eta, gehiengoak aldeko botoa ematen badu, onartu egin behar dira.

  5. – Kide anitzeko organoa aldatu baino lehen, bilera egin behar da onartzeke dauden akta guztiak onartzeko. Bilera hori egitea ezinezkoa bada, akten zirriborroak bidali behar zaizkie kide anitzeko organoko kide zirenei, eta hamar eguneko epea eman edukiari buruzko erreklamazioak egiteko. Esandako epearen barruan erreklamaziorik aurkezten ez bada, aktak onartutzat eman behar dira; erreklamaziorik aurkeztuz gero, berriz, kide anitzeko organo berriak egin beharreko lehen bileran onartu behar dira.

  6. – Aktak onartuta, argitaratu egingo dira. Hala, saileko kideek eskuragarri izango dituzte eta, 18.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, kopia eskatu ahal izango diote idazkariari.

  1. – Idazkariak kide anitzeko organoak hartutako erabakien fede eman behar du eta ziurtagiriak egin behar ditu.

  2. – Hartutako erabakiak argitara emango dira jendaurrean Zelulen Biologia eta Histologia Saileko iragarki-oholean, onartu ondorengo hiru egun balioduneko epean, eta posta elektronikoaren bidez, beti ere pertsonen intimitatea babestuta. Edonola ere, organoko idazkariak eta buruak erabakiak argitaratu egiten direla bermatu behar dute, eta argitaratu eta hilabetez daudela jendaurrean gutxienez.

  1. – Kide anitzeko organoek hartutako erabakiek onartzen direnetik aurrera izango dute eragina, erabakietan bertan beste ezer adierazi ezean. Erabakien berri eman behar zaie kasuan kasuko organoei.

  2. – Pertsonei buruzko erabakiak, irakaslanak esleitzekoak eta lanpostuen zerrendan edo kontratuko langileen zerrendan eragina dutenak zuzenean jakinarazi behar zaizkie eragindakoei. Erabakiak jakinarazpena egiten den unetik aurrera izango ditu ondorioak. Jakinarazpena Administrazio Prozeduraren Legean xedatutako moduan egingo da.

  3. – Arautegi honetako VI. tituluko II. kapituluak aipatzen dituen kide anitzeko organoek hartzen dituzten erabakien kontra gorako errekurtsoa aurkez dakioke errektoreari, erabakia hartu zen bilera-akta argitaratu eta hilabeteko epean.

  4. – Pertsonei buruzko erabakien kontra gorako errekurtsoa aurkez dakioke errektoreari, erabakia interesdunari jakinarazi eta hilabeteko epean.

  1. – Zelulen Biologia eta Histologia Saileko kide bakarreko organoak zuzendaria eta idazkaria dira.

  2. – Saileko zuzendari eta idazkari akademiko karguetan aritzeko, arduraldi osoz aritu behar da, legedian xedatutako salbuespenetan izan ezik. Ezin da, inola ere, kargu batean baino gehiagotan aritu.

  3. – Zelulen Biologia eta Histologia Sailak egoitzarik ez duen ikastegiekiko, hau da, Farmazia Fakultatearekiko eta Zientzia eta Teknologia Fakultatearekiko harremanak errazte aldera, saileko zuzendariak ordezkari bana aukeratuko du fakultate horietan. Ikastegi horietako ordezkariak ikastegi bakoitzari atxikitako irakasleen artean aukeratuko dira. Ikastegiko ordezkaria ikastegira atxikitako irakasleen eta saileko zuzendariaren arteko lotura eta bozeramailea izango da, bai eta sailaren eta ikastegiaren arteko lotura ere bere fakultatean Zelulen Biologia eta Histologia Saila ordezkatuz, zuzendaritzak emandako jarraibideekin bat.

  1. – Saileko Kontseiluak zuzendaria hautatuko du sailari atxikitako unibertsitateko irakasleen kidegoetako irakasle doktoreen artetik, eta errektoreak izendatuko du.

  2. – Sailean zuzendaririk ez badago, horren berri eman beharko dio Idazkari Nagusiari saileko idazkariak, eta hiru egun balioduneko epean saileko kontseilua premiazko bilerara deitu, xedatutako baldintzak betetzen dituztenen artetik behin behineko zuzendari bat izenda dezan. Artikulu honetako 3. atalean jasotako ordezkoa arituko da bilerako buru, edo kategoria eta antzinatasun handiena duen kidea. Idazkaririk ez badago, unibertsitateko irakasleen kidegoen artean kategoria eta antzinatasun handiena duen kideak hartuko ditu bere gain erantzukizun horiek. Artikulu honetan xedatutako eginkizunak betetzen ez badira, edo hiru hilabete baino gehiago igaro eta dena delakoagatik zuzendaririk aukeratu ez bada, errektoreak ofizioz izendatuko du behin-behineko zuzendaria, kasuan kasuko erantzukizunei kalterik egin gabe.

  3. – Zuzendaria aldi batean ez badago (gaixotasuna, lizentzia, baimena), saileko kontseiluak ordezko bat izendatu ahal izango du zuzendariaren eginkizunak bete ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 17. artikuluarekin bat. Halaber, saileko zuzendariak bere sinadura eskuordetu ahal izango du aipatu legeko 16. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  4. – Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa da. Ezin da saileko zuzendari aritu jarraian bi agintalditan baino gehiagotan. Zuzendariak agintaldia amaitzen badu zentsura-mozio edo dimisioaren ondorioz, agintaldi osoa bete duela joko da. Hala ere, UPV/EHUko Estatutuetako bosgarren xedapen iragankorraren arabera, arautegi hau onartzeko prozesuan indarrean dagoen agintaldia ez da kontuan hartuko.

  5. – Estatutuetako 250. artikuluan jasotako arrazoiak direla-eta, zuzendariek zuzendari izateari utzi behar diote. Artikulu horren arabera Unibertsitateko Klaustroari dagokion zentsura-mozioa saileko kontseiluari dagokio kasu honetan.

  1. – Errektoreak irakats-beharretatik salbuetsi ahal izango du zuzendaria, gehienez ere arduraldiaren erdiraino.

  2. – Agintaldia amaitzean, zuzendariak irakats-betebeharretatik neurri berean salbuetsita egoteko eskubidea du uneko lauhilekoa bukatu arte, ohiko azterketa aldia barne. Horretarako, gutxienez hiru urte eman behar dituzte karguan.

  1. – Honako eginkizun hauek ditu saileko zuzendariak:

    1. Sailaren ordezkari izatea.

    2. Saileko kontseiluko buru izatea eta, dagokionean, saileko batzorde iraunkorreko buru ere bai, saileko arautegiei jarraiki.

    3. Saileko kideen eskari eta proposamenak jaso eta bideratzea.

    4. Saileko administrazioko eta zerbitzuetako langileak funtzionalki zuzentzea.

    5. Sailaren urteko memoria, eginkizunen plana eta txosten ekonomikoa egitea.

    6. Saileko kontseiluak eta batzorde iraunkorrak hartutako erabakiak betearaztea.

    7. Sailak eta saileko kideek irakaslanak eta gainerako eginkizun akademikoak behar bezala betetzen dituztela bermatzea.

    8. Saileko kontseilua jakinaren gainean jartzea irakasleek irakats-beharrak betetzen ez badituzte.

    9. Sailean zientziaren, teknikaren, giza zientzien eta artearen alorreko ikerlanak egiteko beharrezko diren kontratuak sinatzea.

    10. Hirugarren zikloko eta doktoregoko ikasketak koordinatzea, programen arduradunekin batera.

    11. Eginkizunak betetzeko egoki diren batzordeak eratzea.

    12. Isilpeko informazioa jendaurrean jakinaraz dadin agindu eta diziplina-espedienteak abiaraz daitezen proposatzea.

    1. Saileko kontseiluari, batzorde iraunkorrari eta saileko kideei sailaren funtzionamenduarekin edo langileen irakaskuntza, ikerkuntza edo gestioarekin zerikusia duten gaien berri ematea.

    2. Sailak egoitzarik ez duen fakultateetan ordezkaria izendatzea.

    1. Saileko beste organoei agindu ez zaizkienak, unibertsitateko gobernu-organoek eskuordetutakoak eta Estatutuek edo indarrean dagoen legediak zehaztutako gainontzeko guztiak.

  2. – Era berean, lankidetza-hitzarmenak sinatu behar ditu, Gobernu Kontseiluaren jarraibideek xedatutako baldintzetan.

  1. – Errektoreak izendatu behar du idazkaria, saileko zuzendariaren proposamenari jarraiki. Jardunean dauden irakasleak eta ikertzaileak izan daitezke idazkari.

  2. – Honako hauek dira kargua uzteko arrazoiak: dimisioa aurkeztea, heriotza, lege-ezintasuna, saileko kide izateari uztea eta, zuzendariaren proposamenari jarraiki, errektoreak hala erabakitzea.

  3. – Idazkariari dagokio saileko idazkaritza akademikoak berezkoak dituen eginkizunak betetzea, baita zuzendariari laguntzea ere.

  4. – Idazkariak saileko gobernu, ordezkaritza eta administraziorako kide anitzeko organoen ekintza eta erabakien fede ematen du; akta liburuak egin eta zaintzeaz arduratzen da eta ziurtagiriak egiten ditu, hala erabakienak nola ikastegiko dokumentazio ofizialean jasota daudenen gertakari edo ekintzenak.

  1. – Ikastegiko ordezkaria -9.4 eta 26.3 artikuluetan dago jasota- irakaslea edo ikertzailea da, eta saileko zuzendariak aukeratzen du ikastegira atxikitako Zelulen Biologia eta Histologia Saileko irakasleen artean.

  2. – Saileko zuzendaria eta idazkaria egoitza ez den ikastegi batera atxikita badaude, beren ikastegiko ordezkari arituko dira.

  3. – Ordezkariak honako eginkizunak dauzka:

    1. Ikastegian irakasten diren irakasgaien irakats-betebeharrak antolatzeko aurreikuspenak eta proposamenak saileko gobernu-organoei jakinaraztea, bai eta gai horren inguruko beste edozein eskari edo iradokizun ere.

    2. Saileko zuzendariari laguntzea irakaskuntza ematen eta bere ikastegira atxikitako saileko kideen gainerako eginkizun akademikoak behar bezala betetzen, ikastegiko irakaskuntza eta ikerkuntza koordinatu eta beharrezko proposamenak eginez.

    3. Saileko zuzendariari saileko memoria egiten laguntzea.

  4. – Ikastegian sailaren ordezkari aritzea. Halaber, zuzendariak ordezkariaren esku utzi ahal izango du Zelulen Biologia eta Histologia Sailaren ordezkaritza baldin eta ikastegia egoitzarena ez den campus batean badago, eta indarreko legeriak baimentzen badu.

Zelulen Biologia eta Histologia Saileko kide anitzeko eta bakarreko organoetarako hauteskundeak UPV/EHUko Hauteskunde Arautegi Orokorrean edo berau ordezkatzen duen arautegian ezarritakoarekin bat arautuko dira. 2004ko martxoaren 8an onartu eta urte bereko uztailaren 5ean aldatu zen UPV/EHUko Hauteskunde Arautegi Orokorra.

  1. – Zuzendariak karguari uzten badio 27.5 artikuluan jasotako arrazoiengatik, hilabeteko epean, gehien dela, saileko kontseiluari ezohiko bilerara deituko zaio hauteskundeetarako deia onartu eta egutegia finkatzeko. Zuzendaririk ez badago, prozedura berari jarraituko zaio, eta, gainera, arautegi honetako 27.2 artikuluan ezarritakoa beteko da.

  2. – Hauteskundeak saileko kontseiluaren ezohiko bileran egingo dira hilabeteko epean, gehien dela, deialdia egin zen egunetik aurrera. Kontseilu horrek saileko kontseilua balioz eratzeko beharrezko den quoruma behar du. Ez da onartuko botoa eskuordetzea edo aurrez ematea.

  3. – Hautagai-zerrendak UPV/EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira Zelulen Biologia eta Histologia Saileko Hauteskunde Batzordeko buruari zuzenduta, hamar eguneko epean hauteskundeetarako deialdiaren erabakia argitaratu eta biharamunetik aurrera.

  4. – Zelulen Biologia eta Histologia Saileko zuzendariari hautagai-zerrendekin batera saileko idazkariaren proposamena eta hauteskunde-programa bidaliko zaizkio. Hautagai-zerrendak saileko kontseiluko kideen % 10en aldeko botoa izan behar du, eta abal hori ere erantsi egin behar zaio zerrendari. Arau horiek ez betetzeak hautagai-zerrenda bertan behera uztea ekarriko du.

  5. – Hauteskunde-batzordeak boto-eskubidea duten saileko kontseiluko kideen esku jarriko ditu boto-txartelak. Hautagai bakarraren izena agertuko da txarteletan, edo zuri egongo dira. Ofizial ez diren txartelak eta gehikuntzak, zuzenketak edo zirriborroak dituztenak baliogabetzat joko dira.

  6. – Hautagai bakarra aurkezten bada, boto-txarteletan aldeko edo aurkako botoak adieraziko dira. Aldeko botoak aurkakoak baino gehiago badira, hautagaia hautetsia izango da.

  7. – Hautagai bi aurkezten badira, boto gehien lortzen dituena izango da hautetsia.

  8. – Hiru hautagai edo gehiago badaude, hautetsia izango da, lehenengo txandan, boto baliodunen gehiengo osoa lortzen duena. Inork lortzen ez badu boto-kopuru hori, bigarren botazioa egingo da, baina horretan bakarrik lehiatu ahal izango dira lehen botazioan boto gehien lortu duten hautagai biak. Bigarren txanda honetan boto gehien lortzen duena izango da hautetsia. Bigarren botazioa lehenengoa egiten den saileko kontseiluaren ezohiko bilera berean egingo da.

  9. – Azken botazioan berdinketa badago, bost egun balioduneko epean, gehienez, saileko kontseiluaren bete ezohiko bilera batera deituko da botazioa berriro egiteko. Botazio berrian berdinketa egonez gero, zozketaz hautatuko da zuzendaria.

  10. – artikulu honetako 6, 7, 8 eta 9 puntuetan jasotako kasuei dagokienez, ezin izango da aukeratu saileko zuzendari saileko kontseiluko kideen heren baino aldeko boto gutxiago lortzen duen inor. Hala gertatuz gero, beste hauteskunde-prozesu baterako dei egin beharko da artikulu honetako 1. puntuan ezarritakoarekin bat.

  1. – Saileko kontseiluak zentsura-mozioa aurkezten badu, saileko zuzendariaren agintaldia amaitu egingo da. Saileko kontseiluko kideen % 25ek, gutxienez, proposatu behar du zentsura-mozioa.

    Zentsura-mozioa UPV/EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar da saileko zuzendariari zuzendutako idazki bidez. Mozioa proposatzen duten guztien izenak eta sinadurak, eta arrazoien azalpen laburra azaldu behar dira idazki horretan.

  2. – Zentsura-mozioa aurkeztuta, saileko zuzendariak saileko kontseiluaren ezohiko bilerara deituko du hamar egun baliodun igaro aurretik. Ezohiko bilera horretan, proposamengileek mozioa defendatzeko txanda bat izango dute, eta zuzendariak, beste bat erantzuteko. Mozioaren aldeko eta aurkako botoak egongo dira. Mezua onartuko da aldeko botoak aurkakoak baino gehiago badira. Ezin da botorik eskuordetu.

  3. – Zentsura-mozioa onartuz gero, zuzendariak karguari utziko dio arautegi honetako 27.5 artikuluan jasotakoaren arabera, eta hauteskundeetara deituko da titulu honetan adierazitakoarekin bat. Hauteskundeetara kargua utzi duen zuzendaria aurkeztu ahal izango da, 27.4 artikuluan zehaztutako salbuespenetan, ordea, ez.

  4. – Zentsura-mozioa onartzen ez bada, ezin izango da beste bat aurkeztu sei hilabete igaro arte aurreko zentsura-mozioa ezetsi zenetik.

  1. – Hirugarren zikloko ikasleen ordezkaria saileko zuzendaritzak deituta egingo den bileran aukeratu behar da. Bilerara honakoak deitzen dira: saileko graduondoko berezko tituluetan eta doktorego-programetan eta tesietan matrikulatutako ikasle guztiak eta sailera atxikitako ikerketako bekadunak. Horretarako, saileko zuzendariak hirugarren zikloko ikasleen eta bekadunen errolda erabiliko du. Urtero, azaroaren 15etik 30era bitartean eskatu behar du errolda hori.

  2. – Deialdia, urtero, abenduaren 12a baino lehen argitaratuko da saileko iragarki-ohol ofizialetan eta UPV/EHUko web orriko iragarki-zerbitzuetan, eta bertan adierazi beharko da bilera zein egunetan, ordutan eta lekutan izango den eta hautagai-zerrendak aurkezteko epea. Ordezkaria aukeratzeko bilera abenduaren 15etik 23ra bitartean egingo da.

  3. – Hautagai-zerrendak aurkezteko epea bilerarako zehaztutako egunaren bezperako 12etan amaituko da. Ezarritako epean hautagai-zerrendarik aurkeztu ez bada, ordezkaria aukeratzeko bileran hautagai-zerrendak aurkeztea onartuko da. Hautagai-zerrendak pertsona bakarrekoak izango dira.

  4. – Hauteskundeak saileko zuzendariak deituko duen bileran egingo dira, eta bera izango da bilerako buru. Hauteskundeen prozedura honakoa da:

    1. Boto gehien lortzen dituen ikaslea aukeratuko da, beti ere balioz emandako botoen erdiak gehi bat, gutxienez, lortzen baditu. Bestela, bilera berean bigarren botazioa egingo da, eta bertara boto gehien lortu dituzten bi hautagaiak baino ez dira aurkeztuko. Bigarren botazioan boto gehien lortzen dituen hautagaia izango da ikasleen ordezkari.

    2. Berdinketarik egonez gero, zozketa egingo da.

  5. – Botazioa isilpekoa izango da. Saileko zuzendaritzak boto-emaileei hautagai guztien izenak jasotzen dituen boto-txartel bana emango die, eta ikasleek hautagai bat aukeratuko dute. Hautagai bat baino gehiago markatuta duten boto-txartelak baliogabetzat hartuko dira.

  1. – Saileko kontseiluak antolatu behar du saileko ziklo, jakintza-arlo eta ikasketa guztietako irakaskuntza, ikastegiko ordezkariek egindako proposamenei jarraiki. Irakaskuntza fakultateko eta eskolako zuzendaritzarekin batera antolatu behar da, irakasleen eskariak oinarri hartuta. Edonola ere, ikasleek kalitateko irakaskuntza jasotzeko eskubidea dutela izan behar da kontuan.

  2. – Sailak aparteko arreta eman behar dio pixkana-pixkana euskarazko irakaskuntza ezarri eta euskaraz irakatsi eta ikertzeko oinarrizko material espezifikoak prestatzeari. Horretarako, hizkuntza-normalizazioan aritzen diren unibertsitateko organo orokorrek eta ikastegiko Euskara Batzordeak egindako plangintzak izan behar ditu kontuan.

  3. – Sailak irakasgai guztiak esleituta daudela bermatu behar du, edozein dela ere hizkuntza. Euskarazko irakaskuntza guztia esleitu ostean, gaztelaniazkoa esleitu behar da. Alde horretatik, ezin da bereizketarik egin hizkuntzagatik, eta artikulu honetako hurrengo atalean aipatzen den proportzionaltasuna bermatu behar da. Beste hizkuntzetako irakasgaiak ere modu berean esleitu behar dira, beste hizkuntzarik baldin badago.

  4. – Irakaskuntza proportzionalki banatu behar da saileko irakasleen artean, alderik izan litekeen arren ikastegien, jakintza-arloen eta hizkuntzaren arabera. Ikasturte berean proportzionaltasuna errespetatzerik ez dagoenean, ikasturte anitzeko epean ahalegindu behar da printzipio hori errespetatzen.

  5. – Edonola ere, irakasle guztiek irakasteko duten eskubidea bermatu behar da.

  1. – Irakasleen arduraldia urteka neurtu behar da.

  2. – Ikasturte osorako kontratuetan bakarrik bana daitezke modu ez orekatuan eskolak; dena dela, irakaskuntza- edo ikerkuntza-arloko arrazoiak egon behar dira horretarako. Nolanahi ere, irakaskuntza salbuespenezko egoeretan ere emango dela bermatu behar da; hau da, ikasleak ezin dira eskolarik gabe utzi. Irakaslan osoa lauhileko bakar batean pilatuta duten irakasleen kasuan, eta batez ere bigarren lauhilekoan dutenen kasuan, sailak hartu beharko du bere gain gehiegizko zama baldin eta irakasleak bat-batean ordezkoa behar baldin badu. Izan ere, kasuan kasuko lauhilekoari dagokion irakaslana baino ezin izango du hartu bere gain ordezkoak.

  3. – Saileko kontseiluak lan-baldintzen alorrean indarrean dauden erabakiak hartu behar ditu kontuan, batik bat, irakasle-kategoria jakin bat asteko eskola-orduak murrizteko izan dezakeen eskubidea, lana eta familia bateratzeari buruzkoak edo dena delako egoera bereziei buruzkoak.

  1. – Sailak kasuan kasuko jakintza-arloekin lotutako gaietako irakaslanak esleitu behar dizkie irakasleei, kasu batzuetan izan ezik, UPV/EHUko Sailen Oinarrizko Arautegian ezarritakoaren arabera.

  2. – Salbuespenak gorabehera, irakasleek atxikipenaren arabera hala dagokien ikastegian emango dituzte eskolak. Hala ere, zerbitzuaren premiak eta ikasleen interesak direla-eta, irakasleari beste ikastegi bateko eskolak eslei diezazkioke, baina erabaki hori arrazoitu egin beharko da. Premiazko egoeratan, zuzendariak berak banatuko ditu eskolak. Erabaki hori zuzenean ezarriko da, baina batzorde iraunkorrak berretsi beharko du ezohiko bilera batean, lehenengo, saileko kontseiluak, ondoren.

  3. – Arduraldi partzialean ari diren eta aldi berean beste jarduera batean aritzeko baimena duten irakasleen kasuan, saileko kontseiluak bateragarritasun-baimenean adierazitako ordutegia errespetatu behar du, irakasleak bestelakorik berariaz onartu ezean. Horrek ez du esan nahi irakasle horiek eskolak ordutegi jakin batean emateko eskubidea dutenik, edo UPV/EHUk unibertsitateaz kanpoko lanpostuan izan ditzakeen aldaketak besterik gabe onartu behar dituenik.

  1. – Eskolak esleitu aurretik, sailak eskolak banatzeko irizpide gehigarriak eta izaera orokorrekoak hartu ahal izango ditu, beti ere horretarako arrazoiak badaude eta UPV/EHUko Sailen Oinarrizko Arautegiko V. tituluan ezarritakoa gordetzen bada.

  2. – Urtero, UPV/EHUko Errektoregoak onartutako Irakats Plangintzarako Prozedurak zehaztutako epean, saileko zuzendariak eskolak esleitzeko behin-behineko proposamena egingo du aurreko urteetako esperientzia eta arautegi honetako 36. artikulua aintzat hartuta, eta ikastegiko ordezkariei eta irakasle batek baino gehiagok ematen dituzten irakasgaien eskolak koordinatzen dituzten arduradunei entzun ondoren.

  3. – Eskolak esleitzeko behin-behineko proposamena eginda, berau jendaurrean jarriko da irakasleek 5 egun balioduneko epean, gehien dela, alegazioak aurkez ditzaten. Epe hori amaituta, saileko zuzendariak jasotako alegazioen arabera behin-behineko proposamena aldatu ahal izango du behin betiko proposamena egiteko. Behin betiko proposamena saileko kontseiluan onartu ahal izango da beti ere proposamenak eragiten dien guztiak ados badaude.

  4. – Adostasunik ez badago, arautegi honetako 40.3 artikulua ezarriko da.

  1. – Eskolak esleitzeko azken erabakiak irakasgai guztiak hartu behar ditu kontuan eta, ahal dela, alderdi guztiek eman behar dute ontzat hein batean. Era berean, UPV/EHUn kide bakarreko karguak dituzten saileko irakasleak ere hartu behar dira kontuan.

  2. – Eskolak saileko kontseiluaren bilera batean esleituko dira. Bilera horretan, arautegi honetako 39.3 artikuluan aipatzen den behin betiko proposamena onartzeko botazioa egingo da. Proposamena aho batez onartu behar da.

  3. – Adostasunik ez badago, UPV/EHUko Sailen Oinarrizko Arautegiko 39. artikuluan ezarritako prozedurari ekingo zaio. Kasu horretan, irakasgai baterako talde bat baino gehiago badaude, talde horietako bakoitza irakasgai bat bezala hartuko da, arautegi honetako 39.1 artikuluaren arabera sailak ezarritako irizpide gehigarriekin bat.

  1. – Saileko kontseiluak eskolak eta urteko irakaslanak esleitzeko irizpideei buruz hartzen dituen erabakiak berehala argitaratu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 57.2., 59.5.b) eta 60. artikuluetan xedatutako ondorioetarako. Saileko idazkaritzan jasota egon behar da zein egunetan argitaratu diren erabakiak saileko iragarki-oholetan, eta, hain zuzen ere, egun horretatik aurrera hasiko da kontatzen errekurtsoak jartzeko epea, baldin eta errekurtsorik jartzeko aukerarik badago. Sailak erabakien edukiaren eta erabaki horiek eskuratzeko moduaren berri eman behar die irakasleei.

  2. – Irakasle bakoitzaren irakaslanak interesdunei jakinarazi behar zaizkie, eta jasota egon behar da sailak jakinarazpena egin duela edo interesdunak jakinarazpena jasotzeari uko egin diola.

  3. – Saileko kontseiluak eskolak esleitzearen inguruan erabakitakoaren kontra gorako errekurtsoa aurkez dakioke errektoreari, erabakia argitaratu eta hilabeteko epean.

  1. – Sailak ikasleen interesak eta beharrizanak hartu behar ditu kontuan ikasleentzako tutoretza-orduak finkatzerakoan. Halaber, ikasleek zerbitzu hau behar bezala erabil dezaten ahalegindu behar du eta, horretarako, astean gutxienez bi egun finkatu behar ditu.

  2. – Irakasle jakin bati kontratatutako irakaskuntza osoa esleitu ez arren, tutoretza-ordu guztiak bete behar ditu. Ordu horiek ezin dira pilatu, eta ikasturte osoan barrena bete behar dira.

  1. – Irakasle batek baino gehiagok irakasgai bera ematen badute, irakasle horiek koordinatzaile bat aukeratuko dute 2 urterako. Koordinatzailea denboraldi batzuetarako, jarraian, aukeratu ahal izango dute, beti ere tartean dauden irakasleak ados badaude. Hala ez bada, saileko zuzendariak zuzenean aukeratuko du koordinatzailea.

  2. – Irakasgai bera ematen duten irakasleek irakasgaiaren koordinatzailearekin batera aritu behar dute. Horretarako, irakasleek honako eginkizunak bete behar dituzte:

    1. Irakasgaiaren koordinatzaileak koordinatzeko deitzen dituen bilera guztietara joatea, beti ere deialdia zuzendariaren jarraibideekin bat egiten bada.

    2. Eskatzen zaizkien irakaskuntza eta ebaluaziorako materialak aurreikusitako epean egitea, beti ere eskaria zuzendariaren jarraibideekin bat egiten bada.

    3. Praktika-geletan dagoen materiala behar bezala zaintzea.

    4. Ikasleek egiten dituzten lanak aurreikusitako epean berrikusi eta ebaluatzea.

    5. Azterketak ezarritako epean zuzendu eta kalifikatzea.

  3. – Irakasgaiaren koordinatzaileak txostena egin ondoren, irakasleek hainbat jardueratarako eskatutako baimena dela-eta, saileko zuzendariak aurkako txostena egin dezake, baldin eta azterketak, ebaluazio-ariketak, koordinatzeko bilerak, azterketen berrikusketak edo erreklamazioak edo irakaskuntzarekin lotuta dagoen beste edozein ekintza egiteko datekin bat badator eskaria. Jarduera horiek apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuko 8. artikuluan daude jasota, eta honakoak dira: ekitaldi edo bilera zientifiko, tekniko edo profesionaletara edo kidego, elkarte edo sindikatuen ekitaldi edo bileretara joatea eta estatu edo atzerriko unibertsitate, erakunde edo ikastegi bati lotutako irakaskuntzan edo ikerkuntzan aritzeko ikasketengatiko lizentzia.

Ezintasunen bat duten ikasleen egoera dela-eta, Zelulen Biologia eta Histologia Sailak behar adina egokitu behar du metodologia, eta ikasle horien beharrizanen araberako tutoretza-orduak finkatu behar ditu.

Honako hauek dira saileko ikerkuntzaren helburu nagusiak:

  1. Saileko irakasleen eta ikertzaile-taldeen ikerlana bideratu eta sustatzea.

  2. Ikertzaile berrien trebakuntza sustatzea.

  3. Ziklo guztietako ikasleak ikerkuntza-arloekin harremanetan jartzea.

  4. Doktorego-tesiak eta ikerketak zuzen daitezen eta haien jarraipena egin dadin bultzatzea, eginkizun horiek irakasleen gutxieneko betebeharren artean sartuz.

  5. Zientzia-arloko harremanak izatea beste sail batzuekin, unibertsitateekin eta ikerketa- garapen- eta berrikuntza-zentroekin eta haiekin batera askotariko jakintza-arloetako proiektuak egin daitezen bultzatzea.

  6. Unibertsitateko ikerkuntzaren eta testuinguru sozio-ekonomikoaren arteko lotura sustatzea. Horretarako, irakasleek eta ikertzaileek ikerkuntza- eta aholkularitza-kontratuak eta hitzarmenak sinatu behar dituzte.

  7. Gizarteak unibertsitateko ikerkuntzaren emaitzen berri izan dezan bideratzea.

Saileko kontseiluak urte anitzeko ikerkuntza-planak egin behar ditu, baliabideen eta langileen alorretako beharrizanak azalduko dituztenak. Jarraian, beharrizan horiek Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Batzordeari aurkeztu behar zaizkio.

  1. – Estatutuetako 147. artikuluan xedatutakoarekin bat, saileko kontseiluak urtean egindako ikerkuntza-lanei eta horien emaitzei buruzko memoriak onartu behar ditu urtero. Memoria horiek Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeak onartutako eredu orokorraren arabera egin behar ditu eta, jarraian, hari aurkeztu behar dizkio, baliabideak esleitze aldera.

  2. – Unibertsitateko irakasleek eta ikertzaileek lankidetza-hitzarmenen edo kontratuen ondorioz unibertsitatekoak ez diren zentroekin egindako ikerkuntza-lanak unibertsitateko ikerkuntzatzat hartu behar dira ondorio guztietarako, eta sailak urteko memorian jaso behar ditu.

  1. – Saileko irakasle guztiek euren ikerketak egiteko laborategietan nahikoa lekua izan dezaten zainduko du sailak. Horretarako, Zelulen Biologia eta Histologia Sailak irakasle bakoitzari ikerketa-lanetarako nahikoa espazioa esleituko die. Ikertzaile batek edo batzuek erabiliko dute espazio hori sailaren posibilitateen arabera. Edonola ere, irakasle bakoitzari esleitutako espazioak proportzionala izan behar du, eta berdintasun-printzipioa gorde beharko da.

  2. – Espazio bat esleitzeak ez dakar berez bere erabilera esklusiborik; izan ere, ondare guztiak -lokalak zein ekipamendu zientifikoa- saileko kideen eskura egon behar du beti.

  3. – Irakasleari ikerketarako espazio bat esleitzeak ez dakar eskuratutako eskubiderik; izan ere, esleipen hori aldatu daiteke beharrek bultzatuta. artikulu honetako gainontzeko puntuetan ezarritakoa gordeko da beti.

Zelulen Biologia eta Histologia Sailak ikerketarako zerbitzu orokorrei, Argitalpen Zerbitzuari eta UPV/EHUko beste zerbitzu orokor batzuei bere lokalak edo langileak (irakasleak, ikertzaileak, edo administrazio eta zerbitzuetako langileak) utzi ahal izango dizkie. Edonola ere, lokal horien erabileraren eta sailari atxikitako langileen gaineko edozein jarduerak sailaren oniritzia jaso beharko du, beti ere aplika daitezkeen araudiarekin eta erabakiekin bat.

Saileko irakasleek eta ikertzaileek ikerketa-proiektuak autonomia osoz egiteko baliabideak eska eta gestiona ditzakete, baldin eta ikertzeko gaitasun osoa badute.

  1. – Ikerketako bekadunak, doktoreko aurrekoak eta ondokoak, aplika dakiekeen UPV/EHUko araudian ezarritakoarekin bat sartuko dira Zelulen Biologia eta Histologia Sailean.

  2. – Bekadunek oztoporik gabe beren ikerketa-proiektuak erabilgarri dauden baliabide material guztiak erabiliz egin ahal izatea zainduko du sailak. Hala ere, kontuan hartu behar da proiektu horietarako finantzaketa bekadunak edo beronen tesi-zuzendariak lortzen dituen diru-laguntzen kontura izango dela.

  3. – artikulu honi dagokionez, bekadunei buruzko aipamenak ez ditu barne hartzen UPV/EHUren Estatutuetako 115.3 artikuluan aipatutako bekadun lankideak.

  1. – Unibertsitateko irakaskuntzan trebatzeko, Zelulen Biologia eta Histologia Sailak irakasleen irakats-betebeharretan laguntzen utziko die ikerketako bekadunei, hala nahi badute, honako baldintza hauekin:

    1. Bekadunek euren borondatez hartuko dute parte.

    2. Doktorego aurreko bekadunek irakaskuntza-jardueretan parte ahal izango dute baldin eta bekarekin 24 hilabete eman badituzte eta ikertzeko gaitasunerako proba gainditu badute.

    3. Parte-hartzea 60 eskola-ordukoa izango da gehienez.

    4. Bekadun bakoitzak irakasle-tutore bat izango du eta beronen eskoletan parte hartuko du. Baina, irakasle-tutorearen figura borondatezkoa dela kontuan hartu behar da, bai eta irakasle-tutoreari ikasturteko 120 tutoretzapeko ordu, gehien dela, eslei dakizkiokeela.

    5. Bekadunak eskola praktikoetan hartuko du parte, beti ere irakasle-tutorea aurrean dagoela.

    6. Eskola-ordu bakoitzean irakasle-tutoreak bi bekadun besterik ezin izango du tutoretzapean eduki. Irakasle-tutoreak beti egon behar du ikasgelan edo laborategian.

  2. – Eskoletan harte-hartzea eta beka bateragarriak direla egiaztatzea bekadunaren ardura da.

  3. – Ikasturtea amaitzen denean, bekadunak egindako irakaskuntza-jarduerak jasotzen dituen egiaztagiria emango du sailak, baldin eta bekadunak eskatzen badu. Beharrezkoa izanez gero, egiaztagiria bikoiztuta emango da dokumentuetako bat beka berritzeko txostenei edo azken txostenari eransteko.

  4. – artikulu honi dagokionez, bekadunei buruzko aipamenak ez ditu barne hartzen UPV/EHUren Estatutuetako 115.3 artikuluan aipatutako bekadun lankideak.

Aplikatu dakiekeen UPV/EHUko araudiaren arabera arautuko dira Zelulen Biologia eta Histologia Sailera atxikitako bekadunak.

Helburuak betetzeko eta berezko dituen ekimenak gauzatzeko, sailak behar beste langile izan behar ditu, baita sail berezituak ere UPV/EHUko aurrekontu orokorrean. Gainera, autonomia izan behar du sail horiek kudeatzeko.

  1. – Saileko aurrekontu orokorrak kontseiluak finkatzen duen moduan banatu eta kudeatu behar dira.

  2. – Saileko aurrekontuko diru-sarrerak honakoak izango dira, UPV/EHUk berak esleitutakoez gain:

    1. Sailak berak antolatu eta burutzen dituen irakaslanek eta ikerlanek emandako etekin garbiak, eta zeregin horietatik sortutako produktuen ustiapenetik datozenak.

    2. Zientzia-, teknika- edo arte-lanak egiteko edo espezializazio-ikasketak emateko nahiz prestakuntzarako jarduera bereziak egiteko kontratuetatik sortutako diru-sarreretatik dagokion zatia.

    3. Jasotzen dituzten diru-laguntzak, kasuan kasuko diru-laguntzarako zehaztuta dauden baldintzen arabera.

    4. Modu agerian eta beren-beregi egiten dizkioten dohaintzak eta legatuak, eman zaizkion baldintza berberetan.

  3. – Sailak UPV/EHUren aurrekontu orokorrean agertzen ez diren bestelako baliabideak baditu, zuzendariak horren berri eman beharko dio gerenteari; ondoren, baliabide horiek sailaren aurrekontuetan txertatu eta gastatzeko proiektuak aurkeztu behar dizkio saileko kontseiluari, ontzat eman ditzan.

  4. – Saileko irakasleek edo ikertzaileek ikerketa-proiektuak egiteko diru-laguntzak jaso badituzte, horiek gestionatzeko autonomia izango dute, beti ere aplika daitekeen gestioaren inguruko araudiarekin bat etorrita.

  1. – Saileko jardun ekonomikoak UPV/EHUko sarreren eta gastuen aurrekontuak xedatutakoarekin bat etorri behar du, UPV/EHUko aurrekontuak betetzeko arauetan xedatutakoari jarraiki.

  2. – Aurrekontuak saileko irakasgai edo talde bakoitzaren irakaskuntzari dagozkion sailak bereizi behar ditu. Guztiok erabili beharreko sailak izan ezik, aurrekontu horiek proportzionalki banatu behar dira, kasuan kasuko sailak unibertsitateko aurrekontu orokorrekin bat zuzentzen dituzten irizpideei jarraiki.

  1. – Ikertzaile-taldeek eta sailek eskatzen badute, UPV/EHUk ikertzaileak kontratatu edo onar ditzake aldi baterako. Langile horiek ikerketa-programen arabera eta ikerketarako berariazko fondoen eta kanpoko finantziazioaren kontura kontratatu behar ditu.

  2. – Edonola ere, saileko fondoen kontura aldi baterako kontratatuko diren langileak Errektoregoaren bidez kontratatuko dira, UPV/EHUn halako kontratazioetarako xedatutako baldintzekin eta prozedurekin bat.

  1. – Zelulen Biologia eta Histologia Sailak, gestiorako autonomia erabiliz eta egoerak hala eskatzen badu, UPV/EHUri lanpostuen zerrenda aldatzeko eska diezaioke, lanpostuak sortzeko, aldatzeko zein amortizatzeko.

  2. – Pertsona batek betetzen duen lanpostua aldatu nahi bada, aurrez kaltetuaren entzunaldi-tramitea egitea derrigorrezkoa izango da, bai eta interesatu guztiei, banan-banan, saileko kontseiluak hartutako ebazpenaren berri ematea ere.

Irakasle edo ikertzaileren baten lanpostua betetzeko eskatzen bada, sailak ebaluazio-batzordearen proposamena, titularra eta, hala badagokio, ordezkoa bidaliko dizkio UPV/EHUko errektoreari, irakasleen gestiorako ibiltorriak eta gainerako araudi aplikagarriak zehaztutako moduan, eta ikasturte bakoitzeko irakats-eskaintza egiteko epeak kontutan hartuta. Proposamena onartzeko, saileko kontseiluak zerrenda bat egingo du, eta bertatik aipatu batzordeko kideak aukeratuko dira. Proposamena osatu behar duten titular eta ordezkoak halako, gutxienez, bi izango dira hautagaien zerrendan, eta ez da gehienezko mugarik egongo. Zerrenda osatzeko, kontseiluko edozein kidek proposatu ahal izango ditu izenak. Zerrendan sartuko dira izen horiek, baldin eta ebaluazio-batzordean parte hartzeko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen badituzte.

Zelulen Biologia eta Histologia Sailak bere irakasle eta ikertzaileen lanbide-sustapena bultzatuko du, eta horretarako, ahal den neurrian, goragoko kategorietako plazetara sartzea erraztuko du. Ildo horretatik, plazak betetzeko kideek egiten dituzten eskariei kasu egin beharko die sailak, irakasleen gestiorako ibiltorrian eta gainerako araudi aplikagarrian ezarritakoaren arabera. Kategoria bereko irakasle batzuek goragoko kategoriako plazak sortzeko eskatzen badute, eta sailak eskatu ditzakeen kategoria horretako plazen kopurua mugatzen badu indarreko legeriak, lehentasunez kasu egingo die eskatzen den kategoriari dagokion egiaztapen edo habilitazioa duten irakasleen eskariei. Horrela arazoa konpontzerik ez badago, saileko kontseiluak, egoki deritzon irizpideak erabilita, eskarien lehentasunezko zerrenda ezarriko du.

Zelulen Biologia eta Histologia Sailak administrazio eta zerbitzuetako langileen lanbide-sustapena bultzatuko du, eta horretarako, ahal den neurrian, goragoko kategorietako plazetara sartzea erraztuko du. Horretarako, plazak betetzeko langileek egiten dituzten eskariei egin beharko die kasu, UPV/EHUko indarreko araudiarekin bat etorrita.

  1. – Saileko arautegia aldatzeko ekimena zuzendariari edo kontseiluko kideen % 25i dagokio. Ekimenak ordezko testua edo testu gehigarria aurkeztuta eta proposamena egin dutenek euren burua identifikatuta gauzatu behar dira. Aldaketa kontseiluko kideek planteatzen badute, saileko zuzendariak dei egingo dio kontseiluari beronek hilabeteko epean aldaketa onar edo ezets dezan.

  2. – Edonola ere, saileko zuzendariak aldaketa-proposamenaren edukia aurrerapen nahikoaz jarriko du jendaurrean.

  3. – Arautegiaren aldaketa kontseiluak horretarako beren-beregi egingo duen ezohiko bilera batean onartu beharko da, eta emandako boto baliodunen gehiengo osoa lortu beharko du. Horren ondoren, eta legaltasun-kontrola behin eginda, Gobernu Kontseilura eramango da ontzat eman dezan.

Ikasketen egitura berria ezartzearen ondorioz UPV/EHUko Sailen Oinarrizko Arautegia aldatu bitartean, oinarrizko arautegi honetan egiten diren lehen zikloko ikasketen aipamenak urtarrilaren 21eko 55/2005 Errege Dekretuaren bidez arautzen diren graduko ikasketei buruzkoak direla ulertuko da. Bigarren eta hirugarren zikloko ikasketen aipamenak, eta graduondoko ikasketenak, urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuak arautzen dituen graduondoko unibertsitate-ikasketa ofizialei buruzkoak direla ulertuko da.

Arautegi honen aurreko beste edozein saileko arautegi indarrik gabe geratzen da, bai eta arautegi honen aurka doan saileko edozein erabaki edo arau ere.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.