Arautegia

Inprimatu

27/2010 DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzainen kidegoei aplika dakiekeen kondekorazio- eta sari-erregimenari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 575
  • Xedapen-zk.: 27
  • Xedapen-data: 2010/01/26
  • Argitaratze-data: 2010/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Instituzional

Testu legala

w

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak zerbitzu-egintzaren definizioa ezarri zuen 79. eta 80. artikuluetan eta, aldi berean, Jaurlaritzari eskatu zion, zerbitzu-egintzaren aitorpena eginez gero.

Aurreikuspen hori garatu zuen abenduaren 27ko 71/2004 Dekretuak, Ertzaintzako langileei aplika dakiekeen kondekorazio- eta sari-erregimenari buruzkoak. Halaber, Ertzaintzako funtzionarioek gauzatutako aparteko zerbitzuei ematen dizkieten erantzun mekanismoak ezarri nahi ditu modu bateratuan eta osoan hartuta, zerbitzu-egintzaren deklarazioari atxikitako ondorio ekonomikoak eta administratiboak zein lanbide-jarduera osoan polizia-lanak burutu izanaren onarpena arautuz.

Premiak eta beharrak bultzatuta, berriz, 71/2004 Dekretuaren aplikazio-eremu subjektiboa Ertzaintzako langileen arlora mugatu zen bakarrik eta gerorako utzi da Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzaingoetako funtzionarioentzat ere erregimen bateratua ezartzea.

Helburu hori betetzeko asmoz, beste Dekretu bat arautu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingo guztientzat antzeko erregimena ezartzen duena, kondekorazio eta sariei dagokienez.

Horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoen Koordinazio Batzordearen txostena emanda, Herrizaingoko sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2010eko urtarrilaren 26ko bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzainen kidegoko funtzionarioei dagokienez, zerbitzu-egintzaren deklarazioak (Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen III. Tituluaren V. kapituluan jasotakoak) dakartzan ondorioak arautzea, eta funtzionario horiek beren lanbide-jardueran polizia-lanak burutu izana onartzeko modua zehaztea, horiexek dira arau honen xedeak.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzainen kidegoko funtzionarioek hurrengo kondekorazioak eta sariak jaso ahal izango dituzte:

    1. Polizia-lana saritzeko domina.

    2. Polizia-zerbitzua saritzeko diploma.

    3. Zorionak ematea.

    4. Dagokion udaltzaingoarekin ohorezko harremana.

  1. Polizia-lana saritzeko domina sortu da, Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzainen kidegoko funtzionarioek pertsonak eta ondasunak babestu, haien eskubideak eta askatasunak bermatu eta herritarren segurtasuna zaintzeko lanean gauzatutako aparteko zerbitzuak saritzeko.

  2. Polizia-lana saritzeko domina kasu hauetan emango da:

    1. Berariaz funtzionario jakin horri zuzenduta hilondoko aitorpen modura, baldin eta zerbitzuan edo bere jardunean ari zela, istripuz edo beste modu bortitz batean hil bada. Horrela izatekotan, zerbitzu-egintzatzat joko da, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 79. artikuluaren bigarren idatz-zatian zehaztutakoaren arabera.

    2. Berariaz funtzionario jakin horri zuzenduta, zerbitzu-egintzatzat jotzea merezi duen polizia-jarduera gauzatuz gero, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 79. artikuluaren lehenengo idatz-zatian zehaztutakoaren arabera.

  3. Zerbitzu-egintzaren deklarazioa egitearekin batera, polizia-lana saritzeko domina emango da eta horren ondorioz ezin da deklarazio horretatik bereizi.

  1. Aurreko artikuluaren bigarren ataleko a) idatz-zatian aipatutako kasuetan, polizia-lana saritzeko domina emateak hildako funtzionarioari zegokion bi urteko ordainsari oso jasotzeko eskubidea. Eskubide horren onuradunak izango dira ondoren adierazten diren pertsonak, aipatu ordena zehatzari jarraiki, behin baino ez dutela kopurua jasoko:

    1. Alarguna edo, hala badagokio, bizirik dirauen bikotekidea, Izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera.

    2. Legezko jaraunsleak.

  2. Aurreko paragrafoan aipatutako ordainsariak izango dira funtzionarioak bere lanpostuan, hiltzeko orduan, edozein moduren bidez jasotzen zituen ordainsari oinarrizkoak eta osagarriak, finkoak eta aldizkakoak.

  1. Bigarren artikuluaren bigarren ataleko b) idatz-zatian aipatutako kasuetan, polizia-lana saritzeko domina emateak aldizkako sari ekonomikoa jasotzeko eskubidea sortuko dio polizia-jardueratik zuzenean ondorioztatutako ezintasunagatiko nahitaezko erretiroa hartzeagatik zerbitzua uzten duen funtzionarioari. Sari ekonomiko horri sartuta dagoen gizarte-aurreikuspeneko sistemaren arabera funtzionarioari dagokion ohiko edo aparteko pentsioa batuz, aipatutako polizia-jarduera gertatu zen unean funtzionarioak zeukan lanpostuaren ordainsarien ehuneko laurogeia lortu behar du, hala denean.

  2. Aurreko paragrafoan aipatutako ordainsariak izango dira funtzionarioak bere lanpostuan, nahitaezko erretiroa ekarri duen polizia-jardueraren unean, edozein moduren bidez jasotzen zituen ordainsari oinarrizkoak eta osagarriak, finkoak eta aldizkakoak.

  3. Aurreko lehenengo paragrafoan aipatutako sari ekonomikoa hilero ordainduko da, eta legez ezarritako adina betetzeagatik nahitaezko erretiroa hartu behar den egunera arte iraungo du.

  4. Sari ekonomikoa jasotzea ez da bateragarria izango lan-errentak jasotzearekin, lan-errentak artikulu honen lehenengo paragrafoan ezarritako mugatik gorakoak direnean.

  5. Artikulu honek aipatutako sari ekonomikoak aurretik aipatutako ordainsari finko eta aldizkakoei aplikatu beharreko urteko gehikuntza bera izango du, eta hori kobratu ahal izateko, interesatuek aurkeztu beharko dute, urtearen lehenengo hilean, horiek jasotzeko eskubidea sortu duten egoerek jarraitzen dutela behar bezala egiaztatzen duen dokumentazioa. Dena den, Administrazioak artikulu honetan ezarritako erregimena aplikatzeko behar diren neurriak ebatzi ahal izango ditu bere kabuz, baldin lehen aipatutako egoerak nolabait aldatu direla jakiten badu.

  6. Artikulu honen aurreko paragrafoan ezarritakoa eragotzi gabe, pentsioak, soldata pasiboak eta lan-errentak eta aitortutako sari ekonomikoa batzetik ondorioztatutako kopurua ezin izango da inoiz gizarte-aurreikuspeneko erregimen publikoan ezarritako gehieneko pentsiotik gorakoa izan.

    Hainbat pentsio publikoren pilaketa gertatzen bada, kontuan hartu beharko dira aldiberekotasun-arauak.

Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzainen kidegoko funtzionarioek zerbitzu-egintzatik ondorioztatutako ezintasuna dela-eta nahitaezko erretiroa hartzeagatik zerbitzu-harremana uzten duten Udaltzaingoko funtzionarioek harreman berezia mantenduko dute Udaltzaingoarekin, haiek hala eskatuz gero. Horrela bada, azkenekoz jardun zuten Unitateari atxikiko zaizkio ohorezko mailan, eta, ondorioz, unitate horrek parte hartuko duen erakundeen ekitaldi eta ospakizunetara joan ahal izango dira. Tokiko entitatearen agintari eskudunak emango dio ohorezko kide izaera.

  1. Polizia-zerbitzua saritzeko Diploma sortu da, Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzainen kidegoko funtzionarioei aitortzeko lanbide-jarduera osoan poliziaren egitekoa burutu izana.

  2. Polizia-zerbitzua saritzeko Diplomak bi maila izango ditu:

    1. Bereizgarri gorriduneko Diploma, Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzainen edozein kidegoren zerbitzura hogeita hamar urte betetzean emango dena.

    2. Bereizgarri zuriduneko Diploma, Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzainen edozein kidegoren zerbitzura hogei urte betetzean emango dena.

  3. Polizia-zerbitzua saritzeko Diploma jasotzeko nahitaezkoa izango da zehapenik ez izatea espediente pertsonalean. Horrenbestez, ez zaie diplomarik emango diziplinazko hutsegiteagatik zigorra izan duten funtzionarioei, ezarritako zigorra kentzen ez zaien bitartean. Halaber, ez zaie diplomarik emango zehapen-prozeduraren batean sartuta daudenei, prozedura horiek ebazten ez diren bitartean.

  4. Polizia-zerbitzua saritzeko Diploma emateari dagokionez, maila edozein dela ere, bete-beteko zerbitzutzat hartuko da, baldin eta honako administrazio-egoeretakoren batean egon bada: jarduneko zerbitzua, destino-erretserbako bigarren jarduera, familiako kideak zaintzearren eta genero-indarkeriagatik hartutako eszedentzia, baita zerbitzu berezietan ere; azken egoera hori, poliziaren funtzio publikoaren lotura duten jarduerak burutu baditu.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzainen kidegoek zorionak jaso ditzakete, txalogarritzat hartutako ekintzengatik esker ona adierazteko, baldin eta dominak emateko betekizunak betetzen ez badituzte.

  2. Zorionak banakakoei zein taldeei eman ahal zaizkie.

  1. Polizia-zerbitzuaren Diploma ematea eta Zorion-emateak tokiko entitatearen agintari eskudunak emango ditu.

  2. Diploma hori eta zorionak emateko espedienteak tokiko entitatearen organo eskudunak izapidetuko ditu. Espedientean osagai hauek egongo dira:

    1. Funtzionarioak edo taldeak dituen baldintzak.

    2. Txosten-proposamena.

  1. Dominak, diplomak eta zorionak emateko ekintza dagokion agiriaren bidez egiaztatuko da, eta hori guztia funtzionarioaren espediente pertsonalean idatziko da.

  2. Dominak (2. artikuluko bigarren paragrafoko b) idatz-zatian aurreikusitako kasuan emandakoak), diplomak eta zorionak merezimendutzat hartuko dira lanpostuak hornitzeko deialdietan eta lehiaketa edo lehiaketa-oposizio bidezko barne-sustapeneko deialdietan, gai horri buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko urtarrilaren 26an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.